HILABETE
EGIN DUGU BIDEAN ...
Uztailaren 19an abiatu
genuen blog hau, bi data gogoan genituela.
Bata, 1936ko uztailaren 19a, Estatu Espainoleko Herri Langileek, Fronte
Popularreko gobernu burges kriminalak ukatzen zizkietèn armak Ejertzito
faxistaren kasernak heroikoki asaltatuz eskuratu zituztenean. Egun berean
lehertu zen Iraultza Soziala eta hondoratu zen Espainiako II. Errepublika
burgesa. Hiru urtez, Herri Langileek ez bakarrik Faxismo frankistaren aurka, baizik
eta Estatu Burgesa(k) eta Kapitalaren diktadura(k) ere, haien kontra, armak
eskutan borroka egin zuten. Agur eta ohore zuei, 1934 eta 1936-39ko
iraultzaileei! Biba zuek!
Bigarren data
tristeagoa da eta hasieran ez genuen aipatu. 1522ko uztailaren 19an erori zen
espainolista inperialisten eskutan Amaiurko gaztelua. Euskal estatu feudala,
Nafarroa, alegia, bere argi-itzal eta kontraesan guztiekin, Estatu inperialista
eta protokapitalisten erasopean jausi zen: Espainia eta Frantzia, Herri
Langileen presondegiak. Euskal Herri Langileak aunitz galdu zuen Estatu feudal
horrekin, bainan ondoren esplotatzaile arrotzek ekarri zutèn zapalkuntza are
latzagoa izan zen maila guztietan. Agur eta ohore zuei, 1522ko gudariei, eta
bereziki Nafarroako independentzia armak eskutan defenditu zenutèn nekazari,
artzain, abeltzain, langile guztiei!
Hilabete egin dugu
bidean, 3.000 bisita inguru. Pozik eta kontent gara. Saiatu gara gai eta alor
aunitz jorratzen: Teoria Iraultzailea (Marx, Lenin eta CHE, momentuz), Euskal
Herria eta Euskal Langileria, Irlanda, Poesia gorria, Siria, LABen aurkeztutako
Ponentzia alternatiboa, bertze web-orrietan piztutako eztabaidak: “Borroka
garaia da!” eta “Lapiko Kritikoa” ...
Gure helburua, blog hau
ekimen kolektibo bilakatzea, alegia, erdiesteko bidean gara, zenbait burkide
marxista-leninistak interesa agertu duelakotz. Segur aski, irailetik aitzina
blogaren zuzendaritza taldea sortuko da, ekarpenak, iruzkinak eta eztabaidak
aberastu eta kudeatzeko.
Lagunok eta burkideok!
Blog honek iraultzaile euskaldun guztion bilgunea izan nahiko luke, euskaldun
iraultzaile guztion biltokia. Helburu hori erdiestea zuen eskutan dago. Parte
hartu, kritikatu, proposatu, ekarpenak egin ...
GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!
GORA EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA!
JOTAKE IRABAZI ARTE!
Kaixo
ErantzunEzabatuEstaría bien que pusieras una dirección de contacto para mandarte propuestas.
Aio!
Aupa! Kaixo euskal herriko marxista-leninista guztioi.
ErantzunEzabatuAsko pozten naiz behingoz blog komunista bat euskaraz ikusita. Ahalegin eta aportazio guztiak egingo ditut blog hau hobetzeko eta burkideen artean hitz eginez eta kritikatuz euskal herriko egoera eta sozialismoari buruz orokorrean gehiago jakin eta jendeari erakusteko.
Agur bero bat guztioi, iraultza sozialista ala hil!
Aupa, egia erraten badizut, ez dakit nola egiten den! LABeko lagun xiberotar baten iruzkinak ezabatu ditut ene helbide eletronikoa hemen ezarri nahian! Pentsa nolakoa desastrea naizen! Analfabetoa naiz informatikan! Mesedz, zuk baldin badakizu nola egiten den, lagundu niri, faborez!
ErantzunEzabatuDena den, hona hemen posta elektronikoa: euskaliraultzasozialista@gmail.com
Zure proposamen guztiak ongi etorriak izanen dira!