

KASKO URDINEN
ZURIKERIA HIPOKRITA
MENDEBALDEKO SAHARAn
INPERIALISMOAren ZERBITZUAN,
BETI BEZALA...
HONA HEMEN
"NAZIOARTEKO KOMUNITATEA",
EUSKAL HERRIAri
"LAGUNDU"
BEHAR OMEN DIONA
ZENBAT URTE DARAMATE MENDEBALDEKO SAHARAn
"NAZIOARTEKO
KOMUNITATEAren ZAIN?"
 
 
Manifestazio jendetsuak izan dira Sahara mendebaldean egunotan, Aioun, Smara eta Bujadorren, besteak beste. 
Hain zuzen, Nazio Batuetako kontseiluak MINURSOren egin beharrak 
bere horretan uztea erabaki ostean. Honela, lurralde okupatuetan, giza 
eskubideen zapalketen aurrean ez dute kasko urdinek parte hartzerik 
izango, orain arteko moduan bestalde.
Honela, manifestari sahararren aurka gogor egin zuen beste behin ere 
gendarmeria marokiarrak. Hamarnaka lagun zauritu dituzte geroztik, beti 
ere MINURSOko kasko urdinen zurikeria lagun. Askapenak bere elkartasunik
 beroena adierazi nahi die sahararrei eta kasu honetan, frantziar nahiz 
espainiar gobernuen jarrera irmoki salatu nahi dugu. Izan ere, euren eta
 beste zenbait gobernuren bozkak tarteko, sahararren aurkako bortxaketa 
eta errepresio sistematikek nazioarteko babesik gabeak izaten jarraituko
 baitu.
Maroko hiltzaile,
 espainiar nahiz frantziar gobernuak laguntzaile!
NBE-ONU:
  INPERIALISMOAren MORROI ZIKINA!
 
   
  
 


 
 
 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina