LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2014/01/16

TEORIA IRAULTZAILEA IRUÑEAN

TEORIA IRAULTZAILEA IRUÑEAN : SOLASALDIA ETA MINTEGIA

Otsailean abiatuko dira Iruñean formazio eta eztabaida jarduera batzuk, Teoria Iraultzailearen inguruan. Egitasmo hau hiru lagunon ekimena izan da, Henrike Galartza, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia irakaslea, Hedoi Etxarte, idazlea, musikaria eta "La Hormiga Atómica" kolektiboko kidea eta ni neu, Fermintxo.

Otsailaren 1ean, larunbatean, LENIN GAUR ETA HEMEN gaia jorratuko dugu. Ordu bietan elkartuko gara Iruñeko KATAKRAK  kolektiboaren egoitzan, kale Nagusian, 54, lagunen arteko bazkarian, eta 3,30etan solasaldia hasiko da. Gutariko bakoitzak hamar minutuz mintzatzeko aukera izanen du, LENINi buruz, eta ondoren eztabaida eta solasaldiari ekinen diogu. pentsatzen dugu 6,30ak arte-edo luzatzen ahal dela gure arteko hitzaspertua... baina nork daki?

Aurtengo urtarrilaren 21ean, LENINen heriotzaren 90. urteurrena beteko da, eta honela oroitu nahi dugu komunista iraultzaile handi honen lana.


Otsailaren 22an, larunbatean ere, EKONOMIA POLITIKOAREN KRITIKAri buruzko mintegia abiatuko dugu. Hiru lagunok dinamizatuko dugu lan talde hau, urte osoan arituko dena. Hasteko, Karl MARX eta Friedrich ENGELSen MANIFESTU KOMUNISTA irakurriko dugu elkarrekin, eta ondoren denon artean erabakiko dugu zer eta nola ikasi nahi dugu alor luze-zabal honetan: ekonomia politiko burgesaren kritika iraultzailea. geroak erranen...

Dinamika berdina izanen da: ordu bietan lagunen arteko bazkaria KATAKRAK lokalean, eta ondoren, ikastaroa, 3,30etan, 6,30ak arte.

Den-denak gonbidaturik zaudete!!!

Hona hemen LENINen solasaldian nik eramanen dudan materiala, eztabaida pizteko asmoz:




LENIN
FORMAKUNTZA MINTEGIA

IRUÑEAn, 2014ko otsailaren 1ean,
KATAKRAK liburudendan
Ordu bietan, lagunarteko bazkaria
Arratsaldeko 3,30etatik aitzina, solasaldi eta eztabaida irekia,
6,30ak arte (bederen…)
  
BERE OBRAREN ZAZPI ARLO/INTERESGUNE NAGUSI

1.- Lenin eta ekonomia politikoaren kritika.
2.- Lenin eta Antolakunde Iraultzailearen eraikuntza: Alderdi Boltxebikearen historia.
3.- Lenin eta Nazio zapalduen autodeterminazioa.
4.- Lenin eta estrategia integrala.
5.- Lenin eta Inperialismoa.
6.- Lenin eta Sozialismoa/Komunismoa: Estatua eta Iraultza.
7.- Lenin eta Filosofia: Materialismo Dialektikoa.




VLADIMIR ILITX ULIANOV
LENIN
BERE BIZITZAREN
ZAZPI ETAPA


1.- 1870-1887: haurtzaroa eta gaztaroa. Aitaren heriotza eta anaiaren exekuzioa.
2.- 1888-1896: prestakuntza teorikoaren urteak. Lehen urratsak. Espetxea.
3.- 1897-1900: deserria Siberian. Sakontze teorikoa eta estudiatze sistematikoa.
4.- 1900-1904: Iskraren sorrera: mentxebikeak eta boltxebikeak. II Kongresua.
5.- 1905-1914: lehen Iraultza, I. Mundu Gerra, II. Internazionalaren porrota.
6.- 1915-1916: erresistentzia eta antolakuntza. Borroka teorikoak.
7.- 1917-1924: Iraultza Sozialistaren urteak, Proletalgoaren diktadura.
KRONOLOGIA

1870: Vladimir Illitx Ulianov Simbirsk-en sortu zen, Volga ondoan, apirilaren 22an.
1872: Karl Marx-en Das Kapital-en lehen liburukia Errusieraz. Edizio legala.
1879: irailaren 1ean Fédor Kerenskik (Kerenskiren aita) zuzentzen zuen Simbirsk-eko lizeoan sartu zen, 9 urterekin. Ikasle bikaina.
1883: Marx-en heriotza Londresen. Plekhanov, Vera Zasulitx eta Axelrod-ek Lanaren Emantzipazioa” lehendabiziko talde marxista errusiarra sortu zuten. Plekhanov-ek “Gure desadostasunak” idatzi zuen.
1885: Karl Marx-en Das Kapital-en bigarren liburukia Errusieraz. Edizio legala.
1886: urtarrilean, aitaren heriotza. Lenin-ek hamasei urte zituen orduan.
1887: maiatzaren 8an, Alexander anaiaren exekuzioa. Ana arrebaren atxiloketa.
1888: irailean Kazan-go unibertsitatean ikasten hasi zen. Lehendabiziko atxiloketa abenduan. Unibertsitatetik egotzia. Kazan ondoko herrixka batera deportatzen dute, zaintzapean.
1889: Samara-n lehendabiziko talde marxistan parte hartu zuen. Das Kapital-en lehen liburuaren estudiatze sistematikoa. Bigarren atxiloketa.
1890: zuzenbide ikasketak San Petersburg-en.
1891: Samarako hertzaleekin harremanetan. Apirilean Unibertsitateko azterketak egin zituen, ikasle libre gisa. Lenin-ek Plekhanov-en lanak irakurri,
1892: abokatu titulua lortzen du eta Samaran aritu zen lanean uztailetik aurrera. Hertzaleekin lehendabiziko eztabaida teorikoak, marxismoaren defentsan.
1893: udan, San Petersburg-era joan zen abokatu-lanera, Wolkestein abokatuaren bulegoan.. Talde marxistetan parte hartu zuen, langileria formatu eta antolatzen. Lehendabiziko idazkia: “Merkatuen arazoa” delakoari buruz”
1894: Moskura joan zen bizitzera. Otsailean Nadezha Krupskaia ezagutu zuen. “Nor dira Herriaren “lagunak” eta nola borrokatzen diren sozialdemokraten aurka “
1895: bidaia Suitzan (Geneva), Frantzia (Paris) eta Alemanian gaindi (Berlin). Plekhanov eta Axelrod ezagutu zituen. Engels-en heriotza. Berari buruzko artikulu nekrologikoa idatzi zuen. San Petersburg-en, Langileriaren Askapenerako Borroka Batasuna taldea sortu zuten Lenin-ek eta bere burkideek, haien artean, Martov-ek 
1896: abenduan, hirugarren atxiloketa. Espetxea.
1897: Siberiara deportatua, hiru urteko kondenarekin. “Zein herentziari egiten diogu uko?”,  “Errusiar sozialdemokraten eginkizunak”. Bund, Errusia, Polonia eta Lituaniako langile juduen batasuna sortu zuten.
1898: Urtarrilean bere deportazio-aldia amaitu zen. Errusiako Alderdi Langile Sozialdemokrata sortu zen, EALS, martxoan, lehendabiziko Kongresuan, Minsk-en, Bund-en ekimenez. Berehala zuzendaritza atxilotua izan zen. Nadezha Krupskaia-rekin ezkondu zen, uztailaren 10ean.
1899: “Kapitalismoaren garapena Errusian” argitaratu zuen. Deportazioan idatzia. Berstein-en errebisionismoaren aurka, Kautski-ren ortodoxiaren alde.
1900: Deportazioaren bukaera, urtarrilean. Apirilean, Leninek berak Alderdiaren Konferentzia bat antolatu zuen Paskov-en. Bertan, atzerrira joateko agindu zitzaion, handik Alderdi Sozialdemokrata antolatzeko, berak aldez aurretik zehaztutako planaren arabera. “Iskra” egunkariaren sorrera, abenduan.
1901: Munich-en bizi zen. Lenin (“Lena ibaiko gizona”) ezizena hartu zuen.
1902: “Zer egin?” eta “Errusiar sozialdemokraziaren nekazal programa” idatzi zituen. Iskra-ren erredakzioa Londresen kokatu zen. Trotski ezagutu zuen.
1903: Errusiako Alderdi Langile Sozialdemokrataren bigarren Kongresua, Bruselan eta Londresen. Boltxebikeak eta mentxebikeak: zatiketa erreformista eta iraultzaileen artean. Trotski mentxebikeen alde eta Leninen aurka. Honen guztiaren ondorioz, Lenin-ek Iskra utzi zuen. “Nazio  arazoa gure alderdian”.
1904: uztailean, lehendabiziko depresioa. Hilabetez Krupskaiarekin mendian, pausatzeko. “Urrats bat aurrera, bi atzera”. Bogdanov ezagutu zuen. Gorkiren laguntzaz, egunkari berri baten proiektua.
1905: urtarrilean sortu zen egunkaria: “Vperiod” (Aurrera). Igande odoltsua San Peterburg-en: 1.000 hildako baino gehiago, urtarrilaren 9an. Potemkin itsasontziaren mutina. Alderdiaren III Biltzarra, Londresen, apirilean. “Sozialdemokraziaren bi taktika Iraultza demokratikoan”. Iraultza Errusian. Lehen sobieten sorrera, urrian. Lenin San Petersburg-era joan zen. Porrota eta errepresioa abenduan. Desmoralizazioa iraultzaileen artean. Stalin ezagutu zuen.
1906: Alderdiaren IV. Kongresua:  boltxebike eta mentxebikeen batasuna.
1907: Alderdiaren V. Kongresua. Gehiengo boltxebikea.
1908: Lenin Suitzara joan zen, Genevara. Polemika Bogdanov-ekin.
1909: Lenin Parisen. “Materialismoa eta enpiriokritizismoa”, Bogdanov-en aurka. Filosofia materialista dialektikoaren aldeko liburu giltzarria.
1910: abuztuan Caprin Gorkirekin: atsedena. Kopenhagen, II Internazionalaren Kongresuan parte hartu zuen. Estokolmon ikusi zuen bere ama azken aldiz. Alderdiaren ahulezia Errusian kezkagarria da. Errepresioa. Bigarren depresioa.
1911: Ines Armand ezagutu zuen, eta bere laguntzaz, militante boltxebikeen formazio eskola bat antolatu zuen Paris ondoan. “Commune-ren oroimenez”.
1912: Alderdi Boltxebikearen sorrera, Pragako Konferentzian, urtarrilean. Polemika Trotskirekin. “Pravda” boltxebikeen egunkaria sortu zen, Stalin-en lan militanteaz. Udan, Lenin Krakoviara joan zen bizitzera, Errusiatik hurbilago.
1913: “Nazionalitateen arazoari buruzko ohar kritikoak”.
1914: abuztuan I. Mundu Gerra Inperialista lehertu zen. Lenin gerra inperialistaren aurk a agertu zen. II. Internazionalaren traizioa eta porrota, burgesiaren morroi. Lenin Polonian atxilotu zuten zenbait egunez. Poloniatik Suitzara jo zuen, Bernara. “Nazioen autodeterminaziorako eskubidea”.
1915: Leninek betikotz hautsi zuen II. Internazionalarekin, Plekhanov eta Kautskirekin. Irailean, internazionalisten Konferentzia Zimmerwald-en. “Proletalgo iraultzailea eta nazioen autodeterminaziorako eskubidea”. Hegelen obra filosofikoaren estudiatze sistematikoa, eta dialektikaren sakontzea:  “Kaiera filosofikoak 1914-1915”
1916: “Inperialismoa, Kapitalismoaren etapa gorena.” “Iraultza proletarioaren programa militarra”. Krupskaia gaixorik udan.
1917: otsailean, Iraultza Demokratikoa. Martxoan, Leninek hitzaldi garrantzitsua egin zuen Parisko Commune-ri buruz. “Urrundik idatzitako gutunak”. Suitzatik Errusiara joan zen, Alemanian gaindi, II. Reich-eko Gobernuaren konplizitatearekin, tren itxi batean. “Apirileko tesiak”. Ekainean Lenin mintzatu zen Sobieten Biltzar Orokorrean. Ekainean eta uztailean, manifestazio jendetsuak, boltxebikeak nagusitzen dira sobiet gehienetan. Kornilov jeneralaren estatu-kolpe saioa.  “Estatua eta Iraultza”, Finlandian eta sasian idatzia, ihes eginda. Urria-azaroan, Iraultza Sozialista: Lenin, Herri komisarioen burua. Bakea eskaintzen zaio Alemaniari. Negoziazioak hasi ziren.
1918: urtarriletik martxora: polemika garratza Alderdian Alemaniarekiko bakeari buruz: Trotski eta Bukharin beren kabuz. Brest-Litovsk. Hiriburua Moskurat. Abuztuan, atentatu terrorista Leninen aurka, zauri larriak. Gerra zibilaren hasiera eta Inperialismoaren eraso orokorra:  “Iraultza proletarioa eta Kautski damutua”, “Botere sobietikoaren berehalako eginkizunak”.
1919: martxoan, Internazional Komunistaren I. Kongresua. Estatu sobietikoaren definizioari buruzko eztabaida Alderdiaren VII Kongresuan. Gerra zibilak aurrera segitzen du Errusian: milioika hildako. Udan, hamalau estatu kapitalista eta inperialisten tropak sartuak ziren erasoan: Frantzia, Japonia, Alemania, Italia, Estatu Batuak, Txekoslovakia, Britainia Handia, Serbia, Txina, Finlandia, Grezia, Polonia, Errumania eta Turkia. “Biltzar Konstituziogilearen hauteskundeak eta Proletalgoaren Diktadura”.
1920: Denikin jeneral kontrairaultzailearen aurkako garaipena Siberian eta gerra zibilaren amaiera azaroan. Alderdiaren IX. Kongresua: polemika zuzendaritza unipertsonal eta kolektiboaren artean. Internazionalaren II. Kongresua udan. “Ezkerkeria, komunismoaren haur-gaixotasuna”. Sindikatuei buruzko eztabaida Alderdian, azaroan: Trotski, Lenin eta Stalinen aurka, sindikatuak militarizatzearen alde. Langile Oposizioaren plataforma.
1921: matxinada Kronstadt-en. Alderdiaren IX. Kongresua: sindikatuen polemikaren ondorioz, frakzioak debekatu ziren. Udan, Internazionalaren III Kongresua: langile fronte bateratua. Abenduan Lenin gaixotu zen. Politika Ekonomiko Berria (NEP)
1922: martxoan, Alderdiaren XI. Kongresua, Leninek txosten nagusia idatzi zuen. Apirilaren 3an Stalin Alderdiko idazkari orokorra. Maiatzaren 26an Leninen gaixotasuna larritu zen. Urrian lanean hasi zen berriz, Internazional Komunistaren IV. Kongresuan parte hartu zuen: “Errusiar Iraultzaren bost urteak eta munduko Iraultzaren perspektibak”. “Materialismo militantearen esanahiaz”. Azaroaren 20an bere azken diskurtsoa egin zuen. “Kongresuari gutuna”, abenduan. Hil horren 13an bere osasunak okerrera jo zuen. 5 gutun Trotski-ri, kanpo komertzioaren monopolioaren defentsa elkarrekin egiteko proposatuz. “Nazionalitateen arazoa edo “autonomizatzearena”, Georgiako arazo nazionalari buruz eta Sobiet batasunaren eraikuntza internazionalistaz.
1923: urtarrilaren 4an, “Kongresuari gutuna”-ri eranskina idatzi eta, bertan Stalin idazkari orokorraren postutik kentzea gomendatu zuen, bere izaera zakarrarengatik. “Gure Iraultza”, “Nola berreratu behar dugun langile eta nekazarien ikuskaritza”, “Hobe gutti, bainan hobea”. Martxoaren 5ean Stalini idatzi zion, haien arteko harremanak hausteaz mehatxatuz, eta egun berean Trotskiri gutun bat bidali zion, Georgiako arazoaren defentsan bere izenean egiteko Partiduko Komite Zentralean. Martxoaren 6an Georgiako boltxebikeen aldeko gutuna, Ordzhonikidze, Stalin eta Dzerzhinski kritikatuz. Gutun honen kopia bana eman zitzaien Trotski eta Kamenev-i. Martxoaren 10ean larriki gaixotu zen berriz.
1924: Lenin urtarrilaren 21ean hil zen, Gorkin.



LENIN
 Oinarrizko bibliografia


1.- LENIN eta ekonomia politikoa: lehen urratsak.

* Quiénes son los “amigos del pueblo” y cómo luchan contra los
    socialdemócratas. 1894
* Contribución a la caracterización del romanticismo económico. 1897
* El desarrollo del capitalismo en Rusia. 1899

2.- LENIN eta Alderdi Boltxebikearen eraikuntza.

* Las tareas de los socialdemócratas rusos. 1897
* ¿Qué hacer? 1902
* Un paso adelante, dos pasos atrás. 1904
* Dos tácticas de la socialdemocracia en la revolucióndemocrática. 1905
* La crisis en el partido. 1921
* Cartas al Congreso del Partido Bolchevique. 1922

3.- LENIN eta Nazio zapalduen autodeterminazioa.

* El problema nacional en nuestro programa. 1903
* La clase obrera y el problema nacional. 1913
* El derecho de las naciones a la autodeterminación. 1914
* El proletariado revolucionario y el derecho de las naciones a la
   autodeterminación. 1915
* La revolución socialista y el derecho de la las naciones a la
   autodeterminación. 1916
* El problema de la nacionalidades o de la “autonomización”. 1922
* Última carta. A los comunistas georgianos, en solidaridad. 1923

4.- LENIN eta estrategia integrala.

 -  Obras militares escogidas de Lenin. 1897-1922 Haien artean bereziki:
* La guerra de guerrillas 1906
* Enseñanzas de la Comuna 1908
* El militarismo belicoso y la táctica antimilitarista 1908
* El socialismo y la guerra 1915
* El programa militar de la revolución proletaria 1917
* Sobre la milicia proletaria 1917
* El marxismo y la insurrección 1917

5.- LENIN eta Iraultza zein Estatu Sozialista

* Tesis de abril. Las tareas del proletariado en la actual revolución. 1917  
* Estatua eta iraultza / El Estado y la revolución. 1917
* La revolución proletaria y el renegado Kautsky. 1918
* Tesis sobre la democracia burguesa y la dictadura del proletariado. 1919
* El izquierdismo, enfermedad infantil del comunismo. 1920
* Una vez más acerca de los sindicatos, la situación actual y los errores de
   Trotski y Bujarin. 1921

6.- LENIN eta Inperialismoa

* El imperialismo, etapa superior del capitalismo.  1916

7.- LENIN eta Filosofia

* El socialismo y la religión 1905
* Materialismo y empiriocriticismo. 1908
* Actitud del partido obrero ante la religión 1909
* Cuadernos filosóficos. 1914-1915
* Sobre el significado del materialismo militante 1922

8.- STALIN, LENINen IKASLE, BURKIDE ETA JARRAITZAILEA

* El marxismo y la cuestión nacional 1913
Leninismoaren oinarriak.1924
* ¿Trotskismo o leninismo? 1924
* La revolución ded octubre y la táctica de los comunistas rusos. 1924
* Cuestiones de leninismo. 1926
* Sobre la desviación socialdemócrata en nuestro partido. 1926
* Sobre la desviación derechista en el PC(b) de la URSS 1929
* Sobre los defectos del trabajo del partido y sobre las medidas para liquidar a
   los trotskistas y demás elementos de doble cara  1937
* Historia del Partido Comunista (bolchevique) de la URSS. 1938
* Problemas económicos del socialismo en la URSS 1952

9.- LENINen KRITIKOAK : Pannekoek, Korsch, Gorter ...

* Anton Pannekoek : Lenin, filósofo 1938
* Karl Korsch : La concepción materialista de la historia 1922
* Hermann Gorter : Carta abierta al camarada Lenin 1920

LENIN ETA LENINISMOA

“Zer da leninismoa, orduan?
Leninismoa, Inperialismoaren eta Iraultza Proletarioaren garaiko marxismoa da. Edo hobeki esanda: leninismoa orokorrean, Iraultza Proletarioaren teoria eta taktika da, eta batez ere, Proletalgoaren Diktaduraren teoria eta taktika da. Marx eta Engels garai aurre-iraultzailean (iraultza proletarioaz ari gara) aritu ziren, oraindik Inperialismo garatu bat ez zegoenean, langileak oraindik Iraultzarako trebatzen ari zirenean, Iraultza Proletario saihestezina epe laburrera gertatzeke ez zegoenean. Lenin, ordea, Marx eta Engels-en ikaslea berau, Inperialismo garatuaren aroan aritu zen, Iraultza Proletarioa zabalduz dabilen aroan, Iraultza Proletarioa, demokrazia burgesa suntsituz eta langile demokraziari eta sobieten aroari hasiera emanez, herrialde batean garaipena lortu duen aroan.
Horregatik, leninismoa marxismoaren osteko garapena da.
Leninismoaren baitan nabarmentzen dena, bere-berea duen izate iraultzaile eta borrokalari sutsua da. Hau egia bada ere, leninismoa berezi egiten duten ezaugarriak bi dira: bata, Iraultza Proletarioaren erroetatik ernaldu zela, honen zigilu-marka eramanez; eta bigarrena, II. Internazionaleko oportunisten aurkako borroka ideologikoetan, Kapitalismoaren aurka arrakastaz borrokatzeko ezinbesteko diren borroketan sendotu zela. Ezin dugu ahantzi Marx eta Engels eta Leninen artean, II. Internazionalaren oportunismoaren nagusitasunaren aro luze bat zabaltzen dela, eta oportunismo honen aurkako borroka etengabea leninismoaren zeregin garrantzitsuenetako bat dela.
Leninismoa Inperialismoaren garaian sortu eta garatu zen, Kapitalismoaren kontraesanak muturreraino iritsi zirenean, Langile Iraultza egungo ekintza-gai bihurtu zenean, langile klasearen Iraultzarako trebakuntza maila gorenean zegoenean, aro berri bat zabaltzear, hots, Kapitalismoaren aurka azken kolpea emateko aroa zabaltzear zegoenean.
Josif  STALIN, “Leninismoaren oinarriak” 1924


  


19 iruzkin:

  1. Aupa Fermintxo,
    Ez gara ezagutzen baina arreta handiz irakurtzen ditut makina bat blog eta zurean behin baino gehiagotan geratu naiz, izan ere, zaila da gaur egun ikuspuntu ez soilik ezkertiar bat baizik ikuspuntu antiinperialista bat aurkitzea, bigarren irakurketarik gabekoa, biluzia, zentzu onean ulertuta, badakizu. Tira, zera komentatzeko idatzen zintudan: ikusi dut halako mintegi bat antolatu behar duzuela teoria iraultzaileari buruz. Gaia ez ezik, formatoa ere atsegina suertatzen zait, baina lastima! Bizkaian bizi naiz. Gustatuko litzaidake jakitea halakorik beste nonbait eratzeko gogorik duzuen. Hona hemen neure helbidea zerbait behar izanez gero.
    Besterik gabe, bidean elkartuko garelakoan, besarkada iraultzaile bat
    PD: Bide batez, parkatu atrebentzia baina Omnia sunt communiaren ildotik, Q liburua irakurriko zenuen ala? Ondo bizi!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aupa, laguna!

      Lehenik eta behin, milesker aunitz zure iruzkinarengatik, jende guttik idazten baitu blog honetan eta aunitzetan sentsazioa dut "basamortuan oihuka" ari den eroxka bat naizela. Zuek parte hartzen duzuelarik, ohartzen naiz ez nagoela bakar-bakarrik ene gogoeta eta pentsamenduekin...

      Bizkaian bizi bazara ere, menturaz konturatu zarenez, Teoria Iraultzaileari buruzko bi bilkurak LARUNBATEAN, ezarri ditugu, hain zuzen ere, bertze herrialdeetako euskaldunak Iruñerat etortzeko aukera izan dezazuen. Ez da hain zaila zapatu batean, arratsaldeko ordu bietan Iruñerat agertzea! Edota 3,30etan... beraz, anima zaitez, eta horrela elkar ezagutzeko parada ukanen dugu, bai eta luze zein zabal mintzatzeko ere. Gainera, nitaz gain, ekonomia politikoaz asko dakien Henrike garalrtza ere hantxe izanen da, eta berriki Inperialismoari buruzko liburu mamitsu bat argitaratu du, Espainolez, "El Viejo Topo" argitaletxean, bertze bi iraultzaile antinperialistekin batera. Berarekin aunitz ikasteko aukera izanen dugu denok. Henrikerekin batera ere Hedoi Etxarte izanen da, idazlea eta pentsamendu iraultzailean biziki interesaturik dagoen militante gaztea. Eta jakina, bertze hamaika jende interesgarri.

      Aukera baldin baduzu, zatoz, mereziko du-eta! Ezt ezinezko baduzu, uste dut Mendebaldeko hiru hiriburuetan ere horrelako solasaldiak antolatzekotan direla, eta horren berri blog honetan emanen dugu, jakina.

      Q liburua ez dut irakurri. "Omnia sunt communia" Thomas Müntzer XVI. mendeko teologo komunista iraultzaileak erabili zune esaldia da, eta kontu jakina denez, ni fededun komunista iraultzailea naiz. Gure tradizioa oso zaharra da (eta oso ezezaguna...) eta zenbait jendek kontrakoa uste badu ere, fededun komunista iraultzaile guztiak ez ziren exterminatuak izan 1525eko Franhenhauseko batailan. Bizi gara oraindik! "La Misión" pelikula ikusi baduzu, jakinen duzu, beraz, "Omnia sunt communia" programa komunista iraultzailea behin eta berriz saiatu garela praktikan jartzen, ahal izan dugu guztietan.

      Gaur egun, fededun komunista iraultzaileok Askagintzaren Teologiaren inguruan elkartzen gara, eta komunista marxista-leninistekin batera, eta gainontzeko komunista iraultzaileekin ere (libertarioak, kontseilistak, anarko-komunistak....) Iraultza Komunista mundu mailan egiten saiatzen gara, betidanik egin izan dugun bezala.

      Beraz,, lagun, ez dut Q liburua irakurri, bainan aski gustora irakurriko nuke, jende aunitzek aipatzen baitit bertan gure anai-arreben borroka agertzen dela. "Omnia sunt communia" leloa gure korronte iraultzailearen goiburua izan da XVI- mendeaz geroztik, baina gu oso-oso ezezagunak garenez, jendeak uste izaten du Q nobelaren berriz izan dugula horren berri. Alderantziz da!

      Izan ongi, lagun, eta lotu borrokari!

      Ezabatu
  2. Camarada dejamos la opinión de ODC respecto a esto:
    http://euskalherriasozialista.blogspot.com.es/2014/01/el-erre-carga-contra-el-nacionalismo.html

    Nota de ODC: Acabamos de conocer un documento que nos ha dejado perplejos: COMUNISMO O NACIONALISMO . En él se contienen críticas muy beligerantes de una organización hacia otra organización a la que se supone amiga y camarada. Ahora no nos vamos a pronunciar sobre el contenido político de este documento pero si queremos decir lo siguiente: expresamos nuestro radical desacuerdo con la forma de realizar las críticas y con la forma de tratar las diferencias con una organización que ha demostrado sobradamente camaradería hacia la que realiza las críticas desproporcionadas. ODC no esta de acuerdo con esta forma de tratar las diferencias con organizaciones que se supone camaradas. ODC no esta de acuerdo con el SECTARISMO de descalificar a aquel que no se identifique plenamente con tus planteamientos. La organización criticada ha demostrado en numerosas ocasiones gran solidaridad con la organización que le critica de esta forma, por lo cual dichas críticas resultan realmente incomprensibles. Si esta es la manera de ganar aliados y amigos de los que realizan las críticas les decimos que VAN POR MUY MAL CAMINO. Así no van aunar fuerzas ni sumar voluntades y encontraran más rechazo. ODC expresa solidaridad hacia la organización KIMETZ que ha recibido estas críticas en nuestra opinión desproporcionadas e injustas. ODC tomara nota de estos métodos de actuar. Por otra parte ODC desprecia el tono barriobajero y rastreril del blog EHS, por el cual en el pasado dimos la cara pero nos hemos dado cuenta que falta el respeto a todo y a todos, y sus métodos rastreros son denigrantes.

    http://odiodeclase.blogspot.com.es/2014/01/citas-del-comunista-vasco-argala.html

    Saludos rojos, camarada.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Milesker, camaradas de Odio de Clase!

      Yo también me he quedado sorprendido del tono del escrito que "supuestamente" se le atribuye al PCE(r). Y digo "supuestamente" porque el PCE(r), como todo el mundo sabe, es una organización comunista revolucionaria clandestina e ilegal, duramente reprimida por la oligarquía neofranquista y el Régimen de la II Restauración Borbónica, con un montón de militantes en la cárcel (entre otros muchos y muchas el secretario general del Partido, camarada Arenas...) y otros tantos en la clandestinidad. El documento que EHS atribuye al PCE(r) no sabemos si es la opinión de un militante, una declaración de su Comité Central, una aportación para el debate... cuando sepa exactamente qué es ese documento daré mi opinión, porque tranquilamente puede ser una intoxicación parapolicial.

      Conociendo la altura ética, la educación revolucionaria y la moral comunista consecuente del blog "Euskal Herria Sozialista" uno se puede esperar cualquier cosa, porque día a día nos demuestran su catadura y su caradura. Yo les pediría que quiten de una vez de su mancheta a Txabi Etxebarrieta, Argala, Santi Brouard, Jon Idigoras y Jokin Gorostidi, una vez que han "demostrado" fehacientemente que no eran comunistas, y mucho menos "marxistas leninistas", sino nacionalistas pequeño burgueses radicalizados y bla, bla, bla... llevamos 60 años aguantando las mismas monsergas españolistas disfrazadas de "marxismo-leninismo" y la verdad es que ya aburren.

      Yo a EHS no le daría ninguna importancia, la práctica está demostrando día a día quienes son y qué intereses sirven, no hay que perder ni un minuto con ellos, se ahogarán en su propio veneno sectario y en su egolatría sin límites, señal de alguien profundamente acomplejado, vete a saber por qué...

      Saludos comunistas revolucionarios, camaradas!
      Un fuerte abrazo!
      Juntos venceremos!

      Fermintxo

      Ezabatu
  3. Ez dut ulertzen zergatik ospatzen den beti pertsonai ospetsu baten hil zeneko eguna,eta ez mundu honetara denon onerako jaio zaneko eguna besterik gabe,. hala ere ondo ,ze ondo oso ondo dago Lenin oroituz (urtubia jauregiko lurreko suaren gainean idatzita dagona egitea)Bildu,berotu,bozen. Gastibeltsa Gastibeltza, biba Euskeria ta Karabina.

    ErantzunEzabatu
  4. EHS, es un tonto del haba en casa con un ordenador, jodiendo a todo el mundo ,es un negativo amargado, un degenerado sin amor, que no defiende mas ke la. pelea sin. Amigos yo lo enviaba a un gulag .por cierto .Si no al msr pero no al Kantabriko.

    ErantzunEzabatu
  5. http://odiodeclase.blogspot.com.es/2014/01/algunos-parece-que-son-muy.html

    Un fuerte abrazo camarada.

    ErantzunEzabatu
  6. Camarada debes saber que nos ha llegado un comentario, parece totalmente fiable, que confirma que el documento es del PCE(r):




    Anónimo 26 de enero de 2014, 9:33

    Sí... ha salido en su último boletín de diciembre del 2013. Ahora podéis criticar sin sentimentalismos pueriles, tal como dice el comentarista nº 12. Y además sin conocer el verdadero meollo de la cuestión, es decir que forma parte de un debate y que de momento sól a las partes implica. Parece que algunos están muy dispuestos a la cruzada contra el "erre" en cuanto éste abre la boca; por lo tanto no son las formas ni el contenido del artículo (y de otros escritos del PCE (r)) lo que s debate i no a esa organización en sí.
    También tenéis el escrito (las garras) de "borrokagaraiada" que no han tardado en creer ver debilidad y contradicciones en el artículo y dudan que sea del erre como si se tratara de guardar un poco la ropa... confirmado está: SI ES DEL PCE (r).

    Con esto ya quedan despejadas las dudas.

    Saludos rojos, camarada.

    ErantzunEzabatu
  7. Camarada Fermintxo te paso un comentario que nos ha llegado en el que, sin nombrarte, te insultan y descalifican para que sepas lo que hay:

    Anónimo 26 de enero de 2014, 11:53

    "Broma es vuestra entrada, con el refrán de marras (más reaccionaria y absurda no podía ser la elección). Dejad de jugar a la revolución. Salid de vuestro pequeño mundo de amiguismos y compadreos. ¿Realmente sois m-l? Haced de una vez una defensa consecuente de sus principios. Definíos en algún sentido, que parece que os vale todo: los naxalitas, los de Ibil, los otros, los de la moto; ahora sois maoístas, mañana os pensáis si continuáis siendo maoístas; Mandela no era un vendido, bueno, sí, era un vendido, pero tuvo sus minutos de gloria; Cantabria nación (os váis a tener que pegar con los castellanistas, que dicen que Cantabria es parte de Castilla); hay que defender a Arenas, pero como sus colegas se han metido con mis amiguitos, borro la página de los presos de mis enlaces; Trotsky era un agente del imperialismo, pero me fundo en el más fraternal abrazo con cualquier trotskista al que le cuelgue del cuello un lauburu y, si es un ex-preso político vasco, la cosa aún es mejor (da mucho lustre tener un coleguita ex-preso); viva Stalin, pero, en aras de mantener mi buen rollito con los indepes, le pego cuatro patadas en la boca a Stalin en lo referente a la cuestión nacional; "españolistas", desagradecidos, malnacidos, sectarios... ¿Cuántos años tenéis compañeros?
    Cuánto daño hace la cibermilitancia... Todo se empobrece, todo se devalúa... La lucha revolucionaria no es un vídeo juego on-line. A ver si somos serios y dejamos de jugar a las canicas, como muy bien ha apuntado el compañero anterior."

    Camarada los que insultan de esta forma rastrera se califican así mismos.

    Un fuerte abrazo rojo.

    ErantzunEzabatu
  8. Aupa Fermintxo!!!!

    Galdera bat daukat zuri egiteko, badakit hau ez dela galdera konkretu hau eiteko gune aproposena baina ez nekien non egin. Tira hor doa, galdera oso samurra da, eta zuzena, erantzuna be zuzena espero dut. Zer da euskal iraultza sozialista? Nola lortzen da iraultza hori? Euskal Herria estatu espainiarraren (eta frantsesaren noski, baina hegoaldeaz egingo dut berba) barruan dagoen heinean, euskal proletargoaren beharra estau espainiar kapitalista eta inperialista suntsitzea izango litzateke, estatua baita oligarkiak herri klasea eta nazio zapalduak zapaltzeko erabiltzen duen indar politiko antolatuak. Horregaitik, ez dut ulertzen nola eman ahal den euskal iraultza sozialista, iraultza sozialista orokor baten barruan (estau mailan esan nahi dut) ez bada. Niretzako, euskal iraultza sozialista iraultza sozialistaren (estatala) barneko prozesu bat izan behar da. Horregaitik, lehenengoa ezin da ulertu bigarrena emateko pausuak ematen ez badira. Iraultza sozialista estau burgesa suntsitu etaq estau proletargoa eraikitzea dakar, hori da iraultyza sozialista. Eta euskal herrian ez dago estatua, horregaitik nola lortu ahal da euskal iraultza sozialista?.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ez da Estatu osoa suntsitu "behar", "soilik" EHn duten zapalkuntza makineria

      Albania, Korea, Vietnam...

      Ezabatu
    2. Orduan suntsitu behar dena ez da estatu kapitalista, baizik eta estatu horrek EHn eragiten duen zapalkuntza makineria? Eta horrek zer esan nahi du? Horrek ez du ez hanka ez bururik. Estatua ez da zatitzen hamar milla zatitan, zati bat euskal herriaren zapalkuntzarako, beste zati bar langileriaren zapalkuntzarako, beste zati bat murrizketak bultsatzeko, beste zati bat zapalkuntza ekonomikoa mantentzeko, eta hórrela milla adibide gehiago. Inondik inora, estatua klase nagusiaren indar politiko antolatua da, eta estatu osoak oligarkia finantzieroaren esanetara eta euren interesen alde jokatzen makina perfektua da, nazio zapalduen zapalkuntzatik, harrapaketa inperialistara, emakumearen zapalkuntzatik pasata. Estatua ez da metafisikoki eta idealismoaren bidez aztertu behar, estatuaren eginbeharra klase ahulen eta nazio zapalduen zapalkuntza gauza guztien gainetik babestean datza. Nola esan daiteke estatu osoa ez dela suntsitu behar, soilik EHn duten zapalkuntza makineria baizik? Eta hori nola lortzen da? Euskal Herritik "soilik" datorren ola iraultzaile batekin? Ala beharrezkoa izan beharko luke estatuko gainerako mugimendu iraultzaile eta komunistekin parte hartzea estauaren suntsiketaren borrokan? Ala ez?
      Ez dut ezer ulertzen, EHn duten zapalkuntza makineria diozu, baina ez duzu zapalkuntza makineria hori azaltzen, bueno ez da beharrezkoa azaltzea, zuk ikusten duzun zapalkuntza makineria nazionala dela esaten ausartuko naiz. Baina EHn eta estau osoan beste zapalkuntza makineria bat dago, orokortu den zapalkuntza, zapalkuntza kapitalista noski. Estatu osoko proletario guztiak batzen duen borroka. Sozialismoranzko borroka noski.
      Albania, Korea eta Vietnamena ez dut ulertzen.

      Ezabatu
    3. Ulertzeko gogorik ez duzunez, esango dizut: III Reicharekin amaitzeko ez zen orduan zapalduak zeuden nazio guztietako langileen artean antolakunde bat sortu eta batera borrokatu, baizik eta nazio bakoitzeko proletalgoak, komunistez gidatuak, Estatu inperialistaren burokrazia eta errepresiorako makineria suntsitu zuen, batzuetan aurretik zegoen Estatu burgesen mugetan Sozialismoa eraikiz eta beste askotan muga berriak sortuz Estatu Sozialistentzat herriek eramandako borroken arabera.

      Metafisika da Estatu burges batean oligarkiak boterea bat-batean eta leku guztietan aldi berean galtzen duela pentsatzea, eta tokian tokiko indar iraultzaileak daramaten borrokaren arabera.

      Ezabatu
    4. Aupa, lagun anonimoa!

      Lehenin eta behin, barkamena eskatu behar dizut hain berandu erantzuteagatik. Gripe gaizto batek harrapatu ninduen duela hamabortz egun eta gaur arte erabat makalduta egon naiz, bajan, eta bloga ukitu gabe. Gaur konturatu naiz zure iruzkinaz, eta oraintxe bertan erantzunen dizut.

      Galdetzen didazu ea zer den Euskal Iraultza Sozialista, ea nola lortzen den. Zer den erantzutea aski erraza da: Euskal Iraultza Sozialista da Euskal Langileriak, bere aliatuekin (Euskal Herri Langilearen gainontzeko sektore herritarrak: nekazariak, arantzaleak, burges ttipiak, dendariak eta gainontzeko ugazaba familiarrak -bertzeen lan indarra esplotatzen ez dutenak...-) Burgesiaren aurka egiten duen Iraultza Soziala, zeinaren baitan Proletargoaren diktadura ezartzen duen, Errepublika Sozialista baten baitan, eta aldi berean Sozialismoa eraikitzeari ekiten dion.

      Menturaz gaztea zara eta ez zara ohartzen, bainan errepikatzen ari zara duela 30-40 urteko eztabaidak, eta ongi da horrela. Hastekotz, Euskal Herria ez da Hegoaldea bakar-bakarrik, eta zuk sobera aise saltze duzu berehala, azpimarratzeko Estatu Espainolari lotzen gaituzten kateak. Bistan da Euskal Iraultza Sozialista baldintzaturik dagoela Euskal Herri Langilea zapaltzen duten bi Estatu inperialisten egoera politikoarengatik. Baita Europa inperialistaren egoeragatiik ere! Bainan bitxi da,Espainian inori ez zaio bururatzen (trostkista txororen bati ezik, jakina....) planteatzea Espainian ezin dela Iraultza Sozialista egin modu autonomoan, eta Europako Iraultzaren zain egon behar dugula. Bistan da, espainolek oso argi dute zein den beren Iraultza Sozialistaren MARKO NAZIONALA, eta ez dute horretan denbora galtzen. Gu euskaldunok, hain kolonizatuta gaude, hain alienatuta, hain konplexuz beterik, non etengabe geldetu behar diogu geure buruari ea Iraultza Sozialista GURE MARKO NAZIONALEAN egitea zilegi ote den, ez ote den "etnozentrismo arrazista" izanen eta horrelako ixtorioak...

      Bistan da, nik ez dut inolaz ere planteatzen Euskal Iraultza Sozialista modu isolazionistan egitea (suizidio politikoa litzateke hori, eta ergelkeria galanta), hau da, oso konsziente naiz ALIANTZA TAKTIKO ETA ESTRATEGIKO oso sendoak, sakonak eta gogorrak egin beharko ditugula gainontzeko nazioetako iraultzaileeekin, hasteko, Espainia eta Frantziako iraultzaileekin, jakina, baina baita ere Països Catalans, Okzitania, Galiza, Bretainia, Asturies, Korsika, Canarias, eta bar eta abar.

      Afera honetan Euskal Iraultza Sozialista likidatzen ahal duten bi muturrrak ebitatu behar dira: isolazionismoa (Euskal Herrian Iraultza Sozialista eginen dugu bertzeekin kontatu gabe eta paso eginez....) eta asimilazionismoa (Iraultza Sozialista bi estatu inperialisten aurka eginen dugunez, Hegoaldeko euskaldunok integratu behar dugu antolakunde iraultzaile espainoletan, eta Iparraldeko euskaldunok integratu behar dugu erakunde iraultzaile frantsesetan...)

      Euskal Iraultza Sozialista mundu mailako Iraultza Sozialistaren partea da, baina modu autonomoan, gainontzeko Iraultza Sozialista nazionalak izan diren bezalaxe: Cuba, Vietnam, Txina, eta abar...

      1917ko Urriko Iraultzan ere, marko autonomo nazionalak izan ziren Finlandian eta Polonian, adibidez, edota Georgian eta Armenian Iraultza Sozialista egiteko, bainan zorigaitzez, hango iraultzaileak garaituak izan ziren kasu batzuetan, eta bertzeetan, Sobiet Batasunean integratu ziren, normala zen bezala.

      Egunen batez Errepublika Sozialista Espainola aldarrikatu balitz, ez izan dudarik nik defendituko nukeela, hortzez eta haginez, Euskal Errepublika Sozialista berarekin konfederatzean, Errepublika Sozialisten Batasun Batean. Eta berdin eginen nuke Errepublika Sozialista Katalanarekin, edota Frantsesarekin.

      Hori bai, subiranotasuna, Euskal Herri Langileari dagokio bakar-bakarrik, nornala eta logikoa den bezala, ez baikara espainolak, ezta frantsesak ere. Euskaldunak gara ezta?

      Izan ongi, lagun anonimoa!

      Ezabatu
  9. Aupa, lagun anonimoa!

    Oraintxe bertan ikusi dut zure bigarren iruzkina, eta erran behar dizut duela 50 urteko argudio espainolista berberak errepikatzen dituzula, tamalez eta ondikotz. Hori bai, Euskara txukun batean, zerbaiteten aitzinatu gara MCE-EMK eta LCR-LKI garai haietatik, denok Euskaraz egiten baitugu, etz hori izugarrizko lorpena da.

    Napoleonek Espainia konkistatu zuelarik, inori ez zitzaion kaskoratu lehenik antolatu behar zirela espainol guztiak Inperio Frantseseko gainontzeko zapalduekin, askatasuna lortzeko. Nortasun nazionala sendoa zutenez, borrokan hasi ziren BERE MARKO NAZIONALEAN, hau da, orduko estatu Espainol osoan, eta irabazi arte jotake aritu ziren. Espainolak, normala denez, beren marko nazionalean antolatzeko joera naturala dute, nazio sendo eta trinkoa direlakotz. Eta niri primeran iruditzen zait, ongi egiten dute horrela! Arazoa da ESPAINOLAK EZ GARENOK zer egin behar ote dugun. Iraultza Espainola abangoardian kokatuko balitz, Espainiako Langileriak ikaragarrizko borroka politiko-militarra eraman izan balu azken 40 urteetan Borboitarren II Berrezarkuntza neofrankistaren aurka eta 1978ko Konstituzo kapitalista eta inperilaistaren kontra, orduan eztabaidagarria zatekeen, ea iraultzaile euskaldunok zer egin behar dugun. Bainan afera ez da hori, laguna, guztiz alderantziz baizik! Eta teoria iraultzailea zerbait bada, hauxe da: egoera zehatzaren azterketa zehatza. Gainontzekoa, eskolastika marxista duzu, Marx, Engels, Lenin eta Stalinen metodo eta izpirituaren guztiz kontrakoa. Sobiet Batsunean gauzak nola antiolatu ziren jakitea oso inportantea da, jakina, eta estuadiatu beharrekoa. Bainan Iraultza Sozialista hartan, prozesuaren motorra LANGILERIA ERRUSIARRA zen, Iraultzaren erdigunea Errusian kokatzen zen, hango hiri industrialetan, San Petersburg eta Moskun bereziki. Estatu Espainoleko formazio soziala oso diferentea duzu, eta hemengo arazo nazionalak baditu ezaugarri espezifikoak, Inperio errusiarrean agertzen ez zirenak (beharbada, lehen erran bezala, Polonian eta Finlandian...?)

    Beraz, PRAXIAK aginduko du zein den aukera ona, eta azken 60 urteetako praxiak iradokitzen du (barkatu atrebentzia....) euskaldun iraultzaileondako hagitzez emankorragoa eta eraginkorragoa dela NAZIO MAILAN antolatzea (NAZIO MAILAN DIOT, NAZIO MAILAM, HAU DA, ARABA, BIZKAIA, GIPUZKOA, LAPURDI, NAFARROA -GARAIA ETA BEHEREA- ETA ZUBEROA) eta ez gure nazio zatitzea bi estrategien mende: Frantzia eta Espainia, eta bi antolakunde nazonal-estataletan erdibitu gure prozesu iraultzailea: Hegoaldekook Estatu Espainoleko erakundeetan, azken finean antolakunde iraultzaile ESPAINOLETAN (Zein hizkuntzan funtzionatzen dute antolakunde estatu mailakoak? Katalanez, agian? Galegoz? Euskaraz? Bistan da ezetz, DEN-DENEK ESPAINOLEZ FUNZIONATZEN DUTE, NORMALA DEN BEZALA) ETA Iparraldekook, txintxo-txintxo, partidu iraultzaile FRANTSESETAN, zeinak aritzen baitira, logikoa den bezala, FRANTSES HUTSEZ.

    Barkatu, baina ni iraultzaile euskalduna naiz, eta ni nortasun nazionala ez dut hain aise salten balizko "unibertsalkeria" merke baten izenean. Ez naiz hain zozoa, eta ez nago hain kolonizaturik, beharrik!

    Aliantzak, koordinazioak, elkarlanak? Ongi etorriak izan bitez guzti-guztiak! Bainan berdinen artekoak, bi Nazio diferenteetako iraultzaileen artekoak.

    Begira, lagun oso xinplea da: ZERGATIK EZ ZEN INTEGRATU YUGOSLAVIAN ALBANIA SOZIALISTA? ALBANIA BERE INDEPENDENTZIA NAZIONALARI UKO EGITEA INTERNAZIONALISTA ZEN? ALBANIAKO KASUAN HAIN ERRAZ IKUSTEN DUGUN NORTASUN ETA DUINTASUN NAZIONALA ZERGATIK EZ DUGU IKUSTEN EUSKAL HERRIAREN KASUAN? ZER GERTATZEN ZAIGU EUSKALDUNOI? GUTTIAGO GARA? INDIGENAK? ABORIGENAK? ETA INDIGENAK ETA ABORIGENAK BAGINA ERE, EZ AL DUGU ESKUBIDERIK GURE IRAULTZA SOZIALISTA AUTONOMOA EGITEKO, VIETNAMek, KUBAk, KOREAk, ALBANIAk eta bertze hamaika NAZIOk egin izan zuten bezala?

    ErantzunEzabatu
  10. Aupa Fermintxo!!!!

    Ez dut denpora askorik, baina zure lehen mezuari erantzuna ematen sahiatuko naiz, mezu labur baina probetxosoa izatea espero dut.

    Nire ustez zure mezuak, eta batip bat nire erantzunaren mezua, sentimenduaz erantzun duzu, ez duzu materialismoa erabili erantzaun egoki bat emateko.

    1-Euskal Iraultza deskribatu didazu, euskal proletargoak burgesiaren aurka egiten duen iraultza soziala, baina ez dut ulertzen nola ematen den borroka hori, euskal proletargoa euskal burgesiaren aurka soilik? Hori ezin da eman, materialki ezineskoa da, euskal burgesia monopolista espainiar oligarkia finantzieroaren parte da (eta ez monopolista espainiar oligarkia finantzieroaren lagun laguna), horregatik, euskal proletargoa estatu osoaren aurka borrokatu beharko luke. Borroka gogorra hori!!!!!
    2-Noski euskal herrian marko nazionala daukagula, baina marxismoaren teoriarik garrantzitsuenetakoa estauaren inportantzia da, estatuak hartzen duen garrantzia eta indar politiko antolamendua, nola estatu GUZTIKO nazioak eta klase herrikoiak zapaltzen ditu. Hori da estaua, eta estaua espainiarra da, estatu espainiarrak zapaltzen gaitu, bai guri bai zeutari. Zuk esaten duzun Europa inperialisten adibidea teoria antileninistetan oinarritzen da. Nor da europatik datozen murrizketak eta aholkuak betetzen? Ba estatu espainiarrak, horregatik, teoria leninistan estatuak izugarrizko garrantzia du, iraultza sozialista estatuaren inuruan oinarritzen da.
    3-Adibide batzuk ipintzen dituzu, Kuba, Vietnam; Txina... hauek guztiak ez dute zerikusirik euskal herriarekin, zuk aipatu dituzun herriak koloniak ziren eta ez nazio zapalduak, taktika herri horietan guztiz diferentea zen. Gainera, garaiak be desberdinak dira.
    4- Ez, ez gara ez espainolak ez frantsesak, euskaldunak gara, bai.

    Jarraituko dugu!!!!!

    ErantzunEzabatu
  11. Aupa lagunok, Iraultza ez da posible, Aldaketa ere ez,
    kapitalismoak gizartearen alderik aulena baztertzen du, hau da ijituak hezitugabeak ,gixajoak...eta gizarte zati horrek ezin du iñolaz iraultza bat egin . Feudalismoa berriz herri guztia zegoen baztertuta, baita gizarteko gizakume indartsuenek ere , horduan Kondea agian anormala zen baina berak zuen agintea, eta anormala zenez iraultza egin zioten , gaur egun kapitalismoarekin indartsuenak ondo kokatuta daude ,lana, etxea,kotxea...eta aulek ezin dute eta zoritxarrez ezingo dute egoera irauli. geratzen zaien gauza bakarra AULEN MENDEKUA DA.

    ErantzunEzabatu
  12. ODC, eres un puto cizañero. Eres igual que Trotski. Gora Ibil!

    ErantzunEzabatu