Orain
dela egun batzuk, Das Kapital serio estudiatu nahi duten lagun
batzuekin hitz egiteko aukera izan nuen. Marxen lan handia aztertzeko
euren arrazoia ez da akademikoa, arrazoi iraultzailea baizik. Teoria
Iraultzailerik gabeko Mugimendu Iraultzailea ezinezkoa delakoan
baitaude. Bai eta teoria horren funtsezko osagai bat Das Kapital
delakoan ere. Solasaldi horrek irakurketa hartan laguntzeko
zerbait argitaratzeko ideia sortu zidan.
Das
Kapital liburu dentso eta luzea da. Hau irakurtzeak eta
estudiatzeak, beraz, denbora eta esfortzua eskatzen digu. Eskaera
honetarako prest dagoenak ere, baina, aurkitzen du hasierako
zailtasun bat: liburuaren lehenengo hiru kapituluen ulermena, lehena
bereziki. Marxek berak onartu zuen hau. Horregatik idatzi nahi nuena
zailtasun hau gainditzen laguntzeko izango zen
Horiek
horrela, nire irakurketan lagundu zidan Reinaldo A. Carcanholo
ekonomista brasildarraren idazlan bat ekin bilatzen ari nintzela,
Carcanholoren heriotzaren berri izan nuen. Ekainean hil zitzaigun eta
ez nuen jakin.
Izan
ere, Carcanholok egungo kapitalismoa ulertzeko ekarpen interesgarriak
egiteaz gain Marxen lan teorikoa zabaltzeko lan eskerga egin zuen.
Lan hau erabiltzea izango litzateke egin diezaiogun omenaldirik
onena. Ondorenean, nire ustez oso erabilgarriak diren bi adibide
datozkizue.
Lehena, ondoko bideoa non ematen zaizkigu hainbat gako, oso interesgarriak, Marxen
Kapitalaren lehenengo zatia ulertzeko.
Bigarrena,
MERCANCÍAY VALOR-TRABAJO: Guía de Lectura de Marx bere lana. Hau dugu
gida “klasiko” bat Marxen testuari zuzenean
aurre egiteko. Klasikoa baina ez ohikoa, ikusi ahal denez egilearen
hitzetan beraietan:
Hasteko, Das Kapitalaren
ezaugarri garrantzitsu bat aipatu behar dugu. Bertan ez dugu
aurkituko aurreko ikerketa baten azkeneko emaitzen azalpena,
ondorioen laburpen baten antzeko zerbait. Agertuko zaiguna da,
nolabait, ikerketaren ibilbide bera, kontzeptu berri bakoitza
aurkitu ahal izateko beharreko urrats metodologikoak. Testua arretaz
eta ordenaz irakurtzean egileak eskutik eramango gaitu
errealitatearen sistematiko eta metodikotik kontzeptu berriak
aurkitzera. (...)
Onar dezagun egilearen
gonbidapena, eman diezaiogun eskua, izan dadila gure gidari une
batez, urrats erraz zein zailetan. Laster ikusiko dugu ez dugula bere
eskua behar, gure kabuz ibili ahal izango dugu.
(azpimarrak eta
euskarapena nik egindakoak dira)
Hau guztia duzue
teoriaren militante bikaina zen burkide honek nire irakurketarako
emandako laguntza. Espero dut zuentzat ere lagungarria izatea.
http://jmalvarezblog.blogspot.com.es/2013/09/terrorismos.html#more
ErantzunEzabatu<>
Zer esan nahi du honek? 1960 ordena burgesa zaintzen zuten faxisten egun zaintzen duten "demokraten" artean ez dagoela desberdintasunik? Diktadura burgesaren aurkako bortizkeria 1960an 2013an bezain zilegi dela? Are gehiago, espainiar Estatua FAXISTA izaten jarraitzen duela, nahiz eta "Trantsizioan" Kapital monopolistaz gain burgesiaren gainontzeko geruzak botere politikoan parte hartzea baimendu?
Nork egingo die gudari guztiei omenaldia? Nork jarraituko haien borroka?
Argi dago zein, iraultzailr taldea anitzak, euskal errepublika sozialista bat eraikitzeko bidean, lan eta lan dabiltzatenek. Ez, orain arte sozio demokrata(ezkerabertzale) berri onek, saldu nahi dugun propagada elektoral, eta sarrikume hori. Botata utzi situzte aspaldi gudariak, preso, iheslari eta errefuxiatuak.
ErantzunEzabatuPenagarriak dira, ezdakitzelan dire.kapazeuren aurpegiak herri, hiriburu et atxikoetatuk paseatzeko, buruatente dutela.
Gora euskal gudariak
Gora borroka armatua
Gora euskal herri gorria. Euskalduna, ekoligista, feminista,sozialista,laikoa,langileria, ...
Gora gu eta gutarrak
11herri, borroka bakarra!!!!?
Baina zer da hau?
ErantzunEzabatuNon dago Fermintxoren kritika zorrotza Ezker Abertzale "Berriari" eta Euskal Herri Langile osoa galbidera daraman estrategia pazifista-kolaboratzaileari?
Benetan ez dago azkeneko egunetan ikusten ari garen errepresio eta saldukeriaren inguruan ezer esateko?
Normala da beti berdina esatearen sentsazioa izatea, baina basamortu informatibo eta segidismo hutseko hontan, BEHARREZKOA da.
Zaindu, eta ea zure hitzak irakurtzeko aukera ematen diguzun
Txori
Txori!!!
ErantzunEzabatuDuela zenbait urte, aunitz ene gogoan, lagun, adiskide eta burkide bat izan nian euskalgintzan eta AEKn, Txori izena zuena... Sasoi zaharrak beti gogoan... Berbera ote haiz? Agian bai, nork daki?
Dena den, berdin dio berbera haizen ala ez, euskaldun iraultzaile bat haiz, eta iraultzaile euskalduna... Azalpenak eta arrazoiak zor dizkiat, bistan duk!
Ez duk inolako sekreturik inorendako IBIL euskal antolakunde iraultzaileko militantea naizela, eta blog honek IBILen gogoetak, agiriak eta planteamenduak zabaltzen dituela. Iazko ekainean baloratu genian Ezker Abertzalearen baitan, edota hobeki erranda, Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren baitan alternatiba iraultzaile baten existentziaren zabalkundea abiatua zela, eta momentuz aski zela gure blogarekin. Jakue Garmendiak eta biok oporrak hartu genitian eta bertze lanetara joan ginen.
Bainan arrazoi duk, lagun, Euskal Herri Langilea ez duk aise tronpatzen, eta maiz entun ditiagu hirea bezalako galderak: zergatik gelditu duzue Euskal Iraultza Sozialista bloga? Noiz hasiko zarete berriz?
Uste diat horren egiteko tenorea iritsia dela, eta seinalerik nabarmenena hire eskaera duk. Larunbatean Bilbon holako galdeak eta eskakizunak ere aditu nitian...
Beraz, izan ongi eta lotu borrokari!
Ni idazten hasiko nauk berriz ere...
Zure lagun, adiskide eta burkide:
Fermintxo