EUSTAKIO MENDIZABAL
“TXIKIA”
EUSKARA TA ASKATASUNAREN POETA
(3)
(3)
Buruzagi eta ekintzaile gisa
lan handia egin zuen erakunde armatuaren baitan, beti ere lehen lerroan:
Burgosko auzia eta Beihl kontsul alemanaren bahiketa, atrakuak, enpresari batzuen
lehen bahiketak: Huarte eta Zabala, gose grebak, ihesaldi espektakularrak,
Carreroren aurkako ekintzaren prestaketak, bonben leherketak...
Joxe Manuel Pagoagak
kontatzen digu: "Ni ihes egin berria izaki, eta uste nuen bizia arriskatu behar
banuen nola irabaziko genuen ere ikusi nahi nuela. Egun batean bere etxera joan
eta galdetu nion ea zer egin behar genuen. `Orain, kanpaina hau eta gero beste
hura'. Eta nik: `Eta gero?'.
Gero halako eta bestelako. `Eta gero' eta segi; eta halako batean: `Eta gero?' `Borrokan hil', horrela, ahotsik mudatu gabe. Eustakio
konturatzen zen garai hartan hil egin behar zela. Herri bat ginela, askatu egin
behar genuela eta... borrokan hil".
Luzaz
iraunen du zinezko euskaldun ororen oroimenean 1973ko Ostegun Santu hark.
Euskal erresistentzia armatuan ordurako mito bihurtua zèn Txikia hil zigutèn
eguna. Eustakio Polizia Espainolak tiroz asasinatu zuen jadanik lurrean, larri
zauriturik eta hilzorian.
.Euskadi Ta Askatasunako Fronte Militarreko militanterik
ezagunena, garai hartako karismatikoena agian, apirilaren 19 hartan, Getxoko
kaleetan. Hogeita zortzi urte bertzerik
ez zuen.
“Gizonen
pausoak itsasora
dijoazen
urak dira…
heriotzaren
gurpilak garamaz
ilunpetako
hobira,
argia
gautzen eta bizia
finitzen
dan ur haundira.
Egun
xintak gaua dakar,
biziaren
gau gordina!
Bainan
heriotz guziak
ez
dute erranahi berdina.
Goiz
ihintzak sortutako lorea
arratsean
hiltzear dago…
Hala,
gu ere herio segak
denok
gaitu eramango…
Bainan
heriotz batzuk ditugu
besteak
baino pisuago.
Herri
interesengatik hiltzeak
mendien
pisua dauka,
bainan
faszisten morroi bizi ta
zapaltzaileentzat
hiltzea
xoriñoen
luma grisa baino
pisu
gutiagokoa da.
Ideal
gabe morroi hiltzeak
ez
du deus ere balio…
Herriagatik
hil danak aldiz
bizitzari
argi dagio…
Ur
guziak ez dira gaziak
herio
denak ez herio.”
Bere lagun eta burkide
Peixotok honela kontatu zuen bere heriotza:
"Gauza da Eustakiok deitzen didala Bilbora, ez
dakit zertarako. Jartzen dit zita Errekaldeko taberna batean eta han elkartzen
gara hamar-dozenaren bat ilegal. Eta esaten dit nik berekin joan behar dudala. Ateratzen
gara taberna hartatik, kristoren multzoa, klaro, eta hor datoz bi kotxe beltz,
milkinientosak biak, bete-beteak. Ikusi genituen, dudarik ez txakurrak zirela,
baina ez ziren ausartu ezer egitera. Aurrera segi zuten eta... bakoitza bere
aldetik.
Eustakio eta
biok Matikora. Orduan ezagutu nuen Matiko. Etxe batean
sartu eta han bazkaldu genuen. Madrilgo komandoaren ordezkari bat zegoen han,
Carrerorena prestatzen ari zirenetako bat. Carreroren ekintzaz eztabaidatu zen,
eta baita karnetena ere. Eta seietan Algortako tren geltokian egoteko. Seietarako Algortako estazioan nengoen,
trenaren zain. Irteten da Eustakio trenetik, heldu da niregana, betiko bere
tabardo berdearekin, eta hiru bat metrora seinale bat egiten dit ahoarekin,
hortzak hola jarrita. Eta atzetik gizon multzo bat ikusten dut, baina bi
aurpegi ditut buruan, kristoren gizon tzarrak, hamarren bat.
Parean jarri naiz eta Eustakiok: `Atzetik zetozek'.
`Ziur hago-'. `Bai, ziur nauk'. `Bueno, goazen haruntza, ea segitzen
gaituzten'. Eta haiek beti atzetik.
Jarraitu genuen, bueltan-bueltan, eta
etxe baten portal ondoan geratu ginen. Begiratu atzera eta ordurako denak
linean zetozen, zabalean, bidea oso-osoan hartuz, eskuak hola txaketan sartuta
(bizkar zainen ohizko keinuan).
Eta Eustakioren aurpegian heriotza zen, klabao, aho
ingurua zuri-zuri. Bat-batean, arnasa hartu zuen eta `korri
egin behar diagu!'. Lasterka hasi eta besteak atzetik tiroka. Lehenengo
kolpetik distantzia hartu nion Eustakiori; baina orduan ez du funtzionatzen
buruak, nik uste, instintoak funtzionatzen duela, eta frenatu egin nuen, berari
itxoiteko. Aurrera gindoazela
korrika, berrogeita hamarren bat metro egingo genituen, eta nik eskailera
batzuk ikusi nituen eskumatik, eta bidea mendi-ebaki baten ondotik zihoala. Nik
eskailerak hartu nituen, igo abiada batean eta goian, kaxko batetik, behera
begiratu eta ikusi nuen azken aldiz Eustakio, oso hurbil besteengandik, eta
tiroka.
Behetik gora nire atzetik ikusi nituen, eta aurrera
egin nuen eskaileretatik gora, lehengo kale berera irten berriz, eskaratz
batean sartu eta txaketa bota, Garratzek emandako txaketa marroi bat, eta irten
egin nintzen. Txaketa... goizean errietan aritua nintzaion Eustakiori: `Hi ere
ba haiz bada, Ostegun Santu eta erropa kabroi horiekin, txamardo alu horrekin'.
Bera ere ez zegoen bromatarako eta: `Hauek ere Ostegun Santuan ibiltzeko
arropak dituk'. Kotxe bat hartu eta etxe batera sartu
nintzen. Eta kotxe hura semaforo batean zegoela, orduantxe pasa zen anbulantzia
bat Bilbo aldera. `Izorratu haute, Eustakio' pentsatu nuen nere artean.
Tiroteoa hasi eta anbulantzia semaforotik pasatzen ikusi artean ez ziren bost
minutu baino asko gehiago pasako".
Txikia errepidera iritsi omen zen,
Makaleta etorbidearen ingurua. Auto batera jo, sartu eta arazoak eduki omen
zituen autoarekin. Bitartean polizia bat inguratu eta tiro bat egin zion
bertatik bertara. Hilzorian egonda, eskuburdinak jarri eta Basurtoko ospitalera
eraman zuten. Hogei minutu egin zituen bizirik.
Hiletak hil eta bi egunetara
egin zizkioten Itsasondon, Aberri Egunez,
poliziez ondo inguraturik. Berehala ehorztea agindu zuen Espainiako Gobernu
Zibilak, inolako omenaldirik antolatzen utzi gabe. Zokoan (Ziburu) elizkizuna
egin zuen Aita Larzabalek Txikiaren oroimenez, iheslari eta militante
abertzalez betetako elizan.
Txikiaren etxean, honako
liburuok aurkitu zituen Peixotok: Che Gevararen obra konpletoak, Clausewitz-en
"La Guerra", Orixek idatzitako "Santa Kruz Apaiza" eta
Auspoa saileko bertso eta kanta guztiak.
Itsasondoko kanposantuko bere hilobiko
harlauzak bere poema du idatzita:
“Ikastol’ eta eliz askotan
Atea didate itxi;
Atzerritarrak eta seme askok
Lapur bat antzo ezetsi
Nere izena apaldu arte
Inoiz ezin dute etsi...
Zer egin diet etsai bezala
Hainbat nazaten
gaitzetsi?”
Eustakio Mendizabal, “Txikia”, gure CHE
Guevara euskalduna.
EZ ETSI
“Ene
Herria
Ez
etsi
Ez
da oraindik iritsi
Baina
Ez
etsi ...
Eta
eutsi!
Noizbait
beharko baita iritsi
Kantuari
ez utzi
Eta
Borrokaren
dantzara jautsi
Oinaze
minez hil zirèn semeak goretsi
Bizia
baitzuten utzi
Baina
kantuari ez utzi
Eta
Ez
etsi
Ez
etsi
Ez
etsi.”
GORA TXIKIA,
EUSKAL IRAULTZAREN EREDUA!!!
GORA EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA!
AGUR, EUSTAKIO, IRABAZI ARTE!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina