Maiatzaren lehenaren harira
sortu zuten
‘Ezkerraldeko Gazte Komite Iraultzailea’rekin
jarraituko dute
2013 Maiatzak 3
Ezkerraldeko herrietako hainbat gazte taldek 
Gazte Komitea sortu zuten Maiatzaren 1erako, gazteriak jasaten duen 
egoera salatzeko asmoz.
Eskualdeko eragile sozialek Sestaon deituriko 
martxan parte hartu zuten Gazte Bloke bezala. Manifestazioaren ostean 
asanblada ireki bat gauzatu zuten, non 40 gazte inguruk hiru ardatz 
nagusiren inguruan eztabaidatu zuten.
Lehenik Komitearen sorreratik 
orain arteko ibilbideaz mintzatu ziren, bigarren puntua eduki beharko 
lukeen jarraipena eztabaidatzea izan zen eta azkenik ‘Langileen Eguna‘ borroka eguna bezala ulertzen dutenez arratsaldean egin beharreko ekimenez hitz egin zuten.
Asanbladan argi geratu zen dinamika horrekin jarraitzeko asmoa 
dutela, “iniziatiba honi ahalik eta forma txukunena emateko eta 
eraginkorra izateko”. 
Egunari amaiera emateko eta bertan elkartu ziren 
gazteen gogoa ikusita hainbat ekimen egin zituzten. “Gure 
prekarietatearen eta gizartea sufritzen ari den egoera lazgarri honen 
erantzuleak seinalatzea erabaki zen”; Barakaldon eta Santurtzin BBKren 
egoitzak eta Portugaleten Instituto Nacional de Seguridad Social.
 
  
  
 


 
  
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina