2013-06-14
HORRELA... GURE ESKU EZ DAGO
Oraintxe jarri da abian ekimen berri bat, «Gure esku 
dago» izenez. Gure ustez, ordea, gaur egungo egoeran, ez dago 
baldintzarik euskal aldarrikapen nazionala hor adierazten den moduan 
planteatzeko. Izan ere, 2005eko «Ibarretxe plana» izan zenaren 
errepikapena delakoan gaude, J. J. Ibarretxe lehendakari ohiak 
aurkeztutakoaren oinarri bera baitauka. Berriro ere, bere mugak agerian 
utzi zituen, eta Estatu espainolak hasiera-hasieratik moztu zuen bide 
beretik ibili behar ote dugu?
«Erabakitzeko eskubide» sonatua tranpa bat da, beste bat gehiago, tranpa guztietan erortzen baikara, haur inozoen antzera. Begiak estalita hartzen dugu parte jolas horretan, eta aurkariak, berriz, zabal-zabalik dauzka, eta, gainera, berak erabakitzen ditu arauak. Zer da «erabakitzeko eskubidea»? Kontsulta batean bozkatzea? Kontsulta, ados; baina, nork antolatzen du? Zein lurraldetan? Zer-nolako bermeak daude? Zein agintek babestuko du horko erabakia? Zein da parte hartuko duen populazioa, zentsua? Eta gaia? Zein izango da galdera? Gainera, zenbat kontsulta egongo lirateke? Gure herrian dauden administrazioak adina kontsulta? Estatu bakoitzean bat? Probintzia bakoitzean? Pirinio Atlantiarreko departamendu osoan bat?

«Erabakitzeko
 eskubidea» ez da nazioarteko Zuzenbide publikoan jasotako figura bat. 
Nahi demokratiko bat adierazten duen figura testimoniala da, baina ez du
 inolako balio eratzailerik. Nazioartean, gauza batek bakarrik balio du:
 «libre xedatzeko eskubidea», «autodeterminazio-eskubide» ere esaten 
diotena.
«Gure esku dago» manifestuan ez da aipatzen nor den ekintzaren subjektua. «Gure» horrekin nori buruz ari den, alegia. «Independentisten» eta «demokraten» arteko totum revolutum bat planteatzen da.
«Gure esku dago» manifestuan ez da aipatzen nor den ekintzaren subjektua. «Gure» horrekin nori buruz ari den, alegia. «Independentisten» eta «demokraten» arteko totum revolutum bat planteatzen da.
 
Askatze-prozesuaren gunea Euskal Nazioa da. Baldintza 
hori gabe, ez dago berez prozesurik. Ezin dira leku berean jarri eta, 
horrexegatik, plano berean, nazionalki euskaldunak direnak eta beren 
burua «espainol» edo «frantses» izendatzen dutenak, nahiz eta horiek 
ondoren «euskaldun» direla esan, «euskal eskualdekoak», alegia. Proiektu
 historiko honen ekimena gure Nazioaren gizarte zibilak eduki behar du, 
eta ezin da bestela izan. Bera da prozesu hau amaieraraino eramateko 
bide-orria egin behar duena.
Manifestuan, independentziaren kontra daudenak inplikatu nahi dira, hain zuzen ere. Hori tolesgabetasun eta sineskortasun itzelaren erakusgarria da, are gehiago kontuan hartzen badugu inguruko beste prozesu batzuetan, Katalunian adibidez, agerian uzten duten etsaitasuna. Lainotasun horren ordez, gaude helburua dela jendea independentziaranzko benetako prozesu batera erakartzea, hau da, subjektu politiko horretara gauzak garbi ikusten ez dituztenak edo zer diren ez dakitenak ekartzea. Horretara bideratu beharko litzateke kanpaina, eta ez Herriaren beharrizan demokratikoei erantzuten dieten helburuak urardotzera. Gaurko egoeran, ez dauka balio berbera geure Estatu propioa lortu nahi dugunon posizioak eta gure Herria Espainiako eta Frantziako estatuei lotuta jarrai dezan nahi dutenenak. Hori nahasmena sustatzea da. Horrixe deitzen diote haiek «joko demokratikoa», errealitatean hala ez bada ere. Euskal Herria Espainiako eta Frantziako estatuen menpe edukitzea ekintza funtsean antidemokratikoa delako.

Gure Herrian helburu bat lortu behar 
dugu, zalantzarik gabe: independentzia da. Eskozia eta Katalunia 
zuzen-zuzenean doaz norabide horretan; guk, berriz, atzera egin dugu 
nabarmen eta, gainera, harrotu egiten gara horretaz. Benetako 
«erabakitzeko eskubideak», izatekotan, «autodeterminazio-eskubidea» izan
 behar du, bestela paper bustia izango da. 
Ez dira bi fase, lehenbizi 
«demokrazia» eta gero «independente izan nahi duzun» bozkatu. Ez dago 
demokraziarik autodeterminazioa gauzatzen ez bada. 
Eta 
autodeterminazioaren bidea ez da igarotzen, hasteko, Inperio 
menperatzaileen bozketa-sistemetatik. Sistema politiko espainola eta 
frantsesa oso ongi diseinatuta daude, beren baitatik eta beren arauen 
arabera autodeterminazioari dagokion ezer lor ez dadin. Euskal 
gizartearen inguruan egindako manifestu batean, garbi utzi beharko 
litzateke autodeterminazio eskubidea, Estatu propio bat izatearena, 
lehen giza eskubidea dela, hori baita herritarrei gainerako eskubide 
guztiak bermatzen dizkiena.
 
 Hori horrela, bide-orri bat planteatu eta eztabaidatu behar da, eta oraingo une historikoko errealitate jakina kontuan hartuta, hau da, lehenik eta behin, Espainiako estatuak duen krisi latza, arlo guztietakoa: ekonomikoa, legitimitateari dagokiona, egiturazko ustelkeriak ekarritakoa, katalanen ekinaldia, eta abar. Bide-orri horretan, helburu bakarra independentzia lortzea izango dela kontuan hartuta, bideak eta borroka-moldeak erabaki ahal izango dira, baina xede horretara bideratuta betiere. Beste edozein helburu, bidean estatu menperatzaileek egindako kontzesio gisa besterik ez dira izango onargarriak, baina inoiz ez azken helburu gisa.
Artikulu hau pertsona hauek sinatu dute: Tasio Agerre, Victor Alexandre, Luis M. Martinez Garate, Ferran Suay i Lerma, Mikel Sorauren, Humberto Astibia, Fernando Sanchez Aranaz, Hector Lopez Bofill, Jose Miguel Martinez Urmeneta, Antton Soroa, Mirari Bereziartua, Jaume Renyer, Angel Rekalde, Patxi Goikoetxea, Beñi Agirre, Josu Sorauren...
 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina