LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2012/10/29

Lenin: Estatua eta Iraultza (7)

ESTATUA ETA IRAULTZA
(7)





ESTATUARI BURUZKO 
TEORIA MARXISTA
ETA 
PROLETARGOAREN EGINKIZUNAK IRAULTZAN



LENIN
II.- KAPITULUA
ESTATUA ETA IRAULTZA
1848tik 1851ra BITARTEKO URTEETAKO ESPERIENTZIA
 

2.- IRAULTZAREN AZTERKETA



             

Marx-ek, bere "Luis Bonaparteren Brumarioko Hemezortzia" idazlaneko ondorengo pasartean, 1848tik 1851rako Iraultzaren bilana egiten du Estatuaren auziari dagokionean, hau baita hemen interesatzen zaiguna:
"...Bainan Iraultza erradikala da. Oraindik purgatoriotik pasatzen ari da. Metodoz betetzen du bere eginkizuna. 1851ko abenduaren 2ra arte" (Louis Bonaparteren Estatu kolpearen eguna) "bere prestatze-lanaren erdia amaitua zuen; orain, beste erdia amaitzen du. Lehenik perfekziora eramaten du botere parlamentarioa, gero hau eraisteko. Orain, jada hau lortuta, perfekziorat eramaten du botere betearazlea, bere adierazpenen garbienerat murrizten du, isolatu egiten du, aurre egiten dio bere suntsiketa indar guztuiak kontzentratu behar dituen aurkako jo puntu bakar bezala" (geuk azpimarratua). "Eta Iraultzak bere aurretiko lanen bigarren zati hau burutua duenean, Europa zutitu eginen da eta pozez oihukatuko du: "Uxarrean ongi egin duk, sator zaharra!"

 
Botere beterazle hau, bere erakunde burokratiko eta militar ikaragarriarekin, bere Estatu makinaria konplexu eta artifiziosoarekin, milioi erdi jende batzen dituen funtzionarioen armada batekin, beste milioi erdiko armada baten ondoan, sozietate frantsesaren gorputzera sare bat bezala lotzen zaion eta poro guztiak ixten dizkion organismo bizkarrroi beldurgarri hau, monarkia absolutuaren garaian sortu zen, erregimen feudalaren gainbeheran, organismo honek azke hau azkartzen lagundu zuelarik" Lehenengo Frantziako Iraultzak zentralizazioa garatu zuen, "bainan aldi berean bolumena, atribuzioak eta gobernu botereko zerbitzarien kopurua handitu zuen. Napoleonek hobetu egin  zuen Estatu makinaria hau. Monarkia legitimoak eta uztaileko monarkiak ez zuten ezer gehitu, lanaren zatiketa handiago bat izan ezik ..."
"...Azkenik Errepublika parlamentarioa, Iraultzaren aurkako bere borrokan, beharturik aurkitu zen, neurri errepresiboekin batera, gobernuaren boterearen baliabideak eta zentralizazioa indartzera. Iraultza guztiek makinaria hau perfekzionatu egiten zuten, birrindu beharrean. Agintearengatik txandaka borrokatzen zirèn alderdiek, Estatuaren eraikin ikaragarri hau  hartzea, irabazlearen harrapakin nagusia bezala ikusten zuten". (Luis Bonaparteren Brumariko Hemezortzia, 98-99 orr., 4. argitalpena, Hanburgo, 1907).




Pasarte aipagarri honetan, marxismoak urrats handi batez aurreratzen da Manifestu Komunistarekin alderatuz. Han, Estatuaren auzia modu zeharo abtzrtaktuan plantetazen zen, noziorik eta adierazpen orokorrenekin jardunez. Hemen jada modu konkretu batean planteatzen da, eta ailegatzen garen ondorioa ikaragarri zehatza, definitua, praktikoki ukigarria da: aurreko Iraultza guztiak Estatuaren makinaria perfekzionatu egiten zuten, eta egin behar dena haustea, suntsitzea da. 

Ondorio hau nagusia da, funtsezkoa da, marxismoaren teorian Estatuari dagokionean. Eta hain zuzen ere hau, funtsezkoa dena, izan da, ez bakarrik nagusitu diren alderdi sozialdemokrata ofizialek erabat ahantzi dutena, baita (beherago ikusiko dugun moduan) K. Kautskyk, II. Internazionaleko teorikorik garrantzitsuenak, argi eta garbi desitxuratu duena ere.

Manifestu Komunistan Historiaren ondorio orokorrak laburten dira. Hauek, Estatua klase-dominazio organo bat dela ikustarazten digute eta proletalgoak ezin duela burgesia eraitsi  botere politikoa konkistatuz hasten ez bada, dominazio politikoa lortzen ez badu, Estatua "klase dominatzaile bezala antolatutako proletalgo" bilakatzen ez badu ondorioztatzera eramaten gaituzte ezinbestean, eta Estatu proletario hau bere garaipena lortu bezain laster iraungitzen hasten dela ere; Estatua ez baita beharrezkoa ezta posiblea ere klase arteko kontraesanik gabeko sozietate batean. Bainan hemen ez da planteatzen nola gauzatu beharko litzatekeen -garapen historikoaren ikuspuntutik- Estatu burgesa Estatu proletarioarengatiko ordezkatze hau.

Auzi hau da hain zuzen ere Marxek 1852an planteatu eta ebazten duena. Bere materialismo dialektikoaren filosofiari leial izanik, Iraultzaren urte handietako esperientzia hartzen du oinarri bezala: 1848tik 1851ra. Hemen, beti bezala, Marxen doktrina esperientziaren laburpen bat da, munduaren ulermen filosofiko sakon batez eta Histroiaren ezagutza aberats batez argiztatua.



 Estatuaren auzia modu konkretu batean planteatzen da: nola sortu da historikoki Estatu burgesa, burgesiak bere aginterako behar duen estatu-makinaria? Zein izan dira bere aldaketak, zein bere eboluzioa Iraultza burgesetan zehar eta klase zapalduen ekintza independenteen aurrean? Zein dira proletalgoaren eginkizunak estatu-makinaria honi dagokionean?

Estatu botere zentralizatua, sozietate burgesaren bereizkarri dena, absolutismoaren erorketaren garaian sortu zen. Bi dira estatu-makinaria honen instituzio tipikoenak: burokrazia eta armada iraunkorra. Marx eta Engelsen lanetan behin eta berriz hitz egiten da instituzio hauek, hain zuzen ere, burgesiarekin lotzen dituzten milaka hariez. Langile ororen esperientziak modu bereziki agerian eta izugarrian agertzen ditu lotura hauek. Langile klaseak bere larrutik ikasten du lotura hauek ulertzen; horregatik igartzen du hain erraz eta asimilatzen du hain ongi lotura hauen nahitaezko izaeraren zientzia. Demokrata burges txikiek zientzia hau ukatu egiten dute ezjakintasunagatik eta arinkeriagatik, edota oraindik eta modu friboloago batez onartzen dute, "termino orokorretan", dagozkion ondorio praktikoak ateratzea ahantziz.

Burokrazia eta armada iraunkorra sozietate burgesari itsasitako "bizkarroi" bat dira, sozietate hau zatitzen duten barne kontraesanengatik sortutako bizkarroi bat, bainan, hain zuzen ere, bizitzeko poro guztiak "estaltzen" dizkion bizkarroi bat. Gaur egun sozialdemokrazia ofizialean nagusi den oportunismo kautskiarrak kontsideratzen du anarkismoaren ondare berezi eta esklusiboa dela Estatua organismo bizkarroi bat delako ideia. Noski, marxismaoren desitxuratze hau erabat abaintailagarria da filistearrentzat, zeinek Sozialismoa, "aberriaren defentsaren" kontzeptua aplikatuz, gerra inperialista justifikatu eta edertzeko desohore harrigarriraino eraman duten; bainan, hala eta guztiz ere, desitxuratze argi bat da.

 

Feudalismoaren erorketako garaietatik neurri handi batean Europan bizitako Iraultza burges guztietan zehar, aparatu burokratiko militar hau garatuz doa. Bereziki, hain zuzen ere, burgesia txikia burgesia handiarengana erakarria da eta neurri handi batean aparatu honen bidez bere menpe ezarria da, nekazarien, artisau txikien, markatarien, eta abarren geruza altuei postu eroso, lasai eta ohoragarri samarrak ematen baitizkie, postu hauen jabeak Herriaren gainetik jarriz.  


 Begira ezazue Errusian gertatu dena 1917ko otsailaren 27tik igaro den urte erdian: lehen ezin hobeki Zenturia Beltzei ematen zitzaizkièn kargu burokratikoak, orain demokrata konstituzionalisten, mentxebikeen eta sozial iraultzaileen harrapakin bihurtu dira. Funtsean, ez zen erreforma serioetan pentsatzen, hauek "Biltzar Konstituziogilera arte" atzeratzen ahaleginduz, eta pixkanaka Biltzar Konstituziogilea, gerraren amaierara arte atzeratuz. Bainan harrapakina banatzeko, ministroen, idazkariordeen, gobernatzaile orokorren, eta abarren, eta abarren postuak betetzeko, ez ziren luzamendutan ibili ezta inongo Biltzar Konstituziogileri itxoiten egon ere!

Gobernua eratzeko konbinazioen jokoa, oinarrian, ez zen "harrapakinaren" banaketaren eta birbanaketaren espresio bat besterik, goitik behera, herrialde guztian zehar, administrazio zentral eta lokal guztian zehar egiten zela. 1917ko otsailak 27tik abuztuak 27ra arte doan urte erdiaren azterketa, azterketa objektiboa, eztabaidaezina da: erreformak atzeratu egin ziren, postu burokratikoen banaketa burutu zen, eta banaketaren "akatsak" egokitze batzuen bidez berehala zuzenduak izan ziren.

Bainan aparatu burokratikoaren "egokitze" hauetara zenbat eta gehiago jotzen den alderdi burges eta burges txiki ezberdinen artean (demokrata konstituzionalisten, sozial iraultzaileen eta mentxebikeen artean, adibide errusiarrera lotzen bagara), orduan eta begi bistakoagoa da klase zapalduentzat eta hauen buru den proletalgoarentzat sozietate burges ororen aurka duten etsaitasun eramangaitza: Hemendik beraz, alderdi burges guztien beharra, demokratikoenak eta "iraultzaile-demokratikoenak" barne, proletalgo iraultzailearen aurka errepresioa gogortzeko, errepresio aparatua, hau da, Estatuaren makinaria bera, indartzeko. Gertaeren martxa honek behartzen du Iraultza "suntsipen indar guztiak"  Estatu boterearen aurka kontzentratzera, ehartu egiten du helburu bezala jartzera, ez Estatu makina perfekzionatzera, baizik eta hau deuseztea, birrintzea.


Ez zen arrazonamendu logikoa izan, gertaeren benetako garapena baizik, 1848tik 1851rako esperientzia bizia, auzia honela planteatzeko modura eraman zuena. 1852an Marxek Estatu makina behin suntsiturik zerekin ordezkatuko den arazo konkretua oraindik planteatu ez izanak, Marxek esperientzia historikoaren gertaerei zorroztasunez noraino lotzen zaien erakusten du. Esperientziak ez zuen oraindik auzi honetarako materialik eman, Historiak eguneko gai zerrendan geroago jarriko baitzuen, 1871an. Ikerlari naturalistaren zehaztasunarekin jokatuz, 1852an gauza bat bakarrik erregistra zitekeen: Iraultza proletarioa puntu batera iritsiko da non "suntsipen indar guztiak" Estatu boterearen aurka kontzentratzeko eginkizunari, Estatua hausteko eginkizunari, heldu beharko dion.

Hemen galdera bat sor daiteke: zuzena al da Marxen esperientzia, oharrak eta ondorioak orokortzea, Frantziako historian 1848tik 1851ra dozen hiru urteko mugetatik haratago eramanez? Galdera hau aztertzeko, Engelsen ohar bat gogoratuz hasiko gara eta gero gertaeretara pasako gara.

"...Frantziak -idazten zuen Engelsek Brumarioko Hemezortziaren argitalpeneko hitzaurrean-, beste edozein tokitan baino gehiago, klaseen borroka hiustorikoak beren termino erabakigarriraino eraman diren herrialdea da, eta beraz, ondoz ondoko forma politikoak ere ingurune nabarmenak hartzen dituztenena, hauen barnean mugitu baitira klase borroka hauek eta hauengan aurkitu baitute borroka hauen emaitzek adierazpidea. Erdi Aroan feudalismoaren erdigunea izanik eta Berpizkundetik aurrera monarkia batasunzale estamentalaren herrialde eredugarria, Frantziak Iraultza Handian feudalismoa desegin zuen eta burgesiaren dominazio hutsa ezarri zuen forma klasiko batean. Proletalgo iraultzaileak burgesia dominatzailearen aurka buruturiko borrokak ere, hemen forma bostitz bat hartzen du, ezezaguna beste tokoetan" (4. or. 1907ko arg.)


Azkeneko oharra zaharkitua da, 1871tik aurrera etenaldi bat gertatu denez gero proletalgo frantsesaren borroka iraultzailean, nahiz eta etenaldi honek, iraun dezakeen guztiagatik ere, ez du baztertzen, inolaz ere, hurrengo Iraultza proletarioan Frantzia klase borroka bere amaiera erabakigarriraino eramaten duen herrialde bezala agertzea.

Baina eman diezaiegun begirada orokor bat herrialde garatuen historiari XIX. mende amaieran eta XX. hasieran. Modu mantsoago, anizkunago, eta ekintza eremu askoz zabalago batean, prozesu bera garatzen dela ikusiko dugu: alde batetik, "botere parlamentarioaren" formakuntza, berdin herrialde errepublikarretan (Frantzia, Iparramerika, Suitza) monarkikoetan bezala (Ingalaterra, Alemania eta puntu bat arte, Italia, Eskandinaviako herrialdeak, eta abar); bestalde, alderdi burges eta burges txiki ezberdinen arteko botereagatiko borroka, postu burokratikoen "harrapakina" banatze eta birbanatzen, erregimen burgesaren oinarriak ukitu gabe utziz; eta azkenik, "botere betearazlearen", honen aparatu burokratikoaren eta militarraren, perfekzionamendua eta indartzea.

Ez dago duda txikienik ere hauek direla orokorrean Estatu kapitalisten eboluzio moderno oro bereizten duten ezaugarri orokorrak. Hiru urtetan zehar, 1848tik 1851ra Frantziak, modu azkar, irmo, kontzentratu batean erakutsi zituen mundu kapitalista guztiaren berezko garapenaren prozesuak.


Eta bereziki inperialismoak, banku-kapitalaren garaiak, monopolio kapitalista erraldoien garaiak, kapitalismo monopolista Estatu-kapitalismo monopolista bilakatzen den garaiak, "Estatu-makinariaren" indartze ikaragarri bar erakusten du, aparatu burokratiko militarraren garapen izugarri bat, proletalgoaren aurkako errepresioaren handitzearekin batera, noka herrialde monarkikoetan hala herrialde errepublikar askeenetan ere.

Ezin jar daiteke zalantzan, gaur egun, munduaren historiak, 1852an baino neurri askoz zabalagoetan bultzatzen duela Iraultza proletarioa, Estatu makina suntsitzeko "indar guztien kontzentraziora".

Zerekin suntsitu behar du proletalgoak makina hau? Parisko Communek honen inguruko materialik hezitzaileenaz hornitzen gaitu.  

       

 
  

  
 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina