BENETAKO
 GREBA OROKOR BATEN ALDE
 
 
Hego Euskal Herria greba orokor berri batera deitua izan da, 
erreforma dinamiken aurka eta eskubide sozial eta laboralen alde 
aldarrikatzeko nahian. Datorren greba orokor hau, maiatzaren 30ean 
izango dena, azken urteetan egin den zazpigarrena izango da eta Euskal Herriak eredu propioa. Eskubide sozial eta laboral duinak
 leloarekin abiatuko da. 
Greba orokorraren eskaerak honako hauek izango 
dira, besteak beste: lege batzuen indargabetzea, murrizketa berrien 
errefusa, etxe kaleratzeak gelditzea eta eskakizun guztien gainetik; 
Euskal Herriarentzako eredu propio bat.
Eskaera guzti hauek zentzuzkoak eta behar-beharrezkoak dira Euskal 
Herriko herri-mailek pairatzen ari diren egoera negargarriari lasaitasun
 apur bat emateko. Tristea eta nabaria dena, zera da, lehenago egin 
diren sei greba orokorrek ez dutela inondik inora Euskal Herri Langilearen egoera tamalgarria aldatu; gainera guztiz kontrakoa gertatu 
da, Euskal Herri Langilearen egoera txarrera jo du, krisi kapitalistaren
 etengabeko larriagotzea dela eta. 
Horregatik, atez joka dugun greba 
orokor honek ez du markatuta dituen helburu bat bera ere lortuko, 
aurreko greba orokorren akats berberak errepikatzen baititu. 
Nabaria da greba-estrategia eredu hau ez dela langile klasearen bihotzera heltzen, gero
 eta gehiago dira greba faltsu hauetan itxaropena galtzen duten 
langileak eta guzti honek izugarrizko inpotentzia sortzen du langile 
klasean. 
Itxaropena eta erantzunkizuna  transmitituz eta jarraitu 
beharreko bidea markatuz, hau da, borroka iraultzailearen eskola sortuz 
soilik lortzen da langile klasearen begirunea lortzea.
Behar beharrezkoa da azpimarratzea greba orokor bat ezin dela 
aurretik programatua egon. Greba baten orokortasunak bertan parte 
hartzen duten sektore kopuru guztiek ematen dute, euren egoera zehatza 
kontutan izanda edo era pedagogikoz azaldu beharreko orokortasun bat. 
Hau da, eskubide sozial eta laboraletaz era abstraktuan hitz egiteak, 
zertaz ari garen zehaztu gabe, ez du ez hanka ez bururik.
Kimetz erakundetik behin eta berriz azpimarratu dugu prozesu luze 
batek pixkanaka pixkanaka joan behar duela indarrak metatzen eta borroka
 indartzen. 
Bestalde, garrantzitsua da legalitate burgesak protestarako 
ezartzen dituen limiteei muzin egitea, limite hauek baitira, neurri 
handi batean langile eta herritarren erantzuna eta borroka goitik behera
 mugatzen dutenak. 
Hau dena kontuan izanda greba egunerako edo 
egunetarako animoak piztuta eta indarberrituta egotea da helburua. Modu 
honetan jendearen kontzientzia piztu egingo da, beste borroka luze baten
 partaide izan eta sentituko baitira. 
Soilik langileek dituzten baliabide guztiak xahutu ondoren, bultzatu behar da greba orokorra,
 tresna hau planifikazioz eta inteligentziaz erabili behar baita. Guztiz
 beharrezkoa da borroka partzial guztiak aldarrikapen ulergarri eta 
burutzeko gaitasuna duen borroka prozesu baten barruan bateratzea. 
Sektoreka, eskualdeka eta herrialdeka gelditze partzialak eta 
mobilizazioak eginez giroa berotu behar da mezu argi bat bidaliz: 
borroka da bide bakarra.
Gainera, greba honen bitartez iniziatiba legegintza popularra 
(ILP) bultzatzeko asmoa dago, herritarren eskubide sozialak idazki baten
 bitartez parlamentuan aurkezteko, alegia. Hauxe bera, M15 mugimenduak 
egin zuen ordainketa dazioa zela eta; adibide honek erakutsi zuen ILPak 
alferrik direla eta are gehiago greba orokor baten bitartez bultzatzen 
saiatzea. 
Konponbidea ez dago parlamentu burgesean, ezta sistema 
kapitalistaren erreforman ere, sistema kapitalista bera baita euskal 
herri langilearen arazoen sortzailea. Konponbidea iraultzaren bitartez 
dator, kapitalismoaren suntsiketan alde batetik eta gizarte 
sozialistaren eraikuntzan bestetik. Gizarte berri honetan langile klasea
 izango da estauaren, produkzio-baliabideen eta aberastasunaren jabe. 
Horrela, langile klaseak berak izango du bere beharren eta premien 
arabera produkzioa planifikatzeko aukera, krisi ekonomikoak betirako 
saihestuz eta baztertuz. Gainera, kontuan eduki behar da, aldarrikapen 
erreformista apalenak ere soilik borroka iraultzaile adoretsu baten 
bitartez lor daitezkeela.
Langile klasearen antolakuntzaren premia behar beharrezkoa da langile
 mugimendua eta mugimendu popularra borroka jarreretara hurreratzeko. 
Bere zeregina behar den moduan egiteko, langile klasearen antolakuntza 
estruktura propioetan eta independienteetan oinarritu behar da.  
Antolakuntza,
 klase-kontzientzia eraiki eta borroka txikiak iraultzara bideratu, 
hauek dira Euskal Herriak sozialismoa eta independentzia lortzeko eman 
behar dituen pausoak.
Benetako greba orokor baten alde: borroka eta klase kontzientzia garatu.
 
 
 
  
  
 

 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina