HENRY KISSINGER,
JATORRI JUDUA DUEN
SIONISTA HILTZAILE ETA TERRORISTA,
INPERIALISMOAREN ESTRATEGA
Kissingerren itzala
YOM KIPURREKO gerran, 1973an, Egipto eta Siriak
pentsatu baino estuago hartu zuten Israel, eta AEBek beren laguntza
maila handian eman izan ez baliote, batek daki zer gertatuko zen. Edo
bai, dauzkagun datu guztiekin, oso pentsatzekoa da Israel nagusituko
zela, baina akaso beste baldintza batzuetan. Kontua da Israelek lehen
lau egunetan 500 lurreko eraso-ibilgailu eta 80 hegazkin galdu zituela.
Eta larritasunaren aurrean, 13 lehergailu nuklear garraiatu zituen tunel
batera egoera asko okertzen bazen erabiltzeko prest izateko.
Ez zuen behar izan, ohi legez, Richard Nixon, orduko AEBetako
lehendakariak, hegazkinez eta tankez hornitu zuen berehala eta Israelek
laster eman zion buelta egoerari. Etxe Zuriko guztiak, alabaina, ez
ziren iritzi berekoak izan beharreko jokaeraz, bereziki James
Schlesinger defentsa idazkaria eta Henry Kissinger estatu idazkaria.
Nixon bera Kissingerren eskutik ibili zen bere lehen legealdian eta
oraingoan ere idazkari gertukoenaren ikuspegia gailendu zen.
Orduko hartan NBEk lortu zuen su-etena indarrean jartzea, baina
Israelek jarraitzen zuen erasoan, batez ere Egiptoren aurka, AEBetako
erabateko sostenguarekin gainera. 1973ko urriaren 20an Kissinger
Moskurantz zihoan su-etenaren kontuak negoziatzera, eta Tel Avivetik
pasatu zenean, berak xaxatu zituen israeldarrak esanez gau horretan
–nahiz su-etenean egon– jarrai zezaketela Egipto erasotzen, berak ez
zuela ezer esango eta. Egunetan tentsio handiko egoera sortu zen SESB
eta AEBen artean, Moskuk jakinarazi zuelako ez zuela onartuko Israelen
jarrera hori eta neurriak hartuko zituela. Kissingerrek DEFCON III
egoera jarri zuen indarrean AEBetan –bake egoeran gerrarako prestutasun
goreneko egoera–, eta urriaren 24tik 25era gerra hotzaren garaiko
gatazka nuklear arrisku handienetakoa bizi izan zen (Josep Fontana
historialariak Por el bien del imperio liburuan bikain kontatutako
ehunka istorio adierazgarri horietako bat da hau).
Petrolioa, arma nuklearrak,
Israel, arabiarrak eta AEB dira
Ekialde Hurbileko osagai nagusiak
Arrisku nuklearraren osagaia han izan zen, baina petrolioarena ere bai,
besteak beste hori zen Schlesinger eta Kissingerren arteko
desadostasunen iturrietako bat. Siriaren defentsan abiatu behar zuen
Saudi Arabiak, eta honek gerra galtzeak egoneza handia sortzen zuen
AEBetako sektore askotan, saudiarren petrolioarekin zer gertatuko zen
beldur handia zegoelako.
PETROLIOA, arma nuklearrak, Israel, herrialde
arabiarrak eta AEB dira orain ere Ekialde Hurbileko eta Erdiko osagai
nagusiak. SESB falta da, AEBen etsai nagusia, eta horregatik, unean
uneko bere etsaia sortu behar dute AEBek, lehenago Irak, edo geroago
Iran eta Ipar Korea. Bitartean, une motzean, Israelek Siriaren aurka
egindako erasoak Bashar al-Assaden erregimenari baino gehiago Irani
begira daudela dirudi.
Une honetan ez dago garbi Iraneko programa nuklearra zein fasetan den
arma nuklearraren lorpenarekiko, baina Israelen Siriako eraso hauek,
badirudi lotura handiagoa dutela lasterketa nuklear horrekin eta bere
petrolioarekin Hezbolarekin baino, eta hau, behar den aitzakia besterik
ez dela. 1991n ere Irakeko lehen gerra hasi zenean, Sadam Huseinek kosk
egin zuen Kuwaiteko inbasioan eta NBEk Irak erasotzea baimendu zuen.
AEBen arabera, Irakeko petrolioa ez zegoen erasoen arrazoien artean,
baina oraintsu publiko egin diren dokumentuek (www.monde-diplomatique.fr/48797) oso bestelako ikuspegia erakusten dute.
Pertsiar Golkoan dago munduko petrolio erreserben %60, eta Saudi
Arabiak, Irakek eta Iranek dituzte kopuru handienak. Behin Saudi
Arabiako eta Irakeko petrolioa kontrolatuta, Iranekoa falta da. Baina ez
hori bakarrik, Iranek arma atomikoa lortzeak Israelen nagusitasun
militar erabatekoa apur dezake eta, ahal den neurrian, hori ere saihestu
behar da. Historian ez dago betirako inperiorik eta lehenago edo
geroago apurtuko da Israel eta AEBen nagusitasun hori, edo bestelako
orekekin egituratuko dira, potentzia eta aliantza berriak sortuz.
Bitartean, nagusitasuna mantendu nahi duenak eraso egin behar du, eta
horretan ari da Israel.
NOR DA KISSINGER?
AGENTE SIONISTA BAT!
Henry Kissinger
Henry Alfred Kissinger (Fürth, Alemania 1923ko maiatzaren 27a) jatorri alemaniarreko politikari estatubatuarra da, baita XX. mendeko eragin handiko nazioarteko analista ere.Bizitza
Familia judutarreko kidea izanik, 1938an Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuen nazien jazarpena ekiditeko. Bost urte ostean estatubatuar nazionalitatea lortu zuen. Harvard-eko unibertsitatean ikasi zuen eta bertako irakasle izan zen, nazioarteko harremanetan espezializatuz.1950eko hamarkadan abiarazi zuen karrera politikoa. John Fitzgerald Kennedyk izendatu zuen armen kontrola kudeatzeko erakundearen buru. Richard Nixon presidentearekin, berriz, Segurtasun Nazionalaren Kontseiluko buru izan zen eta 1973-77 urte bitartean estatu-idazkaria.
Kissingerren figura Gerra Hotzaren garaiarekin lotzen da. SESBekin distentsioa lortzearen aldekoa zen. SESBen eta AEBen arteko SALT elkarrizketak bultzatu zituen gerra nuklearra ekiditeko. Maoren Txinarekin ere harreman diplomatiko zuzenak ireki zituen, Txinaren isolamendu diplomatikoaren amaiera bultzatuz.
Bere figura, ordea, Vietnamgo gerrarekin lotzen da. Hasieran gogortasun jarrera izan bazuen ere, AEBetako tropak erretiratzearen alde jokatu zuen geroago. Parisko elkarrizketen bidez bake prozesua prestatzeari ekin zion. Arrazoi horrengatik lortu zuen 1973. urtean Bakearen Nobel saria, Vietnam iparraldeko Le Duc Tho politikariarekin batera. Gerra amaitzen ez zela ikusita, azken horrek sariari uko egin zion, ez ordea Kissingerrek.
Kissingerren xede nagusia izan zen Amerika Latinar sozialismoaren zabalpena ekiditea. Onartzen da Kissingerren laguntza eta babesa 70. hamarkadan hainbat gobernu demokratikoen kontrako estatu kolpeetan. 1973an Txileko Salvador Allenderen aurkako estatu kolpean militarrak babestu zituen, baita Uruguayko gobernu progresista berriaren aurkako kolpean ere. Era berean, Kondor Operazioaren]], hau da, oposizioaren aurkako jazarpen sistematikoaren arduradun nagusienetarikoa da. 1976. urteko Argentinako estatu kolpean, militarrek lagun izan zuten Kissinger.
Jimmy Carter presidentearen garaian karrera politikoa alde batera utzi zuen, baina nazioarteko aholkulari izaten jarraitu du Ronald Reaganen eta George W. Bushen gobernuetan.
Idazle ere aritu da, eta hainbat egunkarietako kronika politikoak idazteaz batera, The Necessity for Choice liburuaren egilea da.
Egun mugimendu asko daude Kissingerren aurkako prozesamendu judiziala zabaltzearen alde, baita Nobel saria kentzearen alde ere. Giza eskubideen urratzea egozten diote Vietnamgo gerran eta Latinoamerikako estatu kolpeetan.
Bibliografia
- Holger Klitzing: The Nemesis of Stability. Henry A. Kissinger’s Ambivalent Relationship with Germany. WVT, Trier 2007, ISBN 978-3-88476-942-3.
- Robert D. Schulzinger: Henry Kissinger. Doctor of diplomacy. Columbia Univ. Pr., New York 1989, ISBN 0-231-06952-9.
BENETAKO JUDAISMOA
SIONISMOAREN AURKA DAGO ERABAT!!!
SIONISMOA,
JUDAISMOAREN MINBIZIA DA!
ZINEZKO JUDAISMOA
BIZI DADIN,
ESTATU SIONISTA SUNTSITU BEHAR DA!
Euskal Herria Palestina Eguna hirugarreneko aldiz ospatzeko aukera izango dugu maiatzaren 18an Elizondon, eta festa eguna izanda ere, aldarrikapenak leku nabarmena izango du Baztanen hilabete osoan zehar.
ErantzunEzabatuEuskal Herria Palestina Sareak gogora ekarri du Israelek nazioarteko legedia «urratzen» segitzen duela. Palestinak pairatzen duen okupazioaren aurka, Nazio Batuek 242 ebazpenean gaitzetsi zutena, Palestinako talde ugarik nazioarteko legedia urratzen duen artean Israeli boikota egiteko nazioarteko deialdia egin zuten 2005ean. Israeli presio egiteko helburuarekin, BDS kanpaina abiatu zuten (Boikota, Desinbertsioa, Isunak), Palestinako herriaren aurka ezartzen den apartheid sistemaren aurka eta Hego Afrikan izandako ereduari jarraituz.
Israeli boikota egiteko nazioarteko kanpaina horren lekukoa Euskal Herrian ere hartu dute talde ugarik, eta horren azkeneko gauzatzea izan da Euskal Herria Palestina Sarea. Bertan parte hartzen dute eremu askotako taldeek (internazionalistek, alderdi politikoek, sindikatuek, udalek, gazte erakundeek eta gobernuz kanpoko erakundeek, besteak beste). Giza eskubideak eta nazioarteko legedia errespetatzen ez duen bitartean, Israel ez da estatu demokratikoa izango. Horren aurka, eta Europako eta munduko herrialde askotan bezala, Euskal Herria Palestina Sarea BDS kanpaina eramaten ari da aurrera.
Zentzu honetan, Palestina EH sarearen oinarrizko aldarriak bere biziko garrantzia du, Palestinarren hondamendia hasi zela 65 urte beteko diren honetan. Izan ere, palestinarekin elkarlana eta elkartasuna bultzatu behar dira aparheid politikari bizkar emanez, eta modu berean, Israelgo estatu sionistarekin, harremanak eteteko konpromezua berretsi nahi genuke, BDZ nazioarteko kanpainari jarraipena emanez. Eta bide batez, gainerako elkarte, eragile, udalerri eta norbanakoak ere bide honetan pausu irmoak eman eta BDZ deialdiarekin konpromoezua har dezazuen eskatu nahi dizuegu.
Eskubide hauek errespetatzen ez diren bitartean, estatu sionistaren edozein adierazpenen aurka protesta egingo dugu. Azkeneko urteotan Israeli boikota egiteko adierazpenak asko izan dira. Tel Aviveko Maccabi saskibaloi taldeak Gasteizen jokatu izan duenean edota Noak eta Mayumanak emanaldiak eskaini dituztenean, Palestinako herriaren ahotsa entzun da. Baita Hondarribian (Gipuzkoa) Israelgo sukaldaritzari buruz antolatuta zeuden jardunaldi batzuk bertan behera uztea lortu zuten herri palestinarraren aldeko ekintzaileek.
Programa de actividades del Euskal Herria Palestina eguna que tendrá lugar en Elizondo el sábado 18 de Mayo.
-10:00 horas: diana por las calles, realización de un mural y exposición en la Plaza
-10:30: Charla. James Petras y Adel Abou Salem
“El imperialimo, el sionismo y el desgarramiento de Palestina”
-11:00 horas: Pasacalles. Con Joaldunak y fanfarre, "Check point israelí" por las calles, juegos infantiles, talleres de cometas y txalaparta en la Plaza de Elizondo
También se podrá saborear falafel y humus.
-12:00 horas: Concentración conjunta: “Preso Palestinarrak Etxera” (Sarea) / “Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira” (Herrira)
-12:30 horas: Acto central: Euskal Herria Palestina eguna
-13:00 horas: Danzas palestinas
-14:00 horas: Zikiro (también para vegetarianos) en la Plaza del Mercado Comida popular y recital de Fermin Valencia
-18:00 horas: Ginkana
-20:00 horas: Kantaldia Maysa Daw (Territorios palestinos del 48)
-22:00 horas conciertos en la Plaza
Askapena erakunde Internazionalista.
ASKAPÈNA:
ErantzunEzabatuSakanako udalek Israeli boikot aktiboa egitera deitu dute
05/15/2013 - 14:21 —
Euskal Herria Internazionalista
Palestina
Atzoko egunez, maiatzaren 14an Arbizuko udaletxean ekitaldi berezia bezain ederra antolatu zen. Bertan bildu ziren Arratsaldeko 19:00etan besteak beste; Altsasu, Lakuntza, Iturmendi, Arbizu, Uharte Arakil, Etxarri, Arruazu, Bakaiku eta Olaztiko udal ordezkari eta alkateak.
Ekitaldiari hasiera Adel Abou Salem errefuxiatu palestinarrak eman zion. Libanon bizi diren palestinarren egoera azaltzeaz gain, Euskal Herriak eta Sakanak bereziki palestinar herriarekin urteetan izan duen jarrera eta elkartasuna goraipatu zituen. Jarraian, Boikot, Desinbertsio eta Zigor ekimenak duen garrantzia azpimarratzeaz gain, bide honetan udalek eta herritarrek eman beharreko pausuak zintzoki baloratu zituen.
Sinatutako deklarazioa irakurri eta sinatzaileen zerrenda ikusi
Euskal Herria Palestina eguneko egitarua aukeztu dute
Arbizuko alkatea den Miren Mendinuetak eman zion jarraipena ekitaldiari. Biladi Hadi brigadak atera zuen argazki eta testu liburutik poema bat irakurri zuen eta amaitzeko Askapenako kide batek onartu berri den deklarazioa irakurri zuen.
Bertan, lehenago apaturiko udalek, pausu kualitatibo bat eman eta Israeli boikot aktiboa burutzeko konpromezua hartu zuten, herritarrei ere gonbidea luzatzeaz gain.
Udaletxean bildutako zinegotzi eta alkateek jarraian, banan banan deklarazioa sinatu zuten, konpromezuaren adierazle gisan. Adel palestinarrak ere, Herriraren oroitarria jaso zuen, euskal txapela eta zapia.
Sakanan BDZ-ari lotuz palestina askatu!
ErantzunEzabatuUrteak dira Sakanako herritarrok Palestinari elkartasuna adierazteko erabaki irmoa hartu genuela.
Elkartasun honen erakusgarri dira, 2005. urtean Arbizuko herriak Marda palestinar herriarekin senidetu zenekoa, 2009. urtean, Altsasun buruturiko internazionalista eguna eta bertako udalak harturiko konpromisua palestinarren eskubideen defentsan.
Pasa den urtean berriz, Sakana bailarako hainbat udaletxek nazioarteko BDZ (Boikot Desinbertsio eta Zigor) kanpainarekin bat egin zuten mozio bidez, hain zuzen, Palestinarren hondamendi edo Al Nakba-ren 65. urte urrenaren harira.
Zentzu honetan, egindako bideari jarraipena eman asmoz, BDZ ari Lotuz Palestina Askatu ekimenaren baitan, udal ordezkariok honakoa helarazi nahi genioke Sakanako eragile eta norbanakooi, palestinarren zapalkuntza eta herri honek bizitzeko duen eskubidearen ikur den olibondoaren aurrean:
1-Palestinar jendarteak duela zenbait urte nazioarteari eskaturikoa aintzat hartuz, eskubide urraketa etengabeak jarraitzen duen bitartean Israelen aurkako BDZ ekimena berresten dugu.
2-Udaletxeen eskumenetan leudeken eremuetan, arlo instituzional, kultura nahiz kirol eremuetan boikot aktiboa egiteko konpromisua hartzen dugu. Honela, udal eremu guztietan leudeken adierazpen sionista guztiak eten eta BDZ ekimenaren bidez, Sakanako udalerriek pausu kualitatibo bat emateko desioa adierazten dugu.
3-Sakanako jendarteari, eragile sozial, sindikal, kultura ,nahiz kirol arloan zabiltzatenoi, hala, nola, norbanakooi ere, Israeli boikot aktiboa egitera animatzen zaituztegu. Baita Israelgo produktuak ez erosteko eta kontsumo arduratsu bat egitera bultzatzeko deia luzatu ere.
Palestinak behar duelako, merezi duelako, Sakanako herri eta herritarron ordua da!
BDZ ari lotuz Palestina askatu!
Atxikitu diren Baztango eragile sozial, kultural, sindikal eta politikoak:
Kultura eta kirol arloko eragileak:
-Baztango AEKko irakasleak
-Bertso Eskola
-Xaloa Telebistako Lan Taldea
-Xorroxin Irratiko Lan Taldea
-Baztango Mendigoizaleak
-Baztango Rugby taldea
-Txaruta Pilota Elkartea
-Gaztetxea
-Saharaztan
-Fanfarre Mi Fa
-Baztandarren Biltzarra
-Erratzuko Kultur Elkartea
-Jo ala Jo Kultur Taldea
-Baztango Xulubitariak
-Baztango Gaitariak
-Mukuru Diseinu Grafikoa
-BAZAM ekintza musikala
-Metaziri aldizkaria
-Otsondo Barride Elkartea
-Amaiurko Gaztelu Elkartea
-ANFAS
-Aranabia Kultur elkartea
-Iruritako gazteak
-Ertzuin Erratzuko guraso elkartea
-Erratzuko kultur elkartea
-Laxoa elkartea
-Amaiurko sokatira taldea
-Amaiurko besta batzordea
-Amiurko talde basa
- Erratzuko Fanfarronak fanfarrea
Herrietako alkateak:
-Jokin Irigoien, Gartzaingo Alkate Juratua
-Mikel Sobrino, Elizondoko Alkate Juratua
-Isaak Rekalde, Amaiurko Alkate Juratua
-Xotero Etxandi, Arraiozko Alkate Juratua
-Karlos Beristain, Arizkungo Alkate Juratua
-Jesus Angel Garzia, Lekarozko Alkate Juratua
-Pello Obregozo, Iruritako Alkate Juratua
-Ruben Santervas, Oronozko Alkate Juratua
-Iban Dufurrena, Erratzuko Alkate Juratua
-Pello Alberro, Elbeteko Alkate Juratua
-Aitor Azkarate Tomassone, Anizko Alkate Juratua
-Kiko Gartxitorena Berroetako Alkate Juratua
-Roldan Astiz, Almandozko Alkate Juratua
Eragile sindikal eta politikoak:
-Aralar
-Ernai
-Herrira
-LAB
-ELA
-Bildu
-Sortu
-Baztango Ezkerra