LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2014/01/24

ATZO, GAUR ETA BETI, BORROKA DA BIDE BAKARRA! ATXIK ETA JO AITZINA!


 
2007 - 2014
ZAZPI URTE HAUETAKO BILANA :

GORA 
EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!

AGUR ETA OHORE, ARKAITZ!!!
OMENALDIRIK ONENA, GARAIPENA!!!

Idazki hau urtarrilaren 25ean argitaratu nahi nuen, baina gripe gaizto batek ohean iltzatu nau zenbait astez, eta argitaratzeko orduan Arkaitzen heriotzaren berri jakin dut. Bihotz-zolaraino hunkiturik, azterketa eta gogoeta hauek berari eskaintzen dizkiot, jakinda Arkaitzen aldeko omenaldirik hoberena kalean, lantegian, ahal dugun leku guztietan borrokatzea dela, nazio- eta klase-etsai guztiak birrindu arte, burgesia espainola, frantsesa eta baskoa, eta Inperialismo anglo-saxoia. Omenaldirik onena Euskal Iraultza Sozialista egitea izanen da, eta horretarako bide bakarra dugu aitzinean: formakuntza, antolakuntza eta borroka iraultzailea! Nork bere tokitik eta bidetik!

gogoan

AGUR ETA OHORE, ARKAITZ!
GARAIPEN ARTE, BETI!
JOTAKE IRABAZI ARTE!


1.- OINARRI-OINARRIZKO GALDERA

Euskal Iraultza egitea posiblea da? Euskal Iraultza egiteko indar eta baliabideak baditugu? Euskal Iraultzaren garaipena erdiesten ahal dugu? Galdera hauen erantzunen arabera egituratzen da norberaren jarrera teoriko eta praktikoa, itaun hauei ematen diegun arrapostuaren ildoan artikulatzen da gure praxia, konszientea ala inkonszientea. Zeren den-denok, nork bere mailaren eta halen arabera, garatzen dugu praxi bat edo bertze.

Azterketa sakonak ala intuizio bat-batekoak, berdin dio, gure jarreren erroetako oinarri-oinarrian dagoen dilema hauxe da: Euskal Iraultza posible dea? 

Baiezkoan, eztabaida taktika eta estrategia iraultzaileen inguruan zentratzen da: nork, nola, noiz, non...

Ezezkoan, eta 2007ko urtarrilaren 25ean jadanik idatzi nuenez, "Iraultzaren aukera baztertzen den heinean, sistema kapitalista eta inperialistan integratzea bertze biderik ez zaigu gelditzen.Hori bai, ahalik eta baldintza hoberenetan."   

Hauxe da gaur egungo egoera politikoaren giltza: Ezker Abertzaleko zuzendaritza politikoak aspaldian utzi zion Euskal Iraultzaren egingarritasunean sinesteari, eta ondorioz, gaur egungo Sistema Kapitalista eta Inperialistan integratzea erabaki zuten, negoziazio batzuen bidez, ahalik eta baldintzarik hoberenetan. Noiz izan zen hori zehazki? Zein momentutan? Zaila da hori zehaztea, bainan argi dago 2006-2007ko prozesu negoziatzailean, jadanik (eta militante batzuen kasuetan, hagitzez lehenago...) Ezker Abertzalearen zuzendaritza politikoak sisteman integratzea bilatzen zuela argi eta garbi, eta ez inolako haustura demokratiko-iraultzailerik.Ondorioz etorrri zen praxi (kontra)iraultzaileak argiro frogatu du hori, ez baitzen estrategia iraultzaile politiko-militarra bakarrik likidatu, baizik eta ENAMen baitan ildo iraultzaileari nola edo hala eusten saiatzen zirèn antolakundeak ere: EKIN, SEGI, ASKATASUNA... Eta horrekin batera, Estatu zapaltzaile kapitalistek exigitzen zuten desarme teoriko-ideologiko guztia bete egin da txintxo-txintxo: "biolentzia"ren errefusa eta kondena, elektoralismo eta instituzionalismo merkea, "biktimen" mina aitortzea, eta abar, eta abar, etabar...

Nola gertatu zen hau guztia? Nola iritsi ginen honaino? Horretarako, ENAMen historiaren bilan autokritikoa egin behar dugu, gupidarik gabe, ikusteko zein izan diren gure hutsak eta hanka sartzeak azken 40 urteetan. 

Baina eboluzio eta bilakaera honen muinean, bihotzean eta erdigunean, aipatutako galderaren erantzuna datza: Euskal Iraultza posiblea al da? Irabazten ahal dugu? Garaipena erdiesten ahal dugu Estatu Espainol eta Frantsesaren aurka eta beren morroi baskoen kontra?

Egunotan "Borroka Garaia Da!" blogean artikulu bikaina irakurri dut honi buruz. Zalantza eta etsipenaren birus informatikoak gure gogo-bihotzaren jabe egiten direlarik, Iraultzaren esperantza gorria galtzen dugunean, orduan hasten gara irtenbide "posibilistak" bilatzen, estrategia "eraginkorrak" proposatzen, planteamendu "errealistak" egiten, eta emeki-emeki eta ia-ia ohartu gabe, Sistema zapaltzaile maltzur honen altzoan goxo-goxo kulunkatzen, betiko helburu eta idealak bazterrean utzita, "iraganeko kontuak" direlakoan... Artikulu bikain hau iruzkinetan ezarri dut, espainolez idatzita baitago, baina zuzenean kausitzen hala duzue "Borroka Garaia Da!" blogean: "Cordyceps Unilateralis". Bertan maisuki azaltzen eta adierazten du egileak onddo bizkarroi baten jokaera harrigarria xinaurriekin, eta honek Sistema Kapitalistarekin duen lotura metaforiko zuzen eta sakona. 

Euskal Herri Langilearen Iraultzaren lau helburu historikoen aldeko borroka berpizteko, Euskal Herri batu, independente, sozialista eta euskaldunaren alde berriz gogor eta gogoz borrokan hasteko, egin behar den lehendabiziko gauza Inperialismoak eta bere morroiek introiektatu diguten "Cordyceps Unilateralis" pentsamendu toxiko kontrairaultzailea gure burmuinetatik egoztea, nola edo hala, eta kosta ahala kosta.

Hori egin ezean, jai daukagu!

Idazki hau zirriborro bat da, eta momentuz honaino iritsi naiz. Zuen ekarpen, kritika eta iradozikunen zain gelditzen naiz! 
 
2.- NEGOZIAZIOAREN ESTRATEGIAREN PORROTA 1984-1989
3.- BLOKE SOZIALISTAREN HONDAMENDIA 1989-1992
4.- SUBIRANISMO (BURGES)AREN MUGAK 1993-1997
5.- MILITARISMOAREN OKERRAK 1997-2003
6.- HAUSTURA TAKTIKO-ESTRATEGIKOA
2004-2006
7.- IRTENBIDERIK GABEKO EGOERA? 2007-2009
8.- INPERIALISMOAREN ESTRATEGIAK
1967-2007
9.- ESTATU-KOLPE BAT EZKER-ABERTZALEAN 2009-2011
10.- KEA SALTZEN ETENGABE
2011-2014
11.- ENAMen LIKIDAZIOA ATALEZ ATAL 
12.- ESTRATEGIA IRAULTZAILERIK GABE, ARRASTAKA
13.- "BASQUE PEACE PROCESS"-EN KRISIA
14.- EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTAREN BIDEAN! 

4 iruzkin:

  1. Autor: Borroka garaia da!

    El Cordyceps unilateralis es un hongo que tiene unas características muy especiales que muchos podrían considerar del campo de la ciencia-ficción. Sin embargo, es muy real. Este hongo toma el control de hormigas convirtiéndolas en hormigas-zombie para su propia reproducción.

    Una vez que una hormiga aleatoria es infectada por el hongo, sus tejidos no vitales empiezan a consumirse. No se sabe todavía exactamente porqué pero el cerebro también se ve afectado, lo que produce un cambio de comportamiento de la hormiga que pasará a estar controlada por el hongo.

    Las hormigas infectadas llevan a cabo su rutina normal hasta que pasado un tiempo empiezan a deambular hasta situarse en un lugar propicio en temperatura y humedad para la reproducción del Cordyceps unilateralis. A orden del hongo escalan el tallo de una planta y usan sus mandíbulas para fijarse a la misma con una fuerza fuera de lo común.

    Claro que alguien se podría preguntar que relación tiene la hormiga con la reproducción del hongo. Pues bien, una vez que la hormiga ha sido situada en el lugar y contexto adecuado, el hongo mata a la hormiga y del cerebro de la hormiga brota directamente un nuevo hongo que lanzará nuevas esporas que infectarán a más hormigas, repitiéndose de nuevo todo el proceso.

    ErantzunEzabatu
  2. El capitalismo actúa de forma parecida. Se encarga de rebajar la resistencia de la sociedad para que pueda ser intoxicada y haga de huésped para la reproducción del sistema aunque esto pueda causar su opresión.

    En última instancia, es la propia clase trabajadora la que cumple una función de esclavo feliz y la que asegura que el sistema permanezca. En periodos de crisis agudas esa esclavitud feliz se ve deteriorada por lo que el nivel de intoxicación tiene que ser mayor. Esto crea una convulsión con dos salidas; el aumento del miedo a la libertad, o el aumento de la lucha de contrarios.

    La esencia del hongo no se puede cambiar. Necesita llevar hasta el final su proceso para poder reproducirse. De ahí que, sin lucha de contrarios y sin resistencia que neutralice la intoxicación no se puede construir un eco-sistema sin hormigas-zombie.

    Moraleja:

    El comportamiento para sí del oprimido no puede cambiar la esencia del opresor. El oprimido solo puede apretarse sus cadenas, ignorarlas o romperlas.

    El equilibrio entre ofensiva, defensa, reforzamiento de posiciones, vulnerabilidad de los opuestos, atracción y confrontación es lo que abre paso. Por lo tanto, posturas que solo se concentren en uno de los apartados y descarten los demás hacen fracasar una apuesta de liberación.

    Tensionamiento inteligente, firmeza ideológica y flexibidad táctica es lo que genera condiciones nuevas de avance.

    ErantzunEzabatu
  3. Al "tensionamiento inteligente, firmeza ideológica y flexibidad táctica" que serían "lo que genera condiciones nuevas de avance" le falta lo esencial: el conocimiento de hongos hormigas, terrenos de crecimiento y reproducción, ecosistema, etc. Que no puede ser conocimiento ideológico, mirado solo desde las gafas de las ideologías, sino teórico, de ciencia social, materialista y dialéctica.

    Hay muchas clases de hongos y de hormigas. No se puede plantear ningún cambio social reformador o más aún revolucionario, sin conocerlas, e intentar resolver todas las muy complejas contradicciones sociales que presentan con esa vulgaridad o simpleza de "Pueblo trabajador" o "clase trabajadora", sin analizarlo, conocerlo, saber acercarse e interpretar según especificidades, controlar sus contradicciones internas, dinamizarlas en la buena diracción...

    ErantzunEzabatu
  4. Zer gertatu da blog honetan basamortua dirudiela?

    ErantzunEzabatu