 
 Maiatzaren 18an
Euskal Herria-Palestina eguna
ospatuko dugu Elizondon
Euskal Herria Palestina Eguna hirugarreneko aldiz ospatzeko aukera izango dugu maiatzaren 18an Elizondon, eta festa eguna izanda ere, aldarrikapenak leku nabarmena izango du Baztanen hilabete osoan zehar.
Euskal Herria Palestina Sarek gogora ekarri du "Israelek" -Estatu kolonial sionistak- nazioarteko 
legedia «urratzen» segitzen duela. Palestinak pairatzen duen 
okupazioaren aurka, Nazio Batuek 242 ebazpenean gaitzetsi zutena, 
Palestinako talde ugarik nazioarteko legedia urratzen duen artean 
"Israeli" -Estatu kolonial sionistari-  boikota egiteko nazioarteko deialdia egin zuten 2005ean. Israeli -Estatu kolonial sionistari-
 presio egiteko helburuarekin, BDS kanpaina abiatu zuten (Boikota, 
Desinbertsioa, Isunak), Palestinako Herriaren aurka ezartzen den 
apartheid sistemaren aurka eta Hego Afrikan izandako ereduari jarraituz.
"Israeli" -Estatu kolonial sionistari- boikota egiteko nazioarteko kanpaina horren lekukoa Euskal 
Herrian ere hartu dute talde ugarik, eta horren azkeneko gauzatzea izan 
da Euskal Herria Palestina Sarea. Bertan parte hartzen dute eremu 
askotako taldeek (internazionalistek, alderdi politikoek, sindikatuek, 
udalek, gazte erakundeek eta gobernuz kanpoko erakundeek, besteak 
beste). Giza eskubideak eta nazioarteko legedia errespetatzen ez duen 
bitartean, "Israel" -Estatu kolonial sionista- ez da estatu demokratikoa izango. Horren aurka, eta 
Europako eta munduko herrialde askotan bezala, Euskal Herria Palestina 
Sarea BDS kanpaina eramaten ari da aurrera.
Zentzu honetan, Palestina EH sarearen oinarrizko aldarriak bere biziko garrantzia du, Palestinarren hondamendia hasi zela 65 urte beteko diren honetan. Izan ere, palestinarekin elkarlana eta elkartasuna bultzatu behar dira aparheid politikari bizkar emanez, eta modu berean, "Israel" estatu kolonial sionistarekin, harremanak eteteko konpromezua berretsi nahi genuke, BDZ nazioarteko kanpainari jarraipena emanez. Eta bide batez, gainerako elkarte, eragile, udalerri eta norbanakoak ere bide honetan pausu irmoak eman eta BDZ deialdiarekin konpromoezua har dezazuen eskatu nahi dizuegu.
Eskubide hauek errespetatzen ez diren bitartean, estatu sionistaren 
edozein adierazpenen aurka protesta egingo dugu. Azkeneko urteotan 
"Israeli" boikota egiteko adierazpenak asko izan dira. Tel Aviveko Maccabi
 saskibaloi taldeak Gasteizen jokatu izan duenean edota Noak eta 
Mayumanak emanaldiak eskaini dituztenean, Palestinako herriaren ahotsa 
entzun da. Baita Hondarribian (Gipuzkoa) "Israel"go sukaldaritzari buruz 
antolatuta zeuden jardunaldi batzuk bertan behera uztea lortu zuten Herri palestinarraren aldeko ekintzaileek.
 
  
  
 

 
  
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina