LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2012/08/02

Siria: bertzelako iritzi eta arrazoiak (2)




SIRIA :
AHOTS ANTIINPERIALISTAK (2)
THIERRY MEYSSAN

 

SIRIAKO ARMADA ASKEA:
IRAULTZAILEA ALA KONTRAIRAULTZAILEA?  

 (2)
Damaskon (Sirian) idatzia, 2012ko uztailaren 23an



MENDEBALDEKOEK ALDEZ AURRETIK PRESTATU DUTE SIRIAKO GATAZKA


Ezaguna da Siriarekin amaitzeko Mendebaldekoen borondatea, eta honek gaur egun gertakariak esplikatzeko aski eta sobera da.Gogora ditzagun hemen zenbait egitate, zeinek ez dute inolako zalantzarik uzten gertakarien aldez auttetiko pentsatzeari dagokionez.



Siriari gerra egiteko erabakia, George W. Bush presidenteak hartu zuen Camp David-en egindako bilera batean, 2001eko irailaren 15ean, New York eta Washingtongo atentatu ikusgarriak izan ondoren. Aldi berean Libian esku hartzea aurreikusia zen, erakusteko operazio-eszenatoki bikoitz batean ekintza-ahalmena erakusteko. Erabaki hau Wesley Clark, OTAN/NATOko buruzago goren ohiaren lekukotasunak frogatzen du, zeina aurka agertu baitzen.


2003an, Bagdadeko erortzearen nahas-mahasean, Kongresuak bi lege onartu ditu  (Syria Accountability Act), presidenteari agindua emanez bi gerra prestatzeko, bata Libiaren kontra, bertzea Siriaren aurkakoa.

2004an, Washingtonen Siria akusatu du, bere lurretan suntsimen handiko armak ezkutatzen zituela, Iraken aurkitzen ez zituztèn berberak. Akusazio hori bertan behera gelditu da onartu zenean arma horiek ez zirela sekula santan existitu, eta Irak inbaditzeko aitzakia hutsa izanak zirela. 

 

2005ean, Rafik Haririren asasinatzearen ondoren, Washington Siriaren aurkako gerran sartzen saiatu da, bainan ez du erdietsi, Siriak bere armada Libanotik erretiratu duelakotz. Orduan, Estatu Batuek testigantza faltsuak sustatu izan ditu el-Assad presidentea akusatzeko, berak atentatua manatua zuela, eta salbuespenezko epaitegi nazioarteko bat sortu dute bera epaitzeko. Baina beren akusazio faltsuak erretiratu behar izan dituzte, beren manipulazioak agerian gelditu direnean.


2006an, Estatu Batuak “Siriako Iraultza” prestatzen hasi dira, “Syria Democracy Program” sortuz. Afera zen Mendebaldearen aldeko oposizio taldeak sortzea eta finantzatzea (“Justizia eta Garapenaren aldeko Mugimendua”, adibidez). Estatu departamenduaren finantzatze ofizialari, CIAko finantzatze sekretua gehitu zaio, Kaliforniako elkarte baten bidez, “Democracy Council”.

2006an, beti ere, Estatu Batuek Israeli Libanoren aurkako gerra baten azpikontrata egin diote, Siria tartean sartzeko esperantzan eta bertan esku hartzeko itxaropenarekin, bainan Hezbollah-ren garaipen lasterrak plan hau zapuztu du. 


2007an, Israelek Siria erasotu du, instalazio militar bat bonbardatuz, “Orchard operazioa”. Bainan orduan ere, Siriak bere odol hotza atxiki du, eta ez da gerrara erakarria izan. Indar Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren egiaztatze ondorengoek frogatu dute ez zela gune nuklear bat, israeldarrek errana zuten bezala.

2008an, OTAN/NATOk urtero “Bildeberg Group” gisa antolatzen duen bilkuran, “Arab Reform Initiative”-ko zuzendariak, Bassma Kodmani, eta “Stiftung Wissenschaft und Politik”-eko zuzendariak, Volker Perthes, laburki azaldu zuten Gotha europar-amerikarraren aitzinean Sirian Aliantzaren esku hartze posible baten abantaila ekonomiko, politiko eta militarrak.


2009an, CIAk martxan jarri ditu Siriari begirako propagandarako tresnak, “BaradaTV” bezala, Londresen kokatua, eta “OrientTV” Dubain kokatua.

Elementu historiko hauei gehi diezaiogun bilkura bat izan dela Alkairon, 2011ko otsaileko bigarren astean, eta bertan, John McCain, Joe Lieberman, Bernard Henry-Lévy, Libiako pertsonalitateak, Mahmud Jibril, adibidez, (orduan Jamahiriyako bigarrena) eta Siriako pertsonalitateak: Malik al-Abdeh eta Ammar Quarabi. Bilkura honek eman zuen seinalea operazio sekretuak abiatzeko, zeinak batera hasi baitziren Libian eta Sirian (otsailaren 15ean Benghazin eta 17an Damaskon).

 

2012ko urtarrilean, Estatu Batuetako Estatu eta Defentsa Departamenduak lan talde bat osatu zuten “The Day After. Supporting a democratic transition in Syria”, zeinak elaboratu zuen, aldi berean, Siriarentzako Konstituzio berria eta gobernu programa bat.


2012ko maiatzean, OTAN/NATOk eta CCGk (Golkoko Kooperazio Kontseilua, GKK, Emirerri arabiarrak biltzen dituen egitura politiko-ekonomikoa), martxa ezarri zuten “Working Group on Economic Recovery and Development of the Friends of the Syrian People” taldea, zeina presidentzia alemaniar eta emirerriena baita. Bertan, siriar-britaniarra den Ossam el-Kadi ekonomistak Siriako ondasunen partekatze bat egin zuen, Koalizioko partaideen artean banatzeko, “biharamunean” (hau da, Siriako erregimena OTAN/NATOk eta CCG/GKKk uzkaili ondoren).   


 Honaino Thierry Meyssan-en artikulua. Hurrengo zatiaren izenburua hauxe da: "Iraultzaileak ala kontrairaultzaileak?", eta bihar-etzi argitaratuko dugu orriotan.

 
   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina