LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

HB etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
HB etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/04/16

ESTATUAREN TERRORISMOA (1) PSOE, GAL, berdin da!


Luis Morcillok

 Brouarden hilketa onartu du 

epailearen aurrean

Bideokonferentzia bidez eman ditu azalpenak. 'El Mundo' egunkariak atzo argitaratu zuenez, Morcillok aitortu zuen 30.000 euroren truke hil zuela HBko militante zena.

Berria.info   2013-04-16 - 13:02:45


Luis Morcillok gaur deklaratu du epailearen aurrean, eta bideokonferentzia bidez eman ditu azalpenak.

 Izan ere, Jose Amedok Bilboko epaitegian salaketa jarri zuen urte hasieran Morcilloren kontra, Brouard auziarekin lotuta. Amedok ustez Morcillorekin izandako elkarrizketa batean Brouard Morcillok berak hil zuela eta agindua Sancristobalek eman zuela esan ziola adierazi zuen Amedok, eta elkarrizketa grabatua zuela. Horren transkripzioa aurkeztu zuen epaitegian, Morcilloren aurkako salaketa aurkezteko.

Edurne Brouardek, Santi Brouarden alabak, salatu du Morcillok eta Amedok izandako jarrera "nahasgarria" izan dela, eta uste du bide horretatik jardungo dutela aurrerantzean ere.

Txema Montero defentsaren abokatuak "kontraesanak" ikusi ditu Morcillok bideokonferentzia bidez eginiko adierazpenetan.

Lehenago, absoluzioa

Ez Amedo ez Morcillo ezin dira Brouarden hilketagatik epaitu, eta hori ondo dakite biek. Bizkaiko Auzitegiak 2003an epaitu eta absolbitu zituen Amedo, Morcillo eta Masa, eta Espainiako Konstituzioak debekatua du inor akusazio beragatik birritan epaitzea. Hortaz, Morcillok lekuko gisa deklaratu du gaur.

Sancristobal epaitzea, aldiz, posible da. 1999an hilketa prestatu eta estaltzea zein diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita inputatu zuten Sancristobal, baina 2000. urtean bertan behera utzi zuen akusazioa Bizkaiko Lurralde Auzitegiak, "kontraesanek" ez zutela akusazioa mantentzeko adina argirik uzten argudiatuta.

Amedok duela hilabete gutxi auzia berriz zabaltzeko aurkeztutako frogen berri izatean, polizia ohiaren asmoekin mesfidati agertu zen Brouarden familia. "Beti ibili dira beren interesen arabera; dirua bukatuko zitzaion berriz".


Aitorpena, deklarazioaren bezperan

"Kontsultatik atera zenean bi tiro eman nizkion, eta lurrean zegoela akabatu nuen". Luis Morcillok El Mundo egunkariari emandako elkarrizketa batean aitortu du Santi Brouard HBko buruzagia berak hil zuela. "Baina nik katua sakatu besterik ez nuen egin; gainontzekoa besteek egin zuten".

Agindua nork eman zion ere argi esan du. 1984ko azaroaren 20an Brouard hil zuenean Guardia Zibileko komandante zen Rafael Masak eskatu ziola HBko buruzagia hiltzeko. Morcilloren hitzetan, laguna zuen Masa, eta hari bere nagusiak agindu zion atentatua egiteko. "'Mesedez, Luis, igo zaitez zu eta antolatu hori nahi duzun bezala, baina egizu behingoagatik, Ministeriotik kanporatuko naute-eta bestela!', esan zidan Masa adiskideak".

Masaren nagusi hori "ziurrenik" Julian Sancristobal zela adierazi du, Barne Ministerioan harekin egiten zuelako lana. Alegia, Brouard hiltzea Espainiako Gobernuaren Barne Ministerioak agindu zuela baieztatu du, eta, haren ustez, Sancristobalek eman zion Masari agindua. PSOE zegoen Espainiako Gobernuan orduan, eta Estatu Segurtasunerako zuzendari nagusia zen Sancristobal.

Morcillok adierazi du ere hilketa Barne Ministerioak ordaindu zuela. Berak bost milioi pezeta jaso zituela Brouard hiltzeagatik (30.000 euro). 

Baina engainatuta sentitzen dela ere eman du aditzera elkarrizketan. Atentatuagatik zazpi milioi eta erdi pezeta jaso zituela Morcillok berak, horietatik bi milioi eta erdi atentatua berekin egin zuen Lopez Ocañari eman "behar" zizkiola, baina askoz diru gehiago erabili zela atentaturako: "Gerora jakin nuen Brouard hiltzeko hogeita bost milioi pezeta bideratu zirela, baina nik bost soilik jaso nituen".

Brouarden familiari barkamena eskatu nahi diola ere badio Morcillok elkarrizketa horretan: "Ni Brouarden senidea izango banintz, ez nuke ulertuko horrenbeste urteren ondoren tiro egin zionak barkamena eskatzea, baina esan nahi diet nik katua sakatu besterik ez nuela egin".

 

 Zer erran? 1918an Alemaniako Sozialdemokraziak, SDP-k Rosa Luxemburg eta Karl Liebknecht militante eta buruzagi  sozialista/komunista iraultzaileak asasinatu zituen Berlinen, Iraultza Proletarioa geldiarazi nahian. 1984an, Espainiako Sozialdemokraziak, PSOEk, asasinatu zuen Santi Brouard, euskal militante iraultzailea, Euskal Iraultza Sozialista geldiarazi nahian...

HERRIAK EZ DU BARKATUKO!!!

HERRIAK DU SANTI MENDEKATUKO,

EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA 

EGINEZ,  

INPERIALISMO KAPITALISTA

 SUNTSITUZ,

EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA

ERAIKIZ!!!

IRAULTZA ALA HIL!!!

SANTI, GOGOAN ZAITUGU!!!

IRABAZI ARTE, BURKIDE!!!
    

2012/11/20

Omenaldirik onena, garaipena!



SANTI ETA JOSU:
ZUEN BORROKA BURURAINO
ERAMANEN DUGU!


"Militantzia totala eguneroko bizitza-proiektu gisa kontsideratu behar da, ez eguneroko bizitzako une zehatz batzuetako jokabidea bezala, baizik eta konpromiso eta bizitza-proiektu bat, konpromiso totala. (...) Pertsonen arteko maitasunak, familiari maitasunak, burkideei, dena emateak, honek guztiak kalitatea eman behar dio maitasun iraultzaileari." 

Santi Brouard, 
HASIko II. Biltzarreko amaieran
 errandako hitzak, 1983an


Egia erran, ezin jakin gaur egungo egoeraz Santik eta Josuk zer pentsatuko luketen. Ezinezkoa da, Oligarkia kapitalista eta neofrankistak ezarritako Monarkia espainolaren terrorismoak hil zituelakotz, 1984 eta 1989ko azaroaren 20an, euskaldunok, ete bereziki euskaldun iraultzaileok betikotz gogora dezagun Jose Antonio Primo de Rivera faxista espainolista arrazoi osoz exekutatu zutèn eguna, eta Francisco Franco diktadore militar genozida hil zèn data. 

Sinbolikoa da oso, eta ongi da hori, zeren Independentzia eta Sozialismoa, hots, Euskal Errepublika Sozialista eraiki arte ez baitugu amore emanen, ezta borroka utziko ere. Eta honek erran nahi du gaur egungo Espainia kapitalista, inperialista, etnozida, arrazista eta neofrankista hau betikotz suntsituko dugula noizbait, "Espainia" deitzen den Herri Langileen espetxe erraldoi hori birrinduko dugula, Estatu Espainolaren mende zapalduta dauden bertze Heri Langileekin batera. Hori erdietsi arteko onik ez dugu izanen!



20 urte nituen Santi hil zutelarik, eta 25 Josu erail zutenean. Eta orain 48 urte ditut. Bizitzan oker, pitokeria eta hanka sartze aunitz eginak ditut, ezagutzen nautenek aski ongi badakite hori, bainan azaroaren 20ko bi gau horietan zin egindakoari eutsi izan diot urtez urte. Batzutan zuzen, bertze batzuetan oker, horrelakoxeak gara-eta, mundu honetako gizon-emazteok, hilkor eta mugatuak, bainan iparra argi: klaserik gabeko Euskal Herri batu, euskaldun eta independentea, bere buruaren jabe. Klase eta estaturik gabea, klase eta zapalkuntzarik gabeko Herria, hots, komunismoa! Eta bide horretan, jakina, Euskal Iraultza Sozialista bururaino eramatea, Euskal Errepublika Sozialista eraiki ahal izateko, helburu estrategikoen ildoan. 

Lehengo lepotik burua, jakina, eta urteak aitzina joan ahala, gero eta argiago bidea: borroka, borroka molde guztiak, estrategia iraultzaile integralaren zerbitzuan,  Euskal Herri Langilearen kontzientzia eta praxi iraultzailea indartu eta areagotzeko, Euskal Iraultza Sozialistaren bidean. 


Gaur, oraingo Ezker Abertzaleak bere omenaldia eginen die Santi eta Josuri, eta eskubide zein legitimitate osoa dute horren egiteko. Ez da gaur eguna polemika horietan ibiltzeko, ezta oraingo estrategia zalantzan jartzeko, nire ustez. Oraingo Ezker Abertzaleak duen eskubide berbera baliatu nahi dut nik hemen neure omenaldia egiteko, pentsatuz, helburu berberen bila ari bagara, zinez eta benetan, eta gure idealei uko egin gabe borrokan jarraitzen badugu denok, laster ala berandu bidean elkartuko garela berriz. Praxiak erakutsiko du nor zegoen zuzen, eta nor oker, non eta zertan. Anartean, nork bere bide eta borrokari atxiki!


Espainia zapaltzailea aipatu dugu lehen, baina bada bertze Espainia bat, gorria eta beltza, iraultzailea, azaroaren 20an Iraultzaren alde eta faxismoaren aurka armak eskutan Madrilgo frontean hil zutèn iraultzaile handi batena: Buenaventura Durruti. Azaroaren 20an euskal iraultzaileok hiru izen horiek gogoan ditugu: bi iraultzaile euskaldun, Santi eta Josu, eta iraultzaile espainol bat, Durruti. Mugarik gabeko oroimena! 


Egoera nahasi honetan, non Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren baitan bi estrategia oso kontrajarriak ageri diren, ezin erran eta ez dugu erranen non kokatuko liratekeen Santi eta Josu, gaur egun biziko balira. Baina bai erraten ahal dut non kokatzen naizen ni, eta bide horretan Santi eta Josuren oroitzapenak bi izar gorri direla enetako.

Euskal Herriaren Independentzia, Sozialismoa, Birbatasuna eta Berreuskalduntzea, horiek izan dira gure helburuak  eta horien alde eman zuten bizia eta bizitza Santik eta Josuk. Eta helburu berberen alde segituko dugu lanean eta borrokan, harik eta erabat erdietsi arte!

GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!

GORA EUSKAL HERRI BATU, INDEPENDENTE, SOZIALISTA
ETA EUSKALDUNA!

JOTAKE, IRABAZI ARTE!

OMENALDIRIK ONENA, GARAIPENA! 











2012/08/02

Borroka garaia da! Eztabaidak (7)


BORROKA GARAIA DA!
EZTABAIDA BATEN OIHARTZUNAK (7)

 

 
 Aupa, Ekainak26Gorairaultza!
 
Egun batzuk hartu ditut zuri erantzuteko, gai hau berezi eta minbera baita. Hasteko, Pasaiako sarraskia dela-eta, nik ez nuen inongo boikota sumatu, Iruñerrian, bederen. Txantrean izan nintzen borrokan, eta karriketan amorrua eta denari su emateko gogoa nagusi ziren, autonomoak, ENAMekoak, herritar independenteak eta kristo guztia, denok kalean txakurradari aurre egiten. Ni orduan ez nengoen ENAMen antolatua, hori urte hartako irailean gertatu zen, HBn. Bainan haien sinpatizantea nintzen, eta KASen aldekoa. Oso ongi oroitzen naiz Pasaiako sarraskiak eta GALek egun berean errefuxiatu bat hil izanak bultzatu nindutela erabateko konpromisorat, eta betikotz. beraz, oso oroitzapen pertsonal eta kuttunak dira. Orduan nik ez nuen diferentzia handirik egiten, bost axola! Lau gudari hil zituzten eta erantzun beharra zegoen!


 


 
Casasena derberdina da. “Nik neuk” ongi dioen bezala, harrokeria nagusi bi aldetan, eta PSOEren aurkako eraso frontalaz gain (orduan denok ohiukatzen genuen kalean, “PSOE, GAL, berdin da!”), HBren kontrako ekintza izan zen zeharka, egin zen egunarengatik. Orduan hauteskundeak ziren …Hor nik uste dut KAAk hanka sartu zutela bururaino, leize bat sortu zela haien eta ENAMen artean, eta haien amaiera izan zela.

Orduan grebara joatea faxista eta espainolista guztiekin ez zitzaidan bat ere gustatu, eta erran ziren txorakeria oportunista, politikero eta erreformista aunitz okaztagarriak izan ziren. Bainan hori erranda, zeharkako eraso maltzur bezala hartu nuen (eta oraindik ere hartzen dut), zeren eta hauteskundeak pasatu ondoren egin izan balute, ziur naiz sinpatia handia bilduko zuketela KAAk. Bainan Historia ezin da berridatzi, KAAk hordagoa jo zioten mundu guztiari, eta muturrean jo, gainera! (Sistema osoari, beraien ustez, HB/KAS/ENAM ere bertan sartzen gintuztela). Hordago handiegia zen hain talde eta mugimendu sozial handiarendako, zubiak hautsi ziren gurekin, eraso bezala hartu genuelakotz, eta deondako kalte, jakina!

Nik uste dut gaiak merezi duela sakontzea, eta luze eztabaidatzea, eta batez ere autonomo euskaldunek ere parte hartzea, haien ikuspegia adierazteko. Badira bi liburu bederen horri buruz, baina zorigaitzez, nik ez ditut irakurri. Agian baten bat animatuko da eztabaida hau aberasten eta sakontzen.

Dena den, gauza bat erran behar dut: Herri Mugimenduetan, ENAMen eta ASKn bereziki autonomo aunitz ezagutu ditut, eta jende iraultzaile fina iduritu zaizkit beti. Denborarekin gehienak ENAMen integratu ziren eta ekarpen garrantzitsuak egin zituzten. Eta hemendik, besarkada erraldoia, bihotz-bihotzez PATERRArendako! Biba hi! Hire bidea gure eredu!

 


Besarkada bat,
Fermintxo


 
15.- ·  Anónimo : 31/07/2012 a las 15:26
 

el-movimiento-autonomo-libro/









diablo-por-viejo-que-por-diablo-nazio-arazoa-bereterretxe/