Inasako langileak:
"Herri harresiarekin
amaiera arte jarraituko dugu"
Inasako langileak manifestazioan (Argazkia: naiz)
Inasa lantegian makinak eraman ez ditzaten herri harresia antolatu dute Irurtzunen. Info 7 irratian enpresako langileen asanbladako kide Fernando Carrión Galarza elkarrizketatu dute, bertan borrokaren egoera azaldu du.
Herri harresiari esker, ostegunean makinaria ezin izan zutela eraman
azpimarratu du Carrionek. Langileez gain, Irurtzun eta Sakanako jende
mordoa gerturatu zen.
Horrela jarraituko dutela jakinarazi dute langileek. Bost pertsonako
eta sei orduko txandak antolatu dituzte, lantegiaren sarreran beti
norbait egon dadin. Alarma piztuz gero, “teknologia berrien eta sare
sozialen bidez” gerturatzeko deia egingo zaio jendeari.
Egunero kontzentrazioa egiten dute arratsaldeko lauretan. Dena den,
“esanguratsua izango den” protesta egingo dute maiatzaren 30ean, greba
egunean. Sakanako eskualdeko manifestazio bateratua egingo dute
Irurtzunen egun horretan.
Haserre daude instituzioekin eta batez ere, Nafarroako Gobernuarekin.
Carrionek esan duenaren arabera, “hitz politak izan zituzten, baina ez
dira inondik inora mugitu”. Hala ere, adierazi du Barcinaren Gobernuaren
jarrerak ez duela harritzen, lan erreforma babestu baitzuen.
Azkeneraino egongo direla jakinarazi dute, nahiz eta posible den makinak eramatea.
Administratzaile konkurtsalak diotenaren zain daude, izan ere, oraingo
jabeak behartu ditzakete Inasa saltzera lantegia erosi eta 115 langileen
lanpostuak gorde nahi dituen inbertitzaile taldeari.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina