LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/05/12

HERRI HARRESIA ONDARRUN: BERRIZ ERE PNVri ESKUA LUZATZEN? ORAINDIK EZ DUZUE IKASI?

 
DONOSTIAKO ASKE GUNEko
HANKA SARTZE BERA ERREPIKATZEN:

ORAINGO EZKER ABERTZALEA
BURGESIAREN
  TXOTXONGILO BAT
 BERTZERIK EZ DA,

ALDERDI BURGES ERREFORMISTA BAT,
EUSKAL GAZTE MIRESGARRIEN
 INDAR ETA KEMENA
BALIATZEN ETA ERABILTZEN,  
PNVrekiko LEHIA ELEKTORALEAN NAGUSITZEKO... 

GAZTEOK, ESNA ZAITEZTE
 BERANDUEGI IZAN BAINO LEHEN!!!

ZUEN BORROKA,
ZUEN KURAIA,
ZUEN AUSARDIA
EZ UTZI

POLITIKERO PROFESIONAL ERREFORMISTA BATZUEN ESKUETAN,

HAIEK GERO PNVrekin GOXO ETA DEMOKRATIKOKI  

"BATASUN NAZIONALA"

NEGOZIATZEKO

ZUEN MALKO, ODOL ETA IZERDIAREN GAINEAN!!!   

PNV KAPITALAREN MORROIA DA
ESPAINOLISMOAREN ZERBITZARIA,
INPERIALISMOAREN ZAKURRA,
 
EUSKAL HERRI LANGILEAren

E T S A I A  
 
 

Egia erran behar badizuet, honezkero ez dut ulertu ere egiten zertan ari den Oraingo Ezker Abertzalea, zinez txundituta utzi naute. Estrategia suizida aukeratu dute, eta erridikulu mugagabea. Donostiako ASKE GUNEko lagun presoen espetxetik bidalitako gutuna irakurri ondoren, nire harritze-mugak eta auzo-lotsaren marka guztiak hautsita gelditu ziren, baina gaurkoa, Ondarruko ASKE GUNEAk PNVri berriz ere eskua luzatzea, oraindik txundigarriagoa da: “Nahi badute bidal dezatela Guardia Zibila edo Polizia Nazionala, eta gehitu zaitezte herri harresira, baduzue lekua”. 

Nik ez dut iruzkin gehiagorik eginen. Euskal Herri Langilearen indarrak eta bereziki euskal gazteria iraultzailearen kemena honela erabili eta manipulatzen dutenek egunen batez azalpenak eman beharko dituzte, haien joko/jolas politikillo eta elektoralistei buruz. Jokoa haiendako, beharbada bototxo eta eserlekutxo batzuk irabaziko baitituzte PNVri aurpegia hain lotsagabeki garbituz, eta jolasa burgesia baskoarendako, irriz lehertzen ari baita, nola izan daitezke Oraingo Ezker Abertzalekoak hain inozo eta zozoak. Ala ez? ... zein da haien benetako helburua? ...

Eta trajedia zipaioek, ELAkoek barne, jakina, espexerat eramanen diztuzten gazteendako... Trajedia haien familiandako, haien lagunendako... Erresistentzia zibil miresgarria antolatu, gero PNVri eskua luzatzeko? Baina zertan ari gara? Erotuta gaude, ala?

Ezker Abertzaleko militante iraultzaileak: noiz esnatuko zarete? Noiz ohartuko zarete zuen zuzendaritzak gezurrez eta iruzurrez inposatutako estrategia suizidio politiko bat dela? Noiz konturatuko zarete haien zinezko helburua ez zela borroka politiko-militarra likidatzea, baizik eta BORROKA ETA ANTOLAKUNDE IRAULTZAILE GUZTI-GUZTIAK desegitea, eta Kapitalismoa Inperialistaren instituzio guzti-guztietan integratzea? 


 argia

Ondarroako AskeGunetik zuzenean
EAJri deia herri harresira gehi dadin

Urtza Alkortaren atxiloketa eragozteko hirugarren eguna da gaurkoa. Eguerdian Aske Guneak emandako prentsaurrekoan bi mezu nabarmendu ditu: Ertzaintza atxiloketa agindua betetzera gaur gauean joan daitekeela eta "Zubi harresia"ra batzeko eskatu du. 

Bestetik, EAJri dei egin dio ez dezan Ertzaintzarik bidali. “Nahi badute bidal dezatela Guardia Zibila edo Polizia Nazionala, eta gehitu zaitezte herri harresira, baduzue lekua”. 

Alkortari ETArekin kolaboratzea egozten diote. Alkortak salatu zuen torturatu egin zutela eta autoinkulpazioa sinatzera behartu. Bi urte eta erdi egin ditu kartzelan eta beste bi urte eta erdiko zigorra bete behar du. Zuzeneko jarraipena egiten ari gara.

 Berria.info

2013-05-12




Ondarroan ehunka lagun

 'zubi harresia' osatzeko prest

Manifestazio jendetsua egin dute eguerdian Gernikako Akordioko sinatzaileek deituta, atxiloketen kontra eta konponbidearen alde

Espetxera «herri babesaren argazkiarekin» joango dela esan du Urtza Alkortak

Asier Alkorta Ondarroa

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza


Urtza Alkortza, atzo eguerdian Ondarroan egin zuten elkarretaratzean. / ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS

Ehunka. Horixe izan zen atzo Ondarroako Askegunean ahoz aho zebilen hitza. Ehunka izan ziren ekinbidearekin bat egin zutenak. Ehunka aldarri entzun ziren. Eta ehunka lagunek parte hartu zuten manifestazio isilean. Erne eta adi, Ertzaintza noiz agertuko zain, herritarrek Askeguneari eusten jarraitzen dute. Urtza Alkortaren atxiloketa saihesteko herri harresia osatzeko Ondarroan antolatutako Askeguneak bigarren eguna bete zuen atzo. ETAri laguntzea egotzita, bost urteko zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak Alkortari, eta hura atxilotzeko agindua du Ertzaintzak.

Gaua «lasai eta patxadaz» igaro zutela esan zuten goizean komunikazio guneko arduradunek. Baina eguna argitzeaz batera, Askeguneak herenegun eduki zuen bizitasun bera berreskuratu zuen. Hitzaldiekin eta antolakuntzarako deialdiekin esnatu ziren gaua bertan pasatu zuten 80 herritarrak.

Goizeko lasaitasuna, aldiz, une batetik bestera galdu zen. 12:30ean, zehatz esateko, lehenengo alarma piztu zen: Ondarroako ertzain etxean mugimendua nabari zen. Albisteak Aske Guneko egoera aldaraziko zuela zirudien. Hotzean pentsatu eta hurrengo minutuetan edozer pasatzen zela ere, modu baketsuan eta hasiera-hasieratik planteatutako filosofiari eusteko mezua jaso zuten bozgorailuetatik.

Esan eta egin. Lasai, aztoratu gabe, Urtza Alkortaren inguruan batu ziren herritarrak. Alkorta, atxilotu aurreko azken minutuak bizitzen ari zela pentsatuz, lagunen eta senideen azken mezuak jaso eta indarrez kokatu zen herri harresiaren erdian.

Ertzainak han eta hemen ageri ziren. Airetik zein lurretik, dena kontrolpean zutela zirudien. Egoera horretan, herritarrek, Alkortak zuen tinkotasun berarekin, bozgorailuetatik azken azalpenak eta oharrak entzun zituzten. «Planteamendua zein den badakigu: Ertzaintza agertzen denean, denok hondartzako zubira joango gara, Urtza Alkorta erdian jarriko da eta zubi harresia eraikiko dugu denon artean».

13:00etan, iragarrita zegoen orduan, manifestazio isila hasi zen, Gernikako Akordioa sinatu zuten eragileek deituta. Ertzaintza une batetik bestera agertuko zela bazirudien ere, egitarauak bere horretan jarraitu zuen.

«Isila, jendetsua eta, denaren gainetik, baketsua». Horrelaxe definitu zuten manifestazioan parte hartu zuten herritarrek ekintza. Alamedatik abiatuta, Konponbiderako garaia da, atxiloketa gehiagorik ez lelopean, ehunka herritarrek ia alde zaharrerainoko bidea egin zuten.

Gero, Alkortak hartu zuen hitza. «Gau bat pasatu dugu, eta Askeguneak aurrera jarraitzen du. Gaur kartzelatzen banaute ere, argazki hau buruan dudala joango naiz barrura, herri babesaren argazkiarekin, alegia».

Ertzaintzak bete egingo du Urtza Alkorta atxilotzeko agindua, eta Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasunerako sailburuak atzo esan zuenez, «operatiboki une egokia» zein den pentsatzen ari dira Ondarroako Askegunera joan, zubi harresia gainditu eta Alkorta atxilotzeko.
 


Ertzaintza polizia judiziala ere badenez, haren egitekoa da Alkorta atxilotzea, Beltran de Herediaren esanetan.




«Operatiboki egokia»
 den unearen zain dago Ertzaintza

Ertzaintzak bete egingo du Urtza Alkorta atxilotzeko agindua, eta Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasunerako sailburuak atzo esan zuenez, «operatiboki une egokia» zein den pentsatzen ari dira Ondarroako Askegunera joan, zubi harresia gainditu eta Alkorta atxilotzeko.

Ertzaintza polizia judiziala ere badenez, haren egitekoa da Alkorta atxilotzea, Beltran de Herediaren esanetan.

 


Urtza Alkortaren gutuna

 Estefania Beltran de Herediari


Berria.info   2013-05-13 - 12:39:46



Ni, Urtza Alkorta, 2010ko urtarrilaren 18an atxilotu ninduten.

Orain zuk zuzentzen duzun sailaren aginduetara zeuden ertzainek eman zizkidaten tratu txarren ondorioz sinatutako deklarazioa da nire auzipetze eta kartzelaratzearen oinarri bakarra.


Pasa dira 3 urte eta erdi harrez gero. Horietatik 2 eta erdi kartzelan eman ditut. Eta orain ni atxilotzeko agindua eman dio Espainiako Auzitegi Nazionalak Ertzaintzari.

Ondarroan sortu den Herri Harresiaren harira egin dituzun adierazpenak entzunda, galdera batzuk ditut zuri zuzentzeko:

-Madriletik ni atxilotzeko agindua jaso duzuela esan eta “cuando considere oportuno operativamente” atxilotu eta kartzelaratuko omen nauzue. Noiz da zuretzat ni atxilotzeko une egokia?

Guretzat ez dago atxiloketak emateko une egokirik. Bizi dugun garai berri honetan PNVk erabaki egin beharko du, Espainiaren eskutik helduta jarraitu edo EHren aldeko hautua egin behingoz.
 
 

EHan behin betiko gatazka konpontzeko aukera dagoen honetan, denon konpromisoa behar da horretarako. Baita PNVrena eta Ertzaintzarena ere.
 

Zentzu horretan, Madrildik agindutako atxiloketa politikoekin jarraituta, zein da PNVk egiten duen ekarpena EHan abian den konponbide prozesuaren alde?

 
Zein da Ertzaintzak aro politiko berri honetan jokatu beharreko papera? 
 
Ez dut uste Urkullu lehendakariak esan bezala polizia integrala izatea Espainiatik bidalitako aginduak betetzea denik.

Hausnar ezazue, eta jakin Euskal Herriaren aldeko hautua egitera gonbidatzen zaituztegula. Ongi etorriak izango zarete Herri Harresira.

Ez dakit gutun hau zure eskuetara ailegatuko denerako atxilotuta egongo ote naizen. 

Bitarte honetan, gonbidapen zintzo eta zuzena egiten dizut Ondarroara etor zaitezen, eta honetaz guztiaz hitz egin dezakegu.


 

5 iruzkin:

  1. Colocar al PNV en su sitio

    Autor: Borroka garaia da!

    En estos momentos y durante los últimos días y horas la ertzaintza está diseñando cómo y cuándo secuestrar a la vecina de Ondarroa Urtza Alkorta para ponerla en manos de una justicia torturadora de un estado ilegítimo a la que ningún vasco ni vasca de bien debería obedecer. Una justicia que no tiene competencia sobre el pueblo vasco por ser extranjera y porque jamás la ha elegido nadie sino que ha sido impuesta y viene directamente del aparato franquista.

    Los encapuchados de la ertzaintza que intentarán detenerla frente al muro popular que se ha levantado para impedirlo forman parte de un cuerpo policial español que se debe a las leyes españolas. Leyes que tampoco tienen ninguna legitimidad en Euskal Herria.

    En los años 30 la ertzaintza era un cuerpo de élite en el que entraban los hijos de papa del PNV para librarse del frente. Mientras obreros y abertzales “sin enchufe” caían en los montes, los “bonitos” ertzainas estaban en Bilbo, pavoneándose con sus motos, escoltando al PNV de Aguirre y evitando lo peor. Posteriormente el PNV recuperó a su grupo de mercenarios engañando al pueblo y aprovechando la amplia demanda popular de expulsión de las fuerzas de ocupación vendiéndolo como un paso pragmático en ese camino.

    “España concederá algún día una amplia autonomía a Catalunya, Galiza… a Euskadi también. Los unionistas formarán entonces el ejercito vasco de regulares armado por España y con él combatirán a sangre y fuego sin piedad a los rebeldes separatistas vascos .. y entonces ellos mismos , nuestros compatriotas – nos fusilarán… No exageramos”. Eso dejó escrito Eli Gallastegi “gudari” en 1933 y la historia no ha hecho más que confirmarlo. No se han dedicado a otra cosa que no sea golpear a obreros, perseguir abertzales, detener insumisos, destruir gaztetxes, emboscar a la resistencia vasca, ponerse a las ordenes de jueces torturadores y extender la represión por las calles vascas a golpe de bocacha.

    ErantzunEzabatu

  2. El PNV no es simplemente defensor o gestor actual de la ertzaintza sino que es un grupo armado nacido de su propio seno. Desde esa perspectiva pedir al PNV que no mande a su criatura a secuestrar es como pedir a una nube tormentosa que no lance lluvia. Y es que la única forma para que la ertzaintza abandone su represión solo vendrá de la mano de su total y completa disolución. Mientras las leyes españolas estén activas, toda policía estará al servicio del estado y nos fusilará.

    El PNV tuvo tiempo durante el franquismo, en Txiberta, en Lizarra-Garazi o mas recientemente para hacer una apuesta democrática que encauzara las ansias nacionales de este país. Desgraciadamente ese barco ya zarpó y las interpelaciones nostálgicas lejos de conseguir sus efectos o en caso contrario erosionarle lo que están causando es que logre una centralidad que no se merece además de causar una dependencia psicológica a lo que haga o no haga su dirección desvirtuando a su vez la responsabilidad directa que este partido tiene en la represión, la ofensiva capitalista y demás elementos que no es algo que les haya caído del cielo. En definitiva , que los intereses son antagónicos. Es el pueblo trabajador vasco el que debe ser interpelado porque ese va a ser el sujeto que produzca los cambios y no la política de salón partidista o electoral. El PNV debe ser firmemente denunciado y puesto en su lugar.

    Y unido a ello se tiene que poner en efectivo el ejemplo de los partidos soberanistas y de izquierda en el ámbito desobediente al igual que el realizado por las clases populares y la juventud como se demostró en Donostia y se está demostrando ahora en Ondarroa para quitar margen de maniobra al PNV al alegar que si el soberanismo de izquierda institucional se ciñe a la ley porque ellos no deberían hacerlo.

    El tiempo de la opresión, la persecución y el castigo a la clase trabajadora vasca no ha terminado y solo el pueblo organizado y la lucha popular abrirá uno nuevo. Construyendo un muro ante sus ataques y destruyendo el que han levantado ellos para cercar las ansias de liberación nacional y social.

    ErantzunEzabatu
  3. 2013-05-14
    Rodolfo Aresen beste gezur bat

    Xabier Makazaga

    Estatu Terrorismoaren ikertzailea

    Ertzaintza berriro ere Urtza Alkorta atxilotu nahian dabilen une hau ezin egokiagoa iruditu zait duela hiru urte bere tortura salaketarekin gertatua gogora ekartzeko. Ageri askoan geratu baitzen zein gezurtia den Rodolfo Ares, orduko Barne kontseilaria, eta zein eskasak izan ohi diren haren gezurrak. Gerora, Iñigo Cabacasen eta Xuban Nafarrateren kasuetan, are ageriagoan geratu zen zerbait, bide batez esanda.

    Ertzaintzak 2010eko urtarrila bukaeran Ondarroan eta inguruetan atxiloturiko bederatzi lagunek, Urtza Alkorta barne, tratu txarrak eta torturak salatu zituztenean hasi zen dena. Alfonso Zenon abokatuak prentsaurreko batean bere defendatuen salaketa errepikatu zuenean, Rodolfo Aresek kereila jarri zuen bere kontra, adieraziz «nabaria» zela abokatuak «gezurra esan zuela era lotsagabean». Laster ikusi zen, ordea, gezurretan jardundakoa ez zela, hain zuzen, Zenon izan, baizik eta Ares eta berak gidatzen zuen Barne Saila.

    Izan ere, sail horrek esan zuen atxilotuei egindako galdeketak grabatu egin zituztela, eta ustezko grabazio haiek jarri zituen salaketak faltsuak zirelako froga gisa. Ziur hala jokatu zuela, pentsatuz inongo epailek ez zituela eskatuko bideo haiek, ordura arte ez baitzituen inork eskatu. Zeharo oker zegoen, ordea, Arartekoak ez ezik Durangoko instrukzio epaile batek ere eskatu egin baitzituen ezustean bideoak, eta aitzakia hutsalak besterik ezin izan zizkien eman biei haiek ez erakusteko.

    Bideoak eskatu zituen lehena Arartekoa izan zen, gertatuari buruz ikerketa bat egiten saiatu baitzen atxilotuen senideen eskariz. Bada, Barne Sailaren jarrera zeharo oztopatzailea izan zen, eta, lau hilabete geroago, amore eman eta ikerketa bertan behera utzi behar izan zuen. Hori bai, sailarekiko oso ebazpen gogor bat atera zuen, gertaturiko guztia azalduz.

    Han salatu zuen aitzakia merke batekin ukatu ziotela bideoak ikusi ahal izatea. Barne Sailaren arabera, tratu txarrengatik jarritako salaketa judizial batek eragozten zion eskaerari baiezkoa eman ahal izatea, baina, egiazki, Arartekoaren eskaera baino dezente geroago jarri zen salaketa hura. Iñigo Lamarcak, gainera, oso argi utzi zituen beste hainbat gauza. Adibidez, zenbateraino zegoen lekuz kanpo Barne Saileko arduradunek setati luzatu zioten gaitzespena, atxilotuen senitartekoen kexari jarraipena eman ziolako.

    ErantzunEzabatu
  4. Bitartean, Alfonso Zenon abokatuak ere behin eta berriro eskatu zion Rodolfo Aresi grabazioak erakuts zitzan, esanez ez zuela uste grabatu zenik, «baina bideoak egongo balira, nire defendatuek sufritutako tratu txarrak ikusiko lirateke». Beste hainbat erakunde herritarrek ere beste horrenbeste egin zuten, azpimarratuz tortura salaketak faltsuak edo egiazkoak ziren frogatuko zutela bideoek. Denak geratu ziren batere erantzunik gabe, halakoetan ohi denez.

    Beste lagun bati erantzun behar izan zioten, ordea. Tortura salaketetako bat ikertzen hasi, eta bideoetako batzuk ustekabean eskatu zituen Durangoko instrukzio epaileari. Eskaturiko bideoak Urtza Alkortari zegozkionak izan ziren, hain zuzen. Barne Saileko arduradunek Arartekoari grabazioak ukatu eta oso gutxira gertatu zen epailearen eskaera hori, eta ez zituztela grabazioak erantzun zioten.

    Epaileak soil-soilik itaunketetako grabazioak eskatu zituen, eta oso erraza zeukaten saileko arduradunek eskaera hori betetzea. Nahikoa zuten beraien arabera egina zuten itaunketa bakarraren grabazioa ematearekin. Ofizioko abokatuarekin egindako legezko itaunketarena. Ilegalak, non torturatzen duten, ez dituzte inoiz grabatzen, jakina, baina pentsatzekoa zen legezkoak baietz. Nik neuk ziurtzat ematen nuen legezko itaunketa erakutsiko zutela, hura grabatua zutela esan baitzuten oso irmoki. Baina epaileak grabazio hori eskatu zuenean, a zer ezustea!

    Arartekoari grabazio guztiak ez erakusteko erabili zuten aitzakia bezain hutsala izan zen epailearekin erabilitakoa. Hara zer esan zuten: tratu txarrengatik jarritako salaketa judiziala jarri zenerako, «iraganda zegoen grabazioak gordetzeko gutxieneko epea, eta grabatutako materiala suntsitua izan zen». Horrela jaso zuen 2010eko bere txostenean Arartekoak, zeinak geroago Arkautiko polizia-etxea bisitatzen izan zenean erantzun bera jaso zuen grabazioak berriro ere eskatu zituenean.

