LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2012/10/02

Urria Gorria


 


DONOSTIAKO ESKOLA GORRIA


Azken aldi honetan emeki emeki Eskola Gorriak sortzen ari dira herri eta auzoetan. Zer da Eskola Gorria? Bilgune herritar bat, formazio iraultzailea lantzeko, eta hori Euskaraz bereziki. Modu asanbleario eta autogestionatuan, denon artean erabakiz zein diren gure beharrak, gaiak elkarrekin aukeratuz eta eztabaidak zein hitzaldiak partadaideen artean antolatuz. 
Une nahasi hauetan, ezinbertzekoa da militante iraultzaileen formazioa hobetzea, sakontzea eta areagotzea, eta helburu horrekin sortu da Donostiako Eskola Gorria. Eginkizun horrekin bat gatoz Euskal Sute Iraultzailea - ESI taldea, Aurrera Langileria eta Euskal Iraultza Sozialista blogak.

Eta zergatik "Urria Gorria"? 1917an Errusian bereziki eta orduko Inperioko nazio askotan (Ukraina, Bielorrusia, Georgia, Armenia, Letonia, Estonia ...) izan zèn lehendabiziko Iraultza Sozialista garailearen omenez. 

Lehendabiziko Iraultza Sozialista 1871an izan zen Parisen, "La Commune de Paris". Baina burgesiak odoletan ito egin zuen, errepresio basati eta gupidagabearen bidez. Bigarrena, aldiz, 1917an Inperio Errusiarreko Herri Langileek egin zutena, garailea izan zen. Langileek, beren biltzarretan antolaturik -sobietak- eta Alderdi Boltxebikearen gidaritzarekin, Tsarismoa eta Errrepublika Burgesa irauli egin zuten. Ez dugu ahantzi behar prozesu horretan bertze indar politikoak ere izan zirela: anarkistak, komunista libertarioak, sindikalistak, eta Ezkerreko Sozialista Iraultzaileen Alderdia, zenbait hilabetez Gobernu sobietarrean parte hartu zuena. 


Bainan hoberena, hitza Donostiako Eskola Gorriko lagunei ematea da:


 URRIA GORRIA:
 atzo, gaur eta beti

 
       Euskal Jardunaldi Iraultzaileen 

                           PROGRAMA


     
Urrian gara. Hain zuzen komunistentzat ahaztezina den hilabetean. Duela 95 urte gizarteak sistema justuago baten aldeko saiakera zintzoenaren aurrean egon ginen. Errusian alderdi boltxebikeak zuzendu zuen iraultza sozialistaren aurrean, zehazki.

      Lehen aldiz, zarismoa eta gerora saiatuko zen inperialismoa ere garaituak izan ziren, bai politikoki, bai militarki ere. Lehen aldiz, sozialismoaren eraikuntza delakoaren lekuko izan ginen: bost urteko planak, Politika Ekonomikoa Berria, borroka ideologikoa alderdi boltxebikearen baitan, sobietar herritarren bizi mailaren hobekuntza, argindarra, produkzio maila ikaragarria, marxismo-leninismoaren mugarri ideologikoen gainean eraikitako 1936ko konstituzioa, nazi-faxismoaren kontrako garaipena eta abar luze bat izan ziren bai sobietar Herriak zein honen zuzendariak adibide eta ikasgai gisa utzi zizkigutenak.

      Gaur egun, aldiz, klase borroka, klase zapalketa, nazio kontzientzia, Kapitala... joan den mendeko hitzak direla ematen du, horien gainean erori den isiltasun eta deslegitimazio harresiari erreparatzen baldin badiogu behintzat. Baina joan den mendeko beste hitz batzuk, berriz, eztabaidaezina dirudien gaurkotasun batekin datoz lagunduta: erreformismoa, saldukeria, traizio ideologikoa...

      Gure ustez bai lehenengo multzo zein bigarrenekoak gaurkotasun berberaz daude jantziak, gure gizarteetan ematen direlako. Eta argi dugu bigarrenak mapatik kentzeko zer egin behar den: garai batean egin eta egokitzat frogatu zuten errezeta berbera: Iraultza Sozialista.

      Euskal Herri Langilearen esnatzea eta kontzientziazioa berebizikoak dira aipatzen ari ditugun helburuak lortzeko, bide bakarra ere esango genuke. Horregatik, gai eta kontzeptu guzti hauen gainean gogoeta egiteko, Donostiako Eskola Gorriak hainbat hitzaldi prestatu ditu, kontzertu batzuekin batera ere; beti ere eztabaida eta mezu argi bat bultzatzeko asmoarekin: borroka eta antolakuntza dira bide bakarrak!


Euskal Iraultza Sozialistaren bidean!

     



Hori guztia nolabait omendu eta oroitzeko, bi hitzaldi antolatu dute Donostiako Eskola Gorriko lagunek:

HITZALDIAK


-SOLIDARIDAD CON LOS PRESOS POLÍTICOS: ¿TOTAL O SELECTIVA?

con un represaliado por militancia en el SRI

Letaman (Intxaurrondoko Gaztetxea, Donostian)
urriaren 5ean 18:00etan

-EUSKAL NAZIO ASKAPENERAKO MUGIMENDUAREN BIHURGUNEAK

Fermintxo Santxez Agurruzarekin

Letaman (Intxaurrondoko gaztetxea, Donostian)
urriak 12, 18:00etan


KONTZERTU IRAULTZAILEAK


Letaman (Intxaurrondoko gaztetxea, Donostian)
 urriak 12, 22:00etan


PABLO HASÉL

AITOR CUERVO

LIRICA DE CERDOS

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina