EUSTAKIO MENDIZABAL
“TXIKIA”
EUSKARA TA ASKATASUNAREN POETA (1)
“Txikia”
zuen guda izena, bera gizon osoa izan arren…” Zenbat aldiz ez ote dugu abestu kanta hau? Hala ere,
badakigu benetan nor zen “Txikia”? Goitizenaz haratago, zer dakigu gizon honi
buruz?
«Txikia zuen guda-izena
bera gizon osoa izan arren
Mendizabal Sasetaren urrena
biak txiki, bizkor eta lerden
Saseta hil zen gudarien aurrean
Mendizabal hil zaigu bakarrik
baina biok daukate herri osoa
atzo ta gaur euren atzetik
Euskadirentzat hil dire-ta
gorputzak arantzaz beterik.
Harro hadi Kantauri itsasoa
ta heien betiko loa betiko kanta zak
Geroari esaiok olatuetan
Herri-izarrak ez direla itzaltzen
gure haurrek biharko ikastoletan
heien izenak abestu ditzaten
arantzetan biak hil baitziren. »
Telesforo
Monzón
“Mendizabal, Sasetaren hurrena, biak txiki,
bizkor eta lerden …” Kandido
Saseta Hondarribiarra 1936ko gerran eusko gudarien buruzagia izan zen,
independentista sutsua eta EAE-ANV ingurukoa, Euzko Gudarosteko burua, harik
eta borroka internazionalista batean Asturiasen hil zuten arte.
Eta
Mendizabal? Nor zen, beraz, Eustakio
Mendizabal, “Txikia”? Berak erranen digu, bere hitzez, 1967ko urriaren 26an,
23 urte bete berriak zituela, idatzitako poema honetan:
ESAZU HITZ ERDI
Zer duzu nahi, Aberri!
atxilotuen Herri! Zer duzu
deiaren-deiez
neri
deika negarrez?
Zergatik gau ta egun
zaude zu begi illun,
nire
aldamenean
beti
negar batean?
Gau ixillean ere
hor zaduzkat nire
ohe-
buruan, beti
beziñ
zurtz, ta negarti ...
ene atseden loa
urratzen dun leloa
zute ahoan
dezu-
la gau osoan.
Zertarako nahi nauzun
esan zaidazu egun,
eta
zure aldean
nauzu
“amen” batean;
prest bainago, zugatik
naizen guzia gaurtik
eman
ta neke oro
kemen
guziz jasateko.
Hitz erdi bat esan ba,
eta hor nauzu Ama,
seme
zintzoenak dun
txera
ta maitetasun
beroena baño askoz
anaitasuna areagoz,
zure
mende-joputza
lotzen
duan estuntza
apurtzeko, zaiñetan
nik irakiten detan
euskal
odol-gorria
(Herri-
zaleen hazia!)
noiz-nahi ixurtzeko prest.
Ezer gutxi dezaket ...
Bañan ...
gazte naiz, eta
maite-
minez beteta
nago. Iskillu honen
suak, indar ta kemen
damait
naizen huts oro
zure
alde galtzeko!
Esazu ba hitz erdi ...
ta hor nauzu Euzkadi!”
Nor
zen Txikia? Euskal Herria sakonki eta errotik maite zuèn euskaldun osoa, euskaltzale
eta abertzale suharra; Frankismoaren gau beltzean bere bizitzaz eta heriotzaz
egunsentiaren argia piztu zuèn borrokalaria; Euskal Iraultza Sozialistaren alde
bizia eman zuèn gudari eredugarria; Euskal Errepublika Sozialistaren pindar eta
txinparta maitagarria; Herri Euskaldunaren Gudari Iraultzaile zintzo paregabea;
Praxi Iraultzailea bururaino eraman zuèn militante ahantzezina... Hori eta
hagitzez gehiago da gure laguna.
GORA EUSKERA TA HERRIA!
“Euskal-kolkoan
seme Euskaldun
nire
amak sortu nindun,
eta
arnasa dedan artean
jarraituko
dut Euskaldun!
Euskera
beste hizkuntzik ez dut
maitako
sekula iñun,
ta
Gudarien Ikurrin deuna
detala
nik bide-lagun,
Herri
zahar honen maitale sutsu
azalduko
naiz edo-nun!
Arana-Goirik
heriotzaño
maitatu
zun Aberria,
eta
hain ongi ikasi zigun
Euskera
maitagarria,
goraipatuko
ditut nik ere,
nahiz-eta
kendu bizia ... !
Euskaldun
aske gaitezen, eman
nahi
nuke naizen guzia,
ta
beldur gabe, deiadar egin:
Gora
Euskaldun-Herria!”
Lazkaon,
1966ko urriaren 6an, 22 urte zituela izkiriatua.
Eustakio
Mendizabal Benito 1944ko urriaren 9an sortu zen Itsasondon, Gipuzkoako Goierrin,
familia euskaldun eta abertzale batean. Aita, Joxe Mendizabal gerran gudari
ibilitakoa, eta ondoren presondegian; ama, Arantxa Benito. Lau anaia ziren
sendian.
Hamar
urterekin, 1954an, Lazkaoko beneditarren komentura joan zen ikastera, bere
bertze bi anaia bezala. . Han piztu zitzaion Euskararenganako zaletasun eta
maitasuna, eta gure hizkuntza aztertu eta lantzen hasi zen, bere eskuetara
iristen zirèn euskal liburu guztiak irentsiz. Orduan hasi zen poemak idazten,
bai eta euskarazko klaseak ematen ere.
NEKEEN SEME!
1
Aste
guziko izerdi-truke
sari
esker-beltz, apurra
jaso
eziñik zabiltzan langil,
menpeko
buru zuhurra,
guzien bizi eta onagatik
damazu
bizitz-laburra ...
ta
zenbat jauni egiten zaion
zuri
zor zaizun agurra!
2
Zu
zera gure oraingo eta
geroko
itxaropena;
zuri
zor zaizu jaten dan ogi,
ta
soñean degun dena.
Bañan
lurrean goratuena
izan
behar zendukena
arkitzen
zera apalenetan
apal
eta txikiena!
3
Goizean-goizik
utzi ohi dezu
sukalde
bakar, ixilla,
eta
hor zoaz puska-legorraz
sari
pitiñaren billa.
Zuk
beziñ ongi inork ez daki
zenbat
neke, katramilla
pasa
ondoren irixten dezun
eguneroko
opilla.
4
Uda
nahiz negu, hotz edo bero,
hor
zabiltza goiz ta arrats,
keak
eta hautsak ongi beltztua,
aurpegia
izerdi-pats ...
soñean
jantzi zikiñ-illuna,
urratua
eta narrats ...
Ai!
Guzien gainetik zuk izan
behar
zenduke aberats!
5
Hainbat
izerdi ta neke gabe,
zu
baño erosoago
ogia
jaten duan hamaika
alper
munduan ba-dago.
Bañan
noiz arte, menpeko gaxo!,
noiz
arte zera izango
aintza
ta ospe gabeko txiro,
guzien
azken-hurrengo?
6
Ondasun-diruz
ongi beteak
ta
neke-gabe eroso
bizi
diranai oroit-harriak
nun-nahi
dizkiegu jaso.
Zu
bitartean haize zakarrak
nun-nahitik
zaitu eraso ...
Ai!
Noiz arte iraungo du lurrak
itsu,
eta begi-lauso?
7
Etengabeko
lanean ari
dan
txingurria bezela
txanpon
pitiña bildu eziñik
zabiltan
langil apala,
denen
gañetik aupa nahi zaitut,
eta
eskuan txapela,
begirun
haundiz esku zartatu
hoiek
muinka ditzadala!
8
Lurrean
azke-hurrengo zeran
behartsu
ez-ezaguna
batzuei
higuin bazaie ere
zu
zaitut jaun denen jauna.
Eta
hainbeste neke ondoren
etorriko
da eguna
orain
arteko nahigabe oro
poz
bihurtuko zaizuna!”
Lazkaon, 1966ko apirilaren
21ean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina