BERRIA 2013-04-03
Hizkuntz erabileraz ohar batzuk
Joxe Manuel Odriozola
Euskaltzalea
Hizkuntzaren erabileran eragiten duten ohiko alderdiak
 gutxietsi gabe, uste dut hiztunak gutxitan hautatuko duela bere 
nortasuna, erosotasuna, askatasuna eta buruestimua kolokan jartzen duen 
mintzairarik. Horrekin esan nahi dut, hiztunak, ahal badin badu 
behintzat, ahaleginak egingo dituela bere nortasunaren parte den 
hizkuntza hautatzeko. Izan ere, hitz egiten dugunean faktore 
psikologiko, kultural eta emozional guztiak daude jokoan aldez edo 
moldez. Jokoan dagoena ez da bakarrik ideiak edo asmoak edo gauzak 
zertan diren  aditzera emateko komunikazio-gaitasuna, jokoan daude 
orobat hiztunaren nor izatea eta oreka emozionala. 
Ondo 
dakigunez, gutako bakoitzak izan dituen esperientziak lekuko, norbere 
hizkuntzaren etxea gozagarria da, bakoitzaren izaera, ezaguera eta 
buruestimua kolokan jartzen ez direnean. Hiztunaren pentsamendu-jarioa 
eta nortasun oreka bermatzen dituen hizkuntza hautatuko du hiztunak 
normalean, eta ez bere nor izatea lardaskatzen duen mintzairarik, 
ezinbestean ez baldin bada behintzat. Gauza jakina da, era berean, 
hiztunak bere pentsamenduaren muina adierazteko nekez aukeratuko duela 
bere hizkuntza nagusia ez den mintzabiderik, hartara behartzen ez 
badute.

Euskaldun berriari erraz esaten diogu Euskaraz jarduteko,
 errazegi, hitz egitea, gugandik kanpo dagoen halako tresna instrumental
 bat erabiliz, ideia komunikatze hutsa balitz bezala. Euskaldun berria, 
gizaki oro bezala, pertsona da, mundu sozial eta kultural batean 
sozializatua, eta sozializazio horretan eraiki du bere unibertso 
pertsonala. Jadanik eraikia eta biribildua daukan mundu kognitiboa eta 
emozionala kolokan sentitzen du, oraindik ere erdizka besterik ez dakien Euskaran. Onik onenean, ahaleginduko da bigarren edo enegarren 
hizkuntza duen Euskaraz ere «bizitzen», baina ez da erdarazko etxean 
bezala gustura sentituko, autoestimuan desgaste handi samarra eragin 
diezaiokeen Euskaran baizik. Nekatua eta akitua sentituko da maiz, bere 
pentsamenduaren ale mamitsuenak Euskaraz xehatu nahi dituenean.
 
EGA
 edo antzeko goi maila akademikora iritsi den euskaldun berriak oro har 
izugarrizko nekea sentitzen du Euskaraz bizitzeko. Bere nortasunaren eta
 pentsamenduen eratzaile eta adierazle oso eta erabateko duen erdarazko 
unibertso pertsonalaren zati bat Euskaraz adierazten ere saiatuko da, 
beharbada. Baina orduan ere, maila akademiko dezente horretan ere, Euskararen etxea hotza eta nekagarria zaio, erdarazkoa samurra, 
abegikorra eta atsegingarria zaion bitartean. Euskaltzalea baldin bada, 
ahaleginduko da Euskararen bigarren etxean ere ondo sentitzen. 
Abertzalea baldin bada, agian beste horrenbeste egingo du Euskararen 
etxea bere bizileku afektibo eta ideologikoa bilakarazten. Baina, 
azkenean, amore emango du seguru aski, salbuespenak beti dauden arren.
Hizkuntzaren kontzeptu instrumental eta mekanikoak erraz saihesten dizkigu bidean ikusitako oztopoak. Uste dut euskalduntzeko bidearen zailtasunei buruz ez dugula behar adina kontzientziarik. Ez dugula hiztunaren eta hizkuntzaren arteko dialektika sozial, kultural eta psikologikoak daukan barne-lotura sendorik ikusi nahi. Eta, horrenbestez, hizkuntzaren kontzeptu instrumental batek euskalduntzearen bideko sastraka eta sasi guztiak erre dizkigula, bidea garbi uzte aldera edo.
Ondo etorri zaigu beharbada eragozpen horiek aldez aurretik ez ikustea. Baina nago gero eta garbiago nabari dugula gauza bat, hala ere: Euskara erabiltzea ez da askok uste duen bezain erraza, eta bidean dauden ezintasunak ezin dira ohiko arrazoien bidez soilik azaldu. Alegia: euskaldun hiztunen proportzioa txikia dela, ama-hizkuntza gutxik dutela, kontzientzia eta leialtasun linguistiko kaskarreko hiztunak direla eta abar. Arrazoibide horren barruan, beharbada, erraztasunaren alderdia izan liteke sendoena. Nolanahi ere, Euskarazko erraztasun erlatiboa erdarazkotik urrun samar baldin badago, eta halaxe egoten da ia beti, badakigu nora joko duen hiztunaren praxi linguistikoak.
Problematika hori guztia areagotu egiten da bigarren edo enegarren hizkuntza mintzaira minorizatua denean. Aldiz, ama-hizkuntza Euskara izan duenarentzat ez da betetzen horrelako «lege» psikolinguistiko eta soziolinguistikorik. Hala, euskaldun berriaren ibilbidea oztopoz beterik ikusi dugu, balizko euskaldun berria Euskararen etxean eroso sentitzeko. Ibilbidearen abiapuntuan hizkuntza hegemonikoa dago kasu horretan, eta minorizatua du xede. Erdaldun berrien kasuan, ordea, hizkuntza minorizatua —Euskara— zegoen jabetza linguistikoaren hasieran, eta hizkuntza hegemonikoa —erdara—, amaieran. Euskararen Herria erdalduntzea nahiko erraza izan da ordezkapenaren hainbat alditan, baina Erdararen Herria euskalduntzea biziki gaitza.

Hizkuntza gauza garrantzitsuegia da 
pertsonarentzat mintzaira bat bestearen ordez eta bestea bataren ordez 
nolanahi erabil daitezkeela uste izateko. Hizkuntza ez da hor aukeran 
daukagun tresna komunikatibo soil bat nahieran erabiltzeko. Askoz 
gehiago da. Eta askoz gehiago izate horretan datza, hain zuzen, 
zirriborratu nahi izan dugun bidearen zailtasuna. Hau da: hizkuntzak 
bizi gaitu, gure unibertso pertsonalaren konfigurazioa hitzaren bidez 
eraikia dago, besteak beste. Hizkuntza gara, zentzu eta neurri batean.
Hizkuntz auziok botere-kontuak dira azken batean, hegemonia linguistikoaren gorabeherak.
Hizkuntz auziok botere-kontuak dira azken batean, hegemonia linguistikoaren gorabeherak.
Gauza biziki garrantzitsu bat amaitzeko: hizkuntz hautua ez
 dago hiztunaren esku azken buruan, erabilera erregulatzen duten 
faktoreak estrukturalak dira, egitura soziolinguistikoari darizkionak.
 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina