Gaur blog honen orriotara ene posizio politiko eta filosofikoen kritika zorrotza ekarri nahi dut. Eta ez nolanahiko kritika, marxismo-leninismotik egindakoa baizik. Marxista-leninista batek egina, Euskaraz.
Ez da erran beharrik ere biziki pozten naizela honelako kritikak agertzeagatik, zeren blog honen sarreran erraten den bezala: "Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da. Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri".
Azken egunetan denetariko gezur, irain eta mehatxu agertu dira "Euskal Herria Sozialista" blogean nire aurka. Ez dut erantzunen, ez baitu merezi. Kritika politikoa, lan teorikoa eta ideologia alienatzaile guztien aurkako borroka da iraultzaile euskaldunok behar duguna, aitzina joko badugu. Bide horretan, "Aurrera Langileria" blogak egiten didan kritika biziki interesgarria delakoan nago, eta horregatik argitaratu dut hemen, lehenago KIMETZ erakunde komunistari egin zioten elkarrizketa egin nuen bezala. Blog honen sarreran erraten den legez: "Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen". Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita. Baldintza
bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta
dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua: OMNIA SUNT COMMUNIA!!!"
Beraz, ongi etorriak kritikak eta azterketak, horrela joko baitugu aurrera, Euskal Iraultza Sozialistaren bidean. Egiten zaizkidan kritikak ongi aztertu eta gero, hemen berean erantzunen dut eta polemika zein eztabaida abiatuko dira. Gogor eta gogoz, baina zakarkeriarik gabe, militante iraultzaileen artean...
KRITIKA MARXISTA LENINISTA
FERMINTXOREN PENTSAMOLDEARI,
MATERIALISMO DIALEKTIKOAN
OINARRITUA
Ziur? ...
Euskal Iraultza Sozialista blogaren kudeatzaile eta IBIL antolakundearen
bultzatzaile dugu Fermintxo, ibilbide politiko luzeko militantea,
klandestinitatea eta espetxea ezagutu dituena. Azken urteotan ENAMen
barneko sozialdemokrata eta likidazionisten aurka aurpegia eman duen
militante bakarrenetarikoa da, honek bai txakurren, bai ustatxen erasoak
ekarri dizkiolarik. Bere burua Langileriaren askapenean kokatzen
duenez, eta bere blogak duen arrakasta ikusita, Aurrera Langileria-tik
materialismo dialektikoan oinarritutako kritika zorrotza egingo diogu
bere pentsamoldeari.
Bere esanetan bere burua marxista-leninista izendatzea
galarazten dion gauza “bakarra” “fededuna” izatea da, eta ondorioz
Askapen Teologian kokatzen da. Xehadura txikia hau, “fedearena”, baina
tamalez materialismo dialektikoarekin guztiz bateraezina. Halako
trikimailu metafisikoa gizartearen, baita naturaren ezagutza zehatzari
eta honen irakurketa zuzenari ateak ixten dizkio, honetan oinarritutako
ildo politikoari zilegitasun osoa kenduz.
Baina bere erlijioa ez da
edozein, Kristautasuna baizik (dirudienez ez Katolizismoa, Vaticanoa,
Kapital monopolistaren diru zuritzaile, inperialismo mendebaldarraren
ONGen begirale eta abarren, denaren menera dagoena).
Antzinako garaietan, non ekoizpen baliabideen garapenak ez
zion ezagutzaren arloan metodo zientifiko-teknikoari erabateko
nagusitasuna ematen, erlijioa zen gainegitura ideologikoaren oinarri eta
zapalkuntzak bidezkotzeko sostengu nagusia ematen zuena.
Hau da,
betiereko izatea eskainiz, garaiko klase zapaltzailearentzat onuragarria
zen oinarri ekonomikoaren funtzionamendua bermatzeko beharrezko
jarrerak eskatzen (edo behartzen) ziren. Jatorri Biblikoa
duten erlijioen (Judutasuna, Kristautasuna, Islam-a…) arrakasta Erdi
Aroan, tradizio semitikoan jasotako portaerek garai honetako oinarri
ekonomiko feudalaren funtzionamendurako zuten baliagarritasuna dela eta
izan da: patriarkatua eta mendekotasuna, dena sortu duen, denaren jabe
den, leku guztietan dagoen eta zigortzeko gaitasuna duen “Jauna”ren irudian
biltzen dena. Kapitalismoa aurreko oinarri ekonomikoaren baitan
ernetzen denez, gainegitura berriak honen herentzia ere izan du, nahiz
eta ez duen lehen zuen indarra, Kapitalaren beharrak ez baitira berdinak
. Askapen Teologiak guzti honi kutsu “iraultzailea” eman nahi dio… ba
oso ondo, baina ez dio zapalkuntzaren aldeko eta Sozialismoaren aurkako
tresna izateari uzten.
Materialismo historikoan,
oinarri ekonomikoaren eta lanaren ikuspegitik egindako giza garapenaren
azterketan, ez dabil oso fin ezta ere. Bere esanetan Euskal Herri
Langilea “betidanik” existitu da, “Jesusito maiteari” gurtza Euskal
Herrian ezarri baino lehenago ez klase borrokarik ez bestelako gizarte antolakuntzarik
egon izan ez balira bezala. Berez, kristautasunaren “sarrera” ( oso
berandu gainontzeko mendebaldearekin alderatuta ) eraikitzen ari ziren
inperio feudalen boterearen irudikapena besterik ez da, hauen eta
bertako lur jabeen, Erromatar Inperio esklabistako garaiko zapaltzaileen
ondorengoen, boterea finkatzeko, Eliza Katolikoaren banderapean.
Honek badu zerikusia egiten duen Euskararen mitifikazioarekin (oso ohikoa nazionalista burges-ttipietan ). Hizkuntza, gizarteen historian zehar
aldatzen eta moldatzen, hedatzen eta murrizten, jaiotzen eta
desagertzen den fenomenoa da. Euskararen sorkuntza gizarte
pre-klasistetan kokatzen da, bere izatea oso baliotsua bihurtzen duena.
Honen hedadura gaur egun Euskal Herria deitzen denarena baino zabalagoa
izan da, eta egon dira ere (eta daude), beste zenbait hizkuntza eremu
honetan, bestelako Herrien aztarna edo zapalketa azpiegitura desberdinen
eraginaren ondorioz ezarri direnak, Euskaran ere eragin nabarmena izan
dutenak. Hegoaldean, kapitalismoa garatzen hasi zen unean, euskal
burgesia izan zen honi muzin egin zion lehena, espainiar Monarkiarekin
zituen harremanak gaztelera bereganatzera bultzatzen baitzioten, honek
ekoizpen harremanetan gazteleraren aldeko indarra emanez. Kapitalismoa
erabat finkatu zenean, Gaztelako herrietatik iritsitako etorkin andanak
euskal gizartean gaztelera hizkuntz eramailea bihurtu zuten.
Iparraldean, aldiz, industrializazio ezak Paris erdigunea duen
kapitalismoak eragindako kolonizazio prozesua eman da. Hizkuntza bat
gizarte osoarentzat baliagarria ez denean desagertzeko abiada bizia
hartzen du. Horregatik da hain garrantzitsua Estatu kapitalistentzat
beraiek aukeratutako hizkuntzaren nahitaezkotasuna, beren
gainegiturarentzat honen irudizko ikuskerak izan dezakeen eraginaz
gain. Eta gerora garatutako burgesia euskaltzalearen geruza desberdinen
negarrek ez dute hau aldatuko.
Guk, marxista-leninista euskaldunok, komunismorantz
bideratuko den Estatu Sozialista baten eraikitzearen bidez herri honi
orain arte izan ez duen naziotasuna eman
nahi diogu, Proletalgoaren Diktaduran oinarritutako
berreuskalduntzearen bitartez, eta Euskal Herriaren ondare historikoa, Euskara honen zati garrantzitsua delarik, beste herri guztiekin lortu
beharreko lanaren askapenean baliagarria den uste osoa dugu. Baina hau
euskaldunok Iraultza Sozialistan izango dugun paperaren araberakoa
izango da.
Nahiz eta duela gutxi Stalin nazioarteko proletalgoaren heroiaren
inguruko bere usteei “auto-kritika” egin diola esan, honi dion gorrotoa
nabarmena da ( ordena burgesaren edozein zaindarik duenaren parekoa).
Hau, Stalin burkidea “errusiarzalea” eta “kolonialista” izan zelako omen
da. Benetan Lenin-en enkarguz “Marxismoa eta auzi nazionala”
idatzi zuen; Alderdi boltxebikearen X. Kongresuan txobinismo
errusiar-handia irmoki salatu zuen; Lenin-ekin batera Errepublika
Sobietarra, bakoitzak bere hizkuntz eta arau propioak zituzten Sobietar
Errepublika Sozialisten Batasuna bihurtzeko proiektua aurrera eraman
zuen; horretarako garapenik ez zuten herriei naziotasuna eraman zien eta abar eta abar. Urte luze eta latzetan komunisten buru izan zen georgiarrari buruz ari da? Beharbada autodeterminazioa, nazioarteko langileriaren interesak aintzat hartu gabe, metafisika hutseko totem bat izango balitz bezala, ezartzearen alde dagoelako izango da? Zeren badakigu zeintzuk izan ziren auzi nazionala inperialismoaren alde erabili zuten lehenak…
Amaitzeko, bere ildo politikoa izendatzeko “sozialismo
iraultzailea” zehaztapen anbiguoa erabiltzen du, nolabait zapalkuntzari
aurka egiten dioten “sozialismo” mota guztiak biltzen dituena ( guztiak,
Zientifikoa izan ezik). Hemendik eratortzen da Euskal Behargin
klasearentzat ezinbestekoa den Alderdi proletarioaren eraikuntzaren
aurkako ikuspegia, oinarrizko lan hau zehaztugabeko etorkizun batera
geroratzen duena. Honen zergatia azken urteetan ENAMen nagusitu zen
nazionalismo burgesa da, berak bere proiektu politikoan bildu nahi
dituen iraultzaile guztiak kutsatuta dituena. Baina ba al dago
iraultzailerik otegista sozial-txobinista eta pro-inperialistek hain erraz erabateko botere politikoa eskuratzea ahalbidetu duen mugimenduaren baitan?
Aurrera Langileria-n Euskal Langileria Botere politikoaren
eskuratzera eta Sozialismoaren eraikuntzari ekiteko beharrezko tresnak
eskainiko dion mugimendu marxista-leninista eta euskaldunaren alde
gaude, ideologia burgesaren amarru guztiez ongi arazturiko ildo
politikoari ekiteko garaia dela uste baitugu.
Euskal Herriko baita
nazioarteko marxista-leninista orori honen bidean lan egiteko deia
zabaltzen dugu, Sozialismo Zientifikoan oinarritutako nazioarteko
proletalgoaren ildoak Garaipenera eramango gaituen uste irmoaz.
Iraultza ala hil!
ENE ERANTZUN KRITIKOA
Egun pare bat utzi dut pasatzen "Aurrera Langileria" blogeko lagunak niri egindako kritikari erantzun aitzin. On izaten da kontu hauek pausatzen uztea, pertspektiba hartzeko. Gaur igandea, ekainaren 16an, bere gogoeta eta iruzkin kritikoei arrapostua emanen diet.
Erran behar dudan lehendabiziko gauza hauxe da: idazki hau hasiera-hasieratik herrenka abiatzen da. Zergatik? Irakurri hau: "Euskal Iraultza Sozialista blogaren kudeatzaile eta IBIL antolakundearen
bultzatzaile dugu Fermintxo, ibilbide politiko luzeko militantea,
klandestinitatea eta espetxea ezagutu dituena. Azken urteotan ENAMen
barneko sozialdemokrata eta likidazionisten aurka aurpegia eman duen
militante bakarrenetarikoa da, honek bai txakurren, bai ustatxen erasoak
ekarri dizkiolarik."
Barkatu, bainan hau ez da egia osoa. Hasteko, nik ez dut onartzen "ustatxa" terminoa Oraingo Ezker Abertzalearen zuzendaritza izendatzeko. Iduritzen zait irain bat dela, irain zital eta zikina, eta gainera, guztiz gezurra. Gauza bat da gaur egungo nazionalismo burges ttipia, "ezkerrekoa" eta erreformista, mugimendu abertzale-independentista eta sozialista iraultzaile politiko-militar batetik datorrena, eta gaur egun sozialdemokrazian erabat kokatzen dena, eta bertze bat, oso bertzelakoa, II. Mundu Gerran nazien aliaturik fidel eta krudelenak, arrazista ultrakatoliko genozidak, judu, ijito eta serbiarren aurka ikaragarrizko sarraskiak egin zituztenak, eta iraultzaile kroaten kontra (komunistak, bereziki) errepresio izugarria baliatu zutenak. Badira aldeak, ezta? Ala ez?
Arnaldo Otegi eta berarekin bat egin duten Ezker Abertzaleko militanteak sozialdemokratak dira, erreformistak, borroka iraultzaileen likidazionistak, nahi duzun guztia, bainan ez dute zer ikusirik Ante Pavelic-ekin. Hori edonork ikusten du. Nire ustez, begi bistako kontua da baietz, alde izugarri handiak direla, fanatismorik itsuenak eta sektarismorik zitalenak bakarrik ikusten ez dituenak...
"Aurrera Langileria" blogeko lagunak ezagutzen al du Mugimendu Ustatxaren historia? Eta ezagutzen badu, hala ere, termino hori mantentzen du? Ez zaio exagerazio iraingarri eta mixerable bat iduritzen? "Marxista-leninista" omen diren batzuk holaxe ibilki dira munduan: Iraultza Sozialistaren bidean haiekin guztiz bat ez datozenak, "eusko-naziak" dira, "faxistak", "ustatxak", "arratoiak", "Herriaren etsaiak", "trotskistak"... eta ez dakit zenbat epiteto gehiago. Hori bai, ez eskatu ustezko eta balizko "marxista-leninista" horiei azterketa politiko seriorik... eta are guttiago ordenagailua utzi eta kalean aurpegia ematea...
Berdin dio aurrean daudenak benetako klase eta nazio-etsaiak izan, adibidez, zinezko frankistak, falangistak, PPko neofrankistak, PSOEko sozialdemokrazia espainolista, PNVko burgesia baskoa, edota aurkari politikoak, Oraingo Ezker Abertzaleko erreformismoa konparazione, edota haiekin bat ez datozen iraultzaile euskaldunak... Bortz axola! Ñabardurak eta azterketak zehatzak ez omen dira biziki "marxista-leninistak". Zertarako?
Berdin dio aurrean daudenak benetako klase eta nazio-etsaiak izan, adibidez, zinezko frankistak, falangistak, PPko neofrankistak, PSOEko sozialdemokrazia espainolista, PNVko burgesia baskoa, edota aurkari politikoak, Oraingo Ezker Abertzaleko erreformismoa konparazione, edota haiekin bat ez datozen iraultzaile euskaldunak... Bortz axola! Ñabardurak eta azterketak zehatzak ez omen dira biziki "marxista-leninistak". Zertarako?
Bainan horrek erakusten duena ez da balizko aurkari edota etsai politikoen gaiztakeria diabolikoa, baizik eta ustezko "marxista-leninista" horien mixeria politiko eta pertsonala, eta prestakuntza teoriko komunista iraultzaile eta zinez marxista-leninistaren exkaxia, falta edota inexistentzia.
Bai, ongi irakurri duzue, mixeria politiko eta pertsonala, eta prestakuntza teoriko komunista iraultzaile eta marxista-leninista exkaxa (zerbait errateagatik). Hori begi bistako kontua da EHS "Euskal" Herria Sozialista" izeneko blogaren kasuan, "Marxistas-leninistas de Euskal Herria" omen diren horiek, eta espero dut, bihotz-bihotzez, ez dela "Aurrera Langileria" aitzina eramaten duen lagunaren kasua. Benetan espero dut "Aurrera Langileria" blogak marxismo-leninismo euskaldunaren bidean kokatuko dela, tinko printzipio eta kritiketan, bainan argia eta zorrotza argudio eta eztabaidetan.
Baina momentuz, eta tamalez, EHSren bide berdintsua hartu du, terminologian, bederen. Hori bai, Euskaraz, eta arrazoi eta argumentazio politiko minimo batekin. Horregatik erantzuten diogu, gogor bainan adeitsu, hala ere. Iraultzaile bati erantzunen diogu, iraultzaile euskaldun bati. Adeitasunez, bainan aldi berean tinkotasunez. Polemika gogor honetatik biok zerbait ikasiko dugulako esperantzan...
Baina momentuz, eta tamalez, EHSren bide berdintsua hartu du, terminologian, bederen. Hori bai, Euskaraz, eta arrazoi eta argumentazio politiko minimo batekin. Horregatik erantzuten diogu, gogor bainan adeitsu, hala ere. Iraultzaile bati erantzunen diogu, iraultzaile euskaldun bati. Adeitasunez, bainan aldi berean tinkotasunez. Polemika gogor honetatik biok zerbait ikasiko dugulako esperantzan...
Praktika iraultzaileaz, militantzia iraultzaile errealaz ere luze mintza gintezke, bainan "Aurrera Langileria" blogeko laguna biziki gaztea denez, agian denbora ukanen du bere bizitzan, hurrengo urteetan, adibidez, bere marxismo-leninismoak zer fruitu praktikoak ematen dituen erakusteko. Oxala baietz! Agian gure laguna ez da sartuko EHS blogaren balizko eta ustezko "marxismo-leninismo" zakar, fanatiko, zital horretan. Gu bere zain izanen gara, eta zinez poztuko gara lan iraultzaile errealean hasten bada noizbait. Bitartean, begira nolako "perlak" idatzi zituen pasa den maiatzaren 30eko Greba Orokorrari buruz:
Hona hemen, beraz, marxista-leninista honek erran zuena: Greba Orokorraren aurka azaldu zen. Blogean bertan oso ongi ikusten ez diren bi argazkiek iradokitzen dute Donostiako Miramar Jauregian pankarta bat edo bi jarri zitu(zt)ela. Eta Greba egunean, zer? Gure laguna txintxo-txintxo Unibertsitaterat joan zen, bere ikasketak egitera? Ala piketeetan ibili zen? Ez litzateke lehendabiziko aldia izanen, Greba egun batean Unibertsitaterat joan izan dela, ikastera, bere gurasoek ordaintzen dioten karrera aprobetxatu behar baita! Hori bai, gero ordenagailuaren aitzinean denoi bere marxismo-leninismoa erakutsi eta irakatsiko digu... Beharrik petsonalki ezagutzen dugun eta badakigun nor den, bertzenaz hau guztia seriotan hartzeko arriskuan jausiko ginateke... eta biziki haserretuko!
Seriotan hartuko ditugu bere arrazoi eta argumentuak, jakina, eta horrelaxe erantzunen diogu idazki honetan zehar, bainan ezagutzen dugunez, noizbehinka aipamenen bat-edo irristatuko zaigu, uste baitugu gazte zintzoa dela, bere idealak dituena, zerbait egin nahi duela, bainan oraindik asko ikasi behar duena, eta batez ere, asko EGIN behar duena. Etorkizunean iraultzaile integrala izatera heltzen ahal dena, agian. Eta biziki estimatzen duguna, gainera!
Eta bai, kritika hau herrenka hasten da, zeren eta txakurren eta Oraingo Ezker Abertzalearen erasoez aparte (oso eraso desberdinak bai forman nola fondoan, jakina), "Aurrera Langileria" blogeko lagunari "ahantzi" zaizkio bertze eraso batzuk, aste honetan bertan gertatutakoak. "Euskal Herria Sozialista. Marxistas-leninistas de Euskal Herria" izeneko blogean denetarik erran didate: "eusko nazia", "trotskista" (hau ez dut uste irain bat denik, izendapen politiko bat baizik, baina sentitzen dut, ez naiz trotskista izan sekulan...), "arratoia", "arrazista", eta abar... Zergatik "ahaztu" zaio "Aurrera Langileriari" eraso hau, kritika politiko minimo bat egin gabe, inolako arrazoi eta argumentu teoriko-ideologikorik eman gabe egin dutena? Eraso pertsonal zital hori egin duena "marxista-leninista" omen delakotz? Eta zergatik kritika egin oraintxe bertan? Txiripa ote da? "Aurrera Langileria"k egin duen kritika argumentatua da, eta horregatik erantzunen diogu. Bainan ez dugu txiripetan sinesten, eta uste dut gure laguna, "materialista dialektikoa" den heinean, ere ez. Biak lotuta daudela uste dugu. Hori bai, bata kritika politikoa da. Bertzea... zer nahi duzu erratea?
Beraz, ongi dioen bezala, "BAKE FALTSUARI GERRA". Eta bai, laguna, bake faltsuari gerra, baina jende faltsuari ere bai.
Gero segituko dut.
AURRERA LANGILERIAren erantzuna:
ErantzunEzabatuEuskal Iraultza Sozialista blogean argitaratzeko zailtasunak ditugunez, hona hemen Fermintxoren “erantzun kritikoari” erantzuna:
Hasteko, hemen datu pertsonal gehiagi ageri direla iruditzen zait. Nik idatzitako kritika kritika politikoa zen, ez pertsonala. Joko zikina iruditzen zait, zuk hainbvetse gaitzesten dituzuz EHSkoenaren parekoa. Bistan da, argudiorik izan ezean…
1) ustatxena ez zijoan otegistengatik, besteengatik baino. ustatxena metafora egokia iruditzen zait.
2)hemen EHSkoek ez dute zerikusirik, Aurrera Langileria-ri kritika hauen bidez egin nahi zaio.
3) bai, behargin aristokraziaren edozein deialdiren AURKA gaude, langileria bloke zapaltzailearen baitan beren interesetarako erabiltzen baitute, panpina balitz.
Guk egiten dugun lana isilpekoa da, eta ezin dugu (oraindik) aukera erreal bezala agertu. Mugimenduaren oinarriak eraiki behar ditugu, eta hori zaila, nekeza, eta lan geldoa da. Ezin gara pausu bakoitzean zer egiten ari garen esaten ibili, gure buruaz beste egin nahi ez badugu, behintzat.
Hala ere, Aurrera Langileria-ko kideak bestelako mugimenduetan egiten dute lan, eta greba puta horretan ere egon ginen, bakoitzak berea egiten.
4)kritika hau aspalditik zegoen “despensan”, bestelako proiektuak edo idatziak honi aukera emango zioten unearen zain. EHSk ez du zerikusirik izan (beharbada bertan garatutako eztabaidek material teorikoa eman dute), baina kasualitate hutsa izan da irain zaparrada hori idatzi honen argitalpenarekin.
Ez nuen espero kritika halako era negarti batean hartu behar zuela “manera onen” zaindariak
Abertzaletasuna nazismoarekin lotzeko saiakerak nahiko aitzinakoak dira eta espainiar eta frantziar inperialisten propaganda eta guda ekimenetan dute jatorria."Eusko-nazi" definizioaren sokakoak ZEN bezalako planetan izan dira sukaldatuak eta "Foro de Ermua" bezalako eragileek bultzatu dituzte.Jakina,bere garaian ustezko super-marxista-leninista omen ziren batzuek ere trikimailu hori erabili zuten beren anti-abertzaletasunean eta batzuk gero hain zuzen foro horietan bukatu dute (Zelula Gorrietako Azurmendiren kasua oso ezaguna da adibidez).Marxismoa,leninismoa eta ustezko iraultzailetasun guztiak galdu dituzte,baina anti-abertzaletasuna ez,hori ez.Adierazgarria...sozial-inperialkeria espainolistak UPyDk bere egiten dituen manipulazio berak egiten ditu...
ErantzunEzabatuNik blog horren jarrera zelula haien jarreratik gertu ikusten dut:sektarismoa ardatz eta dena "burges-ttipi" kontzeptupean nahasiz.Ez dezagun ahaztu halakoengandik "burges-ttipi" gisa iraintzen zirela abertzaletasun iraultzailearen bultzatzaileak,baita Txikia eta Argala ere.Baina politikoki insignifikanteak izan dira eta orain ere ezer gutxi pintatzen dute askapen mugimenduaren krisia aprobetxatu nahi badute ere.
Interneteko agerpen batzuek duten garrantzia ere asko erlatibizatuko nuke.EHS blogak aurkeztu eta Aurrera Langileriak noizbait aipatutako "Euskal Herriko Alderdi Komunista" ustez eratua non da ba?Asmakizun hutsa...
Aupa, Eki!
ErantzunEzabatuTxatarra txostena idatzi beharko dugu berriz, badakizu, "Análisis y crítica del socialimperialismo españolista". Bainan oraingo honetan Euskaraz...
Oxandabaratz lagun eta burkidearen kritika zorrotz bezain mamitsua:
ErantzunEzabatuKaixo!!
Nik gauza batzuk dtut kritika honen inguruan akotatzeko.
a) Ez nago ados Fermintxoren posizio batzuekin, adibidez, IBIL taldearekin, non besterik gabe ildo antikapitalista (dena barnebiltzekoa) bait du bilatzen. Halako posizioak ez dira onak izanen abangoardiako talde politiko batendako, ezen zerbait sortzearen alde (iraultza proletariora eramango duen langile alderdia), zerbaiten kontra (kapitalismoa, oraingo “sistema”) eratzen den; beraz bere barnean hainbat ikusmolde zein ideologia (proletarioa, burges-ttipia, anarkista) barnebiltzen dituen horrela, dialektikla proletalgoa-burgesia kontraesanean kokatu gabe sistema-antissitema dialektikan kokatzeari bide eginez; beraz “antisistematasuna” ezarriz subjektu nagusi gisa
b) Honek arrisku handia dakar; “sistemak” dituen hainbeste aurpegi bait ditu “antisistema ideologiak”, horetako asko erabat erreakzionarioak edo indibidualistak izanik (“pertsonaren jarrera aldatu behar da”), ebste asko utopikoak (“antikontsumismoa”, “horizontaltasuna”) eta ebste asko zuzenean klase ikuspegiaren aurkakoak (kontrakultura, antiindustrialismoa). Kapitalismoa edozer gauza plusbalioa izan ezik. Hauetako azken merkantzia: “auzolana eta batzarrean” oinarritzen zen ez dakit nongo utopietan oinarritutako ideologia “antikapitalista” berria: Kapitalismoaren oinarria (ekoizpena eta plusbalioa eta honek dakarren klase bereizketa) ujiktu barik, “herri txikietan” antolatzea, kapitalismoa “hirikoa” izango balitz gisa zezenean proletalgoaren ideologiaren kontrakoa dugun ideoolgia). Gurutz Garmendiak edota Fredi Paiak GARAn artikulu batzuetan ateratzen dituzte ideologia hau azaltzen duten zenbait zantzu: ideologia arras ideialista (“euskaldunok beti izan gara horrela”… espainolak etorri arte; antza denez, hemen ez zegoen inolako klase borrokarik ez klase mailaketarik; “euskaldunon tradizio kolektuibista”… eta beste herriek ez al dute?) eta nire ustez atzerakoia dena. nahiko modan jarri da ideoloigaa hau, nire ustez, Nafarroako Estatuaren modarekin oso bateragarria delako.
d) Ustasei buruz. Hau oso kalifikatibo larria da, eta Aurrera Langilearia okertu egin da halakoa erabiltzerakoan. Berak dio ez duela Fermintxoren ez oraingo Ezker Abertzaleran kon tra erabiltzen. Jakinaren gainean ezarri behar da halako kalifikatuboa EHSkoek jarri zutela oholtzan, Ezker Abertzalearen zuzendaritza eta Zutik EH txostena batere oinarri materialik gabe erasotzeko. EHS hainbetetan interpelatu dut eurak 2009 urte arte (hain zuzen txosten hori atera zenekoan) Ezker Abertzaleari emandako babesaz (orduan orain bezain burges-ttipiak zirenean ideologiaz, nahiz eta jarreraz hain integraturik ez egon, are gehaigo, orduan hainbate eta nazionalistagoak ziren) eta oraindik ez didate erantzun. Asuntua da, orain euskonaziak, ustasak, etnizistak eta abar badira: zergatik ez ziren lehen? Borroka armatua zegoelako? Ezen lehen Ezker Abertzalearen ildo politikoa guztiz proletarioa zela esatea barregarria izango litzatekeen. Orain, ideologia politikoa edota ildo estrategikoa aldatu gabe (ezen ETAren azken urteetan “marko demokratikoaz” gain ez zen beste ezerri buruz hitzegiten) borroka armatua alboratu da, eta batzuek hori saldukeriatzat dute. Ongi da, izan daiteke, baina ez dago munduaren ikusmolderen mailako ladaketarik hor. Asko jota, iraultzailetasunetik (eta ez marxismo-lenismotik) sozialdemokraziarako aldaketa izanen zen; baina ez ezker iraultzailetik faxismorakoa. Edo bestela esan beharko genuke 2009 aurreko Ezker Abertzalea ere ustaxa, faxista etnizista eta abar zela… zeren gan? “Euskararen inposizioaren” alde omen zegoelako, edota “espaiinolak baztertzen” omen ziteulako eta abar; hots, espainolismoaren artsnal ideologikoa irentsiko genukeen.
Agurrak
Aurrera Langileria blogaren erantzuna:
ErantzunEzabatuMilesker halako ekarpen mamitsu eta interesgarriagatik.
Lehenego bi puntuekin giztiz ados.
Ustatxen aferaren inguruan…. ezker abertzalearen baitan ultra-nazioanlista eta anti-komunista sutsu eta deklaratuak izendatzeko erabiltzen dugu, tamalez ENAMen hainbat egituretan pisu nabarmena dutenak, lehengoak eta oraingoak, azken finean berdinak baitira.
Gora marxismo-leninismoa!
Oxandabaratz:
ErantzunEzabatuBatzuk Sortu-EHB osoa izendatzeko erabiltzen dute, eta asmo horrekin sartu zuten zirkulazioan. Ez dakit zure kasua den, eta esaten duzun arabera ez dirudi
Ultranazionalistak eta antikomunistak? Antikomunistak badaude, gehienak ez-komunistak eta erreformistak direla esango nuke nik (asko aurreko “b” puntuan deskribatutako horiek), izan ere, askorentzat komunismoaren paradigtma urrun egratzen da bai alde egiteko zein kontra egiteko. Kommunistak edo filolkomunistak ere abdaude Sortu-EH BIldun. Eta hala izatea logikoa da, izan ere gustatu ala ez, Herri Mugimenduaren tradizioa hartzen duen sektore kritikoa ez da antolatu eta ez da batere erreferenterik ikusten. Bestalde, Ezker Abertzalearen barna eman diren zeinbait “Ohiturek” (adibidez militante-komunitateari ematen zaion garrantzia, ideologiari baino gehiago) “jarraikortasuna” babesten dute (badaude beste faktore batzuek, adibidez, Sortuko estatutuen inguruan eman zen eztabaidak, jende asko ilusionatu zuen). Ultranazionalismoari buruz, nire ustez, egon baldin badago, lehen baino gutxiago dago, lehen baino nazionalismo-abertzaletasun gutxiago dago. Hori hala da (eta horrek ez du esan “arlo nazionalean” ilgo egokia hartu dugunik, izan ere zenbait kasuta ultranazionalismora baino entregismora hurbiltzen baitira). Asuntua da, zergatik orain hitz hori darabiltenek eta zirkulazioan jarri dutenek ez zuten lehenago erabiltzen (lehenago ez bait zuten erabilzen).
Gauzak horrela, “otegistei” orokorrea ezarritako “ustatxa” bezalako izendapen iraingarriek ez dute ezer eraikitzen, baizik eta higuina sortzen (eta hainbat tokitan ikusi dut higuin hori jendea iraindua sentitzen delako). Eta horrela Alderdi Komunista Abertzalea sortu nahi dutenekiko edota komunismoarekiko higuina bakarrik sortzen dute. Honengan ez al dute pentsatu? Edo berdin al zaie? (niri haut jarrera iruditzen zait jarrera politikoa baino) Esan duzu ez duzula erabili ez otegisten kontra ez Fermintxoren kontra, baizik eta dauden ultranazionalisten kontra, zeintzuk “pisua” duten (Nik ez dakit nortzuk diren ultranazionalista horiek, esaten baduzu konkretatu beharko zenuke). Baina zirkulazioan jarri dutenek hor, lerro batzuk aurrerako baratu dizudan modu ez-arduratsuan (anti-zientifikoan) eta iraingarrian zabaltzeko egin izan dute, tartean Fermintxo berari ere ezarriz (eta zer esanik ez, “Otegisten” parte handi bat). PP-PSOE-UPyD (otegistetan nazionalistena baino nazionalistagoak) ez al dira ultranazionalistak (antikomunistak direla badakigu)? Orduan, halako maldatik behera eroriz (nazionalismoa Euskal Herrikoa besteerik ez da), espainolismoan erori ahal gara.
Agurrak!!
Aurrera Langileria-k
ErantzunEzabatuHemen ez gara EHSren haizagailuak botatzen duen guztiaren arduradun.
Metaforak zerbaitegatik erabiltzen dira. Baina inperialismo hegemoniko genozida anglosaxoiarekin bat egin eta inolako inkoherentziarik ikusten ez dutenak txobinista batzuk baino ez dira, nazioarteko langileriari TRAIZIOA egin diotenak.
Euskal Herri Langilearen baitan borroka ideologiko latza ematen ari da, dirudienez ageri ez dena askok aipatu nahi ez dutelako. Duela gutxi arte argi zegoen langileriaren baitan honen aldeko borrokalariak zein ziren, zutikEHn burges-ttipi likidazionestek haustura sortzen dute, eta orduan ezker abertzalearen hainbat sektoretan honen zergaitia bilatzen hasten da, eta argi gertazen da, marxismo-leninismoaren unibertsaltasuna ulertu dugunontzat, “gogorraren” plantak egiten zituztenak anti-komunista batzuk baino ez zirela, ENAM ildo historikoari erreparatuz HASI likidazioarekin nagusitasuna lortu zutenak, eta euskal langileria berriro ere bere askatasunaren aldeko borrokari ekiteko zer zen beharrezkoa bilatzen hasi ziren.
Herriaren etsai eta burgesia inperialistaren morroien aurka ez da aparteko borroka ideologikorik behar, gure ildo politkoak zehazten duena baino haratago. Baina biziki garrantzitsua da langileriaren baitan zilegitasuna duten burges-ttipi, erreformista, berrikustzaile eta anti-komunisten saldukeria eta babesten dituzten interesak azaleratzea, proletalgoaren nagusitasun politikoa eskuratu nahi bada.
Eta horretan gaude. Ikusiko zenuen Aurrera Langileria-ren nahia langileriaren baitan marxismo-leninismoaren bereganatzea zabaltzea dela, honen zilegitasuna indartzea, sare-proletario bat osatzea, Alderdi leninista eraiki ahal izateko, Iraultza Sozialista burutzeko prestakuntza eta borroka zuzenduko duena, noizbait komunismora bideratuko den Sozailismoaren eraikuntzari ekiteko.