tag:blogger.com,1999:blog-4154657410915886256.post569771194277775737..comments2023-05-21T13:40:46.799+02:00Comments on Euskal Iraultza Sozialista: LAB : Iraultzatik Estatu burgeseratAnonymoushttp://www.blogger.com/profile/15080676490287503611noreply@blogger.comBlogger2125tag:blogger.com,1999:blog-4154657410915886256.post-11397343243348103402012-12-14T15:37:17.345+01:002012-12-14T15:37:17.345+01:00Erabat ados! Dena den, egun hauetan Argalaren azke...Erabat ados! Dena den, egun hauetan Argalaren azken hitzak entzuten aritu naiz, eta berak, argi eta garbi erraten du zinta magnetofonikoan KAS alternatibaren baitan nazionalizazioak agertzen zirela: banka, siderurgia eta untzigintza, adibidez. Hori bide zen langileen bizi baldintzen hobekuntzari buruzko puntua. Geroago planteamendu hau desagertu zen. Honekin erran nahi dut hasierako planteamenduan, KAS alternatibaren bidez erdietsi nahi zèn egoera Sozialismorako bidea zela, ez estatu burges huts bat, baizik eta herri-demokrazia bat, antioligarkikoa, hegemonia iraultzaileen eskutan zegoela. Eta antinperialista, jakina, Kapitalaren "Europa" eta OTANen aurkakoa. Garbi dago oraingo estrategia ez doala bide horretatik: OTAN ez da aipatu ere egiten, eta "Euskal Estatu Librea Europan" aldarrikatzen da, subliminalki "Euskal Estatua Europar Batasunean eta Euroaren baitan" adieraziz.

EPPKri buruz erran behar dut Kolektiboko partaidea izan naizea zortzi urtez, eta denok dakigu zein zailtasun ikaragarriak dituzten presoek eztabaidak egiteko, etsaiek ezarritako errepresio, sakabanaketa eta isolamenduaren ondorioz. Beraz, EPPK Gernikako sinatzaileen ekimen patetiko horiatean ikustea mingarria bada ere, seguraski preso asko (ezin jakin zenbat) ez daude ados errandako txorakeria horiekin. Anonymoushttps://www.blogger.com/profile/15080676490287503611noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-4154657410915886256.post-78354063756256477732012-12-12T16:56:47.790+01:002012-12-12T16:56:47.790+01:00Askapen mugimenduaren historian sozialista ez litz...Askapen mugimenduaren historian sozialista ez litzatekeen estatu bat eta baita automia ereduak ere planteatu dira,KAS Alternatiban adibidez,baina beti taktikoki,planteamendu estrategiko sozialista baten baitan eta praxi iraultzaile baten barruan.Planteamendu horiek ere zalantzarik gabe eztabaidagarriak izan arren,egungo planteamenduekiko desberdintasun kualitatiboa helburu estrategikoen eta praxi iraultzailearen baztertzean datza (halakorik ukatu beharrean aurkitzen badira ere).Egungo estrategiak sisteman integratzeko bidea jorratzen du eta aldarrikapen horiek egun estrategia eta proiektu iraultzaile bat baztertzearen baitan kokatzen dira,ez iraultzaren bidean,hori da gakoa.
Duela gutxi urrats kualitatibo berri bat ezagutu ahal izan dugu:Gernikako akordioko sinatzaileek,beraz tartean oker ez banago LABek,Askapenak,Gazte independentistek...eta mingarriena EPPKk, gutun bat zuzendu diote Europar Batasun inperialistari "laguntza" eskatuz honelako irakurketekin:
"Berriki eskuratu du Europako Batasunak Bakearen Nobel Saria. Zenbait arlotan eta prozesutan Europako Batasunak hartu duen jarrera zalantzagarria izan daitekeen arren, ukatzerik ez dago Europako proiektu komunaren adierazle nagusietako bat izan dela bakearen eta giza eskubideen eta eskubide zibilen kultura hedatzen laguntzea.

Hori aintzat izanda, eta Euskal Herrikoa Europako azken gatazka politikoa dela kontuan hartuta, Europako Batasunari hainbat eskaera zehatz bideratu nahi dizkiogu."

Europar Batasuna, herri-langileen etsai amorratua,inperialismo kapitalista hegemonikoaren tresna krudela,giza eskubideen,bakearen eta eskubide zibilen hedatzailea dela eta gainera hori UKAEZINA dela???Zaila da disparatean horraino iristea!
Euskal Herrikoa Europako azken gatazka politikoa?To internazionalismoa!Hori da Askapenaren manifestu internazionalisten,Sorturen txostenen edo Ainhoa Etxaideren sozialismo aldarrikapenen benetako maila ematen duen praxia.
Estrategia horrekin estatu burges baskorik ere ez,Urkulluk eskaintzen duen estatus juridiko berritu-estatuto erreformatu bis eta hor konpon,baina noski abal demokratikoarekin eta burokrata postu bermatuekin...Ekinoreply@blogger.com