Nuair a thigeann ar lá : Gure eguna etorririk
Bobby Sandsen biografia (4)
1969ko abuztuan, okupatutako eta kolonizatutako Sei Konderrietako egoerak
nabarmen jo zuen okerrerat. Derryn, errepublikar zaharrek defentsa komite bat
antolatu zuten, kolono britainiar loialisten martxek eragiten zituztèn erasoe
sektario eta arrazistetatik babesteko. Bogside auzo irlandarreko sarreretan
barrikadak paratu zituzten, eta manifestari unionistek xentimoak bota
zizikietenean, irlandarrek harrika erantzun zuten. RUC polizia sektarioa auzoan
indarrez sartzen saiatu zelarik molotov koktelak agertu ziren borrokaren
dantzarat, txakur britainiarrek gasak jaurtikitzen zituzten bitartean.
Bi
eguneko bataila ikaragarria galdu ondoren, Britainia Handiko gobernu
inperialistak Armada bidali zuen. 1950az geroztik, IRAk “mugetako kanpaina” amaitu zuenetik, ez zen Armada Inperiala
Sei Konderrietako karriketan agerian agertzen.
Bobbyk telebistan ikusi zuen Derriko Bogsideko bataila, eta bere
kontzientzia irlandarra betikotz esnatu zen. Bere erabakia hartua zuen,
orduantxe, 15 urte bete berriak.
Belfasten ere liskarrak lehertu ziren: RUC polizia biziki gorrotatuak
ptruilak egiten zituen Lower Falls auzo irlandarrean auto blindatuetan, 30
kalibreko metrailadoreekin. Gerra. Loialista-unionista britainiarrek eta “B-Specials”
paramiltar fanatikoek irlandarren etxeak erasotzen zituzten. Irlandarrek beren
buruan ahal bezala defendatzen zituzten ...
Liskarrak amaitu zirelarik, Patrick Rooney, 9 urteko haurra, ohean zetzan
zerraldo, tiro batek burua lehertuta eta bere burmuin ttipiaren zatiak paretan
irristatzen. Gizon bat bere etxeko salan hil zuen RUC polizia kolonialak, eta
bertze bat kalean gora zihoala, oinez. Hiru hildakoez gain, hamar zauritu larri
izan ziren, zortzi RUC poliziaren balez. Den-denak irlandarrak ziren.
Irlandar katoliko eta kontserbadore askok begi onez ikusi zuen Armada
Britainiarraren iristea, babesa ematera zetorrelakoan. Laster ohartu ziren ez
zela hola, inondik inora. Ehunka etxe irlandar erre zituzten britainiar
protestante fanatiko eta sektarioek, zinezko “progrom” eromenezko batean.
Bobbyren bizitza betikotz aldatu zuten gertaera lazgarri hauek. Bobbyrena
eta milaka eta milaka gazte irlandarrena ere bai. Gazteak IRArekin haserre
bizian ziren, erakunde armatuari auzo eta eskualde irlandarrak defenditzea
ezinezko izan zitzaiolakotz. IRA, “I
ran away”, “Lasterka eskapatu nintzen”, erraten zuten. Eguberrietan,
militante talde batek “Behin behineko
IRA” sortu zuen, PIRA (Provisional
IRA) eta “Behin behineko Sinn
Féin”, Provisional SinnFéin”. Hau da, IRA zatitu zen goiti beheiti, eta
bertze zatiak OIRA, “Official IRA”, eta
“Official Sinn Féin” bezala
ezagun egin ziren.
Gazte irlandarrendako, ez bakarrik identitate katolikoa zutèn
gazteendako, zeren eta bazen eta bada, oraindik ere, gutxiengo protestante
irlandar eta abertzalea Sei Konderrietan, PIRA, Behin behineko IRA zen zinezko
erakunde armatu iraultzailea, Herri Irlandarra defenditzen zuena. Eta masiboki
sartu ziren militatzera, trumilka.
Sei konderrietako sozietatea goitik behera urratu zen irizpide sektarioen
bidez. Gazte britaniar-protestanteendako, gazte irlandarrak etsaiak ziren,
zalantza izpirik gabe. Rathcooleko bizitza sakonki aldatu zen: gazte
irlandarrak ezin ziren joan Gazte Klubeko dantzaldietara, ezta Alpha zinemetara
ere. Dantza areto bakarra gelditu zitzaien, “Star of the Sea” irlandarra, eta
batzuetan, dantzaldi eta eskolarako bidean harriak eta botilak jaurtikitzen
zizkieten.
Honela hondoratu zen “Stella Maris” futbol taldea. 1969ko udazkenean,
hiru protestante bakarrik agertu ziren entrenamenduetara. Britainiarrak ziren,
bai, baina futbola ere maite zuten eta ez zituzten irlandarrak itsuki
gorrotatzen. Ohorezko salbuespena izan ziren. Gainontzeko guztiak futbol taldea
utzi zuten “katolikoa” (sic!!!)
zelakotz. Horein artean Bobby Sandsen laguna izan zèn Terry Nicholl, urte
batzuk geroago UVF talde loialistako partaide izanen zena.
Rathcoole auzoan gazte britainiar-protestante fanatikoen bandak sortu
ziren, irlandarrak etengabe jazartzen zituztenak. Stella Maris futbol taldea
desegin zen, arriskutsua baitzen entrenamenduak egiteko eskola irlandar
horretara joatea. Ekipoko lagunak “Sar of the Sea” kluberat joan ziren,
Rathcoole auzotik kanpo zegoelakotz.Bobbyk betidanik izanak zituen lagun protestanteak, bera familia mixto
eta lasai batean hazi eta hezi zen, eta bat-batean bere lagun guztiak
irlandar-katolikoak ziren.
Rathcoolen gauzak gero eta okerrago zihoazen, zeren 1970ean gazte
sektario horien “gang” guztiak, berrehun lagun inguru, “KAI” hasi ziren deitzen, hau da “Kill all Irish” (Irlandar guztiak hil).
Bobby ez zen eroso sentitzen bere auzoan. 1969an bigarren hezkuntza
bukatu zuen eta 15 urterekin Newtownabbey
Technical College ikastetxean onartu zuten. 1970eko martxoan lanean
hasi zen, Belfast iparraldeko Alexander’s
Coach Works fabrikan ikastun. Lehendabiziko soldata, gaztaroaren
libertatea ... Neskak, dantzaldiak, parrandak, tailerrean irabazitako sosarekin
Bobby ongi moldatzen zen: dotore jantzi, “jeans”
eta modako alkandora ongi lisatuak, ile luzexkak ... bere koadrilak
izen bat hartu zuen: “The Muckerboys”.
Behin RUC poliziak, nahita, Bobbyk normalean ibiltzen zuèn bide segurua
debekatu zioten, aitzakia merke batekin, jakina. Helburua, “KAI” talde batengana bideratzea
zen. Erasoa oso bortitza izan zen eta Bobbyk labankada bat hartu zuen. Bere
arropa odoleztatua arrebei eman zien, amak deus ere jakin ez zezan, eta bere
zauriak ezkutatu zizkion. “Star of the Sea” dantzalekuko saioak beti amaitzen
ziren gazte irlandar eta britainiarren arteko ikaragarrizko liskarretan. Eta
lantegian ere gauzak ez zihoazen hobeki: mehatxuak, erasoak, irainak,
mesprezuak ... Fanatismo kolonialaren nazkagarrikeria guztien bilduma. Bobbyk
bi urtez jasan zuen egoera ikaragarri hau, heriotza-mehatxuak eta guzti,
azkenean modu umiliagarrian kaleratua izateko. Hura izan zen bizitza osoan ukan
zuèn lanpostu bakarra.
Honen guztiaren aitzinean, Rosaleen Sands-Kellyk, bere semea bortizkeria
sektariotik babestu nahian, Bobby hartu eta Ballyhackamore Credit Union
banketxearen gainean zegoèn apartamendu batera eraman zuen. Elkarrekin biziko
ziren han, auzo lasai batean, eguneroko umilazio eta biolentziatik urrun. Bobbyk
bere pasioa garatu ahal izan zuen: Willowfield
Temperance Harriers ekipoan sartu zen, cross country praktikatzen zuèn kirol taldean. Instituzio
ezinago protestantea bazen ere (igandeetako entrenamenduak , ez zuten kontuan
hartzen norberaren identitate nazional-erlijiosoa, baizik eta kirolerako
zaletasuna. Bobby zoriontsu izan zen han, inork ez baitzion galdetzen ea
katolikoa ala protestantea zen. Lasterkari ona zen, lehendabiziko hogeien
artean izaten zen, partaideak normalean 80-100 inguru izanik, eta giro polita
zuten kirolarien artean.
Zorion hauskor hau mila puskatan lehertu zen 1971ko abuztuan. Armada
Britainiarrak 8 zibil irlandar armagabeak behin eta berriz hil zituen, 5 lagun
1970eko uztailean bakarrik. 1971ko otsailean IRAk erantzun zuen, soldadu
britainiar bat exekutatuz. Honek dena zapartarazi zuen: boztizkeria sektarioa,
Armada Britainiar eta RUCen biolentzia, IRAren erantzun armatua, Herri Langile
Irlandarraren autodefentsa espontaneoa ... Auzo mixtoak bat-batean desagertu
ziren, milaka eta milaka familia etxez aldaraziz. Martxotik abuztura IRAk
egunero bi lehergailu jartzen zituen, eta uztaileko egun bakar batean, hogei.
Armada Britainiarrak 3 zibil irlandar asasinatu zituen, eta IRAko militante bat
hil. IRAk indartsu erantzun zuen: 4 soldadu britainiar exekutaturik, 29
zauriturik ...
Orduan, 1971ko abuztuaren 9an, Armada Britainiarrak eta RUC polizia
kolonialak sarekada erraldoia egin zuten: ehunka etxe miatu eta 450 pertsona
atxilotuta, inolako azalpenik gabe: “internamendua”. IRAko arduradun gehienek
ihes egin zuten eta sasian sartu ziren. Herri Langile Irlandarra sumindurik eta
garrazturik zegoen. IRAk abuztuan 100 lehergailu baino gehiago jarri zituen,
eta hurrengo lau hilabeteetan 30 soldadu britainiar exekutatu zituen, eta 11
polizia. Herriaren gerra abiatua zen, kolonialismoaren aurka.
Bobby Sandsen lehengusu batzuk internatuak izan ziren. Abuztuaren 11an, IRAko
militante armatuek aitaren lantokia, Inglis okindegia, okupatu zuten, eta
zebait orduz aurre egin zieten 300 soldaduri. Armadak handik pasatzen zèn zibil
irlandar errugabe bat asasinatu zuen, eta gero hedabide kolonialistek lau
haizetara zabaldu zuten pertsona hura frankotiratzaile bat zela. Bobbyk eta
bere amak Ballyhackamore auzoa utzi zuten, eta Rathcoolerat itzuli ziren.
Honek Bobby egoera limite batera eraman zuen. IRAn sartzea erabaki zuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina