AHTrik EZ!
ABIADURA HANDIKO TRISKANTZA
(1)
 
 
Trenbideei buruzko elkarrizketek erabaki dute AHTen garaipena berrikustea eta hasiak ez diren egitasmoak gelditzea, lehentasuna tokiko trenbideei emaiteko. Estatu Frantseseko kontuzainek oroitarazten dute azpiegitura hauek emankorrak izan behar direla zeren eta inbertsio zein inbeztizamendu publikoak azkarki haunditu eta emendatuko dira ondoko urteetan. Estatu Frantseko finantzek ezin dute holakorik bere gain hartzen ahal.
 
"Laster deituko dugu lantalde bat jakiteko zein egitasmori eman behar zaion lehentasuna eta zehazteko finanzamendu ahalmenak".
Krisia hor izanik ere gure borroka irabazia ote da? EZ !
 
Emankortasunak eta finantzamenduak AHTa gibelatzen ahal dute baina gure mobilizazioak bakarrik geldiaraziko du suntsigarri eta beharrezkoa ez den egitasmo txikitzaile hau !
 
 
 
          
 

URRIAren 27an , BAIONAN,
AHTren aurkako MANIFESTAZIOA
Erabakiak hartzeko tenorean mobiliza gaitezen
Trenbideei buruzko elkarrizketek erabaki dute AHTen garaipena berrikustea eta hasiak ez diren egitasmoak gelditzea, lehentasuna tokiko trenbideei emaiteko. Estatu Frantseseko kontuzainek oroitarazten dute azpiegitura hauek emankorrak izan behar direla zeren eta inbertsio zein inbeztizamendu publikoak azkarki haunditu eta emendatuko dira ondoko urteetan. Estatu Frantseko finantzek ezin dute holakorik bere gain hartzen ahal.
Gobernu frantsesa zalantzan dago bere hautuetan
"Laster deituko dugu lantalde bat jakiteko zein egitasmori eman behar zaion lehentasuna eta zehazteko finanzamendu ahalmenak".
(F. Cuvillier Frantziako Garraio ministroa).
"Egitasmo  zoinbatzuk baztertu beharko dira, 
gobernuak ez du beste hauturik.  Galdegina da ea balio duen luzatzea 
trenbide berri bat denbora gutti  irabazteko edo tokiko trenbideak 
mantentzea". 
 (J.Cahuzac Aurrekontu  ministroa)
Krisia hor izanik ere gure borroka irabazia ote da? EZ !
Ez dezagun gure geroa txikitzailen eskuetan utzi!
Emankortasunak eta finantzamenduak AHTa gibelatzen ahal dute baina gure mobilizazioak bakarrik geldiaraziko du suntsigarri eta beharrezkoa ez den egitasmo txikitzaile hau !
Denak Baionan Urriaren 27an! 
Arratsaldeko 3tan Lauga gela aitzinean
Arratsaldeko 3tan Lauga gela aitzinean
Antolatzaileak: Collectif  des Associations de 
Défense de l’Environnement (CADE), ADIRH, Non aux  voies nouvelles LGV, 
ACE Hendaye, Ahetze, Arbonne, Arcangues-Bassussarry  Vie et patrimoine, 
Collectif Ascain LGV ni ici ni ailleurs, AHTri Ez  Senpere, ATTAC 
Landes, ATTAC Pays Basque, Biriatou, Comité de défense de  la D22, LAB, 
Mouguerre Cadre de Vie, Nivelle-Bidassoa, Saint-Pierre  d’Irube Cadre de
 Vie, Association Riverains du Seignanx, LGV Bénesse  Maremne, Sepanso, 
Collectif les barthes Tarnos, Biarritz pour les voies  existantes, 
Ustaritz Défendre l’Environnement, Villefranque Cadre de  Vie, ACCRiL, 
BIZI!, AHT GELDITU Elkarlana. 
 
 AHTren aurkako baraualdiak egingo dira Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan
 
          
Azaroaren 10etik abenduaren 1era eginen dira AHTren aurkako 
baraualdiak, Europako Kapitalismoak oro har eta Euskal Herriko Burgesiek bereziki hotzez eta haginez bultzatzen duten egitasko txikitzaile eta suntsitzaile honek “platerak hutsik uzten dituela” aldarrikatzeko, Mugitu! 
kolektiboko kideen ekimenez. 
 Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan barau “desobedienteak” eramanen ditu aurrera AHTren aurkako Mugitu!
 mugimenduak. Herrialde bakoitzak asteburu bat hartuta, azaroaren 10ean 
hasi eta abenduaren 1ean amaituko da ekimena. Baraualdiaz gain beste 
hainbat ekintza ere antolatuko dituzte.
 Mugitu! mugimenduak, bertan parte hartu nahi duen oro gonbidatu du 
ekimen honetara: “AHTren inposaketari aurre egiteko borrokan ahalik eta 
parte hartze zabalena bultzatu nahi dugu”. Tresna “desobedientzia 
zibila” dela aipatuta, jendarteko talde zein sektore gehienek parte 
hartzea lortu nahi dute. AHTk ekonomia, ingurumena eta jendartea 
kaltetzen dituela kontuan hartuta, gai anitzei buruz jardungo direla 
adierazi du mugimenduak.
Lurmalko.
AHTren aurkako barauaren lekukoa
AHTren aurka azaroaren 10etik abenduaren 1era egingo ditugun aste beteko hiru baraualdietan Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jendearen artean txanda emateko lekukoa bezala erabiltzeko Juan Gorriti eskultore eta artisauak Lurmalko eskultura egin du.

 
  
 

 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina