LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2012/08/02

Borroka garaia da! Eztabaidak (3)


BORROKA GARAIA DA!
EZTABAIDA BATEN OIHARTZUNAK (3)


 
 
 
Euskal Herriko egoerari buruzko textu eta artikulo gehienak erdaraz egiten dira. Bai ezker abertzaleari buruz direnak bai “garaia berriaren” apologiari buruz-koak ere bai. Ez dakit. Egia esan, textu kritikoak edo iraultzaile ikuspuntu batetik egindakoak orokorrean gutxi dira. Gara-n noizean behin? umm.. edo hobeto esan dezakegu ia ez daukatela lekurik. Garai batean bazeukaten lekurik, borroka armatuaren aurka aritzeko adibidez..Gaur egungo eztabaida limitatuagoa dagoela argi uzten.EH indymedia batzuetan edo lapiko kritikoan, baina konkrezio gutxirekin, no metiendo mucho los dedos en las llagas edo…gero blog hau dago, eztabaidarako eta hausnarketarako irla bat. Uste dut hemen euskararen erabilpena Gara-n bezala dela, %30 gutxi gora behera.

Beno, badaude ere bai web batzuek kritika maltzurrak burutzen dituztela baina ez dute inoiz azterketa politikorik plazaratzen. Soilik lelo batzuk gehi copy paste, lelokeriak hain zuzen. Seriotasun falta izugarria. 

Ia besterik ez dago.

Hausnarketa txiki bat egin nahi dut: “Euskal mundua” pasibitatean murgildurik al dago?. Zergatik beti eskatzen?. Uste dut blog honetan irakurleen kolaborazioak onartzen direla, ba hor daukagu bitarteko bat euskarazko artikuluak eta hausnarketak bidaltzeko. Argia, gara, berria eta beste entepresak ezkerreko abertzaleen -stablishment- zonaldetik ez dira irtetzen. Beraz ez dut uste hizkuntz gerra dagoenik edo burges txikien arazo bat dagoenik. Bitarteko gutxi daude eta euskaldunon pasibitatea nagusitzen da.

7.- Ekainak26gorairaultza:  26/07/2012 a las 22:33
 
 Esan nahi nuke asko gustatu zaidala zure erantzuna, baina berau irakurtzean askotan bururatzen zaidan galdera bat etorri zaidala burura berriro ere…Agian militante gazteenon autoestimua behin eta berriro bizkarrean ez latigatzeko balioko du, batez ere jakitun garelako borrokaren katea neurri batean eten bada (ezetz espero dut) gure belaunaldiaren ardura izan dela.

Baina bestalde jakinda ere jasandako errepresio bortitzaren aurrean zutik iraun eta militante gisa formatu eta baldintza ezin eskasagoetan hausnarketak burutu eta plazaratzeko gai izan garela, egunerokoan borrokan jarraitzen genuen bitartean.

Beno harira: Nire galdera da ea askotan aipatzen de gabezia ideologikoa berria den edo beti existitu den ezker abertzalean. Esan nahi nuke ea garai batean militantzia ideologikoki formatua zegoen edo ez.

Galdera hau bururatzen zait askotan ideologikoki jantzitzat nituen militante “zahar” askok defraudatu nautelako, baita urte luzetan dena eman eta kartzela atzean utzi dutenak ere. Honelakoetan pentsatu izan dut: gu ideologikoki gaizki ibiliko gara baina garai hartan ere ez dirudi bada soberan zebiltzanik….

Ez dakit, agian zuk KASkide ohi bezala argitu dezakezu hau…

 
 Aupa, Nik neuk!

Egia erraten badizut, txundituta utzi nauzu zure iruzkinarekin, bertan arrazoi sendo aunitz agertzen direlakotz, eta egia borobilak. Asko identifikatzen naiz erran duzun gehienarekin. Azal dezadan, bada:

Oraingo Ezker Abertzalea erraten dut, eten eta haustura taktiko-estrategikoa gertatu delakotz. Hori ukatzerik ez dago, ezta? Madrilen Arnaldo Otegik erran zuen bezala, “la M sobra y estorba” esaldi gogoangarri (askorendako hagitz mingarri…) eta historikoa… Hortik aitzina, norberaren analisiak: batzuek Ezker Abertzalearen jarraipen eta kontinuitate historikoa azpimarratuko dizute, eta egia da, neurri handi batean arrazoi dute; bertze batzuok, aldiz, nahiago dugu etena eta jauzi kualitatiboa azpimarratzea, eta horregatik erabiltzen dugu “oraingo Ezker Abertzalea” erramoldea. Uste dut ez dela peioratiboa bere horretan, izendapen aski objektiboa dela. Kaxu! Berze norbaitek hoberik asmatuko balu, hura erabiliko nuke! Kontua ez baita jendea mintzea, eztabaida teoriko-politikoan eta taktiko-estrategikoak arrazoi garbiak azaltzea, datu eta data aratzak eta argudio gardenak plazaratzea baizik.

 


Garai batean Aralarkoek eta PNVoek beraiek bertze erramolde batzuk erabiltzen zituzten “Ezker Abertzale ofiziala/ofizialista”, eta haiek “Ezker Abertzale zibil eta zabal” (gainontzekoak itxiak eta militarrak bagina, harrapazak/k zangotik!). Istorio hauek “iraganeko kontuak” dira, antza denez (atzo goizekoak ditun/k!!!), zeren eta Ezker Abertzale osoa Bildun, Amaiurren eta EHBilldun elkartu delakotz. Den-denak? Ez! Gutti batzuk kanpo gelditu gara -mmm Goscinny eta Uderzoren pertsonaien ildotik? Pretentziosoegia, apika, ezta? Tira, umore bako iraultza, gorringo bako arraultza! … –
 geure borondatez, gainera, eta horregatik asmatu dugu izendapen hau. Lehengo Ezker Abertzalekoak ginen, are gehiago ENAMekoak, jakina, bainan oraingo Ezker Abertzalekoak ez. Bistan da, hori modu paulatino eta progresiboan gertatu da, eta niri dagokidanez, lehendabiziko haustura Batasunarekin izan zen, 2007ko urtarrilaren 25ean (dokumentu idatzia badago, nahi duenarendako, eta lekukoak ere bai…) eta azkena, 2012ko ekainaren 8an, LABekin (horretaz informazio ugari eta handiagoa badago, nihaurrek publiko egin dudalakotz, egoeraren larria eta hondoratze teoriko-ideologiko zein poltiko-praktikoa atzeraezina zela ikusirik, “armairutik ateratzea” erabaki dudalakotz). Beraz, bortz urte t’erdi eman ditut haustura mingarri honetan, kontuok eta aferok hausnartzen… eztabaidatzen, idazten, biltzen, elkartzen ….Hortik aitzina, saiatzen naiz euskaldun komunista iraultzailea izaten, jakinik erdipurdiko militante astun eta kalakari bat bertzerik ez naizela, beti eta betidanik bezala… 

Arrazoi duzu, hemen, ene idazkian, ez da deus ere ezkutatzen, argi dago bide berriarekiko ukazioa. Baina kontuz, badakit pelma nazizela, bainan ukazio hori dialektikoa da. Den dena ez da arbuiagarria taktika eta estrategia berrian, eta horregatik Euskal Herri Langileak begi onez (gehiengo oso handiz!!!) ikusten du. Garbi dago, denondako, aurreko estrategia egoera limite batera iritsia zela (gehien bat GURE (eta hor ni barne nago, noski baino noskiago eta jakina baino jakinago!!!!) akats eta hanka sartzeengatik. Inpasse batera iritsiak ginen, hori zozoenak eta itsuenak ere ikusten zuen. Dekalogoak hauxe azpimarratu nahi du: borroka armatuaren amaiera, borroka iraultzaile sozial eta nazional GUZTIEN amaiera dea? Nork bere erantzuna eman behar dio galdera funtsezko honi. Nik neurea emana diot honezkero.

 
Ni ere KASkidea izan nintzen, ASKidea, zehazkiago, hori kontu jakina da, eta publikoa. Eta aurreko iruzkin batean aipatu dut ASK-k bere garaian egin zuèn autokritika eta zuzentze prozesua. Herri mugimenduetan hanka sartze eta desmasia galantak egin genituen. Borondate onez, hobe beharrez, nahi duzun guztia, bainan hanka sartze itzelak eta makurkeria aunitz. Nik neuk egin nituen, eta lotsatzen naiz horregatik, eta bizitza guztian ahalketuko naiz orduan egindakoaz. Autokritika egin genuen, ardurak utzi genituen, oinarriko lan eta borroka militanteetara itzuli eta saiatu ginen, zuzen ala oker, gure indar guztiez geure akatsak konpontzen. Garai eder, gogor eta nahasi haietatik amistade sendoak gelditu dira, eta ez bakarrik “alde batekoekin”, KASeko lagun, adiskide eta burkideekin. Hamaika urte Euskal Herritik kanpo eman ondoren, espetxetik atera eta “bertze aldekoekin” ere elkartzen naiz, elkar agurtzen dugu, eta aunitzetan, errespetua, begirunea, sinpatia, are eta estima handia ere daude gure artean. Hori da bizitza honetan gelditu zaidan ondarerik ederrenetarikoa.

 
Nik neuk, ikusten duzunez, erabat ados nago zurekin bertikaltasun/bertikalkeria eztabaida horretan. Gauzak aunitzetan -gehienetan?- ez ziren oso ongi egiten. Estrategia politiko-militarrak horretan eragina zuela? Dudarik ez, bainan ez beti eta ez erabat. Froga da oraingo estrategia “poltiko” hutsa dela, “zibil-herritarra” nahiago bada (ez dut peioratiboa izan nahi,ea zein den terminorik egokiena oraingoa deitzeko…), eta eztabaidak ez direla hobetu. Ala bai?

Eta kontu xume bat: lehen gauzak hain gaizki egiten baziren ere, honek xuritzen al du orain egiten ari dena? Batzuendako bai, bertzeondako ez. Seguraski lehengo helburu, bitarteko eta ildoekin ados geundelakotz, eta oraingoekin ez. Horregatik bakarrik? Eztabaida zabalik dugu…

Nik neuk, lehengo garaiez eraten duzun guztierekin -edo gehienarekin, bederen- ados nago erabat: Nafarroako HBri inposatu zitzaiona, AEKn burututako zuzenkeriak eta astakeriak, bertze Herri Mugimendu askotan ere obratutakoak, HASIri egindakoa, (horretaz noizbait autokritika eginen dugu? Nik neurea egina eta prest dut, ñabardura aunitzekin, jakina, bainan hor ez genuen zuzen jokatu, ez zen benetako eztabaida teoriko-ideologikorik izan, ez zen HASIren autonomia errespetatu, bertikalkeria lotsagarrienarekin jokatu genuen, ez zen zintzo, zuzen, agerian eta arrazoi sendoz garaitu, eta abar, eta bar… Horretaz eztabaidatzeko prest nago edonon, edonorekin, HASIko militantzia ohiari hori eta gehiago zor diodala iduritzen zaidalakotz….)

 

Formazioaz diozuna egia da, eta esperientzia historiko guztiek konfirmatzen dute mugimendu iraultzaileak erreformista, sozialdemokrata edota likidazionista bilakatzen hasten direnean, desagertzen den lehendabiziko gauza.miitanteen formazio teoriko-kritikoa dela. Eta bigarrena, barne eztabaidaren maila politiko-ideologikoa, eta hirugarrena, erabaki taktiko-estrategikoei buruzko gardentasuna. Eta ENAM ez da salbuespena izan, lege honen konformazio distiratsua baizik! Jakina, mundua aldatzeko, kapitalismoa suntsitzeko, iraultza sozialista egiteko, komunismoa eraikitzeko, kristoren gogoeta eta eztabaidak egin behar dira, luzeak, aspergarriak, mingarriak, astunak (hasi Marx, Engels, Lenin, Bakunin eta Malatesta irakurtzen, to!). Sistema kapitalista eta inperialista “ezkerretik” kudeatu eta gobernatzeko, aldiz, ez da hainbertzee espantu behar. Aski da (Burgesien)Unibertsitateetan tretabutako gestore eta kudeatzaile profesional eta jatorrak. Baina gu zer gara, “ezkerrekoak” ala sozialista iraultzaileak? Hau da, kapitalismoa “ezkerretik” kudeatu nahi dugu (horretan mundu osoko sozialdemokraziak 150 urte bederen eman du, “nihil novum sub sole”…) ala euskal iraultza sozialista -eta komunismoranzko trantsizioa- egin nahi dugu?

Ados nago zurekin erabat: iraultzaile sentitu edota izan nahi dugunok, azken 60 urteetako bilan historikoa egin behar dugu, ez oraingo Ezker Abertzalearena bakarrik. Baina nonbaitetik hasi behar, ezta? Eta urgenteenari heldu… Bainan arrazoi osoa duzu, nire ustez. Nik behinik behin ez dut horretan didarik egiten. Zalantza izpirik ez.

Euskara eta komunismoa dela-eta: ni gauza ororen gainetik euskalduna naiz, zeren hori baita nire nortasun eta identitate etniko, kultural eta nazionala. Eta Euskal Herriak duen arazo nagusia, ene ustez, etnozidioaren asken fasean aspaldian sartu ginela da, eta ikaragarriagoa dena, ez garela ohartu! Horretan bat nator erabat Joxe Manuel Odriozolarekin. Bidenabar, behin eta berriz pelma izateko, erran dezadan neure blogean horri buruzko eztabaida zabaldu dudala:

euskaliraultzasozialista.blogspot.com.es

Bertan parte hartu nahi baduzu, ateak zabal-zabail dituzu! Areago oraindik, blogaren kudeagintzan eta eraikuntzan parte ahartzeko prest bazaude, ni zoriontsu, zinez eta benetan!!! Nirekin harremanetan jarri, eta aurrera! Eztabaidagune euskaldunak behar ditugu, eta hori da nik egin nahi dudan ekarpena. Blog kolektibo bat nahiko nuke, baina horretarako burkide eta lankide behar ditut (ez halabeharrez gogaide eta irizkide, jakina!). Animatzen zara?

Bertze kontu bat “euskalherriasozialista.blogspot.cm.es” blogean etnozida espainolista bati eman niòn erantzun gogorra zuk irakurtzea gustatuko litzaidake, benetan. “Greba orokorraz haratago, estrategia iraultzailea behar dugu” testuko iruzkinetan aurkituko duzu, irakurri nahi baduzu. Espainolez egin nuen, bistan da, iruzkin maltzur espainolista Espainolez iritsi zelakotz. Kontent gelditu nintzen emandako egurraz, eta momentuz fundamentalista etnozida espainolista “iraultzaile” (bai to! kontrairaultzaleal dittuk/k, betidanik!) eta “komunistak” (zakurraren bibolina! inperialista txobinista eta kolonialista batzuk dittuk/n, eta hori V. Biltzarretik honat, eta lehenago ere!!!!) kalmatu bide dira. Noiz artio? Ezin jakin, temoso eta gogaikarri hutsak direlakotz, duela 60 urtetatik, bederen…

Bukatzeko: Matxino Eskolak, edota Eskola Gorriak, aurera! Euskal Herrialdeetako herri, hiri eta auzo guztietan antolatu beharko genituzke. Konta nirekin! Gure herrian bertan hiruzpalau urte badaramatzagu Eskola Gorria antolatzen eta materialak baditugu, zuen eskura. Euskara hutsez, prefosta! Animo!

Besarkada handi bat, bihotz-bihotzez, laguna!

Izan ongi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina