PRESOAK KALERA, AMNISTIA OSOA !!!
AMNISTIARIK GABE, BAKERIK EZ !!!
EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA :
INDEPENDENTZIA!
SOZIALISMOA!
BIRBATASUNA!
BERREUSKALDUNTZEA!
Egoera larri eta nahasi honetan ahalik eta informaziorik zabalena eman nahian, ondoren agertuko ditugu azken orduetan argitaratu diren albisteak, inolako iruzkin eta ohar kritikorik gabe. Hori geroko uzten dugu. Hona hemen, beraz, EPPKren agiria, BERRIA egunkarian agerturiko albistea, eta BERRIAko kazetari baten analisia:
Euskal presoak
Gaixorik larri dauden presoak, espetxealdia
luzatu dietenak eta baldintzapean direnak berehala askatzeko eskatu du
kolektiboak. Uste du mobilizazioek eta nazioarteko "erabaki eta
aginduek" jokaleku berri batera igarotzeko abagunea ematen dutela.
2012-08-23
Euskal presoak
Konponbiderako aukerak
zabaltzen ari direla dio EPPK-k
Uste du mobilizazioek eta nazioarteko «erabaki eta aginduek» jokaleku berri batera igarotzeko abagunea ematen dutela
Gatazkaren gako politikoei heltzeko eskatu die estatuei, «min gehiago egon ez dadin»

Erredakzioa
- Salbuespen neurriak kendu
- Askapen prozesuan aurrera
Euskal gatazkaren konponbiderako eta, bereziki, euskal
presoen auziari irtenbide bat emateko aukerak zabaltzen ari direla uste
du EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak. BERRIAra igorritako ohar
batean, EPPK-k dio euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioek,
batetik, eta nazioarteko «erabaki eta aginduek», bestetik, «abagunea»
eskaintzen dutela «salbuespen egoeratik aukera politiko berrien
jokalekura igarotzeko».
EPPK-k adibide gisa jarri du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiako Auzitegi Gorenaren 197/2006 doktrina edo Parot doktrina deiturikoa errefusatu izana. «Europak espetxe politika kriminalaren denbora amaitu dela agindu du. Espetxe politika pitzatzen hasi da. Salbuespen neurrien garaia amaitu da». «Amaieraren hasieran gaude», nabarmendu du.
Nolanahi ere, EPPK-k salatu du orain arte bi estatuek gatazkaren gako politikoak «enoratzen» eta haren ondorioak «manipulatzen» aritu direla, «nazioarteko begien ulertezinaren aurrean». Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren iritziz, baina, jarreraz aldatu eta «zentzuzko bideari ekiteko garaiz» dabiltza oraindik ere bi estatuak.
Horren harira, EPPK-k bere prestasuna agertu du ezker abertzalearen estrategiari jarraiki urrats berriak egiteko. Baina bide horretan ezinbestekotzat jotzen du gatazkaren «gako politikoei» heltzea, «sufrimendu eta min gehiago ez egoteko».
Gai horrekin lotuta, EPPK-ko kideek jasandako eta eragindako sufrimenduari buruzko gogoeta jasotzen du oharrak. «ETAn aritu eta gure Kolektiboaren parte diren kideek seguruenik ongi asko ezagutzen dute atal hau, norberaren mina eta besteri sortutakoa. Zama pertsonal handia da daramaguna adierazpen anker, faltsu eta manipulatzaileei erreparatzeko. Sufrimendu eta min gehiago ez egoteko gako politikoari heltzea baino ez dago».
Gatazkaren ondorioei dagokienez, berriz, EPPK-k Espainiako eta Frantziako estatuei eskatzen die 197/2006 doktrinapean dauden presoak, behin-behinean daudenak eta gaixotasun larriak dituztenak aske uzteko. Halaber, presoen sakabanaketa amaitzea galdegin du. «Euskal Herrian elkartu behar gaituzte prozesuari gure ekarpena egiteko».
Uribetexebarria, eredu
Josu Uribetxebarriaren «muturreko egoerari» buruzko hausnarketa batekin hasi eta amaitu du bere oharra EPPK-k, eta haren borroka gainontzeko presoentzat eredugarria izaten ari dela dio. Halaber, Mikel Egibar presoaren senideek duela bi aste izandako auto istripua eta Iñaki Erro presoaren egoera gogoratu ditu presoen kolektiboak.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren oharra
Salbuespen neurriak kendu
Askapen prozesuan aurrera
Sumindurik asaldatu gara. Josu Uribetxebarria kidearen
muturreko egoerak asaldarazi gaitu. Oinarrizko eskubidea ezagutzeko,
askatasunarena, bere egoera larria mugara eraman behar izan du. Josuren
jokabideak harrotasunez betetzen gaituen bezala, Gobernu espainolaren
jarrera miserableak gure salaketa bortitzena merezi du. Auziak egoera
orokorra islatzen du eta egoera horri erantzun diogu espetxe orotako
protestaldiarekin.
Izan ere, Ezker Abertzaleak bere estrategia politikoa berritu duela hilabete luzeak pasatu dira, ibilmolde demokratiko hutsean egindako ibilbidea. EPPK-k atxikimendu zuzen eta zalantzarik gabekoa eskaini dio norabideari, posizio politiko berrian barna hilabete batzuk ere igaro ditugularik.
Gure Herria preso duten bi estatuek aldiz, inolako posizionamendu eta pauso politiko berririk ez dute gauzatu, Euskal Herrian, estatu bion lurraldeetan eta baita nazioartetik ere hala egin dezaten ahotsak gero eta hedatuagoak izan arren. Alde guztietan hainbeste sufrikario sortu duen gatazka politikoa bera abertzaleon imajinario kolektiboaren asmakizuna bailitzan dihardute arinkeria eta harrokeria handiz. Gatazkaren gako politikoak enoratzen eta haren ondorioak manipulatzen. Zertan ari dira nazioarteko begien ulertezintasunaren aurrean?
Ez gara gu izango maltzurkeria horietan eroriko garenak. Sufrimenduaz eta minaz ezagutza zabala dugu eta inori ez diogu desiratzen. ETAn aritu eta gure Kolektiboaren parte diren kideek seguruenik ongi asko ezagutzen dute atal hau, norberaren mina eta besteri sortutakoa. Zama pertsonal handia da daramaguna adierazpen anker, faltsu eta manipulatzaileei erreparatzeko. Sufrimendu eta min gehiago ez egoteko gako politikoari heltzea baino ez dago. Ezker Abertzaleak ausarki irekitako bideen aurrean estatuek entzungor, temati eta beldurti dihardute baina aukera saihesten ezingo dute denbora askoz gehiago eman, interes propiotik goiz ala berantago heldu beharko diotelako aferaren muinari. Izan dadin inori kalte gehiago eragin aintzin!
Espainia eta Frantziari, iraganeko eskemetan jarraitzeko temakeria amaitu zaie. Krisi ekonomiko-politikoak, salbuespen egoeratik aukera politiko berrien jokalekura igarotzeko abagunea eskaintzen digu. Arrazoia eta demokrazia inposatzen dira, euskal herritarren exijentzien formarekin izan ala Estrasburgoko erabaki eta aginduaren 'lege-zamarekin' izan. Zentzuzko bideari ekiteko garaiz dabiltza, egoera politikoa jasangaitza bilakatzen ari badira ere.
Prozesu Demokratikoak bultzada, urrats eta ekimen ausartak behar ditu. Euskal preso politikoon egunotako mobilizazio orokorrak, protesta eta baraualdiak, norabide garbia erakusten du. Europak espetxe politika kriminalaren denbora amaitu dela agindu du. Espetxe politika pitzatzen hasi da. Salbuespen neurrien garaia amaitu da. Sakabanaketaren bizitza agortu da, Euskal Herrian elkartu behar gaituzte prozesuari gure ekarpena egiteko. Amaieraren hasieran gaude, ez horregatik garai erraz eta xamurretan, borroka garaia da eta lortuko dugu! Orain berehala bahituak dituzten kide guztiak kaleratu behar dituzte: doktrinapean espetxealdia luzatu dieten kideak, kondizionalean direnak, eta noski gaixo larri ditugun kide guztiak etxeratu behar ditugu. Espetxeak hustu eta plazak bete arte!
Josuk kaleratua behar du duintasunez bizitzeko, kaleratua behar zukeen aspaldidanik. Hire tinkotasun eta samurtasuna barruan zeramazkiagu, biziko haiz gurekin betirako! Animo, Josu, senide eta lagunei! Animo Iñaki Erro kideari ere ama zendu berriari azken agurra emateko ekarri-eraman krudela izan baitu gaixorik izanda.
Ezin aipatu gabe utzi Mikel Egibar kidearen senideek bisitatik bueltan izandako istripu larria, zeinaren ondorioz oso larriki zaurituak izan baitira emazte eta seme-alabak. Senideentzat sakabanaketa heriotza korridore izaten jarraitzen duela oroitarazi digun istripua. Gure adore handiena ere Mikeli eta haren senideei!
Azkenik txaloa zuzendu nahi diogu gurekin batera protestaldi honetan aldez edo moldez parte hartzen ari zareten herritar orori, izan baraurik ala kateaturik!
Euskal Presoak Euskal Herrira, amnistia-autodeterminazioa!!
EPPK
2012ko abuztuan

Uribetxebarriak gose greba utzi du,
«bizitza lehenetsita»
«Muturreko larritasun egoerara» heldu da, eta adierazi du osasunaren eta askatasunaren alde borrokan segituko duela
Hodei Iruretagoiena
Donostia
Josu Uribetxebarriak gose greba uztea erabaki zuen
atzo, bi asteren ondoren. «Berak argi zeukan hasieratik bere bizitzaren
eta askatasunaren alde ari zela borrokan», azaldu du Fran Balda Herrira
mugimenduko kideak, eta argi utzi erabakia «erabat pertsonala» izan
dela. Baldak esan du presoaren osasun egoeraren «muturreko larritasuna»
izan dela arrazoi bakarra: «Bere bizitzagatik hartu du erabakia, eta
adierazi du bere osasunaren eta askatasunaren alde borrokan jarraituko
duela». Goiena agerkariari egindako adierazpenetan, presoaren anaia
Jabier Uribetxebarriak zehaztu du sendagileek aholkatutako
erradioterapia tratamendua jaso ahal izateko utzi behar izan duela gose
greba Arrasateko presoak. Tratamendu hori egin ahal izateko,
derrigorrezkoa da indartsu egotea, eta azken egunotan Uribetxebarriak
indar asko galdu duela azaldu du haren anaiak. Goizean, zorabitu eta
lurrera erori dela ere esan du.
Donostiako Ospitale atarian egindako adierazpenetan, Fran Baldak esan du ezin litekeela ulertu zein interes politiko dauden egoera hori luzatzeko, «mendekua ez bada». Gauzak hala, Herrira mugimenduak mobilizazioak eta presio soziala areagotuko dituela iragarri du: «Euskal gizarteak hartu behar du lekukoa, Josu zein beste hamahiru gaixo larriak askatzeko». Erietxe atarian bertan izan ziren atzo Donostiako Piratak, Gasteizko blusa, neska eta zanpantzarrak eta Bilboko konpartsetako kideak. «Josuri, bere senide eta lagunei, eta gose greban direnei gure babesa eta maitasuna ekartzera etorri gara», esan zuen Txori Barrote konpartsako partaide Haize Goikoetxeak.
Donostiako Ospitalean gose greba mugagabean diren hamabi lagunek berriz, protestarekin jarraitzeko asmoa adierazi dute. Batzuek hamahirugarren eguna dute baraualdian, eta ahultasuna nabaria zaie. Bataz beste, hamar kilo inguru galdu dituzte.Hamabi lagun hauek dei egin diete herritarrei Donostiako Ospitalean egiten ari den gose grebara batzeko, gaur goizeko 11:00etatik aurrera. Euskal Herri osoan zehar mobilizazioak ugaltzeko deia ere egin dute Herrira mugimendutik: «Kalean egoteko unea da. Egoera hau ezin da errepikatu».
Orain artean bezala, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean elkarretaratzeak egiten dituzte egunero, Gobernu Ordezkaritzen aurrean. Baionan, baraualdia egingo dute gaur Espainiako Kontsulatuaren aurrean, eta egunero elkarretaratzeak egingo dituzte arratsaldeko lauetan. Bilbon kalejirarako deialdia egina du Herrira-k ostiralerako, 12:30ean Eliptika plazatik. Herriz herri ere hainbat protesta egiten ari dira, eta asteburuan zehar ere mobilizazio ezberdinak izango dira. Herenegun Buenos Airesen (Argentina) ere manifestazioa egin zuten ehundaka herritarrek, Euskal Herriaren Lagunak elkartearen deiari erantzunez.
Espetxeetan ere protestekin jarraitzen dute. Etxerat elkarteak jarkinarazi duenez, 558 preso ari dira borrokaldian, 71 espetxetan. Hauetako gehienak gose greba mugagabean dira, eta askok hamar eguntik gora daramate horrela. Etxerat-ek jakinarazi du preso asko ondorioak nabaritzen hasiak direla. Gose greba mugagabean ez daudenak baraualdiak, itxialdiak, elkarretaratzeak... egiten ari dira. Bestalde, herenegun espetxera itzuli zutenGonzalo Rodriguez presoa, giltzurruna puztuta zuela-eta bi egun erietxean igaro ondoren.
Fiskaltzak zer esango zain
Bitartean, Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku dago Uribetxebarria aske uzteko erabakia. Astelehenean, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak esan zuen Espetxe Zuzendaritzak bidalitako txostenak ez zirela nahikoa, eta erabakia atzerarazi zuen horrela. Atzo, Angel Yuste Espetxe Zuzendaritzako idazkariak esan zuen «baliozkoak eta erabakigarriak» zirela txosten horiek. Dena den, Fiskaltzak esku artean ditu irtzia eman ahal izateko eskatu zituen agiri guztiak. Herrira-k «aitzakia onartezintzat» jo zituen halako gorabeherak, egoera «oso larria» dela argudiatuta.
Gose greba uzteko presoaren erabakia «txalotu» egin du ezker abertzaleak, «duintasunez bizitzeko eskubidearen defentsari» eutsi baitio, «heriotzera zigortu» nahi duten arren. Dena den, Uribetxebarriaren egoerak oso larria izaten jarraitzen duela gogoratu du Maribi Ugarteburu bozeramaileak, eta ahaleginak biderkatzeko deia egin die herritarrei. PPko Leopoldo Barredak, aldiz, gose greba eta horren inguruan sortutako babesa «antzerki hutsa» izan direla esan du. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak berriz, «gaixotasuna hain aurreratua» duten presoak aske uztearen alde egin du, nahiz eta «zaintzapean mantendu» behar direla uste.

Herrira-k azpimarratu du «giza eskubideen apologia» besterik ez duela egiten
Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen
ordezkariak herenegun Auzitegi Nazionalera txosten bat igorri zuen
azkenaldian gaixotasun larriak dituzten presoen aldeko
elkarretaratzeetan «terrorismoaren gorazarrea» egin ote den iker dezan.
Herrira mugimenduak erantzun du giza eskubideen apologia baizik ez duela
egiten. «Hemen ez dago bestelako apologiarik. Hemen egiten dugun
apologia da Josu Uribetxebarria askatu egin behar dutela, eta gaixotasun
larriak dituzten beste 13 presoak ere aske utzi behar dituztela»,
azaldu du Sergio Labaien Herrira-ko eledunak. Haren ustez, delitu
bakarra Espainiako Gobernuak egin du, presoen eskubideak urratzen ari
delako. «Mehatxu guztien gainetik, Herrira gaixotasun larriak dituzten
presoen eskubideak aldarrikatzen jarraituko du», gaineratu du Labaienek.
012-08-23
Hizpideak
Bizitzea lehenetsi du
Xabin Makazaga
xmakazaga@berria.info
Uribetxebarria aska dezatela eskatzeko Herrira-k Iruñean eginiko elkarretaratzea. / IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
Josu Uribetxebarriak hamabost egun egin ditu gose
greban, aske utz dezaten. Atzo utzi zuen Donostiako Ospitaleko
baraualdia, eta, hirugarren gradua emana dioten arren, baldintzapeko
askatasuna noiz jasoko zain dago minbizia hilurreneko fasean duen
presoa.
Espainiako Espetxe Erakundeen Zuzendaritzak oniritzia eman zion Uribetxebarria aske uzteko prozedurari, baina Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak askatzeko erabakia trabatu nahiago izan du, prozedura atzeraraziz. Noiz arte? Ikusteko dago; baina, Uribetxebarriaren egoera larria aintzat hartuta, agerikoa da beranduegi iristeko arriskua.
Uribetxebarriaren egoera bertsuan, beste hamahiru euskal preso daude gaixotasun larri eta sendaezinekin, Espainiako legediak aurreikusten duen onura jasotzeko zain. Eta gaixo dauden preso horiek aska ditzatela eskatzeko, ia 550 presok hasi zituzten gose grebak eta bestelako protestak Espainia eta Frantziako espetxeetan; atzo hamaseik utzi zioten. Gaixo diren presoekin bezalatsu, Parot doktrina ezarria dietenekin ere azken urtean ezer aldatu ez balitz bezala ari da jokatzen Espainiako Gobernua, lege bihurriak are gehiago bihurrituz.
Euskal Herrian, ordea, bestelako haize batek jotzen du. Eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ikusiko da indar politiko bakoitzak nora zuzendu nahi duen ontzia. Izango dira haize-kontra saiatuko direnak, eta presoen auzia aingura bihurtu nahi izango dutenak ere, egoerak korapilatuta jarrai dezan. Uribetxebarriak korapiloa askatzen saiatzea lehenetsi du, gatazkaren ondorioa litzatekeen beste heriotza bat ekiditea. Bizitzea, luze ez duela iraungo jakin arren.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina