LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/05/01

IBIL (3) EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA



EUSKAL
 ERREPUBLIKA
 SOZIALISTA





1.- EUSKAL HERRI LANGILEAREN SUBIRANOTASUN ERABATEKOA: INDEPENDENTZIA. Euskal Errepublika Sozialistaren subjektu politiko bakarra Herri Langilea izango da: Burgesiak ez du eskubide politikorik izango.

2.- OLIGARKIA ETA KAPITAL HANDIAREN ONDASUN GUZTIEN NAZIONALIZAZIOA: BANKA, INDUSTRIA, LURRAK, ETXEBIZITZAK. Gainontzeko lantokietan langile kontrola ezarriko da, ekonomiaren erabateko sozializazioa lortu arte. Euskal Errepublika Sozialistak ez du kanpo zor inperialistarik ordainduko, ezta kobratuko ere.

3.- ERAKUNDE INPERIALISTA GUZTIETATIK ATERATZEA: OTAN, EUROPAR BATASUNA, EUROA. Euskal Errepublika Sozialistak politika internazionalista garatuko du: paperak etorkin guztientzat, laguntza eta babesa munduko gainontzeko borroka iraultzaileei, beste Errepublika Sozialistekin federatzeko aukera.

4.- AMNISTIA OSOA ETA BALDINTZARIK GABEA. Gudari eta iraultzaile guztien askatasuna. Haien borrokaren zilegitasunaren aitortza. Zapalkuntza nazional eta sozialaren erantzuleei herri epaiketak.

5.- BURGESIAREN TALDE ARMATU GUZTIEN DESEGITEA (Ertzaintza, Foruzaingoa) EDOTA ESPULTSIOA (Guardia Civil, Policía Nacional, Gendarmerie, CRS) EUSKAL HERRITIK. Euskal Herri Langileak bere autodefentsa armaturako tresnak sortuko ditu.

6.- EUSKARA EUSKAL HERRIAREN HIZKUNTZA NAZIONAL BAKARRA. Berreuskalduntzeko Plangintza Nazionala.

7.- PATRIARKATUAREN AURKAKO POLITIKA IRAULTZAILE GLOBALA: generoaren araberako zapalkuntzarik gabeko Herria eraikitzeko.

8.- ETXEBIZITZAREN ARAZOAREN KONPONBIDE IRAULTZAILEA. Hutsik dauden etxebizitza guztien alokairu sozial derrigorrezkoa. Langileen hipoteka guztien ezabatzea.

9.- PROIEKTU TXIKITZAILE ETA DESARROLLISTA GUZTIEN GELDITZEA ETA OREKA EKOLOGIKOA BERMATZEKO PLANGINTZA NAZIONALA. Energia eta baliabideen kontsumoaren jaitsiera planifikatua. Euskal Herriko ekosistema berreskuratzeko neurriak.

10.- EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA ESTATU LAIKOA IZANGO DA, LANGILEEN BILTZARREN BOTEREAN OINARRITUA.

     

7 iruzkin:

  1. Nire ustez, bigarren puntuan, "OLIGARKIA ETA KAPITAL HANDIAREN ONDASUN GUZTIEN NAZIONALIZAZIOA" aipatzen delarik, "BANKA, INDUSTRIA, LURRAK, ETXEBIZITZAK" aitatzeaz gain, bertze ondasun estrategiko batzuk nazionalizatu behar direla erran behar da: KOMUNIKABIDEAK eta IRAKASKUNTZA. Ez dago zinezko Iraultza Sozialista egiterik Burgesiari komunikabideak eta irakaskuntza pribatua eskuetatik kendu gabe. Beren hegemonia ekonomikoa, politikoa, kulturala, ideologikoa eta militarra txikitu behar da, eta horregatik da ezinbertzekoa Proletalgoaren Diktadura Iraultzailea, hau da, Herri Langilearen Demokrazia Sozialista, hots, Langileen Biltzarren Herri Boterea.

    Ildo beretik. bosgarren puntuan, "BURGESIAREN TALDE ARMATU GUZTIEN DESEGITEA EDOTA ESPULTSIOA EUSKAL HERRITIK", OTANeko partaide diren armada frantsesa eta espainola ere aipatu behar dira, jakina. Eta NATOko base guztiak, prefosta!

    Uste dut IBILen programa politiko hau, EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTAren hamar puntuak, proposamen irekia dela, eztabaidarako zabalik. Bistan da, hau ez da KAS alternatiba, hemen ez dago etapismorik, Iraultza Sozialista planteatzen da zuzenean. Laster 1917ko Iraultzaren ehungarren urteurrena ospatuko baitugu, hiru urte barru, hain zuzen ere...

    Geroztik urak bere bide egin omen du, eta produkzio indarren garapenak ere bai... Kontzientzia, aldiz, gibelka joan da...

    Ea plataforma iraultzaile honek gure arteko eztabaida estrategikoa piztu eta sustatzen duen... Agian bai!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. ``Nire ustez, bigarren puntuan, "OLIGARKIA ETA KAPITAL HANDIAREN ONDASUN GUZTIEN NAZIONALIZAZIOA" aipatzen delarik, "BANKA, INDUSTRIA, LURRAK, ETXEBIZITZAK" aitatzeaz gain, bertze ondasun estrategiko batzuk nazionalizatu behar direla erran behar da: KOMUNIKABIDEAK eta IRAKASKUNTZA. Ez dago zinezko Iraultza Sozialista egiterik Burgesiari komunikabideak eta irakaskuntza pribatua eskuetatik kendu gabe.´´

      Agur bero bat guztioi,
      zati honetan azaltzen duen bezala burgesiak bere kapitalaren bidez komunikabideekiko duten kontrola eta hortaz ni bezalako adimen maneiagarrien kontrola ``adierazpen askatasunetik´´ urrun dago. Bestetik, ni neu ikaslea naizen arren gutxi dut zu bezalako irakasle bati kontatzeko hezkuntza burges merkantilistari buruz. Beraz, mekanismo kapitalistan burgesek euren kapitalari esker komunikabide eta hezkuntza kontrolatzen dituztela ondoriozta dezakegu, eta kontrol hori kendu behar zaiela prentsa eta askatasuna lortzeko. (Nire baieztapenetako akatsak zuzentzea eskertuko nuke, nire formakuntza urria baita).
      Tira, bi elementu hauekiko kontrol burgesa oinarri hartuta, seguruaski askori hanka-sartze galanta irudituko zaion arren -baina hanka sartuz ikasten da-, burura datorkit komunikabideekiko kontrola duen estatu komunistari burgesek darabilten gehiegikeria berdinak aplikatzea zerk eragozten dion duda.
      Besterik gabe, mila esker zuen pazientziagatik baina pentsa ni bezalakoak garela herri honen patu tristea...

      Ezabatu
  2. TAMARA BUNKE ,Iraultzaile komunista

    Haydée Tamara Bunke Bider (Buenos Aires, Argentina, 1937ko azaroaren 19a - Rio Grande, Bolivia, 1967ko abuztuaren 31a), Tania ezizenaz ezagutua, iraultzaile komunista eta espia izan zen. Paper garrantzitsu bat jokatu zuen Kubako gobernuan Kubako iraultza ondoren, baita beste Latinoamerikako zenbait mugimendu iraultzaileetan ere. Che Guevararen aginduetara Boliviako komunistekin batera borrokatu zuen emakume bakarra izan zen.
    Tamara Bunke Buenos Aires hirian jaio zen 1937ko azaroaren 19an. Aita alemaniarra eta ama poloniarra zituen, biak militante komunistak. 1952an, Tamara Alemaniako Errepublika Demokratikora bidaiatu zen bere gurasoekin eta han, Alemaniako Alderdi Sozialista Bateratuko kide bezala onartu zuten 18 urte bete zituenean.

    Ondoren Humboldteko Unibertsitateko Letren Fakultatean ikasi zuen, eta gainera Tiro kiroleko irakaslea izan zen. Kubako Iraultzaren garaipenaren berri izateak poztu zuen. 1960an Che Guevara ezagutu zuen, honek Alemaniako Errepublika Demokratikoa bisitatu zuenean Kubako gobernu iraultzailearen delegazio komertzial baten buru zela.
    1961eko maiatzaren 12an Kubara joan zen hango Ballet Nazionalak gonbidatuta, Alicia Alonsoren laguntzaz. La Habanako Unibertsitatean kazetaritza ikasi zuen. Ondoren, frantsesez, ingeleraz, alemanieraz eta espainieraz hitz egin zezakeenez, Hezkuntzako Ministerioan, Herriekin Adiskidetasunerako Institutu Kubatarrean eta Kubako Emakumeen Federazioan lan egin zuen. 1963an entrenatzen hasi zen Inteligentzia Zerbitzuan lan egiteko. Handik aurrera, Tania bezala ezagutzen hasi zen. Cienfuegosen bere plan operatibo-praktikoa prestatu zuen.
    ubako Barne Ministerioaren entrenamenduaren ondoren, Boliviara joan zen Che Guevararen aginduz klase politikoarekin eta armadarekin harremanak hasteko, eta etorkizunean iraultza bat hasi ahal izateko. Misio horretan Laura Gutiérrez Bauer izena hartu zuen.

    La Pazen Juan Ortega Leytón eta Moisés Chire Barrientos margolariekin elkartu zen, azken hau Boliviako presidentearen senidea zen. Horrez gain, Gonzalo López Muñoz, Presidentziako Informazioen Zuzendaritza Nazionaleko burua zenarekin harremanetan jarri zen. Hain infiltraturik zegoen, ezen Alfredo Ovando Candiaren (Defentsako Ministroa) eta René Barrientos Ortuñoren (Boliviako Presidentea) lagun egin zen. Gainera, bertako gizarte-klase altuko pertsonen seme-alabei alemanierazko klase partikularrak eman zien, euren familiekin harremanak izateko asmotan.

    1966an, Kubako Gobernuak bere lana arrakastatsutzat ebaluatu zuen eta Kubako Alderdi Komunistaren kide bezala onartu zuten. Mario Martinezekin, ingeniaritza elektrokoko ikaslea, ezkondu zen eta geroztik pasaporte boliviarra lortu zuen.
    Gerrillarekin bat egin zuen, borrokalari berriak hartuz eta hauek borroka guneetara eramanez, Juan Vitalio Acuña Nuñez komandantearen taldean sartuz. 1967ko abuztuaren 31n Bunke eta beste zortzi gerrilari hil zituen Boliviako armadak Vado del Yeson (Puerto Mauricio, Rio Grande) egindako segadan.

    Bere gorpuzkiak identifikatu eta Kubara eraman zituzten 1998an. Gaur egun, Santa Claran daude.

    IZAR GORRI

    ErantzunEzabatu
  3. Zer dira auzitegi sinbolikoak edo kontzientzia hartzeko auzitegiak?

    Ziurrenik, emakumeen eta neskatilen aurkako indarkeria da giza eskubideen urratzerik ohikoena eta biktima gehien sorrarazten duena. Munduko gizarte guztietan ageri da, bakoitzaren sistema politikoa edo ekonomikoa gorabehera. Indarkeria matxistak, bada, kultura, gizarte-klase eta etnia guztietan daude. Ohiko eskandalu honek hainbat adierazpide ditu, eta askotariko tokitan jazotzen da. Hala eta guztiz ere, sustrai bat eta bakarra du: mundu osoko emakumeek jasan behar duten diskriminazioa, emakumeak izate hutsagatik.

    Azken urteetan aurrera egin bada ere, ia mundu osoan aurki daiteke izatezko diskriminazioa. Mugimendu feministaren eta zenbait erakunderen lana funtsezkoa izan da aurrerapausoak egiteko gizartean, legearen esparruan eta nazioarteko jokalekuetan. Erabili duten tresnetako bat, hain zuzen, auzitegi sinbolikoak edo kontzientzia hartzeko auzitegiak izan dira. Horietatik nabarmenena da Vienan, 1993ko Giza Eskubideen Munduko Konferentziaren harira, antolatutako auzitegia. Izan ere, 33 emakumeren testigantzen bitartez, emakumeek historian zehar jasan duten ikusezintasuna aitortu zen, eta zera berretsi zen: gizakiak direla eta, hortaz, gizonezkoek dituzten eskubide berberak dagozkiela. Testigantza horien bitartez, bada, giza eskubideek emakumeen bizitzan duten esanahia errealitate bilakatu zen, eta mundu osoko milioika emakume eta gizonei kontzeptu hori ulertzen lagundu zieten parte-hartzaileen lekukotasunek. Auzitegi horri esker, emakumeen giza eskubideak urratzearen gaineko erantzukizunak eskatzeko Nazio Batuek dituzten mekanismoei buruz hausnartu ahal izan zuten emakume askok.
    Emakumeek eskubidea dute indarkeriarik gabeko bizitza, diskriminazio-mota oro baztertzen duena, edukitzeko. Halaber, eskubidea dute: generoan oinarritutako botere-harreman desorekaturik gabeko gizarte-sistema batean bizitzeko; sexuen arteko mendekotasun-kontzeptuetan oinarritutako jokabide eta praktikei lotutako estereotiporik gabeko heziketa eta balioespena jasotzeko; gizartearen garapenenari eta ongizateari ekarpena egiteko eta gizonek dituzten aukera berberekin parte hartzeko politikaren, ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren esparruetan, bai eta bizitzaren gainerako esparruetan ere, giza eskubide unibertsalez gozatuz, orobat.
    Zer dira auzitegi sinbolikoak edo kontzientzia hartzeko auzitegiak?
    Auzitegi sinbolikoak gizarte zibileko erakundeen estrategia dira, giza eskubideen urraketa batzuen ikusezintasunak dituen efektuei aurre egiteko eta urraketa horien zigorgabetasuna agerian uzteko.
    Ez dago auzitegi sinbolikoa antolatzeko modu bakarra. Dena den, oinarrizko ezaugarri batzuk dituzte guztiek. Honako hauek dira: a) Emakumeen aitortza egiteko espazioak dira.
    b) Errealitate bat zer larria den ikustarazteko ekitaldi publikoak dira.
    c) Ordain sinbolikoa emateko espazioak dira.
    d) Ez dituzte ordezten ez justizia ez eta justiziaren bermatzaileak ere, baina justiziaren eta haren bermatzaileen jomuga izan beharko lukeena ordezkatzen eta are gorpuzten dute.

    Hainbat auzitegi antolatu dira dagoeneko. Bat aipatzearren, Euskadin oihartzun handia eduki zuen bat nabarmenduko dugu: 2010an antolatu zen kontzientziatze-auzitegia, Guatemalako gatazka armatuaren baitan emakumeek jasan zuten sexu-indarkeriaren aurka[1][1]. Hain zuzen, herrialde horretako gatazka armatuak iraun zuen bitartean sexu-indarkeria jasan baina bizirik atera ziren emakumeei justizia-organoetara iristeko aukera emateko alternatiba gisa aurkeztu zen auzitegia. Zehazki, helburu hauek

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. a) Emakumeen aitortza egiteko espazioak dira.
      b) Errealitate bat zer larria den ikustarazteko ekitaldi publikoak dira.
      c) Ordain sinbolikoa emateko espazioak dira.
      d) Ez dituzte ordezten ez justizia ez eta justiziaren bermatzaileak ere, baina justiziaren eta haren bermatzaileen jomuga izan beharko lukeena ordezkatzen eta are gorpuzten dute.

      Hainbat auzitegi antolatu dira dagoeneko. Bat aipatzearren, Euskadin oihartzun handia eduki zuen bat nabarmenduko dugu: 2010an antolatu zen kontzientziatze-auzitegia, Guatemalako gatazka armatuaren baitan emakumeek jasan zuten sexu-indarkeriaren aurka[1][1]. Hain zuzen, herrialde horretako gatazka armatuak iraun zuen bitartean sexu-indarkeria jasan baina bizirik atera ziren emakumeei justizia-organoetara iristeko aukera emateko alternatiba gisa aurkeztu zen auzitegia. Zehazki, helburu hauek ezarri ziren: eskubide-urraketa horren inguruan zegoen isiltasuna etetea; biktimei ordain sinbolikoa emateko ekintza politikoa gauzatzea eta, azkenik, justizia bermatzeko ardura duten agintariekin batera gogoeta egitea, justizia behar bezala aplikatzeko baldintzak sorrarazteko hala iraganeko nola egungo kasuetan.
      Oro har, emakumeentzat, zera dira auzitegi sinbolikoak: ordain sinbolikoa emateko ekintzak, gizartearen kontzientzia pizteko ahalmena dutenak. Izan ere, emakumeek eurek bizitakoa kontatzen dutenez, enpoderatze-tresna gisa ere uler daitezke. Halaber, gizartean eztabaida pizteko funtsezko estrategia bilakatu dira auzitegiok, eta gai honetan interes handiegirik ez duten erakunde edo instituzioak biltzeko gai izan dira. Are gehiago, ariketa pedagogiko gisa funtzionatu dute justiziarako eskubidea bermatzen duten pertsonen eta erakundeen artean.
      Auzitegia gauzatu arte, urrats ugari eman behar dira (ikus Eranskina). Horretarako, zenbait sektoreren parte-hartze aktiboa behar dugu.


      [1] Argibide gehiagorako: http://publicaciones.hegoa.ehu.es/publications/279

      Ezabatu
    2. Festak ez du sexismoa justifikatzen
      Ikurrina batek hainbat eta hainbat asaldatu ditu. Honek, ordea, inor ere ez. Iruñeko sanferminetako postal gisa plazaratu dituzte argazki hauek hainbat hedabidek. El Mundok, esaterako, “la ya tradicional caza del desnudo femenino” gisa definitu du horietako argazki bat. Irudietan agertzen diren jarrerek, aurpegiek, esku horiek guztiek… eta hainbat hedabidek gertaera horiek tratatzeko izan duten moduak zeresan handia sortu dute.
      flipatzeko da, emakumeen inguruko akosoa jaixetan egoteagatik ez dute ezer egiten, badirudi onartua dagoela; baina bai berriz ikurrina bat sartzea plazan.
      Lotsagarria da, gaur egungo joera emakumearen inguruan.
      gora emakumeon borroka! gogor eta tinko, beti aurrera!!

      Ezabatu
  4. Os estais cubriendo de gloria,no me extrañaria que fuesen maderos quien escribe esto.Y sino cerca andare,porque tendreis detras a todos los cuerpos policiales aburridos en la Cav.

    ErantzunEzabatu