tag:blogger.com,1999:blog-4154657410915886256.post2645699949564487084..comments2023-05-21T13:40:46.799+02:00Comments on Euskal Iraultza Sozialista: KIMETZAnonymoushttp://www.blogger.com/profile/15080676490287503611noreply@blogger.comBlogger6125tag:blogger.com,1999:blog-4154657410915886256.post-43902742352595834762013-06-11T13:36:05.738+02:002013-06-11T13:36:05.738+02:00Aupa, Oxandabaratz!
Kimetzi buruz, nik uste dut h...Aupa, Oxandabaratz!

Kimetzi buruz, nik uste dut haiek hitz egin behar dutela, eta beren balantzea aurkeztu, nahi dutelarik. Niri dagokidanez, eta ikusten duzunez, argitaratzen dituzten gauzak blog honetara ekartzea erabaki dut: beren elkarrizketa Aurrera Langileria! blogean eta aurreko Greba Orokorrerako kaleratu zuten agiria: "Benetako Greba orokor baten alde". Nire ustez, jendeak auden aukera guztien berri izan behar du, eta horregatik bere garaian HITXen idazkiak ere argitaratu genituen.

Nik uste dut iraultzaile euskaldunok seriotan aztertu behar ditugula dauden aukerak eta identifikatzen garen taldea lagundu. Ez da sekretu bat nik IBILen alde egiten dudala, bainan hor ez dago koxka, nire ustez. Zuk ongi diozun bezala, arazoa da "Ezker Abertzalearekin oso kritiko direnen, baina ikuskera proletarioak aurrera egin dezan edota langile klasea antolatzen saiatzen ez direnena (ez desadostasunik agertu, ez emendakinik, eta ezta ere antolakuntza berezirik)".

Kontua da dauden alternatiba iraultzaileak indartzea, nork berea, jakina, baina zerbait egitea, garai batean ENAM izan zena hondoratzen den bitartean: gaur ere, bertze bi atxiloketa izan dira... Etsaiek oso argi utzi dute nolako "peace process" nahi duten...

Iraultzaile euskaldunok prest gaude Euskal Nazio Askapen Mugimendu Sozialista Iraultzailea berreraikitzeko? Hori da benetako galdera. Euskal Iraultza Sozialista egiteko erabakimena dugu? Gutariko bakoitzak erantzun behar dio galdera honi, ez hitzez, bainan ekintzez.

Izan ongi, Oxandabaratz, eta segi lanean! Besarkada bat.Anonymoushttps://www.blogger.com/profile/15080676490287503611noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-4154657410915886256.post-7768965376183516332013-06-10T16:22:15.045+02:002013-06-10T16:22:15.045+02:00Fermitxo:
Arrazoi duzu. Kimetzek ez du emaitzarik...Fermitxo:

Arrazoi duzu. Kimetzek ez du emaitzarik eman. Noren errua da hori? Eurena edota "giroa" puskatu nahi ez dugun (ausartzen ez garen) abertzale jatorrona?

NI gauza batez bnago potrotaraino: Ezker Abertzalearekin oso kritiko direnen, baina ikuskera proletarioak aurrera egin dezan edota langile klasea antolatzen saiatzen ez direnena (ez desadostasunik agertu, ez emendakinik, eta ezta ere antolakuntza berezirik).

Kasu horertan Kimetz eta EHKren artean ezberdintasun nabariak daude.

Agur!!Oxandabaratznoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-4154657410915886256.post-37475330694675274752013-05-07T14:36:16.295+02:002013-05-07T14:36:16.295+02:00Aupa, lagun anonimoa!
IBILen hiru idazkiak (zuk &...Aupa, lagun anonimoa!

IBILen hiru idazkiak (zuk "manifestua" deitzen duzun hori) maitzaren lehenean agertu ziren jendaurrera, bainan aise imajina dezakezunez, ez ziren izkiriatu maiatzaren lehenean bertan, goizaldeko seietan. Ibilbide luze eta kolektiboa dute, eta zehazki, IBILen OINARRIAK eztabaidatzerakoan, KIMETZeko kide batzuk parte hartu izan zuten. Ekarpen biziki interesgarriak egin zituzten. Beraz, ezin dut jakin KIMETZ zeharkako kritika egiten ote dion IBILi, ala bertze talde iraultzaileez ari ote den. EHKren kasuan, adibidez, kritika argi eta garbia da, frontala.

Zergatik egiten dudan galdera hori? Ba, bistan da, jakiteko! IBILek EUSKAL LANGILERIARI eskeini dio bere lehen agiria. IBILen OINARRIAK izeneko idazkian, esaldi hauexek ageri dira:

"Gure helburua, Euskal Herri Langilearen erabateko emantzipazioa eta askatasuna da, eta zehazkiago Euskal Langileriarena, klaserik gabeko Euskal Herrian."

"Hau guztia ikusirik, Euskal Iraultza Sozialistari eusteko, Euskal Herri Langilearen borroka guztiak areagotzeko, Euskal Langileriaren klase kontzientzia eta praxi iraultzailea zorrozteko eta Euskal Nazio Askapen Mugimendu Sozialista Iraultzailea indartu eta berreraikitzeko, Iraultzaileen Bilguneak izeneko antolakundea sortzea erabaki dugu : IBIL."

"SOZIALISMOA: Euskal Herriaren Independentziak badu guretzat klase izaera: Euskal Errepublika Sozialista. Bertan Euskal Langileria izango da klase hegemonikoa, eta Euskal Herri Langilea subjektu bakarra. Sozialismoa klaserik gabeko sozietatea eraikitzeko trantsizio-aldia da eta proletalgoaren diktaduraren garaia: demokrazia, hau da, Herri Boterea langileentzat, eta diktadura burgesiarentzat. Ekoizpen tresna guztien jabetza soziala izango da, hots, ekoizpen baliabideen jabetza pribatua desagertuko da erabat. Taktikoki Euskal Estatu Sozialistaren alde gaude, langileen biltzarren boterea: Euskal Errepublika Sozialista."

"INTERNAZIONALISMOA: Kapitalismoa mundu mailako sistema da, eta bera suntsituko duen Iraultza Sozialista ere mundu mailakoa izango da. Hori da internazionalismo proletarioaren muina. Euskal Iraultza Sozialista mundu mailako Iraultza Sozialisten partea da, eta Euskal Langileria, munduko Langileriaren zatia. Klase interes komunek oinarritzen dute internazionalismoa: Kapitalismoa suntsitu eta Sozialismoa eraiki nahia. Euskal langileon betebehar internazionalistarik gorena, Euskal Herrian Iraultza Sozialista egitea da, eta bide horretan gainontzeko Langilerien borroka iraultzaileak lagundu eta babestea."

Pentsatzen dut IBILek argi uzten duela Euskal Iraultzaren sujektu nagusia Euskal Langileria dela, eta badakiela ezberdintzen aski ongi zer den Euskal Herri Langilea eta nor Euskal Langileria.

KIMETZen aipamena hauxe da: ""Beste batzuk, beraien arabera iraultzaileak diren hainbat sektoreen batasuna deitzen dute izendatutako antikapitalismoaren beste irizpiderik gabe, gizartearen azterketa zientifiko bati uko eginez." Jatorrizko bertsioan, Espainolezkoan, hauxe "Otros, llaman a la unidad de diversos sectores según ellos revolucionarios sin más criterio que el de un denominado anticapitalismo, renunciando al análisis científico de la sociedad. Para ellos es lo mismo proletariado, clase obrera que pueblo trabajador y niegan y/o confunden el papel de vanguardia o fuerza motriz del proletariado vasco." Ikusten duzunez, komenigarria litzateke argitzea kritika hau IBILi dagokion, Eusko Ekintza alderdiari, edota biei...

Zergatik komeniko litzateke argitzea? Ba iraultzaileon arteko eztabaida ahalik eta argien, garbien eta zorrotzen izan dadin.

Ez zaizu iduritzen?

Izan ongi, lagun anonimoa!

FermintxoAnonymoushttps://www.blogger.com/profile/15080676490287503611noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-4154657410915886256.post-83322413014761558982013-05-07T13:24:27.648+02:002013-05-07T13:24:27.648+02:00Fermintxok dio: IBIL antolakundeaz ari ote dira? E...Fermintxok dio: IBIL antolakundeaz ari ote dira? Ezin jakin.

Aurrera langilerian, elkarrizketari buruz: Posted Apirila 26, 2013

IBILen "manifestua" maiatzaren lehena agertu zen.

Nire ustez argi eta garbi dago. Zergatik egiten duzu galdera hori??Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-4154657410915886256.post-19345095871255665672013-05-07T06:58:14.423+02:002013-05-07T06:58:14.423+02:00Elkarrizketaren bukaeran, KIMETZek dio, hitzez hit...Elkarrizketaren bukaeran, KIMETZek dio, hitzez hitz: "Une hauetan Iraultza, Sozialismoa eta burujabetzaren ikurra eusten duen klase, nazio eta aberkoi antolakundearen formako egitura politiko bakarra Kimetz da."

Baieztapen hau gehiegizkoa dela iduritzen zait niri. Nik dakidala, bertze bi antolakunde ere badira ildo beretsuan, blog honetan agertu direnak: HITX eta IBIL. Kontuan hartzekoak direla iduritzen zait. IBILek Euskal Errepublika Sozialistaren programa aurkeztu zuen pasa den Maiatzaren lehenean, eta interesgarria litzateke jakitea KIMETZek horretaz zer pentsatzen duen.

Marxismo-lenismoaen alorrean ere, Euskal Herrian ESI taldea ari da lanean, eta elkarrizketan ez dute aipatzen. Marxismo-leninismoa hurrengo urteetan ezinbertzez (berr)antolatuko den Euskal Nazio Askapen Mugimendu Sozialista Iraultzailearen osagai nagusia izanen dela inork ezin du zalantzan jarri. Bainan osagai bakarra izanen da? Blog honetan horri buruzko polemika izan da berriki EKI burkidearekin, eta ni bederen, posizio "zentrista" batean aurkitzen naiz: euskal marxismo-leninismoaren garrantzia onartu eta azpimarratzen dut, bainan aldi berean uste dut teoria hori ez dela osagai BAKARRA izanen. Eta bidenabar, nahiago dut definizio sozialista iraultzailea, Euskal herrian tradizio handia duelakotz: ETAk berak hartu zuen, "Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzailea", eta HASIk ere erabili izan zuen: "Herriaren Alderdi Sozialista Iraultzailea".

Bada zeharkako aipamen bat, argiki azaltzen ez dutena. Hauxe da: "Beste batzuk, beraien arabera iraultzaileak diren hainbat sektoreen batasuna deitzen dute izendatutako antikapitalismoaren beste irizpiderik gabe, gizartearen azterketa zientifiko bati uko eginez. Beraientzat gauza bera da Proletalgoa, Behargin Klasea zein Herri Langilea eta euskal proletalgoaren aitzindari papera edo indar eragilea ukatzen eta/edo nahasten dute." IBIL antolakundeaz ari ote dira? Ezin jakin. dena den aski da blog honetan IBILek berak argitaratu dituen hiru idazlan irakurtzea konturatzeko kritika hori, seguraski, ez dagokiola erakunde horri... Ala bai? KIMETZek beran zehartuko du hori, hain segur.

Eztabaida piztu eta eragiteko asmoz idatzi dut iruzkin hau. Euskal iraultzaileon artean eztabaida ezinbertzekoa delakotz. Ea animatzen garen!

Fermintxo

Anonymoushttps://www.blogger.com/profile/15080676490287503611noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-4154657410915886256.post-84588693066384850182013-05-07T06:58:03.218+02:002013-05-07T06:58:03.218+02:00Blog honen leloa, "Euskal Errepublika Soziali...Blog honen leloa, "Euskal Errepublika Sozialistaren alde borrokatzen garen iraultzaile guztion bilgunea" da. Ildo beretik, aurkezpenean diogu, "Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da", eta "Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita".

Horregatik pentsatu dugu interesgarri zela blog honetan KIMETZ antolakunde komunistaren elkarrizketa argitaratzea, ez haiekin erabat ados gaudelakotz, baizik eta blog honen irakurleek bertze proposamen iraultzaile baten berri izan zezaten. Hori bai, elkarrizketa irakurtzean berehala ohartu gara jatorrizkoa Espainolez egindakoa zela, eta Euskarazko bertsioa itzulpen bat zela. Horregatik, itzulpen hori orraztu, txukundu eta ulergarriago egin dugu, geure aldetik, euskaldunek hobeki ulertzeko maneran.

Jakina, KIMETZ erakundeak erraten dituen gauza askorekin ados gaude: Iraultza Sozialistaz mintzatzen direnean, Proletalgoaren Diktaduraren beharra aipatzen dutenean, ENAMen krisia,Euskal Nazio Askapen Mugimendu Iraultzailea...

Ñabardura batzuk, hala ere: KIMETZek dio 2000 urtean sortu zela, beraz, hamahiru urte badaramate Euskal Langileen Alderdi marxista-leninista antlatzen. Zein da beren bilana? Balantze bat aurkezten ahal diote Euskal Langileriari? Zeren eta gero, EHK erakunde komunistari honako hau erraten baitiote: "Beste antolakunde batzuk, EHK bezala, beren burua komunista izendatzen dutenak, beren izatean zehar euskal proletalgoaren antolakunde burujabearen sorrera oztopatu dute mintzaira eta hiztegi marxistari uko egiten dioten aldi berean, burgesia-ttipiari lan zikina eginez." Salakuntza gogorra da, benetan, bainan egia bada, egin beharrekoa. Bainan aldi berean, zein da KIMETZen emaitza? Hamahiru urte ez dira aski izan Euskal Herriko Alderdi Komunista antolatzeko? Ikuspegi nazionala dute KIMETZeko lagunek. KIMETZek hedadura nazionala al du? Edo gutxienez, Hego Euskal Herrikoa? Momentuz badirudi herrialde bakar batean dutela presentzia. Zein da hamahiru urte hauetako bilana?

Anonymoushttps://www.blogger.com/profile/15080676490287503611noreply@blogger.com