KARL MARX
FRIEDRICH
ENGELS
MILITANTE KOMUNISTA IRAULTZAILEAK
“Filosofoek ,
mundua era
desberdinetara interpretatzea,
besterik ez
dute egin,
baina
kontua
hura eraldatzea da”
“Mamu bat dabil Europan zehar:
Komunismoaren mamua”
“Orain arteko
sozietate guztien historia
klase borrokaren historia
da”
1.- MILITANTE
KOMUNISTA IRAULTZAILEAK
Zapaldu eta zapaltzaileen arteko gatazkak gidatzen
du Historia, esplotatu eta esplotatzaileen artekoak, azpiratu eta azpiratzaileen
artekoak, menderatu eta menderatzaileen artekoak. Klase borrokak, alegia
Historiaren giltza, motorra eta bihotza dira. Esklaboak, jopuak, proletarioak,
langileak eta nekazariak...
Etengabeko klase borrokan murgildurik, inor ezin da
neutrala izan. Kokatzen garen tokiak baldintzatzen gaitu eta sakonki moldatzen
du gure ikuspegia alde batera edo bestera, gure klase interesen arabera batzuetan,
menderatzen gaituzten ideologia zapaltzaileen mesedetan besteetan. Ez dugu
botere-sare eta zapaldu-zapaltzaile harreman hauetatik ihes egiterik, Praxi Iraultzailearen
bidez ez bada. Botere harremanen amaraunak biltzen gaitu bere baitan. Neutralkeriak
zapaltzaileei lagundu izan die beti, mendez mende. Hori da munduko Herri
Langile guztiok malkoz, izerdiz eta odolez Historian zehar ikasi duguna. Klase
interesek, zapaltzaileek bere interesetan zabaldutako ideologia toxikatzaileek
eta produkzio sozialean oro har guk geuk okupatzen dugun funtzioak bereziki eta
nagusiki errotik baldintzatzen dituzte gure ikuspegiak eta jokabideak.
Baldintzatu,
bai, bainan ez determinatu, zapaldu guztion gogo-bihotzean Utopia Komunistaren
pindar eta txinparta bizi baita: zapaldu eta zapaltzailerik gabeko mundu berdintasunezko
bat, askatasuna zapalduondako, libertatea esplotatuondako!
Horregatik zehaztu nahi dugu Karl Marx eta Friedrich Engels militante komunista iraultzaile miresgarrien biografia hau nondik idatzia den, zein klase-haututatik pentsatua den, zertarako izkiriatu dugun eta zer genuen gogoan lan hau egiterakoan. Irakurleak bere iritzi propio eta kritikoa egin dezan, eta aldi berean gurea lana osa, hobe eta kritika dezan . Praxi iraultzailea baita (Teoria praktikatua eta Praktika teorizatua) zapalkuntzaren amaraunetatik askatuko gaituen bide bakarra. Praxi Iraultzailearen Filosofia abiatu zuten Marxek eta Engelsek 1845ean, hain zuzen. Eta guk XXI. mende hasiera honetan, bide beretik segituko nahi dugu, bururaino, hots, Komunismoraino.
Euskaldun iraultzaileak gara, eta iraultzaile euskaldunak. Euskal Herria da gure Aberria. Hobeki eta sakonkiago esateko, gure Amerria. Ama Euskara, Ama Lurra, Ama Nafarroa eta Ama Euskal Herria. Euskaldunak gara, Euskaraz bizi nahi dugu, Euskara da gure Herri eta Nazioaren hizkuntza bakarra.
Euskal Herri Langilea askatu nahi dugu bere kate
guztietatik: zapalkuntza ekonomiko kapitalista, mendez mende Estatu
inperialistek (Nafar Estatuak ere barne!) burutu duten etnozidioa, hasierako
euskal zibilizazio matriarkala suntsitu zuèn patriarkatua, ekozidioak eragiten
dituen desarrollismo industrialista, eta abar ...
Horretarako, bide bakarra: Euskal
Iraultza Sozialista egitea! Euskal Herri Langilea da gure klasea, langile
guztien talde soziala. Zapalduak eta azpiratuak, esplotatuak eta menderatuak. Horren
kontzientzia dugun heinean, iraultzaileak, antikapitalistak, komunistak gara.
Kapitalismoa suntsitu nahi dugu, eta Komunismoa eraiki. Herria osatu, zeren
zapalkuntza, klase gizartea, patriarkatua, benetako eritasuna baitira, egiazko
gaixotasuna, zinezko minbizia.
Horren aurka, langile guztion askamina eta bizimina aldarrikatu nahi ditugu, zapaldu guztion libertatea. Euskara eta Askatasuna, hots, Euskal Herri birbatu, independente, sozialista eta euskalduna. Euskal Errepublika Sozialista, munduko Herri Langile guztien Konfederazio Komunistaren bidean.
Horren aurka, langile guztion askamina eta bizimina aldarrikatu nahi ditugu, zapaldu guztion libertatea. Euskara eta Askatasuna, hots, Euskal Herri birbatu, independente, sozialista eta euskalduna. Euskal Errepublika Sozialista, munduko Herri Langile guztien Konfederazio Komunistaren bidean.
Blog honen helburua, militante iraultzaile euskaldunon kontzientzia sakontzea da, eta ondorioz, gure praktika iraultzailea indartu eta azkartzea. Horregatik eta horretarako prestatu dugu Marx eta Engelsen biografia hau. Beren lan eta borrokak ezagutuz, beren teoria eta praktika estudiatuz, beren neke eta pozak jakinez eta ikasiz, Euskal Iraultza Sozialista egiteko behar dugun prestakuntza teoriko eta praktika eskura dezagun. Ez modu abstraktu eta eskolastikoan, Teoria Iraultzaileak zerutik jaitsiko liratekeen jakintza goitiarra bailiran, baizik eta metodo historiko eta dialektikoan, borroka eta kontraesan historikoetan eta klase borrokaren bihotzean. Marx eta Engelsek beren garaian egin zuten bezala.
53 ataletan eginen dugu, beraz, irakurketa
luzea eta sistematikoa izanen da, eta aldi berean Marx eta Engelsen
pentsamenduaren sarrera orokor bat, Euskaraz sekulan egin den luzeena. Zuen
kritikak, oharrak eta ekarpenak biziki eskertuko dizkizuegu, bihotz-bihotzez.
Gora
Euskal Herri Langilea!
Gora Euskal
Iraultza Sozialista!
Jo
ta ke irabazi arte!
NON - ZER
1.- Militante komunista iraultzaileak.
2.- Haurtzaroa eta nerabezaroa : 1814 - 1835.
3.- Unibertsitateak: 1835 - 1841.
4.- Hegel.
5.- “Rheinische Zeitung” :
1842 - 1843.
6.- Karl eta Jennyren ezkontza.
7.- Paris : “Deutsch-Französische Jahrbücher”.
1843 - 1845.
8.- Ingalaterra. Langile klasearen miseria.
1842 -
1845
9.- “Parisko eskuizkribuak”.
1844.
10.- Brussel : 1845 - 1848.
11.-“Familia Sakratua” . 1844 - 1845.
12.-“Feuerbachi buruzko tesiak”. 1845.
13.- Praxiaren Filosofia.
14.-“Langile klasearen egoera Ingalaterran”.
1845
15.-“Ideologia alemana”. 1845.
16.-“Filosofiaren miseria”. 1847.
17.- Komunisten Liga. 1847.
18.-“Alderdi komunistaren manifestua”. 1848.
19.- 1848ko iraultzak Europan.
20.- Kolonia : “Neue Rheinische Zeitung”.
1847-1849.
21.- Londres. Berriz ere erbestean. 1849 - 1851.
22.- Komunista Iraultzaileen Elkarte Unibertsala.
1850 -1852.
23.-“Klase borrokak Frantzian 1848tik 1850era”.
1850
24.-“Iraultza eta kontrairaultza Alemanian”.
1851 - 1852.
25.-“Luis Bonaparteren Brumarioren 18a”. 1852.
26.- 1852 - 1856 : urte gogorrak.
27.- 1857 - 1858ko eskuizkribuak : “Grundisse”.
28.- 1859 : “Ekonomia politikoaren kritikari
ekarpena”.
29.- 1860 - 1862 : lan gogorren urteak.
30.- 1863 : Mary Burnsen heriotza.
31.- 1864 - 1876 : Langileen Nazioarteko Elkartea.
32.- Marx eta Bakunin. 1844 - 1876.
33.- 1865 : “Soldata, ordainsaria eta irabazia”:
34.- 1867 : “Das Kapital”.
35.- “Alemaniako nekazarien gerra”.
36.- 1871 : “Gerra zibila Frantzian”.
Parisko Commune.
37.- “Etxebizitzaren arazoari ekarpena”.
38.- 1873 : osasun krisi larria
39.- 1875 : “Gothako programari kritika”.
40.- “Anti-Dühring”. 1878 - 1880.
41.-“Naturaren dialektika”. 1884.
42.- 1881 : Errusiako iraultza.
43.- Paradigma marxistaren sorrera.
44.- Jennyren heriotza.
45.- 1882 : munduan barna ibiltari.
46.- 1883 : Marxen heriotza.
47.- 1885 : “Das Kapital”. Bigarren liburukia
48.-“Sozialismo utopikotik sozialismo
zientifikora”. 1880
49.-“Familia, jabetza pribatu eta Estatuaren
jatorria”. 1884
50.- 1894 : “Das Kapital” Hirugarren liburukia.
51.- Engelsen heriotza.
52.- Paradigma marxistaren finkatzea.
53.- Bilana : Marx, Engels eta XXI. mendeko
Komunismoa.
Komunismoa.
Biba zuek! Eskerrik asko gure eskura horrelako gauzak jartzkeo asmoa izateagatik. Gustora, ikasi, landu eta irakurriko dugu!
ErantzunEzabatuMilesker aunitz zuen animoengatik, espero dut blog honek lagunduko diela militante euskaldun iraultzaileei bere formazio eta kontzientzia indartzen, sakontzen eta areagotzen. Eta nahi izanez gero, bidali zuen iruzkinak, eta kritikak, blog honek eztabaida eta polemikak behar ditu-eta!!!
ErantzunEzabatu