Luis Morcillok
Brouarden hilketa onartu du
epailearen aurrean
Bideokonferentzia bidez eman ditu 
azalpenak. 'El Mundo' egunkariak atzo argitaratu zuenez, Morcillok 
aitortu zuen 30.000 euroren truke hil zuela HBko militante zena.
 
 
 
 
Berria.info   2013-04-16 - 13:02:45
Luis Morcillok gaur 
deklaratu du epailearen aurrean, eta bideokonferentzia bidez eman ditu 
azalpenak.
 Izan ere, Jose Amedok Bilboko epaitegian salaketa jarri zuen 
urte hasieran Morcilloren kontra, Brouard auziarekin 
lotuta. Amedok ustez Morcillorekin izandako elkarrizketa batean Brouard 
Morcillok berak hil zuela eta agindua Sancristobalek eman zuela esan 
ziola adierazi zuen Amedok, eta elkarrizketa grabatua zuela. Horren 
transkripzioa aurkeztu zuen epaitegian, Morcilloren aurkako salaketa 
aurkezteko.
Edurne Brouardek, Santi Brouarden alabak, salatu du Morcillok eta 
Amedok izandako jarrera "nahasgarria" izan dela, eta uste du bide 
horretatik jardungo dutela aurrerantzean ere.
Txema Montero defentsaren abokatuak "kontraesanak" ikusi ditu Morcillok bideokonferentzia bidez eginiko adierazpenetan.
Lehenago, absoluzioa
Ez Amedo ez Morcillo ezin dira Brouarden hilketagatik epaitu, eta 
hori ondo dakite biek. Bizkaiko Auzitegiak 2003an epaitu eta absolbitu 
zituen Amedo, Morcillo eta Masa, eta Espainiako Konstituzioak debekatua 
du inor akusazio beragatik birritan epaitzea. Hortaz, Morcillok lekuko 
gisa deklaratu du gaur.
Sancristobal epaitzea, aldiz, posible da. 1999an hilketa prestatu eta
 estaltzea zein diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita inputatu 
zuten Sancristobal, baina 2000. urtean bertan behera utzi zuen akusazioa
 Bizkaiko Lurralde Auzitegiak, "kontraesanek" ez zutela akusazioa 
mantentzeko adina argirik uzten argudiatuta.
Amedok duela hilabete gutxi auzia berriz zabaltzeko aurkeztutako 
frogen berri izatean, polizia ohiaren asmoekin mesfidati agertu zen 
Brouarden familia. "Beti ibili dira beren interesen arabera; dirua 
bukatuko zitzaion berriz".
 
 
Aitorpena, deklarazioaren bezperan
"Kontsultatik atera zenean bi tiro eman nizkion, eta lurrean zegoela akabatu nuen". Luis Morcillok El Mundo
 egunkariari emandako elkarrizketa batean aitortu du Santi Brouard HBko 
buruzagia berak hil zuela. "Baina nik katua sakatu besterik ez nuen 
egin; gainontzekoa besteek egin zuten".
Agindua nork eman zion ere argi esan du. 1984ko azaroaren 20an 
Brouard hil zuenean Guardia Zibileko komandante zen Rafael Masak eskatu 
ziola HBko buruzagia hiltzeko. Morcilloren hitzetan, laguna zuen Masa, 
eta hari bere nagusiak agindu zion atentatua egiteko. "'Mesedez, Luis, 
igo zaitez zu eta antolatu hori nahi duzun bezala, baina egizu 
behingoagatik, Ministeriotik kanporatuko naute-eta bestela!', esan zidan
 Masa adiskideak".
Masaren nagusi hori "ziurrenik" Julian Sancristobal zela adierazi du,
 Barne Ministerioan harekin egiten zuelako lana. Alegia, Brouard hiltzea
 Espainiako Gobernuaren Barne Ministerioak agindu zuela baieztatu du, 
eta, haren ustez, Sancristobalek eman zion Masari agindua. PSOE zegoen 
Espainiako Gobernuan orduan, eta Estatu Segurtasunerako zuzendari 
nagusia zen Sancristobal.
 
 
Morcillok adierazi du ere hilketa Barne Ministerioak ordaindu zuela. 
Berak bost milioi pezeta jaso zituela Brouard hiltzeagatik (30.000 
euro). 
Baina engainatuta sentitzen dela ere eman du aditzera 
elkarrizketan. Atentatuagatik zazpi milioi eta erdi pezeta jaso zituela 
Morcillok berak, horietatik bi milioi eta erdi atentatua berekin egin 
zuen Lopez Ocañari eman "behar" zizkiola, baina askoz diru gehiago 
erabili zela atentaturako: "Gerora jakin nuen Brouard hiltzeko hogeita 
bost milioi pezeta bideratu zirela, baina nik bost soilik jaso nituen".
Brouarden familiari barkamena eskatu nahi diola ere badio Morcillok 
elkarrizketa horretan: "Ni Brouarden senidea izango banintz, ez nuke 
ulertuko horrenbeste urteren ondoren tiro egin zionak barkamena 
eskatzea, baina esan nahi diet nik katua sakatu besterik ez nuela egin".
 Zer erran? 1918an Alemaniako Sozialdemokraziak, SDP-k Rosa Luxemburg eta Karl Liebknecht militante eta buruzagi  sozialista/komunista iraultzaileak asasinatu zituen Berlinen, Iraultza Proletarioa geldiarazi nahian. 1984an, Espainiako Sozialdemokraziak, PSOEk, asasinatu zuen Santi Brouard, euskal militante iraultzailea, Euskal Iraultza Sozialista geldiarazi nahian...
HERRIAK EZ DU BARKATUKO!!!
HERRIAK DU SANTI MENDEKATUKO,
EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA 
EGINEZ,  
INPERIALISMO KAPITALISTA
 SUNTSITUZ,
EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA
ERAIKIZ!!!
IRAULTZA ALA HIL!!!
SANTI, GOGOAN ZAITUGU!!!
IRABAZI ARTE, BURKIDE!!! 
 
      
  
 

 
  
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina