
"PALESTINAKO
 HERRI LANGILEARI
 LAGUNTZEKO BIDERIK HOBERENA,
EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA
 EGITEA DA..."
 
 
EUSKAL HERRIA-PALESTINA :
BORROKA DA BIDE BAKARRA!!!
IRAULTZA DA IRTENBIDE BAKARRA!!! 
 PALESTINAREN ALDE,
PALESTINAREN ALDE,
ELKARTASUNA ETA BOIKOTA!!!

ELKARTASUNA ETA BOIKOTA!!!

Palestinarekin elkartasunez hamaika ekimen izan dira gurean: hitzaldiak,
 erakusketak, bideo emanaldiak, muralen margoketa eta asteari amaiera 
emateko gaur Elizondon Euskal Herria-Palestina eguna ospatuko dugu!

Euskal Herria Palestina Eguna hirugarreneko aldiz ospatzeko 
aukera izango dugu maiatzaren 18an Elizondon, eta festa eguna izanda 
ere, aldarrikapenak leku nabarmena izango du Baztanen hilabete osoan 
zehar.
Euskal Herria Palestina Sarek gogora ekarri du "Israel"-ek, hots, Estatu Kolonial Sionistak,  nazioarteko 
legedia «urratzen» segitzen duela. Palestinak pairatzen duen 
okupazioaren aurka, Nazio Batuek 242 ebazpenean gaitzetsi zutena, 
Palestinako talde ugarik nazioarteko legedia urratzen duen artean 
"Israel"-i, hots, Estatu Kolonial Sionistari,  boikota egiteko nazioarteko deialdia egin zuten 2005ean. "Israel"-i, hots, Estatu Kolonial Sionistari,
 presio egiteko helburuarekin, BDS kanpaina abiatu zuten (Boikota, 
Desinbertsioa, Isunak), Palestinako Herriaren aurka ezartzen den 
apartheid sistemaren aurka eta Hego Afrikan izandako ereduari jarraituz.
"Israel"-i, hots, Estatu Kolonial Sionistari, boikota egiteko nazioarteko kanpaina horren lekukoa Euskal 
Herrian ere hartu dute talde ugarik, eta horren azkeneko gauzatzea izan 
da Euskal Herria Palestina Sarea. Bertan parte hartzen dute eremu 
askotako taldeek (internazionalistek, alderdi politikoek, sindikatuek, 
udalek, gazte erakundeek eta gobernuz kanpoko erakundeek, besteak 
beste). Giza eskubideak eta nazioarteko legedia errespetatzen ez duen 
bitartean, "Israel", hots, Estatu Kolonial Sionista ez da estatu demokratikoa izango. Horren aurka, eta 
Europako eta munduko Herrialde askotan bezala, Euskal Herria Palestina 
Sarea BDS kanpaina eramaten ari da aurrera.
Zentzu honetan, Palestina EH sarearen oinarrizko aldarriak bere biziko garrantzia du, Palestinarren hondamendia hasi zela 65 urte beteko diren honetan. Izan ere, palestinarekin elkarlana eta elkartasuna bultzatu behar dira aparheid politikari bizkar emanez, eta modu berean, Israelgo Estatu Sionistarekin, harremanak eteteko konpromezua berretsi nahi genuke, BDZ nazioarteko kanpainari jarraipena emanez. Eta bide batez, gainerako elkarte, eragile, udalerri eta norbanakoak ere bide honetan pausu irmoak eman eta BDZ deialdiarekin konpromoezua har dezazuen eskatu nahi dizuegu.
Eskubide hauek errespetatzen ez diren bitartean, Estatu Sionistaren 
edozein adierazpenen aurka protesta egingo dugu. Azkeneko urteotan 
Israeli boikota egiteko adierazpenak asko izan dira. Tel Aviveko Maccabi
 saskibaloi taldeak Gasteizen jokatu izan duenean edota Noak eta 
Mayumanak emanaldiak eskaini dituztenean, Palestinako herriaren ahotsa 
entzun da. Baita Hondarribian (Gipuzkoa) Israelgo sukaldaritzari buruz 
antolatuta zeuden jardunaldi batzuk bertan behera uztea lortu zuten 
herri palestinarraren aldeko ekintzaileek.

Ilan Pappe irakasleak
Palestinarren garbiketa etnikoari buruzko
hitzaldia eman du Gasteizen
Euskal Herria-Palestina Sareak
Ilan Pappe irakaslearen hitzaldia antolatu zuen
maiatzaren 14an 19.30ean
Gasteizko Aldabe gizarte-etxean.
Pappe ‘Garbiketa etnikoa Palestinan’ liburuaren egilea, Haifan jaio 
zen, egungo Israeleko kostaldean, eta hango unibertsitatean Historia 
Katedraduna izan zen, harik eta 2006an, liburua argitaratutakoan, bere 
iritzien eta lanaren ondorioz, erbestera bultzatu zuten heriotza 
mehatxuak jaso zituen arte.
Egun Ingalaterrako Exeter Unibertsitatean ari da irakasle lanetan. 
Bere idazlan ugarietan Israelgo historia ofizialaren irakurketa kritikoa
 egiten du, zurruntasun historikoaren ikuspuntutik, eta akademikoaz 
gain, ekintzailetzat du bere burua. Gaur egun Israelgo Apartheid 
erregimenaren aurkako mugimenduaren erreferente nagusietakoa da mundu 
mailan.
EH Palestina Eguna girotzen hasteko
ekitaldiak antolatu dituzte
Lesaka, Bera, Elizondo,
Doneztebe eta Iruritan
Apirilak 18, ostegunarekin, "5 cámaras rotas" pelikula ikusgai izanen da Berako Kultur etxean 20:00etan "Palestinaldia" zine-dokumentalaren barruan.
«Palestinarrei elkartasuna adierazteko, Israelek Nazioarteko Legedia bete eta Giza Eskubideak Errespetatu ditzan» Euskal Herria Palestina Eguna ospatuko da maiatzaren 18an Elizondon.
Horren harira, gaiarekin lotutako erakusketak eta pelikulak izan 
dira ikusgai  Lesaka, Bera, Elizondo, Doneztebe eta 
Iruritan.
Apirilaren 12tik 21era, Palestinar marrazkilarien irudiak ikusgai 
egon dira Lesakan. Bera eta Elizondon berriz, Gazako haurren 
marrazkiekin erakusketa paratu dute, Beran apirilaren 22tik 29ra arte 
eta Elizondon maiatzaren 1etik-17ra. Gaiarekin lotutako Unitate 
Didaktikoa ere eskaini dute. Lesakan apirilaren 22tik 28ra eta 
Iruritan maiatzaren 1etik 12ra.
Erakusketez gain, palestinar zine dokumental zikloa abian da. Dagoeneko Lesaka eta Elizondon, egin dituzte saioak eta orain Bera eta Doneztebekoen txanda da. "5 camaras rotas" pelikula ikusgai izan da apirilaren 18an Berako kultur etxean eta apirilaren 25ean Doneztebeko erakusketa gelan, 20:00etan.
Al-Nakbaren harira
ekimen bisuala egin du
Lizarraldeko Askapenak
Gaztetxean aste eta erdiz egon den erakusketa herriko foruen enparantzara jeitsi da. Bertan, larunbatean Elizondora juateko deia egiteaz aparte Israeli Boikot dinamikaren inguruko eskuorri informatiboak banatu dira.
Ona izan da jendearen harrera, eta bertara, Lizarrako herritar ezberdinak, jatorri anitzekoak bildu gara, internazionalismoa praktikara eramanaz eta elkartasun harremanak indartuz.
Lizarraldeko Askapena

Errefuxiatu palestinarren lekukotasuna
Urretxu-Zumarragako gaztetxean
Maiatzak 16 ostegunean Adel Mohamad Abou Salem izan dugu
Urretxu-Zumarragako gaztetxean
Euskal Herria Palestina Sarea-ren eskutik.
Hitzaldia arratsaldeko seietatik aurrera izan da, aditu baten testigantza zuzena jasotzeko aukera galduezina.
Adel Mohamad Abou Salem, Líbanon jaio zen 1970 urtean, Saida 
izeneko hiri ondoan dagoen Ein El-Hilweh errefuxatu eremuan 
(es.wikipedia.org/wiki/
Kuban ikasi zuen Injeniaritza Mekanikoa, herrialde honek aberri lagunei eskeitzen dizkien beka unibertsitarioei esker.
Nuwat Elkartasun Zentroko zuzendaria da, Jendarte Garapenerako Agentziako Administrazio Kontseiluko kidea eta Palestinar Injeniarien Elkarteko lehendakariordea.
Kuban ikasi zuen Injeniaritza Mekanikoa, herrialde honek aberri lagunei eskeitzen dizkien beka unibertsitarioei esker.
Nuwat Elkartasun Zentroko zuzendaria da, Jendarte Garapenerako Agentziako Administrazio Kontseiluko kidea eta Palestinar Injeniarien Elkarteko lehendakariordea.
Euskal Herria-Palestina Sareak antolaturiko hitzaldi eta aste osoko ekimenen baitan burutu da Urretxu- Zumarragako gaztetxean Adel Abou Salem palestinar errefuxiatuaren hitzaldia.
Adel, errefuxiatu palestinarren bizimoduaz aritu da 30 lagun baino 
gehiago aurrean zituela. Egun, milioi erdi palestinar errefuxiatutik 
gora bizi dira Libanon, izan ere, Siriako gatazka eta Inperialismoaren 
parte hartzea hasi zenetik asko gaiztotu da bertako palestinarren 
egoera, ondorioz 70 mila palestinar errefuxiatu baino gehiago heldu dira
 Libanora azken bi urtetan bertatik.
 
 Bertako errefuxiatu guneetako egoera oso da gogorra. Izan ere, Nakba egunetik 1948tik milaka palestinarrek alde egin behar izan zuten bere etxeetatik, inguruetako herrialde arabiarretan hartu zuten babes. Haietariko askok errefuxiatu izendapena jaso bazuten ere, okupazio sionistaren jarraipen eta zabalpenaren ondorioz ehunka mila dira nortasun agiririk ere ez dutenak. Libanoko errefuxiatu palestinarren egoera da guztietan gogorrena, hainbat traba baitituzte egunerokotasunean bizitzari aurre egiteko; ezinezkoa zaie 72 langintzetan aritzea, ezin dute etxe bat bere izenean izan, probezia tasak biztanleriaren 2/3ak gainditzen ditu, osasunean edo hezkuntza arlotan zailtasun handiak dituzte normaltasunez bizi ahal izateko...
Libanon egun dauden 12 errefuxiatu kanpalekutan, egoera antzekoa bada 
ere, Adelek bera bizi den guneko egoeraren berri eman du batez ere 
gaurko hitzaldian, hain zuzen EL-Hiwed en jaio eta bizi da egun. Garrantzitsua
 da oso errefuxiatuen auzia konpontzea, eta konpontzeak euren 
sorlekuetara, euren etxeetara itzultzea esan nahi du, derrigorrez, 6 
hamarkada baino gehiago pasa arren deserrian. Zentzu honetan, 
nazioarteako gobernuen konplizitatea tarteko, "Israel"-go Estatu Kolonial Sionistaren mesedetan, haren aurkako presioa eta Boikot Desinbertsio eta
 Zigor ekimenean sakontzeko eskaera luzatu  digu bertaratuoi. Ondoren 
Arrasateko zenbait lagunekin batera afari ostean, errefuxiatuen gaia 
izan zuen berriz ere hizpide.
Errefuxiatu palestinarrak etxera itzultzeko eskubidea ez delako negoziatzen:
Errefuxiatu Palestinarrak etxera!
Gora Palestina Askatuta!
 


Porrotx pailazoak
Euskal Herria eta Palestinaren arteko
elkartasun zubiak eraiki ditu Iruritan
Porrotx pailazoak ume palestinarrak gogoan izan ditu behin baino 
gehiagotan, eta bere ikuskizunetan umore eta sentimenduak baliatzen ditu
 Euskal Herria eta Palestinaren arteko elkartasun zubiak eraikitzeko.
Joan den asteartean Iruritan eskeini zuen ikuskizunean 100 lagun 
inguru bildu ziren, Porrotx Palestinan, Euskal Herrian bezalaxe, ortzadarraren 
kolore guztiak badituztela ikusteko: zeruaren urdina, naturaren berdea, 
eguzkiaren horia (egunero zeruan agertzen zaigun patata tortillarena), 
bihotzaren gorria, emakumeen morea, kalabaza eta azenarioen laranja.
Palestinako eta Euskal Herriko banderek kolore berak ere badituztela, eta egun 
batean biek ala biek libre hegan eginen dutela erran zuen Porrotxek, 
akaberan jende guziarekin batean "Maite zaitut" kanta ezaguna abestu eta
 dantzatuz, hontakoan arabieraz emana.
Marrubizko eta txokolatezko muxuak eta familia argazkia  egiteko aukera izan zuten giro alai batean.
Hondamendia eguna herri Palestinarrarentzat
Maiatzaren 15ean, palestinarren Nakba berriz ere 
ekarri dugu gogora haren 65. urtemugan. Nakba arabierazko hitzak 
"hondamendia" esan nahi du eta palestinarren exodoa izendatzeko 
erabiltzen da. 
Palestinarren Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Erakundearen (UNRWA) 
arabera, "1946ko ekaina eta 1948ko maiatza bitartean ohiko bizilekua 
Palestinan zuten eta 1948ko Gerraren ondorioz etxeak eta bizibideak 
galdu zituzten pertsonak" dira. Haien ondorengoak aintzat hartuz gero, 
gaur egun sei milioi lagun inguru dira.
Egun honetan, eskubideen urraketa jarraia jasaten duten Herrialdeekin
 eta batez ere Palestinarekin gure elkartasuna adierazi nahi dugu, astean zehar abian jarriko ditugun ekitaldi eta ekimen ezberdinetan isladatu dena.
Giza eskubideen etengabeko urraketak, blokeoak, harresiak, apartheid 
sistemak eta errepresioak ez dute palestinarren zapalkuntza lortu. Egun,
 herri palestinarren 64ko urteko borroka goraipatu nahi dugu.

 
  
 

 
  
  
  
 


 
 
 
 
 
Denak ados izanen gara Palestinar herriarekiko elkartasunean,hala ere puntu batzuk aipatu litezke:
ErantzunEzabatuAdibidez,manifestuan esaten da nazioarteko legedia errespetatu artean Israel ez dela estatu demokratiko bat izanen.Adierazpen hori errotik ukatzekoa dela uste dut,nazioarteko legedia inperialismo hutsean oinarritzen baita eta ez baitu horrek inolako izaera demokratikorik bermatzen.Auzi zehatz honetan gainera muinean estatu sionistaren izaera bera dago nazioarteko legedi inperialistak gaindituz,askapen mugimenduaren aldarrikapen historikoa Palestina osoaren independentzia izanik.
Bestetik gaur egun eremu geografiko-politiko hura osotasunean borroka orokorrago baten baitan kokaturik dago,Siriako guda adierazle nagusi duena eta testuinguru orokor hori ere kontuan hartu behar da.Zentzu horretan adibidez bai kurduen zapalkuntzagatik eta bai jokatzen ari den paperagatik boikotaerako deiak turkiar estatuaren aurka ere bideratzeko hamaika arrazoin dago...eta horrela hamaika estatuetako produktu eta eskaintzekin,gure kasuan espainol eta frantziarretatik hasita.Boikota Israeli bai,baina arrazoi berez baita espainiar eta frantziar estatuei,USAri,etab.i ere...!
Azken gogoeta bat:sionismoaren aurkako kanpaina zergatik ez da iristen hemengo "peace process" tranpati horren atzean ere dabiltzan sionistengana?
Nik ere badut arazo bat holako boikotaren kontzeptuarekin.
ErantzunEzabatuBenetan koherente izateko, monopolio inperialista GUZTIEN produktuak litaizke boikotatu behar... jakinda besteak beste monopolio horiek direla Estatu sionistaren jabeak.
Bestela onartu eta erran behar den ideia da horrelako boikota ultra-taktikoa dela, "oportunista" ere bai...
Aupa, EKI eta lagun anonimoa!
ErantzunEzabatuNik ere arazo berbera dut, zuek bezala. Artikulua eratzen hasi nintzelarik, adibidez, sistematikoki jarri nuen "Israel" hitza letra etzanez eta komillen artean, eta ondoa, Estatu Kolonial Sionista. Jatorrizko testuan ez zen horrela agertzen, Israel baizik. Gauza bera gertat zitzaidan paragrafo honekin, EKIk aipatzen duen berbera:
"Euskal Herria Palestina Sarek gogora ekarri du "Israel"-ek, hots, Estatu Kolonial Sionistak, nazioarteko legedia «urratzen» segitzen duela. Palestinak pairatzen duen okupazioaren aurka, Nazio Batuek 242 ebazpenean gaitzetsi zutena, Palestinako talde ugarik nazioarteko legedia urratzen duen artean "Israel"-i, hots, Estatu Kolonial Sionistari, boikota egiteko nazioarteko deialdia egin zuten 2005ean. "Israel"-i, hots, Estatu Kolonial Sionistari, presio egiteko helburuarekin, BDS kanpaina abiatu zuten (Boikota, Desinbertsioa, Isunak), Palestinako Herriaren aurka ezartzen den apartheid sistemaren aurka eta Hego Afrikan izandako ereduari jarraituz. (...) Giza eskubideak eta nazioarteko legedia errespetatzen ez duen bitartean, "Israel", hots, Estatu Kolonial Sionista ez da estatu demokratikoa izango. Horren aurka, eta Europako eta munduko Herrialde askotan bezala, Euskal Herria Palestina Sarea BDS kanpaina eramaten ari da aurrera."
Hasieran testua aldatzea edo ezabatzea pentsatu nuen, bainan ohartu nintzen hori ez ela bidezkoa. Euskal Herria Palestina sarearen hitzak errespetatzea erabaki nuuen, eta zorionez polemika eta eztabaida sortu da honen inguruan. Horregatik, artikuluaren hasieran, ene uztako aldarria izkiriatu nuen: "PALESTINAKO HERRI LANGILEARI LAGUNTZEKO BIDERIK HOBERENA, EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA EGITEA DA..." Hau da, boikota izan daiteke arma interesgarria kontzientziak pizteko eta jendea mosu erraz batean inplikatzeko, bainan Estatu Kolonial Sionista suntsitzeko (hori baita zinezko helburu iraultzailea, eta ez bertzerik) Palestinako Iraultza behar da, nagusiki langile palestinarrek eginen dutenak, musulmanak, kristauak eta ateoak elkarrekin, eta agian langile judu antisionistak, agian!!!! Eta horretarako, Armada Sionista garaitu behar da, Libanon, Hezbollah-ek egin zuen bezalaxe. Ez dago bertze biderik.
Honek kontzientzia eta estrategia iraultzaile integrala eskatzen du, eta internazionalismo proletarioa, Inperialismoaren bihotzean ere Iraultza Sozialistak egiteko eta Munstro Kapitalista barnetik ahultzeko. Jakina, aurreko paragrafoan zehazten diren helburu "humanista", "demokratiko", erreformista eta ahulek ez dute horretarako askorik balio, nahiz eta kontzientziaren lehen urratsetan laguntzen ahal duten. Beraz, bietarik behar da, baina nagusiki, Palestinarekiko elkartasun iraultzailea. Hori da zuek hain ongi azpimarratu duzuena. Ni ere ados naiz. Baina kontzientzia horretara iritsi ez den jendearengana heltzeko, boikota eraginkorra izan daiteke, lehendabiziko urratsa egin dezaten. Argi eta agrbi utziz boikotak ez duela Estatu Kolonial Sionista suntsituko, eta helburua horixe dela: Palestinako Errepublika Sozialista, bere lurradetasun osoan (Errepublika Sozialista hori islamikoa ala laikoa izanen den, hori Palestinako Herri Langileak erabaki beharko du bere nortasun eta interesen arabera, jakina!)
aPA! hemen doa nire proposamena.... anitz asko pozten naz egiten ari zaretena lanagatik, hor dena idatzi eta guk pantailaren ostetik, irakurri ahal izateko, baina luzeegiak egiten dira irakurtzeko, astunegiakl besteetan, eta normalean hemendik irakurtzen iblitzen naizeneez, nire laguntza zueei emoteko, nahi dut hau komentatzea.... ez dakit, zelan egin dezakezuen motzago egiteko idazten duzuena, agian formatoren bat gehio irakkurri jartzen duen hoietakoa......
ErantzunEzabatumila esker, eta segi aurrera lanean!! gurea da garaipena!!