LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2012/10/14

HITX : Herri Iraultzailearen Txinparta (1)

HITX

HERRI IRAULTZAILEAREN TXINPARTA

(1)





Euskal Herri Langilearen
 formakuntza, antolakuntza 
eta borroka iraultzailearen alde

Herri Iraultzailearen Txinparta, HITX, hona hemen militante iraultzaile batzuk aukeratu duten izena jendaurrean agertzeko. Lagun, adiskide eta burkide hauek eskatu digute beren gogoeta eta hausnarketak zabaltzeko, eta guk pozaren pozez eginen dugu hemendik aitzina.

Gaurkoan, haien lehendabiziko agerkaria ekarriko dugu honat, atalka, eta hasteko,  testu bat: HITXen "Aurkezpena". 

Biba zuek, HITXeko ekintzaileak! Gora zuen indarra eta adorea! Aupa zuek, eta segi hola-hola, Euskal Iraultza eta Euskal Errepublika Sozialistaren aldeko lan eta borroketan!



AURKEZPENA

Esku artean daukazun liburuxka hone bidez, bestelako gauzen artean, datorren Urriaren 21eko Baskongadetako erakunde burges eta zatikatzalearen kudeaketarako deituta dauden hauteskundeen inguruko hausnarketa bat zabaldu nahi du HITXek, Herri Iraultzailearen Txinpartak.
Ikuskera iraultzaile batetik, Euskal Herri Langilearen askapen sozial eta nazionalari geure ekarpena bideratu nahi diogu modu honetara, Euskal Herriko langileok eta herri-klaseok, eta orohar, klase borrokak une historiko honetan eskatzen duen borroka ideologikoaren ezinbestekotasunaz jabe garelako.

Euskal Herri Langilearen sektore konsziente eta iraultzaileena antolatu eta gorpuzten joan beharrko prozesu honetan, eta ezarritako oztopo eta zailtasun guztien gainetik aurrerapausuak ematen ahalegintzen dire gainontzeko burkide eta antolakunde eta sare ezberdinetan dabiltzaten euskal militante iraultzaile guztekin batera, HITXek martxa jarri du bere jarduera, xumea baina ausarta aldi berean.

Hortaz, hori izango da HITXen eginkizunik nagusiena, marxismoaren irakaspen teorikoak eta historian zehar emandako prozesu iraultzaile ezberdinen -gurean sakonduz, noski- ezagutza eta hausnarketa hedatzea.

Euskal Langileariaren sektore aurreratuenek gidatu beharreko Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu Iraultzaile biziberritu baten premia bizia dudun une historiko honetan, HITXek borroka ideologikoa bultzatu eta horrekin batera Euskal Herri Langilearengan klase kontzientzia errotzen saiatuko da prestakuntza ideologikoa antolatuz, agitazioa eta mota ezberdineko propaganda erabiliz horretarako.

Ibiliaren ibiliaz joango gara aurrera egiten, mantso baina bide malkartsu horretan bakarrik ez gaudela jakinda. Beraz, besarkada iraultzaile bero bat jaso dezatela euren auzo eta herrietan, Euskal Herria osoan zehar, 50 urteko borroka, sakrifizio eta erreistentziaren duintasuna, horren merke saldu eta gero, "Ezker Abertzale Berria" ordezkatzen duten jauntxo, sasi-intelektual eta soldatapekoen esanei, modu batera edo bestera, amen egin ez diotenak. Estatu espainol eta frantsesaren sarraski-espetxeetan bahituta daudenen artekoak barne.

2012ko Gudari Egunean


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina