LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/05/01

IBIL (2) OINARRIAK




 

 
IBIL, 
Iraultzaileen Bilguneen
  OINARRIAK




Euskaldun  iraultzaileak gara, eta iraultzaile euskaldunak. Gure helburua, Euskal Herri Langilearen erabateko emantzipazioa eta askatasuna da, eta zehazkiago Euskal Langileriarena, klaserik gabeko Euskal Herrian. Hori lortzeko, zapalkuntza guztiak suntsitu nahi ditugu, eta bereziki botere zapaltzaile hegemonikoa den Kapitalismoa, gainontzeko menderakuntza zaharragoak (eta sakonagoak) ahaztu gabe: patriarkatua, etnozidioa, arrazakeria, ekozidioa … Mendez mende txirikordatu diren zapalkuntza sare konplexu horiek gaur egun Inperialismoan integratu dira. Euskal Iraultza Sozialista egitea da gure xedea, beraz: euskal langileok Euskal Herri batu, independente, sozialista eta euskalduna eraikitzea.



Horiek izan dira urtez urte eta borrokaz borroka gure helburu historikoak. Euskadi Ta Askatasunaren lehen Biltzarrean, 1962an, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu Iraultzailea sortu zen. Bosgarren Biltzarrean,  1967an, Euskal Nazio Askapen Mugimendu Sozialista finkatu zen. Definizio hauekin eta ondoren etorri zen Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzailearen praxiarekin bat gatoz. Lehengo lepotik dugu burua: Independentzia eta Sozialismoa! Birbatasuna eta Berreuskalduntzea! 



Azken urteetan Ezker Abertzalearen zuzendaritzak hartu duen norabideak erabat larritu gaitu. Euskal Iraultza Sozialista ezinezkotzat joz, estrategiaz aldatzea eta Sistema Kapitalistan integratzea erabaki dute, ahalik eta baldintza hoberenetan. Horretarako, Inperialismoaren laguntza onartu dute. Guk ez dugu bide horretan sinesten, areago, uste dugu estrategia horrek galbidera garamatzala, Euskal Iraultza zapuztera eta herri borroka iraultzaile guztiak indargabetzera. Munduan zehar horrelako prozesuak gertatu izan dira, eta emaitzak hor daude: Inperialismoaren garaipena eta Herri Langileen Iraultzen derrota. Salbuespenik gabe.


Hau guztia ikusirik, Euskal Iraultza Sozialistari eusteko, Euskal Herri Langilearen borroka guztiak areagotzeko, Euskal Langileriaren klase kontzientzia eta praxi iraultzailea zorrozteko  eta Euskal Nazio Askapen Mugimendu Sozialista Iraultzailea indartu eta berreraikitzeko, Iraultzaileen Bilguneak izeneko antolakundea sortzea erabaki dugu : IBIL.



Hona hemen gure antolakundearen oinarrizko bost printzipioak:





* EUSKAL IRAULTZA: Euskal Herri Langilearen askatasuna ez dugu lortuko Espainia eta Frantziako estatu kapitalistak Euskal Herrian gutxienez irauli eta suntsitu gabe.

Euskal Iraultzaren bost zutabeak ondoko hauek dira, gure ustez:



- INDEPENDENTZIA: Euskal Herri Langileak pairatzen duen zapalkuntza nazionala Independentzia erdietsiz bakarrik gaindituko da. Independentistak gara, Euskal Herriaren subiranotasun nazional betea defendatzen dugu zapalkuntza inperialista guztien aurka. 



- SOZIALISMOA: Euskal Herriaren Independentziak badu guretzat klase izaera: Euskal Errepublika Sozialista. Bertan Euskal Langileria izango da klase hegemonikoa, eta Euskal Herri Langilea subjektu bakarra. Sozialismoa klaserik gabeko sozietatea eraikitzeko trantsizio-aldia da eta proletalgoaren diktaduraren garaia: demokrazia, hau da, Herri Boterea langileentzat, eta diktadura burgesiarentzat. Ekoizpen tresna guztien jabetza soziala izango da, hots, ekoizpen baliabideen jabetza pribatua desagertuko da erabat. Taktikoki Euskal Estatu Sozialistaren alde gaude, langileen biltzarren boterea:  Euskal Errepublika Sozialista.



- BERREUSKALDUNTZEA: Euskara da gure hizkuntza nazional bakarra. Euskararen Herriaren kontra mendez mende estatu eta botere zapaltzaileek egin duten etnozidioaren aurka gaude erabat. Gaur egun euskaldungoa gutxiengoa da Euskal Herrian. Euskal Iraultza Sozialistak berreuskalduntzea ekarri beharko du bere baitan, zinezko Iraultza izan dadin.


- BIRBATASUNA: sei lurralde historikoen Nazioaren alde gaude: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoa. Hori da gaur egun gure marko nazionala. 


- EUSKAL HERRI LANGILEAK BORROKA MOLDE ETA BITARTEKO GUZTIEZ BALIATZEKO ESKUBIDEA DU: Borroka molde guztien legitimitatea eta egokitasunaren printzipioa mantendu eta defendatzen  dugu. Borroka bitartekoen aukera erabaki taktikoa da, beti ere Iraultzaren zerbitzuan. Ondorioz, AMNISTIA osoa eta baldintzarik gabea defenditzen dugu errepresioa jasaten duten gudari eta iraultzaile guztientzat, haien borroka erabat zilegi eta legitimoa delako, Euskal Herri Langilearen seme-alabarik zintzo eta koherenteenak direlako. Era berean Euskal Herri Langilearen borroka iraultzaile guztien oroimena eta defentsa hartzen dugu geure gain, burgesiaren  gezur eta manipulazioen  aurka. 
 


* FEMINISMOA: Ez dago benetako iraultzarik emakumeak bereziki zapaltzen dituen Patriarkatua irauli gabe. Horretarako, praxi feminista ezinbestekoa da, Iraultza Sozialista egiazkoa izan dadin. Emakume langileen feminismo sozialista iraultzailea da gurea.



* EKOLOGISMOA: Ama Lurraren oreka ekologikoa babestu eta zainduko duen Iraultza Sozialista egin nahi dugu, antidesarrollismoa eta planeta honetako biziaren ekosistema globalaren garapena bultzatuko dituena, beti ere Herri Langileen ongizatearen zerbitzuan. 


* INTERNAZIONALISMOA: Kapitalismoa mundu mailako sistema da, eta bera suntsituko duen Iraultza Sozialista ere mundu mailakoa izango da. Hori da internazionalismo proletarioaren muina. Euskal Iraultza Sozialista mundu mailako Iraultza Sozialisten partea da, eta Euskal Langileria, munduko Langileriaren zatia. Klase interes komunek oinarritzen dute internazionalismoa: Kapitalismoa suntsitu eta Sozialismoa eraiki nahia. Euskal langileon betebehar internazionalistarik gorena, Euskal Herrian Iraultza Sozialista egitea da, eta bide horretan gainontzeko Langilerien borroka iraultzaileak lagundu eta babestea.


*  EUSKALDUNTASUNA: Euskara Euskal Herriaren hizkuntza nazional bakarra da. Euskal Iraultzaren subjektu hegemonikoa Herri Langile euskaldunak izan behar du, horrela bakarrik bermatuko baita euskaldungoaren biziraupena eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea. Gure antolakundeak Euskaraz funtzionatuko du, bere egiturak euskalduntzaileak izango dira, eta bere militanteek Euskara jakin behar dute.





 

12 iruzkin:

  1. Krisia eta emakumeen iraultza

    ErantzunEzabatu
  2. Krisi politikoa dagoenean eta gizartea pil-pilean jartzen denean, zapaldutako klasea kalera ateratzen da eta orduan emakumearen parte hartzeak ikusgarritasun handiagoa hartzen du: 1789an emakume langileak eta Parisko emakume merkatari txikiak izan ziren frantziar iraultzari hasiera eman zion Bastillaren hartzearen buru... Parisko komunan emakumeek gizonezkoekin batera borrokatu zuten hiria babesteko, soilik emakumez osatutako batailoia ere bazegoelarik.



    1917ko Errusiako iraultza berriz martxoaren 8an hasi zen, emakumearen egunean, emakume andana lehen mundu gerran Errusiaren parte hartzeak ezartzen zizkien gabezien aurka Petrogradoko kaleetan manifestatu zenean. Mexikoko iraultzan ere emakumeek modu aktiboan hartu zuten parte borrokan. Inperio erromatarren aurka jaiotako mugimendu kristau iraultzaileari ere, erromatarrek, esklaboen eta emakumeen mugimendua deitu zioten. Eta horrela gertatu da historiako beste hainbat iraultzatan, emakumeek paper protagonista jokatu dute eta ez kasualitatez.

    Baina iraultzen eta borroken giroa lasaitu denean, emakumea bere erantzukizun eta postu publikoetatik baztertu egin ohi izan da, klase zapaltzailearen ideologiaren arabera, “dagokion tokira” bultzatuz: etxe eta haurren zainketaz arduratzera. Emakumeak politikan duen parte hartzea estali egiten da honek berean iraun arren, burgesiari ez baitzaio interesatzen emakumeak politika zein gizarteko gertakarietan duen presentzia dokumentatzea, honek politika berez gizonezkoen esparrua dela gezurtatuko bailuke.

    Historia ofizialek emakumezko gobernariren baten edota nabarmendutako emakumezko militanteren baten kasuak aipatu arren salbuespen gisa erakusten ditu, emakumezko nekazari zein proletarioen kolektiboak prozesu sozioekonomiko guztietan izan duen presentzia ezkutatuz. Honela emakumeak historian zehar izandako presentziaz jabetzeko liburu ofizialetatik kanpo bilatu beharko da.



    Emakumearen zapalkuntza



    Emakumea antolatu egiten denean, langileak beren eskubideak defendatzeko, etxekoandreak etxebizitza duinaren alde eta ikasleak hezkuntza publikoaren alde, lanaldi bikoitza hirukoitza izatera igarotzen da: lana, etxeko lanak eta aktibitate politikoa edo sindikala. Askotan gainera, gizarteko aurreiritziei zein familiaren erresistentziari egin behar zaie aurre, emakumearen parte hartze sozialak emakumeen eta gizonen betiko “berezko” rolak mehatxatzen dituela ikusten baitira. Emakumezkoen borroka kolektiboa ideologia zapaltzailearen aurkako borroka bihurtzen da, ahulak eta jasankorrak izateari uzten baitiote. Honengatik emakumeek lan baldintza hobeak edota soldata igoerak aldarrikatzen dituztenean ez dira ari borrokan klaseko eskariak bakarrik lortzeko, emakumearen parte hartzeak gizartean sortzen dituen aurreiritzien aurkako borroka ere bada.

    Emakumearen aurkako zapalkuntza ez da amaituko honen bizi baldintzak, bizitza sozialean eta etxekoan, aldatu arte. Eta kapitalismoa da emakumearen gaur egungo bizi baldintzak mantentzen dituena, fabriketan soldata baxuagoak ematen dizkiona, gizona baino lehenago kaleratzen duena eta etxeko lanen arduradun bakarra edo nagusiena izatera kondenatzen duena. Horrela, emakumearen zapalkuntza handiagoa denez, kapitalismoaren mundu mailakokrisiak gogorrago astintzen ditu emakumeak.

    ErantzunEzabatu
  3. Kapitalismoaren garapena eta emakumea
    XIX. mendean Marxek jada nabarmendu zuen kapitalismoak mozkin handiak lortzeko helburuz emakumeak eta umeak esplotatzeko zuen joera. Marxek hurrengoa idatzi zuen El Capital bildumako lehenengo atalean: “Horregatik, emakumeen eta umeen lana makinariako aplikazio kapitalistaren lehen hitza izan zen. Lanaren eta langileen ordezko indartsu hau soldatapekoak gehitzeko bide bihurtu zen segituan, langile familiako kide guztiak, sexua eta adina bereiztu gabe, kapitalaren berehalako zapalkuntzapean ipiniz. Kapitalistaren zerbitzurako zen lan behartuak ez zituen umeen jolasak soilik suntsitu, baita etxearen eremuko lan askea ere, muga moralen barruan, familia berarentzat”(C. Marx, El Capital. Madrid, Akal Editor, 1976, 1.bolumena, 2.liburukia, 110.or).

    Herrialde kapitalista garatuetan produkzio moduen eraldaketak eta mozkinak etengabe areagotzeko kapitalisten saiakerak, emakume eta gazteen enpleguaren gehikuntza ekarri du baina soldata baxuen truke lan egiten dute, lan baldintza kaxkarretan eta ia eskubiderik gabe. Estatu Batuetan bakarrik, azken 50 urteetan 40 milioi emakume murgildu dira lan munduan eta Europan 30 milioi. Estatistiken arabera, gaur egun, Estatu Batuetako emakumeen % 99ak bere bizitzan noizbait egin du soldatapeko lanik. Emakumea lan munduan murgiltzea, berez gertakari iraultzailea, etxeko eta familia burgeseko mugetatik askatzeko aurretiko pausua da eta gizarteko herritar zein pertsona bezala aske eta guztiz garatzeko lehen pausua. Baina sistema kapitalistarentzat emakumea eskulan iturri merkea da, sektore zehatzetan eskulan falta dagoenean erabiltzen duena, eta beharra desagertzen denean berriz ere lan mundutik kanporatzen duena. Prozesu hau bi mundu gerretan ikus dezakegu, orduan emakumeek gerrara bidalitako gizonen lekua bete zuten fabriketan baina hauek itzultzean etxera bidali zituzten.

    Emakumea berriz ere 50 eta 60. hamarkadan sartu zen lan munduan, gerra ondorengo kapitalismoaren gorakadan, eta etorkinen antzera eskulan merkea izan ziren. Azkenaldian emakume langileen kopurua handitu egin da produkzio katean zeuden hutsuneak betetzekoEgun “emakumezkoen indarra” eta “emakumearen mundua” aipatzen diren arren eta genero berdintasuna ziurtatzeko legeak egon arren, emakumezko langileak oraindik ere langile klaseko multzo esplotatuena eta zapalduena dira.

    Iraganean klasetan banatutako gizarteak zera eragiten zuen emakumearengan: politikarekiko axolagabeak izatea, ez antolatzea eta ,batez ere, izaera pasiboa izatea, erreakzioarentzat oinarri soziala sortuz. Burgesiak elizaren eta prentsa burgesaren (emakumeentzako aldizkariak, etab.) zerbitzuak erabili zituen gizarteko maila honetan oinarritu eta boterean mantentzeko. Baina emakumeak gizartean duen papera eraldatzen doan heinean, aldatzen da bere egoera eta egun ikus dezakegu herrialde kapitalista garatuetan behintzat, gero eta gutxiago direla ezjakintasunean bizi eta gizarteak ezarritako papera (eliza, etxea eta haurrak) pasiboki betetzeko prest dauden emakumeak. Aldaketa hau etorkizunari begira ondorio garrantzitsuak izango dituen gertakari iraultzailea da. Burgesiak erreakziorako zerabilen nekazalgoaren erreserba soziala galdu duen bezala, berdin gertatu da AEB, Japonia eta Europa mendebaldean emakumearekin.



    Emakumeen borroka, iraultza sozialistaren zati



    Kapitalismoaren krisiak eta honek emakumea eta familiaren aurka etengabe egiten dituen erasoak emakume multzo zabala erradikalizatuko du, iraultzarako bidean jarriz. Marxistontzat garrantzitsua da emakumeen artean dagoen botere iraultzaileaz jabetzea. Maiz gizonak baino iraultzaileagoak izaten dira, hauek baino zapalduago egoten direlako.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Emakumeen borroka, iraultza sozialistaren zati



      Kapitalismoaren krisiak eta honek emakumea eta familiaren aurka etengabe egiten dituen erasoak emakume multzo zabala erradikalizatuko du, iraultzarako bidean jarriz. Marxistontzat garrantzitsua da emakumeen artean dagoen botere iraultzaileaz jabetzea. Maiz gizonak baino iraultzaileagoak izaten dira, hauek baino zapalduago egoten direlako. Askotan kontserbadore bihurtzen den eguneroko ekintza sindikaletik aske daude oraindik, ideia berritzaile eta freskoekin. Emakumeen grebatan ikus daiteke nolako ausardia eta erabakia duten. Marxiston egin beharra da emakumeak erakunde ezkertiarretan sartu eta parte hartzera animatzea, eskubide eta baldintza berberetan. Engelsek zioen bezala, emakumearen zapalkuntza klaseetan banatutako gizartearen adierazpen bat da eta bere suntsipena langile klaseak, zapaldutako gainerako taldeekin batera lor dezake soilik, ekintza kontziente eta iraultzaile baten bidez. Baina emakumeen borroka, beren eskaeren alde eta aurreiritzi sexisten aurka, langile klasearen baitan ere ematen da eta horregatik emakumearen zapalkuntzaren aurkako borroka kapitalismoaren aurkako borrokan sartu behar dugu.

      Kapitalismoak aurrera egingo badu, emakumearen zapalkuntza ezinbestekoa izango du. Emakume eta gizonek elkartuta borrokatu behar dute sistema hau suntsitzeko eta gizarte berri bat eraikitzeko, non pertsona bakoitzak, emakumezkoa ala gizonezkoa den kontuan hartu gabe, aukera berdinez gozatuko duen.

      Ezabatu
    2. Emakumea zapaldua izan dela argi dago historiari errepaso handi bat emanez gero, baina esan beharra dago emakumeei esker historio zati hau ez zela posible izango. Biona da historioa, bai emakume eta gizonena.
      Zein erreza den emakumea etxean ustea, umeekin, gauzak egiten, militantziaz aparte, politikaz ezer jakingo ez balu moduan. eta ez da horrela, uste dut emakumeok, aukera hori jorratu eta adierazi beharko genukeela... badaude neska militanteak, dena ematen dutena bere herriarengandik, badaude emakume preso politikoak ere espetxeetan, eta hor feminismo atalean ikusi dezakegu historian zehar emakumeak ere egin dutela borroka gure herriaren askapanaren alde.
      beraz gora emakumeon borroka!!
      gora emakume militanteak, hoiek dira historia honetan ematen ari diren lehngo pausuak bai burgesia, eta matxismoa suntzitzeko.... hoiek izan beharko liratekee gure oinarriak!!

      Ezabatu
    3. Has dezagun ibil aurrera.eramateko
      Hemen atzo agur.ta bihar bidea borroka.da.
      Borroka.ez da.amaitu

      Gora Ibil
      BORROKA DA BIDE.BAKARRA!!!

      Ezabatu
  4. Zauden lekuan zaudela aupa Fermintxo!!!!

    ErantzunEzabatu
  5. Ez etsi Fermintxo!

    Euskal Herri Komunistaren bidean... JO TA KE IRABAZI ARTE!

    ErantzunEzabatu
  6. Me gustaba,y hasta pensaba afiliarme,pero con lo del feminismo la habeis kagao.Por cierto,mandad a un euskaltegi al que escribió esto,porque eso de ''borrokatzen garen''...

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ba berez intransitiboan da, "borrokatzen gara" egoki idatzirik dago.

      Ezabatu
  7. En otro sitio también habían puesto algo como..''Izan euskaldun''...Pero quién les enseña euskara a estos?Nekane Amaya?

    ErantzunEzabatu
  8. Hasieran euskara aldetik ikusita indartsu hasi da hau guztia. Baina azkar aldatu dira hemen gauzak. Hori baino sendoagoak ez bagara nora goaz?

    ErantzunEzabatu