BERRIA
2013-04-27
BAKEGILEEN GARAIA
Pernando Barrena
SORTUko eledun nazionala
Euskal Herrian "bakezale asko eta bakegile gutxi» eta
«ez dugu kanpoko inor behar bakea ekartzeko» moduko esanak askotan
entzun ditugu gure artean. Beren edukiarekin ados egon ala ez, ederki
islatzen dituzte euskaldunon artean bakea eraikitzeko lanetan ohikoak
izan diren kezkak. Izan ere, sarritan mespretxatu dira —hainbatetan
iraindu arte—, nazioarteko komunitatetik luzatu zaizkigun eskuak;
bestetik, bakea hitza bera gorrotagarri bilakatzera iritsi ziren
diskurtso ofizialaren zaleak, beren jardun politiko-militarrean
bortxakeriaren apologia praktikoa egiten zuten bitartean. Horregatik
beragatik nik bai konpartitzen dudala ideia hori, gure Herrian ustezko
bakezale asko dagoela baina benetako bakegile gutxi ezagutu dugula dioen
hori.
Oraingo honetan, Gernikako Udalak Jesus Egiguren eta Arnaldo Otegiri Gernika bakearen eta adiskidetzearen alde saria ematea erabaki du «Euskal Herrian bakea lortzeko egindako lanagatik».
Etorkizun laburrean bake prozesuaren integraltasunaren testuinguruan ezinbesteko erreferentzia izatera deituta dauden 2006ko Loiolako elkarrizketetan aritu ziren Jesus Egiguren eta Arnaldo. Beraiek izan zuten aurreikusmen eta abilezia nahikoa bost urte lehenago horri begira lanean jartzen hasteko eta sortu ziren oztopoen guztien gainetik aurrera jarraitzeko. Eta gauzak bukaeran ez ziren espero/behar/nahi bezala atera, baina garaiko gorabehera guztiak gertutik ezagutzeko aukera izan genuenok sobera konplikatu gabe esan dezakegu hori ez zela beraiengatik gertatu.
Loiola-Genevako prozesua bertan behera geratzearekin batera Jesus Egiguren lehenengo zereginen lineatik erretiratzea erabaki zuen bere alderdiak eta baita Arnaldo Otegiren kontrako mendeku zitala burutzea ere. Urte t'erdiz izan zuten espetxean edozein zuzenbide estatutan lotsagarria litzatekeen auzi baten ondorioz; eta hurrengo batean gogorrago lotuko zutelakoan, beste urte t'erdiz libre bizitzen utzi zioten elgoibartarrari eta hor akats larria egin zuten beraien interesei erreparatzen badiegu behintzat. Akats larria, Arnaldok ez zuelako denbora galdu eta segituan bere inguruan bildu zen lantalde eraginkor batekin batera Ezker Abertzaleak sekula ezagutu duen eztabaida berritzaile eta ausartenari ekitea lortu zutelako. Eztabaida horrek Euskal Herriaren panorama politikoa betiko aldatuko zuen «Zutik Euskal Herria» hausnarketa ekarri zuen, estrategia eraginkorra eman zion Ezker Abertzaleari eta modu berean bakerako eta konponbide politikorako oinarri sendoak ezarri. Hori guztia bideratzen kapaza izan zen ekipoaren partaide batzuk atxilotzea erabaki zuen Rubalcaba ministroak —memoria onekoak gara— eta pertsekuzio politiko lotsagarri baten erakustaldia izan zen Bateragune izeneko auzia muntatu zuten espetxe zigor bidegabeak ezarriz Sonia Jacinto, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez, Rafa Diez eta Arnaldo Otegiren aurka.
Espetxean mantentzen dituen epaiaren helegitea Auzitegi Konstituzionalak aintzat hartuko ote duen jakin zain gaudela gogora ekarri nahi dugu auzipetuek eta baita beste askok ere egindako lan politikoari esker lortu duela Ezker Abertzaleak iristea dagoen tokira. Egia da ez garela Herri honen askatasun egunera oraingoz iritsi baina zalantzatan dagoenari ariketa bat proposatuko diot; konparatu dezagun non geunden orain dela lau urte eta non gauden orain, zein zen Estatuen margen politikoa 2010ean eta zein gaur. Nire ustez balantzeak ez du dudarik uzten: gabeziak gabezi (eta asko dira) inoizko potentzialitaterik handiena duen egoeran gaude, bai prozesuari zein gure proiektu politiko estrategikoari dagokienean, eta hori guztia gertatu da bere momentuan Ezker Abertzaleak jakin zuelako bere norabidean beharrezkoak ziren moldaketak egiten historikoki bilatu dituen helburuei heltzen jarraitzeko.
Erronka ez da nolanahikoa, baina bestetik aurrean dugun Estatu espainola inoiz izan den estaturik ahulena da, krisi hirukoitza pairatzen duena: lurralde eta ekonomia ereduari dagokiona; eta krisi ideologiko-kulturala. Estatuak ez dauka eskaintzarik Herri honentzat, soilik errepresioa, autonomia murriztua eta eskubide sozialen ezabapena. Testuinguru horretan Ezker Abertzaleak aldabakartasunaren tresnari eusten jarraitzeko erronka dauka; batetik gatazkaren ondorioen humanizazioa bilatzen, lehenik eta behin salbuespen legediarekin amaitzeko, gaixotasun larria duten presoak etxera ekartzeko eta presoak oro har Euskal Herriratzeko. Prozesu klabean beharrezkoak diren aurrerapenei begira azken urteotan oso urrats garrantzitsuak eman ditu Ezker Abertzaleak biktima guztiekiko begirunezko jarrera autokritikoa dela (bakarrak gara hori egin dugunak), edota alde bateko indarkeriarik eza eta gure aurkako errepresioarekiko erantzun molde berriak kasurako. Errepresioan eta blokeo saiakeran tematzen den estatuaren aurrean, marko demokratikoaren mesedetan arituko den gizarte mailako metaketa zabala herritarrekin arituz, konfrontazio demokratikoaren parametroetan aurrera egiteko aukera dugu eta egin beharko dugu.
Oraingo gure posizio indartsua, determinazioa eta grina azken urtetan egindako ariketa politiko ausartari zor diogu jende multzo militante, abertzale eta ezkertiarra aurrera ateratzen jakin duena eta guztien artean aitzindaritzan Bateraguneko bostak edota gazte independentista errepresaliatuak dauzkagu. Zuen meritua da inongo dudarik gabe, besteak beste; eta horregatik behin berriro ere aukera aprobetxatu beharra dago zuen askatasuna eskatzeko; pertsekuzio, epaiketa eta preso politikorik behingoan egon ez dadin berriro ere exijitzeko.

IRAULTZAILEEN GARAIA
Lehenago ere errana dugu gaur egun mundu mailan sortzen ari den egoerak Oraingo Ezker Abertzalea jokoz kanpo harrapatua duela. Kapitalismo Inperialistaren krisi globalak Iraultza Sozialisten ateak zabaldu ditu bete-betean, zeren egunetik egunerat gero eta jende gehiago ohartzen ari baita gaur egungo Sistemaren baitan ez dagoela irtenbiderik langileondako. Bainan Oraingo Ezker Abertzalea bere analisi eta estrategia erreformista zein sozialdemokrataren baitan preso eta gatibu dago, eta ondorioz, zinezko errealitatetik, eguneroko klase borrokatik, gero eta urrunago dago.
"Oraingo Ezker Abertzalea politikoki erabat jokoz kanpo zegoela bagenekien, mundu mailako krisi kapitalistak ustekabean harrapatua zuela, "peace process" baten erdian...Oraindik ez genekiena da errealitatez kanpo ere bizi direla. Klase borroka areagotzen ari da planeta osoan -Siriatik Venezuelarat- eta Burgesiak gogor erasotzen du Herri Langileen aurka nonhai, irabazien tasa igo nahian, plusbalioa handitzeko asmoz. Grezian eta Portugalen, Euskal Herrian eta Italian. Bitartean, Oraingo Ezker Abertzaleak hemengo Burgesia Basko Nazionalistari "eskua zintzoki" luzatzen dio, eta hemengo Burgesia Basko Nazionalistak, beti bezala, eta normala denez, zaunka hasi eta eskua janen dio ausiki batez. Bere klase interesak ditu Burgesia Baskoak, prefosta!!! Zer espero zuten, bada, Oraingo Ezker Abertzalekoek? Horretarako behar zen hainbertze neke eta borroka ASKE GUNEAn, PNVri "eskua zintzoki" luzatzeko?"
Pernando Barrenak ere bere iragan marxista eta sozialista iraultzailea ahantzirik, oraingo denbora "bakegileen garaia" dela erraten digu bere idazkian. SORTUk ere, espeerpentoaren mila guztiak eta lotsagabekeriaren marra oro gainditurik, "arduraz jokatzeko" eskatzen dio, nori eta Frantziako Errepublikaren presidenteari!!! Bainan horretan ari da, hain segur! Oraindik ez zarete ohartu horretan prezeski eta bereziki ari dela? Bere ardura Oligarkia frantses inperialistaren Diktadura kapitalistaren tresna den Frantses Errepublika zaintzea dela, ez "euskal gatazka bakebidez eta demokratikoki" zuekin batera konpontzea, are guttiago Euskal Herria askatzea... Galdetu bestela Libian, Libanon, Malin, Afganistanen, Sirian... eta laster Korean, Libanon, Iranen...
Ez, ez dugu oraingoa "bakegileen garaia" inolaz ere, ez bazara Inperialismoaren zenbitzuan ari, bederen. Oraingoa IRAULTZAILEEN GARAIA da. Inperialismoa, ete bereziki bere erdiguneko estatu Kapitalista guztiek neofaxismorantz jotzen dute egunetik egunerat, errepresioa indartuz eta gogortuz, jazarpena areagotuz eta zakartuz, Langileariaren aurkako neurri gero eta latzagoak hartuz, Kapitalaren mesedetan, beti ere. Oraingo Ezker Abertzalearen diskurtso eta praktika pazifista, sozialdemokrata, "bakezale eta bakegilea", erreformista eta likidazionista ez da estrategia eraginkorra inolaz ere, ez bederen Euskal Herri Langilearendako. Eraginkorra izan daiteke "bake soziala" nahi duen ororendako, eta horiek guztiak nor diren aspaldian badakigu: mundu honetako Burgesia guztiak, eta bere aliatuak diren sozialdemokratak. Bake soziala nahi eta behar dute Kapitalismoaren krisi gainditzeko, beti ere Oligarkien mesedetan eta langileen kaltetan.
Baina guk, langile iraultzaileok, ez dugu halako "bake sozialik" nahi. Lehengo lelo zaharra aldarrikatzen dugu ozenki:

BAKEA HERRI LANGILEEN ARTEAN!!!
GERRA KLASE SOZIALEN ARTEAN!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina