BURDINA, GORI DELARIK LANTZEN DA!
Bortz egun eman dut isilik Josu Uribetxebarriaren balizko
adierazpen ustezkoak hausnartzen. Inortxok ere ez ditu gezurtatu, beraz,
printzipioz onartu behar dut egiazkoak direla. Geroak erranen, honelako egoera muturrekoetan
aunitzetan geroago jakiten baita egia osoa. Baina momentuz hauxe da ageri dena,
eta honekin egin behar dut balorazio hau.
Josuren zintzotasuna, duintasuna eta heroikotasuna agerian gelditu da, eta ni zorretan sentitzen naiz berarekin, erakutsitako adore eta indarrarengatik. Niretako lezio ederra izan da, eta biziki eskertzen diot. Nik ahal dudana egin dut bere alde, eta egiten segituko dut, bistan da. Horretan zalantza izpirik ez. Maite zaitugu, Josu, eta ez dizugu huts eginen! Maite zaituztegu, militante preso miresgarriak, eta ez dizuegu huts eginen! Zuek etxean libre izan arteko onik ez dugu izanen!
Presoen alde beti, eta baldintzarik gabe, jakina. Bainan
honek ez du erran nahi beren alde egiten (ez) den guztiarekin ados egon behar
dugunik, ezta beraiek erraten duten guztiari “amen” erran behar diogunik
ere. Eta aitortu behar dut ortziralean, Josuren adierazpenak (Josurenak ala
bere abokatuarenak? Zergatik ez zuen mezua azaldu bere anaiak, orain arte egin
izan duen bezala?) irakurri nituelarik txundituta gelditu nintzela. Zur eta
lur, minduta eta kezkaturik. Ez nituen espero, eta jokoz kanpo utzi ninduten.
Uribetxeberria hace una llamada a la calma ocurra lo que ocurra
A la espera de que Instituciones
Penitenciaras tome una decisión sobre la libertad de Iosu
Uribetxeberria, este ha lanzado un mensaje a la ciudadanía desde el
Hospital Donostia, donde ha reclamado que «salga como salga yo de aquí,
que no se haga ninguna locura. En ningún sitio».
Ortziralean uholde ikaragarria antolatzen ari zen
Josuren alde, eta Estatu espainola erabat defentsiban zegoen. Defentsiban eta
kezkaturik, Euskal Herri Langilea bere lozorrotik esnatzen ari zelakotz. Eta
burgesiak ulertzen duen hizkuntza bakarra, Euskal Herrian eta Patagonian, indar
harremana da. “Egurra” erran behar nuen, baina denok dakigu indar harremana
hagitzez konplexuagoa dela eta faktore asko sartzen direla barnean.
Urte luzez guztiok egin dugu esperientzia, borrokaz
borroka eta gatazkaz gatazka, oligarkia espainolistarekin, burgesia frantses
etnozidarekin, Euskal Herriko burgesiatxo basko eta nabarreroarekin, eta nahi
dituzuen talde kapitalista ororekin: fabrikan eta lantegian, espetxean eta
kalean, zapaltzaileek konprenitzen duten lengoaia bakarra beren interesen aurka
doan indar harremana da. Borroka da bide bakarra, eta bereziki klase-etsaiak asimila
ezin dituen borrokak, hain zuzen ere. Min gehien eta handien eragiten dioten
borrokak. Kalte gehien egiten diotenak. Berak kontrolpean mantendu ezin
dituenak.
Eta hara non, tentsioa bere gailurrerat iritsia
zenean, manifestazio nazional erraldoi baten bezperan, agertzen diren Josuren
balizko adierazpen ustezko horiek, zeinek erraten baitzioten oligarkia
espainolistari lasai egoteko, militante maitagarri eta miresgarri honen torturapeko
heriotzak ez duela kostu berezirik ukanen beraiendako.
Según ha transmitido a GARA y NAIZ su abogada tras visitarle por la
mañana, el preso enfermo y en huelga de hambre traslada que «quiero
hacer una petición clara a todo el mundo: por favor, salga como salga yo
de aquí, que no se haga ninguna locura. En ningún sitio».
Uribetxeberria asegura que solo lucha por su salud y que solo pide
«dignidad, nada más». Y da las gracias por el apoyo que se le está
transmitiendo, incidiendo en que le aporta «mucha fuerza». El de hoy es
el noveno día de Uribetxeberria en huelga de hambre.
«Los pasos que se han dado en los últimos meses y la situación que tenemos en Euskal Herria son muy positivos, los veo muy bien. Soy optimista con la situación política y con el proceso, vamos muy bien. Ánimo, gracias y un abrazo fuerte a toda la gente. Aurrera bolie!», concluye el mensaje.
«Los pasos que se han dado en los últimos meses y la situación que tenemos en Euskal Herria son muy positivos, los veo muy bien. Soy optimista con la situación política y con el proceso, vamos muy bien. Ánimo, gracias y un abrazo fuerte a toda la gente. Aurrera bolie!», concluye el mensaje.
Aldi eta alde berean, Euskal Herri Langileari erraten
zitzaion, hitzez hitz: “una llamada a la calma”. Zenbat
aldiz ez ote ditugu hitz berberak aditu azken urteetan? Eta zein izan dira
oraingo honetan ondorioak? Burgesiaren intoxikabide eta inkomunikabide guztiek
lau haizetara zabaldu zituzten adierazpen hauek, Estatu espainol hiltzaile eta
terroristari Herri Langileak “lasaitzea” komeni zaiolakotz. Nori gehiago komeni
zaio Euskal Langileriaren haserre bizia “baretzea”? Zertan ari gara hemen?
Noren interesen alde?
Hil ala biziko gudu batean murgildurik zarelarik, ezin
diozu erran zeure etsaiari, zure arerio mortalari, gau eta egun zu torturatzen
dabilen izterbegi zitalari zure aldeko borroka “erokeriarik gabe” eginen dela.
Zeren eta hurrengo segundoan partida galdu baituzu, musean bezala. Ezin diezu
erran musean aurkariei ez duzula hordagorik joko, edota haiek jotzekotan, ez
duzula “eduki!” erranen. Bertzenaz, fini zara!
Eta barkatu, baina, zer da egoera ikaragarri honetan “erokeria”?
Frankismo garaian ez al ziren PNVko burgesak behin eta berriz agertzen “oraingo
gazte eroen erokerien aurka”? Gazte ero horien erokeriek ez al zuten Euskal
Herriaren aldeko borroka berpiztu, eta Euskal Langileria bere lozorrotik
esnarazi, zentzudun guztien “zentzudunkeriek” baino mila aldiz gehiago?
Ondorioak trumilka etorri dira, bistan da, elkarren
gibeletik, bata bertzearen atzetik: Donostiako manifestazioaren debekua,
Gernikako Akordioaren ekitaldi urardotua, Espainiako Auzitegi Naziaren
luzamendu ziniko, hiltzaile eta terroristak, Urkulluren ergelkeria politikero
eta elektoralistak eta azkenik, Mayor Oreja neofrankista muturrekoaren
adierazpen faxistak. Zer espero genuen, bada? Etsaiari hordagorik inolaz ere joko
ez dugula erran eta oraindik mus partida irabazteko asmorik? Noraino lelotu
gaitu erreformisten kalaka zozoak? Nola demontre irabaziko dugu soka tira
izugarri hau?
Zorionez, Herriak aitzina jo du, eta ekimenak,
ekintzak, denetariko jarduerak eta protestak
ugaritzen ari dira. Iruñean desobedientzia zibilaren adibide ederra izan
dugu, preso ohi miresgarri batzuen eskutik. Hori da bidea! Burdina gori delarik lantzen da! Frantses
Iraultzan Danton izeneko iraultzaile batek erran zuen bezala: “Il
nous faut de l’audace, encore de l’audace, toujours de l’audace” !
Ausardia behar dugu, ausardia berriz ere, eta ausardia beti! Espainolistek iniziatiba
hartu dute berriz ere, egoera beren kontrolpean eduki nahian, presoen aldeko
mugimendua indargabetzeko asmoz.
Hurrengo egunetan Josuren eta gaixorik dauden preso
guztien aldeko ekimenak ugaritu eta biderkatu behar ditugu. Lotan eta oporretan
dagoen jendea atzarri, kalera jo eta egoeraren larria adierazi. Erresistentzia
pasiboa, desobedientzia zibila, okupazioak, baraualdiak, manifestazioak eta ahal
den guztia!
Eta haratago ere, Estatu kapitalista, terrorista,
torturatzaile, etnozida eta neofrankista honen aurkako borroka bururaino eraman
behar dugu, erabakimenez, hortzez eta haginez, gaixorik dauden presoak
askatzeko, jakina, bainan hagitzez haratago, militante iraultzaile euskaldun
guztien amnistia osoa eta baldintzarik gabea erdiesteko, Estatu Espainol eta
Frantseseko preso politiko eta iraultzaile guztiak kaleratzeko. Eta
horretarako, iraultza da bide bakarra!
"Gora Euskal Langileria!" oihukatu zigun Josuk,
duela hamabortz egun, hilzorian eta torturapean gatibu zutela. Eta erranak
erran, ni oihu horrekin identifikatzen naiz, eta borroka zein duintasunerako
adore miresgarri horrekin. Biba hi, Josu! Zure bizi-indarra gure eredua da! Ez
dizugu huts eginen! Denok kalera, denok borrokara! Atxik eta jo aitzina!
IRAULTZA DA BIDE BAKARRA!
PRESOAK KALERA, AMNISTIA OSOA!
AMNISTIARIK GABE, BAKERIK EZ!
AZKEN ORDUKO OHARRA:
ErantzunEzabatuGAUR JOSUK ADIERZI DU GOSE GREBA UZTEN DUELA, OSASUN ARRAZOIENGATIK.
GAINONTZEKO EKIMENEK AITZINA SEGITZEN DUTE, BEREZIKI DONOSTIAKO GOSE GREBA HERRITARRA.
AUPA, DENOK KALERA, DENOK BORROKARA!
JOTAKE IRABAZI ARTE!
BURDINA GORI DELARIK LANTZEN DA, ETA ORDUAN EZ ZAIO UR HOTZA BOTA BEHAR! SUA INDARTU ETA HAUSPOTU EGIN BEHAR DA, ETA EZ EPELDU ETA APALDU!
Arrestiri hon,
ErantzunEzabatuEni ere konpreni gaitza beno, hitz horiek min egin deitade. Bena badakigü holako borroketan, presoak ez düala beti azken hitza (gogoan izan ditzagün Josetxo, Daniel, Iñaki eta abarren borrokaldi lüzeak). Aldi hontan, ene ustean pürü, "esker" abertzalearen presionea izan dela pentsa genezake. EAEko hauteskundeen bezperetan holako kasü batek sor ditzazken borroka egoerek, EHBilduren baitan tentsione zonbait sor ditzazke. Beraz hobe,beti ere zonbaiten ustean, egoera "laisaiago" bat, eta haunteskundetan emaitza honen ükeitea. Zerren egiteko? Hori beste upeleko sagardoa dük!
Bakotxa bere eremü eta eskualdean borroka dezagün preso GÜZIAK baldintzarik gabe etxeratzeko.
Amnistiarik gabe, bakerik ez!
Independentzia eta sozialismorik gabe ere, hots!
Xiberotar irakurlea
Biba hi, xiberotar irakurle hori!
ErantzunEzabatuEzinago argi eta eijer erran dük: Amnistiarik gabe, Bakerik ez! hau dük, Independentzia, Sozialismo, Birbatarzün eta Berreüskalduntzerik gabe, Bakerik ez! Alajinkua!
Joxe Migelen eskola nabari dük hire eleetan, lagün, Joxe Migel Beñaran Ordeñanaren argi zirrinta! Eta Eustakiorena ere bai, prefosta! Hein borroka bürüraino eremanen diagü! Jakizak baietz!!!!!
Herriak bizi behar dü! Batasuna borrokan! Euskara Ta Askatasuna!