    Aipatu txostenean, Iñigo Lamarcak salatu zuen emandako arrazoia ez zetorrela inolaz ere bat aurreko aldietan azaldu zietenarekin; hau da, «grabazioen kopiak denbora-mugarik gabe biltegiratzen direla». Gainera, bere taldeak ikusiak zituen askoz ere denbora luzeagoan gordeak izanak ziren garrantzi berezirik gabeko beste grabazio batzuk, eta, horregatik, oso itxura txarra hartu zion hari guztiari.

    Horregatik esan zuen txostenean «bereziki kezkagarria» iruditu zitzaiela grabazioak suntsitu izana, «grabazioen edukia ikusteko interesa behin baino gehiagotan eta esplizituki agertu baikenuen, eta, gainera, atxiloketa horien ondoriozko prozedura penalek martxan jarraitzen baitute —horien tramitazioan oinarritu zen, hain zuzen ere, sail horrek kexa tramitatzen ari ginen bitartean material hori eskuratzeko aukera ez emateko hartu zuen erabakia—».

    Azkenik, Durangoko epaileak erabaki zuen Urtza Alkortak salaturiko torturen kasua beste auzitegi batera transferitzea, eta, ohikoa denez, artxibatu egin zuten. Alfonso Zenonen kontra Rodolfo Aresek jarritako kereilak, ordea, etenik gabe jarraitu dio bere bideari, nahiz eta hainbeste froga egon gezurretan ibilitakoa Ares izan zela, eta ez Zenon. Bi pisu, bi neurri eta errealitate penagarri bat: Espainiar (in)Justizia torturatzaileen beharrezko konplizea izan da. Eta, oraindik ere, hala da.

    ErantzunEzabatu
  5. 7 KATU GAZTETXEAREN ALDEKO BABES SAREA OSATZEARI EKIN DIOGU
    2013-07-04

    7 urte badira Solokoetxeko eskaileretan kokaturiko eraikin huts bat okupatu eta autogetioaz busti genuenetik. Gazteontzat bideraturiko gune propiorik eza eta Alde Zaharreko auzoa eraldatzeko gogoek piztu zuten proiektu hau. Lehen lau urteetan lau aldiz desalojatu gaiutzte, baina gure bideari eutsi diogu. Denbora honetan, ehunka gazte antolatu dira bertan alternatibak eraikiz era kritiko eta inkonformistan. Orotara, 800 bat ekintza kultural egin dira Alde Zaharra kolorez jantziz eta bestelako bizi eredu bat eraikiz.

    Azken bi urteetan gaztetxearen aurkako erasoak eten dituen mediazio prozesu batean murgildurik egon gara. Mahai berean, jabeak eta 7katuko ordezkariak bildu izan dira hainbat aldiz. Hala ere, duela hilabete batzuk jakin izan dugu Udalaren eskutuko presioek eraginda, jabeek ezezkoa eman diotela edozein akordio posibleri, negoziazioari ateak itxiz.

    Egoera honen aurrean, 7katu gaztetxearen proiektua bultzatuko duen BABES SAREA osatzeari ekin genion. Batetik, huste arriskuaren ohartaraztea zabaltzeko Bilbo zein Euskal Herri mailan. Eta bestetik, aurrera eramango dugun dinamikaren inguruko partaidetza sustatzeko, atxikimendua emanez edo defentsa aktiboan inplikatuz.

    Ostegunean jaioberri zen sare honetan lan egiteko gonbitea luzatzen diogu 7katu gaztetxearen ametsa errealitate bilakatu duen orori: auzokide-herritarrei, denadari-tabernariei, gizarte eragileei, musika edo kultur taldeei,... bakoitzak nahi edo ahal duena aportatuz, puntualki zein egunerokotasunean, urrunetik edo hurbiltasunean. Jakin badakigu zuek ere 7 katu zaretela, denok baitgara, NI KATU, GU KATU!

    Azkenik, aste honetan hasi eta etengabe garatuko den erresistentzia kulturalean murgiltzeko aukera zabalik egongo da, 7katugaztetxea.com webgunean izango direlarik eguneroko agendaren zehaztasunak, bai eta babes kanpaina berri honen inguruko bitartekoak, azken berriak, babes sinadurak, etab.

    7 katu gaztetxeko kide bat

    ErantzunEzabatu