IKER CASANOVA:
ARGALAren marxismo-leninismotik
PNVren besoetaraino,
Euskal Iraultza Sozialistatik
Estatu Burges Baskoraino...
Egia erran, nik GARA noizbehinka bakarrik irakurtzen
dut, ene erreferentziazko egunkaria BERRIA baita, euskalduna naizelakotz.
Batzutan erosten dut, gaiaren eta egunaren arabera, bertzerik ez, gainontzeko
prentsa baskoa erosten dudan bezala, edota prentsa espainola, frantsesa, eta
abar.
Horregatik txundituta gelditu nintzen pasa den
igandean, Iker Casanova Alonso idazlearen artikulua GARAn irakurri nuelarik.
Nik bere bi liburuak goitik behera irakurriak, azpimarratuak eta estudiatuak
nituen: “Argala”, Paul Asensiorekin elkarlanean 1999an idatzia, eta “ETA
1958-2008 Medio siglo de Historia”, 2007an izkiriatua. Biak Txalaparta argitaletxean.
Ezin nuen sinetsi pertsona berak izkiriatuak zituela bi liburu horiek eta
irakurtzen ari nintzèn artikulua.
Bistan da, inopian bizi naiz aunitzetan, inopia
euskaldunean, GARAko iritzi sailaren segimendua ez baitut egiten. Gauzak
horrela, sarean sartu eta Iker Casanovaren artikulu batzuk aurkitu ditut.
Horietan oinarriturik bere pentsamenduaren kritika eginen dut. Hauexek dira lan
horretarako erabiliko ditudan testuok, den-denak GARA egunkariko iritzi sailean
argitaratuak:
1.- “Un nuevo ciclo político” (I) , 2012ko
otsailak 26.
2.- “Un nuevo ciclo político” (II), 2012ko
martxoak 25.
3.- “El final de la violencia”, 2012ko
apirilak 29.
4.- “Próxima estación: Ajuria Enea”, 2012ko
maiatzak 27.
5.- “Basura, elecciones y mociones de censura”, 2012ko
ekainak 24.
6.- “Podemos ser otra cosa”, 2012ko
uztailak 22.
7.- “Después de las elecciones ... acuerdo
nacional”, 2012ko abuztuak 26
Baliteke Iker Casanovak hagitzez artikulu gehiago
idatzi izana, segur aski hala da, baina nik ez ditut sarean aurkitu eta iduritzen
zait zazpi artikulu hauek, aurten idatziak, bere pentsamendua biziki ongi laburbiltzen
dutela. Hala ez bada, espero dut idazleak berak kritikatuko nauela, edota
ondoko eztabaidan norbaitek seinalatuko didala.
Azpimarratu nahiko nuke Iker Casanovak, nik dakidanez,
Espainolez idazten duela beti. Espainol hutsez. Hori aski sintomatikoa eta
paradigmatikoa dela uste dut, abertzaletasun baskoaren ondorio logiko eta
koherentea. Nik bere aipamenak jatorrizko hizkuntzan emanen ditut, eta espero
dut Ipar Euskal Herriko irakurleek Espainola hala edo nola konprenituko dutela,
erdizka bada ere. Hala ez bada, barka ezazue, otoi, itzulpen lanak sobera
nekagarriak baitira, eta azterketa honen argitaratzea zenbait astez atzeratuko
bailukete!
Hasteko, bukaeratik has gaitezen, bere azken
artikuluko azkenaurreko esaldia: “Lancemos
nuestra propuesta de gobierno abertzale y que los demás den su opinión.”
Horixe bera eginen dut hurrengo lerrootan, ene iritzia eman, hain zuzen ere.
Ene iritzia kritikoa, komunista iraultzailea.
Hemen aztertuko dugun lehendabiziko artikulua, “Un
nuevo ciclo político (I)”, GARAn argitaratu zuen 2012ko otsailaren
26an. Bertan hipotesi bat azaltzen du: Euskal Iraultza Sozialistaren fase berri
batean sartzen ari garela. Bainan aipamenak badu bere ñabarduratxoa:
“En los últimos meses la situación política vasca está viviendo cambios de
enorme calado: (...) Analizando esta conjunción de acontecimientos desde una
perspectiva histórica podemos hablar de un cambio de tiempo político que
daría inicio a un tercer ciclo en la moderna lucha de Euskal Herria
por su emancipación nacional.”
Ikusten denez, eta azken urteotako Ezker Abertzalearen
ideologiarekin erabat koherente, klase ikuspegia ez da inon agertzen, eta
beraz, emantzipazio soziala ere ez. Oraingo Ezker Abertzalea erabat etapista
da: lehenik “Euskal Estatua” lortuko dugu (Estatu Basko Burgesa,alegia),
abertzale guztiok bat eginda, eta gerokoak gero, hau da Sozialismoa ... “ad
calendas graecas” ...
Hurrengo
paragrafoak ildo beretik doaz, normala denez: ETA, Nazio Askapenerako Euskal
Erakunde Sozialista Iraultzailearen historia “berridazten” da, “1984”
nobelan bezala, gaur egungo Ezker Abertzalearen ikuspegi independentista burges
txikiaren prismatik:
“El primer ciclo comienza a finales de los años 50 del siglo pasado. En ese
momento Euskal Herria estaba padeciendo los efectos de la política franquista
que tenía como objetivo la eliminación de la identidad vasca a través de un
genocidio cultural. Ante la incapacidad de otras fuerzas políticas para hacer
frente a esta situación y la separación del nacionalismo tradicional de las
ideas progresistas, surge ETA y con ella la izquierda abertzale moderna,
como un nuevo espacio ideológico y organizativo.”
Eta zapalkuntza kapitalista? Frankismoak Euskal Herrian
etnozidioa bakarrik bilatzen zuen? Eta Euskal Langileriaren esplotazio
errukigabea? Eta kapitalista basko eta euskaldunen negozioak, Euskal Herri
Langilearen odolez, malkoez eta izerdiz bustiak? ETAren ideiak “progresistas”
ziren? Ez al ziren, bada, sozialista iraultzaileak, marxistak eta
marxista-leninistak? Huarte eta Zabalaren bahiketak izan ziren, ala amestu
ditugu? Eta klase borroka Euskal Herrian? Eta Euskal Iraultzaren aipamenak? Eta
Frente Obreroko militanteen lana?
“En un proceso no exento de dificultades, ETA definirá sus objetivos
estratégicos (independencia y socialismo)”
Logikoa, normala eta koherentea denez, Iker Casanovari
bi helburu estrategiko “ahantzi” zaizkio: euskal/nafar
lurraldeen birbatasuna eta berreuskalduntzea. Birbatasuna aise ulertzen ahal da
Independentziaren baitan sartzen dela, baina Berreuskalduntzea? Iker
Casanovaren praxi linguistiko-kulturalarekin erabateko koherentziaz, Euskarak,
Herri Euskaldunak eta euskaldunok ez dugu toki handirik bere gogoetetan. Ala
bai?
“ ... el verdadero logro de esta etapa es neutralizar
y revertir la política de destrucción desarrollada por el Estado español,
logrando la supervivencia y revitalización de la cultura y de la identidad
nacional vasca que años antes parecían condenadas a su desaparición.”
Ados nago, lorpen historikoa izan zen hura, bainan ez
gara oroitzen garai haietako langileen mugimenduaz? ETAko Frente Obreroak ez
zuen fitsik egiten? Ez zuen deus ere erdietsi? Langileen greba heroikoek eta
klase borrokek ez zuten ezertan eragin horretan? Nondik idazten du Iker
Casanovak, hau da, zein da bere klase kokapena gogoeta hauek izkiriatzen
dituelarik? Euskal Langileria? Euskal Herri Langilea? Iker 1972an sortu zen,
non eta Barakaldon, han ez zen langileen mugimendu iraultzailerik Frankismo eta
Kapitalismoaren aurka? Hau ere “ahantzi” zaio? Eta zinez ahantzi
bazaio, benetan atzendu badu zergatik ote da?
“La reforma política efectuada en el Estado español tras la muerte de
Franco, si bien no trae un escenario plenamente democrático, sí cambia lo
suficiente el contexto como para hablar de un segundo ciclo de lucha en
Euskal Herria. (...)La amenaza es ahora más sutil ya que la estrategia del
Estado no pasa por una represión directa de la cultura vasca sino por la
marginación de sus elementos más poderosamente identitarios, buscando su
muerte por inanición, y el acomodo del resto dentro de la estructura nacional
española para intentar la regionalización de Euskal Herria.”
Gauza eta kontu bera: klase borroka,
klase ikuspegia ez da inon agertzen, den-dena ikuspegi “nazionala” da, “abertzalea”.
Baina zein da ikuspegi nazionalista horren klase-izaera? Nire ustez, burgesia
txiki independentistarena, hau da, gaur egungo Ezker Abertzalearena, hain
zuzen.
“La izquierda abertzale renunciará a aceptar la legitimidad del nuevo
entramado constitucional y pondrá todo su empeño en conseguir forzar al Estado
a un cambio del marco jurídico-político que contemple la existencia de la
nación vasca y reconozca su derecho a la autodeterminación. La concreción
de este cambio queda definida en diferentes alternativas tácticas (Alternativa
KAS, Alternativa Democrática) a cuya consecución supedita ETA el final de su
actividad armada.”
Iker Casanovak arrazoi
du: ENAMen eboluzioa, euskal sozialismo iraultzailetik abertzaletasun
independentista burges txikirat oso prozesu luzea izan da, eta ez da atzo
goizeko kontua. Afera da ibilbide luze, korapilatsu eta dialektiko horretan
jauzi kualitatiboak izan direla, etenak, eta gaur egungo Ezker Abertzaleak,
formalki eta sinbolikoki lehengo ENAMeko erretorika mantzentzen badu ere, “de
facto” eta praxiaren arabera, mugimendu abertzale burgesa da, “ezkerrekoa”,
hots, erreformista, sozialdemokrata, burges txikia.
“¿Supone esto que esta etapa se cierra con una derrota política? No
lo creo. Aunque el hecho de que ETA haya puesto fin a su campaña armada sin
lograr unas contraprestaciones expresamente reconocidas por el Estado puede
suponer un escenario formalmente distinto a lo reivindicado durante este
período, la resistencia de la izquierda abertzale ha conseguido dos objetivos
de importancia crucial: el fracaso de la estrategia de regionalización de
Euskal Herria a través de la vía estatutaria y la ubicación del independentismo
en la situación de máxima fortaleza de su historia.”
Behin eta berriz ENAMen historia berridazten da
planteamendu independentista burgesen arabera, gure 60 urteetako borroka
(1952-2012) abertzale hutsa izan bailitzan. Begi aitzinean dut KASek 1979ko
martxoan argitaratutako aldizkaritxo monografikoa, Argalari buruzkoa: “IRAULTZA ALA HIL!” agertzen da
azalean, Joxe Migel Beñaran Ordeñanaren argazki batekin. 1979ko abenduaren
20tik 27ra argitaratu zèn PUNTO Y HORA DE EUSKAL HERRIAn ere, gauza bera.
Aldizkari horretako 156. zenbakia begi aurrean dut oraintxe: “Especial aniversario” “ARGALA:
IRAULTZA ALA HIL”. Euskal Iraultza Sozialistaz mintzatzen garenok amestu
egin dugu azken 30 urteetan bizi izandakoa? KASen militantzia egin dugunok
den-dena ahantzi dugu?
Artikulu honen aipamenak behin eta berriz errepikatzen
dira, eta ez dut irakurlea aspertu nahi. Erramolde batzuk bakarrik aipatuko
ditut, esanguratsuak direlakoan: “la posibilidad de una nueva política de alianzas entre
las fuerzas vascas”, (ez da beren klase izaera aipatzen, alderdi burgesak
(PNV) eta burges txikiak (EA), eta Euskal Herri Langilearen abangoardia izan
nahi zuèn ENAM maila berean baileuden) “un
trabajo común de las fuerzas políticas vascas”, “modelo neoliberal”
(Zergatik era da “kapitalista” erraten? Bista da, kapitalismoa
kudeatzeko bertze eredu “humanoagoa eta sozialagoa” baitago: erreformismo
sozialdemokrata, alegia) , “desarrollismo salvaje” (ba al
dago desarrollismo bat basatia ez denik?), “movimiento independentista”
(ENAM ez zen mugimendu independentista hutsa! ENAM mugimendu independentista eta
sozialista
iraultzailea zen! Horregatik ENAM izendapena abandonatu zen
Lizarra-Garazi garaietan, eta “Ezker Abertzalea” deitura
berpiztu), “Ahora, tras haber frenado en un primer ciclo el intento de destrucción
por parte del franquismo y en un segundo ciclo el de asimilación por parte de
la pseudodemocracia española, el objetivo de este tercer tiempo debe ser la construcción
de la independencia de Euskal Herria.” (hau da, Estatu burges
kapitalista baskoa, “Europan” integratua, OTANen ere bai, jakina -horregatik OTANen
aurkako borroka abandonatu zen aspaldian-, eta bistan da, “ezkerrekoa”, Hego
Afrikako ANC eta Irlandako Sinn Feinen ildotik, edota El Salvadorreko FMLN eta
Nikaraguako FSLNren bidetik ...) “independentismo de izquierdas” (Jakina!
Bainan ez da erraten “independentismo socialista-revolucionario”, termino hori
ahantzi zaigu teorian eta praktikan, praxian, alegia), “no debemos olvidar que nuestro objetivo es Euskal
Herria” (Prefosta, zuen helburua ez da Euskal Errepublika
Sozialista! Zuen helburua "Euskal" Estatu burges bat da), “lo realmente importante es que nuestro pueblo sea libre y también lo
sean sus gentes” (Eufemismo zinez pollita! Zergatik ez da
aipatzen Euskal Langileria? Zergatik ez da aipatzen Euskal Herri Langilea? Zergatik
ez dira aipatzen ENAMen helburu antikapitalistak? Zergatik ez da aipatzen
Iraultza Sozialista? Zergatik ez da aipatzen Sozialismoaren eraikuntza Euskal
Herrian? Bistan da zergatik!).
Bigarren artikuluan, “Un nuevo ciclo político (y II)”,
GARAn 2012ko martxoaren 25ean argitaratua, hasierako tonua zertxobait aldatzen
da: “la
moderna lucha de liberación nacional de Euskal Herria”, “la construcción de una
alternativa independentista y socialista”, “una nueva estrategia en los
ámbitos de la construcción nacional y social”.
Bainan hori da, tonu aldaketa bat, mamia bera baita
beti: “definir una estrategia independentista viable” (Hau da,
Kapitalismo Inperialista anglo-saxoi eta sionistak onar lezakeena, ezta?), “¿cómo
se consigue la independencia de una nación perteneciente a un estado europeo
internacionalmente legitimado en pleno siglo XXI? (ENAMeko garai
haietan, Euskal Iraultza Sozialista eginez! Argalaren testuak eta gogoetak
irakurtzea aski da hori jakiteko, eta Iker Casanova Argalaren biografoa da! Tori
Bittori!), “se requiere la existencia de sólidas bases para la sostenibilidad
económica del nuevo estado y la aceptación por parte de la comunidad
internacional del cambio de estatus” (Gure garai marxista
iraultzaile haietan -eta hauetan- ez zen existitzen “comunidad internacional” delakoa,
guk beti erabili izan dugu Kapitalismo Inperialista, edota Inperialismoa “tout
court”.
Artikulu guztiak ildo bere mantentzen du, behin eta
berriz, koherentea da oso eta biziki ongi laburbiltzen du oraingo Ezker
Abertzalearen ideologia: “El reto consiste en fortalecer las bases
culturales, sociales y simbólicas de la identidad vasca para atraer
al independentismo a sectores que hasta ahora están indecisos y socializar
en clave vasca a las nuevas generaciones.”
Hurrengo paragrafoetan Iker Casanovak bere alternatiba
soziala azaltzen du, eta argiro ageri da Sozialdemokraziaren ikuspegia,
terminologia eta estrategia erabiltzen dituela, hori bai, Kapitalaren diktadura
sakonki kuestionatu gabe, Iraultza Sozialista sekula santan aipatzeke, Estatu
Burgesaren suntsitzea eta Euskal Herri Langilearen Boterea, Langileen
Demokrazia aitatu barik, eta jakina, enpresa kapitalista guztien sozializazioa
eta Langileen Biltzarren bidez gestionatzea iradoki gabe:
“En el ámbito social nos encontramos en un momento histórico
complicado, con la confluencia de dos realidades contradictorias: por un lado
aparece una profunda crisis del sistema capitalista, que en lo que nos
toca más cerca se ve ya incapaz de sostener los niveles de consumo y
asistencialidad que hasta ahora ha utilizado como elemento de control
ideológico de las clases populares, y por otro, nos encontramos con la
falta de una alternativa sistémica sólida desde la izquierda, lastrada
aún por la caída del socialismo real y minada por décadas de influencia
social del pensamiento único.
Esta realidad dual nos obliga a generar propuestas a un doble nivel, tanto
en la defensa de las conquistas y derechos de la clase trabajadora como
en la formulación de un paradigma socioeconómico alternativo. En este
último terreno, la izquierda abertzale ha de reclamar un modelo que denominamos
socialismo, lo suficientemente definido como para evidenciar que
hablamos de un sistema político-económico diferente al capitalismo (justicia
social, democracia participativa, respeto al planeta,
desaparición del patriarcado, peso determinante de lo público en
la economía...), pero igualmente abierto a matizaciones e incluso indeterminaciones
para evitar que diferencias ideológicas estratégicas interfieran en la
imprescindible confluencia táctica de todos los sectores de la
izquierda. Igualmente es necesario trabajar en la creación de espacios que
anticipen ese modelo socialista, como experiencias de democracia
directa, creación de redes de producción-distribución alternativas,
puesta en marcha de proyectos de ecourbanismo, etc.”
Puntu batean ados nago Iker Casanovarekin, berak ere
onartzen du oraingo Ezker Abertzalea nolabait desberdina dela, berria,
nonbait:
“Esta renovada izquierda abertzale ha de convertirse en el núcleo de una
gran alianza independentista-progresista con vocación de convertirse en la
fuerza política mayoritaria de Euskal Herria y alcanzar la gestión del mayor
espacio institucional posible, siempre desde la conexión y la complementariedad
con los movimientos sociales.”
Paragrafo antologiko honetan Iker casanovak maisuki
azaltzen du oraingo Ezker Abertzalearen paradigma sozialdemokrata:
“Esta alianza política debería tratar de convertirse en la fuerza de
gobierno más progresista de Europa y en ella tendrían cabida desde que
el aspire a una reforma en profundidad del actual sistema
político-económico hasta los defensores de la más radical de las
revoluciones, siempre que entiendan que a corto plazo el mejor escenario
para el avance de sus ideas es una sociedad más progresista.”
Iker Casanovaren hurrengo artikulua GARAn argitaratu
zuen 2012ko martxoaren 29an, eta bere izenburua hauxe da: “El final de la violencia”. Behin
eta berriz agertzen da paradigma ideologiko erreformista, sozialdemokrata eta
baskoa, eta esaldi batzuk bakarrik agertuko ditut hemen:
“Dejaremos aquí al margen el análisis de la violencia
socioeconómica que provoca el sistema capitalista, que es el
mayor generador de violencia en Euskal Herria y en todo el mundo, y nos centraremos
en las circunstancias específicas del llamado conflicto vasco.” (Iker, zure azterketan
Kapitalismoaren biolentzia sartzen ez baduzu, Kapitalaren Diktadura
legitimatzen ari zara, “normaltzat” jotzen duzu, eta zure analisia okerra da
errotik eta hasieratik!)
“En los sectores de la comunidad internacional conocedores de los
entresijos de la política vasca, la actitud del Estado español está provocando
sensaciones que van desde el asombro hasta una a duras penas disimulada
indignación.” (Harrigarria
da nola oraingo Ezker Abertzalea ez duen sekula santan erabiltzen
“Inperialismo” hitza, eta horren ordez, eta sistematikoki, “nazioarteko
komunitatea” usatzen duen. Beno, beharbada ez da hain harrigarria, baizik eta
guztiz koherentea, ezta?)
2012ko maiatzaren 27an, GARAn beti ere, Iker Casanovak
artikulu mamitsu eta sakona argitaratu zuen: “Próxima estación: Ajuria Enea”.
Bertan Iker Casanovak erramolde esanguratsua
erabiltzen du, ene ustez: “la renovada izquierda abertzale”.
Ez gara hain oker, bada, “oraingo” edota “gaur egungo Ezker Abertzalea” esamoldeak
erabiltzen ditugularik.
Bainan esaguratsuena geroxeago dator:
“Para muchos puede resultar contradictorio dar tanta
importancia a una convocatoria electoral para un parlamento que hasta ahora
hemos considerado antidemocrático al estar basado en la Constitución
española y el Estatuto de autonomía, y más chocante aun
plantearse la posibilidad de participar en el Gobierno vascongado, una
institución que genera un rechazo instintivo en la base social abertzale.”
Eta orduan? Zer egin? Lasai lagunok! Bere garaian
Espainiako Fronte Popularrak egin zuen bezala, edota Txilen Salvador Allenderen
Unidad Popular koalizioaren ildotik joko dugu, nahiz eta aski ongi jakin
esperientzia historiko horiek nola bukatu ziren/zituzten:
“ ... utilizar las estructuras estatutarias para promover su liquidación
ordenada y democrática y su sustitución por un marco emanado de
la libre voluntad de la ciudadanía. Cualquier escenario de participación
de la izquierda abertzale en un Gobierno vascongado ha de partir de la
concepción de ese Gobierno como un agente activo en un proceso de transición
democrática en Euskal Herria. Eso supone un claro posicionamiento de ese
hipotético ejecutivo a favor del cierre integral y justo del ciclo de
confrontación armada y una apuesta decidida por la instauración de un nuevo
marco jurídico político. Además la izquierda abertzale no puede renunciar
al núcleo de su ideología social, debiendo garantizar la extensión de los
derechos socioeconómicos y el fin de la política desarrollista y
neoliberal.”
Euskal Herri Langileak oraindik ez duela bere
klase-kontzientzia erabat galdu, bere izpiritu kritiko-iraultzailea kamustu eta
ez dagoela arras lobotomizatuta GARAk egunero saltzen/sartzen dion ideologia
basko-sozialdemokrata-erreformistaren bidez? Hemen dago lasaigarri anestesiko
bikaina, langileen kontzientziak ontsa lokartzeko:
“Aspiramos a todo, pero no vamos a hipotecar nuestra alma por
unas poltronas. Tampoco podemos renunciar a usar instrumentos
válidos en la liberación nacional y social por planteamientos obsoletos
ni por prejuicios propios de otra época.”
Eta hauxe da, lagun eta adiskideok, Argalaren
biografoa eta ETA, Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista
Iraultzailearen historia idatzi zuena! Kafkaren “Metamorfosia” irakurria duzue?
Ba hori, hau handiagoa delakoan nago, zinez eta benetan, Gregorio Casanova
edota Iker Samsa! Teoria komunista, Txabi Etxebarrietaren marxismo-leninismoa,
Argalaren marxismo iraultzailea, hori guztia “planteamientos obsoletos” eta
“prejuicios propios de otra época”. Amen.
Zu hor eta ni hemen.
Eta aldaketa ikaragarri hau guztia zertarako? Sisteman
integratzeko, Espainiako PCEk, Frantziako PCFk, Italiako PCIk, Galizako BNGk,
Kataluniako ERCk ... egin zuten bezala? Bai to! Ez duk fitsik konprenitu,
astakiloa! “Todo ello no con el objetivo de hacer del poder un fin en sí
mismo, sino para tener un mejor instrumento organizativo a favor de la
independencia y el socialismo.”
Udaren atarian, 2012ko ekainaren
24an, hain zuzen, Iker Casanovak, hilero-hilero egiten duen bezala, bertze
artikulu bat argitaratu zuen GARAn: “Basura, elecciones y mociones de censura”.
Horretaz ez dut deus errateko, atez ateko zabor bilketaren alde nagoelakotz,
erabat. Baina, mesedez eta faborez, Kapitalaren diktadura ezertan ukitzen ez
duen gai bat ez guri saldu kristoren iraultza ekologikoa bailitzan, ez baita.
Urrats ttiki, eder eta miresgarria da, dudarik ez, babestu, indartu eta
defenditu behar dena, hortzez eta haginez, baina Kapitalismoa suntsitzeko eta
Euskal Errepublika Sozialista eraikitzeko, bertze hamaika mila holako beharko ditugu,
eta batez ere haustura iraultzaile bat “Espainia” eta “Frantzia”
izeneko Estatu burges, etnozida, patrialkal, kapitalista eta
inperialistekin. Otoi, ez erabili
zaborrren bilketa selektiboa iraultzaileon kritikak neutralizatzeko, aski
erridikulua baita!
Hurrengo artikulua, 2012ko uztailaren 22an izkiriatu
zuen Iker Casanovak, GARAn, beti bezala:
“Podemos ser otra cosa”.
Betiko hizkera erreformista eta sozialdemokrata, “ezkerrekoa”,
nonbait, Kapitalaren Diktadura, Merkantzien ekoizpena, Burgesiaren Tirania,
Inperialismoa eta horrelako terminologia “demodée” erabiltzen ez duena: “una
profundización fanática en la ortodoxia neoliberal” (Zergatik ez aipatu
kapitalismoaren funtzionamendua? Bistan da! “Ortodoxia neoliberala” aipaturik,
bidea libre eta zabalik gelditzen da “Ortodoxia keynestarra” proposatzeko!)
“La independencia es una necesidad vital para nuestra economía.” (Ai ama. Iker! Argala nonbait
ibiliko da aztoraturik zurekin! GURE
EKONOMIA? NORENA? Euskal
langileok badugu “geure ekonomia”? Noren izenean mintzatzen zara? Zein klase sozialen
zerbitzuan? Nola deitu eta kalifikatu ikuspegi hau? Ez al dira horrela solasten
munduko alderdi burges guztiak?)
“Que
nadie venga con la memez de que en el mundo actual no existe la independencia.
Hay estados con el máximo nivel de soberanía y hay pueblos sujetos a
dominaciones añadidas a la lógica interdependencia de un mundo global.” (Nola
erran duzu? “Mundu global bateko interdependentzia logikoa? Bainan hori
ez zen Inperialismoa, Kapitalismoa, JARRAI, HASI, ASK, EGIZAN eta LABen
premilitantzia ikastaroetan? Barkatu, horiek “iraganeko kontuak” dira oraingo
Ezker Abertzalearendako ...)
“¿Por qué no tenemos voz ni voto en los foros internacionales donde se
decide nuestro futuro? Porque no somos un estado independiente.” Aizu! Estatu burgesa ala Estatu proletarioa?
Ala Errepublika Sozialista? Eta bidenabar, zer ahots eta zer bozka dute
Greziak, Irlandak, Portugalek, Txiprek eta “tutti quanti”k? Nor engainatu nahi
duzue? Euskal Langileria? Estatu burges basko batek zer eginen luke Kapitalismo
Inperialistaren erdian? “Lehiakorra” izan? Noren bizkar?
Noren lanaz, izerdiz eta odolez? Eta norendako?
Aupa, neska mutilak! Hor konpon Espainia! (eta
Frantzia?), gu “bertze zerbait izanen gara: “Nosotras sí podemos, queremos y
vamos a ser otra cosa: ciudadanas de Euskal Herria, un estado independiente,
pequeño y bien gestionado, con una economía popular basada en el
respeto a la naturaleza y destinada a garantizar el bienestar material y
cultural de sus gentes.” Orain ulertu dut, gu izanen gara Luxemburg
txapelarekin, Holanda ikurrinaz jantzirik edota Finlandia xuri-gorri-berde.
Corporación Mondragón, bainan Euskal Herria osoan. Estatu kapitalista ttiki
ttukun pollit bat ... aaaa, xoragarria!!!!
Eta azkenean iritsi gara kaparrada hau eragin duen
artikulurat, aleluia, haurride maiteok! Pasa den igandean argitaratu zuen Iker
Casanovak: “Después de las elecciones... acuerdo nacional”, GARAn, 2012ko
abuztuaren 26an. Testu antologikoa, zinez. Irakurri beharrekoa. Gaur egungo
Ezker Abertzalearen ideologia nazionalista eta burges txikiaren paradigma osoa.
Eta bizkarrezurrean beheiti hotzikara sortzen duena ...
“Hace unos meses realizaba desde estas páginas una serie de consideraciones
sobre las próximas elecciones vascongadas. Básicamente pedía que la nueva
izquierda abertzale asumiera sin complejos la tarea de presentarse a
ellas con la intención de ganarlas y formar gobierno si fuera posible”.
“ ... si queremos liderar un cambio estratégico y realizar una política
sólida y coherente, con un amplio respaldo parlamentario, social y
mediático, deberíamos apostar por un «gobierno
fuerte» de coalición.”
“Desde este análisis, creo que Euskal Herria Bildu debería proponer
públicamente al Partido Nacionalista Vasco
conformar un gobierno en el marco de un
acuerdo político para afrontar las tres cuestiones que tanto ellos como EHB han
definido, con una u otra terminología, como centrales: el cierre del ciclo
de confrontación armada, la definición del nuevo marco jurídico para
Euskal Herria y la gestión de la crisis económica.”
“Esta no debería ser una propuesta trampa destinada ser rechazada y
a provocar contradicciones en las filas jelkides, sino un emplazamiento sincero para la colaboración. Por eso ha de ser realista y evitar
planteamientos incompatibles con la ideología y la cultura política del PNV.
Si vamos en la dirección correcta, no importa ir un poco más lentos para no
dejar atrás a nadie.”
“Por otro lado no deberíamos ofrecer, ni podemos permitir que así lo
entienda el aparato de Sabin Etxea, una cesión en aspectos sociales a cambio
de la implicación del PNV en una política de construcción nacional. Se trataría
de un acuerdo establecido de igual a igual en el cual las cuestiones en las que
no haya consenso deberían ser dilucidadas en un terreno intermedio
entre las posiciones de uno y otro.”
“Igualmente, hemos de evitar la caracterización de este acuerdo como
un frente anti-partidos españolistas. Este no debe ser un gobierno para
la revancha ni la exclusión, sino un eficiente instrumento de una política
de diálogo inclusivo cuyo fin debe ser la conformación de los nuevos
consensos transversales que sirvan de base para pasar página a la
era del conflicto y adentrarse en la etapa de la confrontación
democrática.”
“Está sobradamente argumentada, desde Euskal Herria y desde otros pueblos, la
necesidad de una alianza interclasista en una lucha de liberación nacional.
A lo largo de la historia, la izquierda abertzale se ha sentado en la mesa
decenas de veces con el PNV en busca de esa alianza. Desde la época de Ekin
hasta Lizarra, pasando por Xiberta. Se ha hecho en momentos en los que la
izquierda era más ortodoxa que hoy
en día y generalmente el interlocutor de la izquierda abertzale era ETA,
representada por Txillardegi, Etxebarrieta, Argala, Txomin... No cabe, por
tanto, atribuir la búsqueda de un acuerdo con los jelkides a espurias intenciones reformistas o a la falta de combatividad, sino al hecho
constatado históricamente de que solo la unidad
de todos los abertzales puede dar a este pueblo la fortaleza que necesita
para hacer frente al reto de la lucha por su libertad."
“El PSE será en un futuro próximo un
interlocutor más de la nueva izquierda abertzale, el representante del
españolismo civilizado con el que incluso se podrá llegar a acuerdos
en diversos ámbitos institucionales. Deberíamos intentar igualmente que
fuera parte constituyente de los consensos
fundacionales de esta nueva etapa política. Pero el PSE ni es ni
puede ser una opción como aliado estratégico porque es un partido español. Si
buscamos aliados en el camino hacia la independencia,
las opciones, nos guste o no nos guste, se reducen a una, el PNV.”
“Habrá que forzar a moverse al PNV, no de su ideario político, ya que eso es algo que cada partido elige con
libertad, sino para que su praxis sea consonante con esos objetivos que
dicen defender y con el reclamo de los cuales mantiene hoy inoperante a buena
parte de la base independentista.”
“Vayamos entonces por partes y empecemos por proponer a este partido no una dinámica independentista a corto plazo, sino un acuerdo nacional sobre los tres ejes señalados anteriormente."
“Esta no debe caracterizarse como la legislatura de la independencia,
sería vender humo, sino la de la normalización política. El objetivo
debe ser crear un escenario de confrontación democrática de proyectos y de
superación de las consecuencias del ciclo de conflicto armado. A partir de ahí,
la acción social e institucional del independentismo deberá construir las bases
para crear esa amplia mayoría independentista que necesitamos para lograr
nuestra meta. En ambas tareas ayudaría la existencia de un gobierno fuerte
de unidad abertzale.”
Uste dut paragrafo hauek irakurtzean blog honetako
irakurle iraultzaileak, komunistak izan ala ez, goragale larria sentituko
dutela. Nik bederen bai. Noraino iritsiko da oraingo Ezker Abertzalearen
oportunismoa, erreformismoa, likidazionismoa? Noraino integratuko dira Sistema
Kapitalista-Inperialistan?
Zer da “gobernu indartsu” bat? Zer eginen du LABek “gobernu indartsu” horrek legalitate espainol eta kapitalista inposatzen duenean, zipaioak greban izanen diren langileen kontra bidaltzen dituenean? Ala ez ditu zipaioak jabego pribatua defenditzera bidaliko? Gurekin eskuz esku eta besoz beso Iraultza Sozialista eginen dute, EH Bilduko kontseilariak hala agintzen dielakotz? Politikillo burges ttiki hauek adarra jotzen digute, ala uste dute ergelak garela?
Zer da “gobernu indartsu” bat? Zer eginen du LABek “gobernu indartsu” horrek legalitate espainol eta kapitalista inposatzen duenean, zipaioak greban izanen diren langileen kontra bidaltzen dituenean? Ala ez ditu zipaioak jabego pribatua defenditzera bidaliko? Gurekin eskuz esku eta besoz beso Iraultza Sozialista eginen dute, EH Bilduko kontseilariak hala agintzen dielakotz? Politikillo burges ttiki hauek adarra jotzen digute, ala uste dute ergelak garela?
Hau guztia irakurrita, irtenbide bakarra ikusten dut
nik: Mendebaldeko Hiru Probintzietako hurrengo hauteskundeetan bozka
iraultzailea eskatzea, hau da, ez abstentzioa, baizik eta Euskal Iraultza
Sozialistaren aldeko bozka, Sistema kapitalista eta etnozidarendako “boto
baliogabea”, bainan euskal langile iraultzaileondako zinez baliosa.
Bistan da, xiberotarrek, lapurtarrek eta nafarrok ez dugu bozkatzerik izanen.
Baina bertze eskualdeetako militanteekin batera alternatiba iraultzaile bat
eraikitzen hasten ahal gara. Lehenbailehen!
IRAULTZA DA BIDE BAKARRA!
Mekauenlaostia!
ErantzunEzabatuIkaragarria. Ze afruskeriak eta ze goiti egiteko gogoa pizten duten. Baina beharrik zure egurrak haize freskoa dakar !!
"“La independencia es una necesidad vital para nuestra economía.” (Ai ama. Iker! Argala nonbait ibiliko da aztoraturik zurekin! GURE EKONOMIA? NORENA? Euskal langileok badugu “gure ekonomia”? Noren izenean mintzatzen zara? Zein klase sozialen zerbitzuan? Nola deitu eta kalifikatu ikuspegi hau? Ez al dira horrela solasten munduko alderdi burges guztiak?)"
Hor benetan sozialdemokraten diskurtsoaren koherentzia agertzen da. OTEGI-REN HITZ BERBERAK.
http://aurreralangileria.wordpress.com/2012/07/22/212/
Iker Casanova-ren hitzek pena handia ematen dute baina ez naute hainbeste harritzen. "ETA Medio siglo de Historia" liburuan (oso interesgarria bestalde) noizean behin seinaleak irakur daitezke : adibidez HASI-ren JARRAI-en (bereziki) eta KAS-en "egokitzapenen" eta "eraikuntza nazionalaren" apologia erdi-ezkutuan...
Abstentzioa edo nuloa, euskal burgesia berriarentzat bozkarik ez !!!!! (Egibar-ek erran zuen bezala, eta Pernando Barrena presoen damutze eta Suedia zalea harro !!!!)
Aupa, Aurrera Langileria!
ErantzunEzabatuBerriki erran diet Euskal Herria Sozialista-ko lagunei: Euskal Herriko blog iraultzaileen koordinakunde bat eratu beharko genuke lehenbailehen. Euskal Herri Langileak erreferente iraultzailea behar du urgenteki, zeren bertzenaz EHBilduko sozialdemokratek dena irentsiko baitute. Posibilismoa oso errotuta dago langileen artean, eta krisiak izua eta ikara zabaldu du beharginen artean. Eta hori gertatzen delarik, (neo)faxismoa ez dabil oso urrun ...
Abstentzia ala bozka iraultzailea, (burgesiak, burgesia guztiek "voto nulo" erraten diote, bainan haiek ederki dakite min gehien egiten dien botua dela! Nuloak haiek dira, eta haien aldeko botuak, eta haien aldeko alderdiak ... Langileen Biltzarren Boterea behar dugu, eta ez partidukrazia parlamentario burges hau...) eztabaida zabalik dago. Goazen elkarrekin burgesia txiki basko-nazionalista berri honi aurre egitera! Baina fite, oxtiax!
Besarkada bat!
Fermintxo
Aupa !
ErantzunEzabatuBarkatu ez naiz Aurrera langileria blog-ekoa !! Soilik helbidea jarri dut !
Barkatu hanka sartze hau egin izanagatik, dena den proposamena eginda dago, irakurtzen baduzue, faborez, mugi gaitezen alternatiba iraultzaile bat/batzuk antolatzeko, berandu baino lehen! Lantegietan, eskoletan, kaleetan, institutuetan, fabriketan, tailerretan, unibertsitateetan, usinetan, leku guztietan eztabaida dezagun gai honetaz: nolako antolakundea(k) behar d(it)u Euskal Iraultza Sozialistak?
ErantzunEzabatuASKO GARA, BIL GAITEZEN!
EUSKAL HERRIALDE GUZTIETAKO LANGILE IRAULTZAILEOK, ELKAR ZAITEZTE!
Aupa Fermitxo,
ErantzunEzabatukritika oso interesagarria, benetan oso ona, zorionak. Erreformismoari kaña!!
Antolakunde bat beharrezkoa da erreformismoari aurre agiteko eta independentzia eta sozialismoaren alde borrokatzeko. Horretarako blog-ak ez dira nahikoak, antolatu behar gara. Ahots kritikoak badaude hortik, adibidez: blog hau, euskal herria sozialista, gar kolektiboa, kimetz... azken hauen aldizkarietan gauza oso interesgarriak irakur daitezke, hona hemen linka: http://kimetzkolektiboa.org/enbor-aldizkaria/
Lan bikaina eta zorrotza, Fermintxo!
ErantzunEzabatuPazientzia handiz egin duzun azterketa iraultzaile honekin Casanova honen (eta oraingo Ezker Abertzalearen, tamalez) planteamendu erreformista lotsagarriak agerian uzten dituzu, bere izpiritu sozialdemokrata ikusteko gai ez direnentzat, edo are okerrago, nahi ez dutenentzat.
Beharrezkoa da ''prozesu berria'' delako basakeria hau defendatzen duten (Gil de San Vicente kadukoaren antzera) Casanova, Olariaga... lotsagabeei aurre egitea.
Bigarren komentarioari begira, jakin ezazu Euskal Sute Iraultzailea taldeak zuk planteatzen duzun euskal blog iraultzaileen koordinakunde bat eratzearen alde dagoela, gaur egungo egoera eskatzen du eta.
Iraultzaileok batasun bat behar dugu erreformisten aurka!
Euskal Iraultza Sozialistaren bidean!
ESI taldea
Aupa Fermintxo.
ErantzunEzabatuNire ustez egungo estrategiaren arazorik handiena ez dago zuk jartzen duzun lekuan. Azken finean Argalak berak ere, ETAren izenean, proposatu zion EAJri batasun interklasista bat espainiarrei aurre egiteko eta independentzia lortzeko. Eta antzeko zerbait izan zen Lizarra-Garazi.
Batzuetan eztabaidatu dut beren burua ezkerrekotzat daukaten espainolistekin eta aurpegiratzen ziguten gauza bat zen aldarrikatzen dugun Euskal Herri independente hori ez zela sozialista izango lehengo minututik. Eta neurri batean arrazoia ematen nien; zaila ala ezinezkoa ikusten nuen independentzia eta sozialismoa lortzea batera eta lehenengo minututik eta nahita nahiez, nolabaiteko elkarlan interklasista bat beharrezkoa izango zela askapen nazionala erdiesteko. Baina nik galdetzen nienean haiek aldarrikatzen duten Espainiako III. Errepublika zergatik ez duten “Sozialista” izendatzen, puntu horretan ezker abertzalearekin erabiltzen duten haien maximalismo hori desagertzen zen. Etapak beharrezkoa ikusten dituzte, horretarako bai. Noski, gurekin daukaten arazoa Euskal Herriaren independentziaren aurka daudela da.
Nik ikusten dudan egungo estrategiaren arazorik handiena honako hau da: ez duela balio ezta independentzia lortzeko ere. Oinarriko gutxieneko demokratikoak lortu gabe estrategia politiko-militarra indargabetu eta indarrean jarri da estrategia politiko-instituzionala. Eta helbururik nagusiena ahalik eta botere instituzional gehien lortzea delarik, eta horretarako legalizazioa kosta ala kosta mantendu behar da, noski.
Zer gertatuko da EH Bilduk lehendakaritza lortzen badu? (hala bedi !!) Zer egin ahalko dugu burujabetza edo independentzia gauzatzeko legalizazioa arriskutan jarri gabe, kartzelara joateko arriskurik gabe? Espainiarrak eta euskal espainolistak hasi dira jada mehatxatzen Espainiako Konstituzioarekin eta badakigu horretan baietz haien hitza betetzen duten.
Ikusiko dugu, baina inposatutako Zutik Euskal Herria ! txostenean “Estatuarekiko konfrontazio demokratikoa” behin eta berriro aipatzen zuten. Saldu ziguten “Konfrontazio demokratiko” hori egungo “konfrontazio instituzional hutsa” baino ez da? Zanpatzailearen joko zelaian jolasten ari gara, haien epailekin eta haien nahierara etengabe aldatzen dituzten arauekin. Eta orain asimilazioa ekiditeko inolako borroka molderik gabe.
Aupa , I. Larrea!
ErantzunEzabatuLehenik eta behin, barkatu hain berandu erantzuteagatik. Berriozarko bestak izan dira, eta ezin izan dut bloga behar bezala atenditu. Gaur astelehena da, bizitza "normala" (hau da, soldatapeko esklabutza) hasi omen dugu denok, eta hemendik aitzina espero dut bloga behar bezala zaintzea.
Bigarrenik, erran behar dizut zure artikulua izugarri gustatu zitzaidan, eta horregatik ezarri nuela blogean, zuri baimenik eskatu gabe. Horregatik ere azalpen bat zor dizudala uste dut: ez nekien zurekin nola jarri harremanetan zuzen, eta "Borroka garai da!" blogaren bidez kontaktatzea sobera bide luzea iduritu zitzaidan. Zu ez zinen kexatu, ez haserretu, eta ni lasai, bainan hala ere, barkamena eskatzen dizut zuretako jarrera desegokia izan bada. Erranen didazu!
Hirugarren gogoeta: zure iruzin kritikoa biziki garrantzitsua da, eta Xabier Makazagaren eztabaidakidearen ildotik kokatzen da. Hau da, ENAMen historikoki izan den joera eta ikuspegi estrategiko etapistaren ildotik, alegia. Bainan hau iruzkin edota erantzun batean ezin jorratu behar eta merezi bezala. Horregatik idazki luzea prestatzen ari naiz, ENAMen bilakaera estrategikoari buruz, eta horretan erantzunen dizut luze era zabal.
Ofentsatu nahi gabe, uste dut oraingo eztabaidan paradigma borroka gogorra dagoela, eta paradigma hauek ez ditugula bi dimentsiotan irudikatu behar, xuri-beltzean, alegia, baizik eta hiru dimentsiotan: bada paradigma abertzale baskoa versus paradigma amertzale euskalduna, bada paradigma autonomista burgesa versus paradigma burges txiki independentista/subiranista, bada paradigma nafar erdalduna versus paradigma abertzale baskoa, bada paradigma burges ttikia versus paradigma sozialista iraultzailea, bada paradigma iraultzaile etapista versus paradigma iraultzaile iraunkorra, paradigma desarrollista "jasangarria" versus paradigma ekosozilaista eta deshazkundearena, bada paradigma matxista-patriarkal "leundua" versus paradigma feminista matriarkala, eta abar ... Kontraesan mataza honetan oos zaila da ildo eta bide egokia aurkitzea. Lan zail, luze eta korapilatsua da.
Aste honetan saiatuko naiz idazki hori izkiriatu eta argitaratzen.
Besarkada bat, bihotz-bihotzez! Eta berriz ere, milesker egindako lanarengatik!
Zure laguna,
Fermintxo
Ongi da.
ErantzunEzabatuOndo izannnnn !
I. Larrea.
"ad calendas graecas", ez "grecas". Espainiar ahoskerak nahastu zaitu.
ErantzunEzabatuHalaber, "alienum" puto, ez "alieno", "humanum" osagarri zuzenaren predikatiboa baita (kasu, genero eta numero berean jarri behar, komunztaduran)
Ondo izan.
Gora EHBildu
Milesker zuzenketarengatik, Theodor Shanin-en liburu batetik hartu nuen: "El Marx tardío y la vía rusa", eta ez nintzen ohartu akatsaz. Ene Latina aski herdoilduta dago, zinez!
EzabatuUrte berri, bizi berri, hau da aurten blog honetan egiten dudan lehen gauza.
Gora Euskal Iraultza Sozialista!