Joseba Alvarez: "Ernatu da matxinada berria"
-
Created on Tuesday, 23 April 2013 14:52
"Historia pertsonal eta politikorako hamabi egun ahaztezin izango dira
Donostiako Aske Gunean bizi izan ditugunak, bertan parte hartzeko
zortea eta borondatea izan dugunontzat. Pertsonalki gogoangarriak,
emozio handiz eta sentimendu kontrajarriez beteriko egunak izan
direlako. Eta, politikoki garrantzitsuak, funtsezko gertakari berri
baten aurrean partaide ginela sentitu dugulako.
Izan ere, Donostiako Aske Gunean bizi izandakoa benetako gertakari
soziala izan delakoan gaude. Atxilotuak izango ziren Zola, Oier, Mikel,
Adur, Egoi eta Ekaitzen aldeko elkartasun ekimena baino askoz ere
gehiago izan da, askoz ere sakonagoa, klase politiko konbentzionalak eta
beraiek kontrolaturiko hedabideek bukaera arte ikusi ez dutena gainera.
Donostiako Aske Gunearen arrakasta ez dago ulertzerik, euskal
jendartean —eta, bereziki, hain gogor kolpatua dagoen euskal gazteriaren
baitan— berrikuntzarako sekulako herri gogoa egon izan ez balitz.
Euskal jendartearen zati handi bat dagoeneko nazkatuta dago Euskal
Herriak pairatzen duen gatazka politikoa konpontzeko politika
konbentzionalaren eraginkortasun faltarekin. Eta, bestetik, egungo
egoerarekin bat ez datorren sektore sozial oso zabalak Ezker Abertzaleak
egin duen estrategiaren eraldaketak praktikan zer emango zuen ikusteko
premia zeukan.
Aldebakartasunetik abiatuz, ETAk borroka armatuaren zikloari amaiera
eman diola ikusi eta onartu du jendartearen gehiengoak. Arlo
instituzionalean, Ezker Abertzaleak Aliantza Politikoa martxan jarri
duela ikusi du Euskal Herriak, eta poztu egin da oso sektore sozial
zabala. Baina instituzioetatik at, politikagintzarako funtsezkoak diren
masa borroka eta borroka ideologikoak zein forma hartuko zuten ikusteke
zegoen. Donostiako Aske Gunea horren lehen adierazpen indartsua izan da:
elkartasunetik konpromisora, desobedientzia eta erresistentzia
zibilaren bidez, eta beti aniztasuna zainduz. Eta arrakasta berehalakoa
izan da.
Freskotasun zabal horrek izutu ditu politikari konbentzional guztiak.
Hain ulertezina eta zaila zen Herri Harresia hamabi egunetan loratu da,
eta forma hartu du: parte hartzailea, koloretsua, irudimenez betea,
mezuan eta garapenean gardena, irekia, zabala, masiboa eta
ez-elitista... Indartsua oso. Indartsuegia beraientzat.
BERRIA, Gara, Info.7 eta Argia alde batera utzita, gainerakoek
isilpean gorde nahi izan dute dena, ezkutatu, beraiek kontrolatzen duten
espazio komunikatibotik baztertuz. EITBren jokabidea ere halakoxea izan
da. Zorionez, eta lan handia zein ona eginez, Aske Guneko komunikazio
taldeak barrera zein oztopo guztiak gainditu ditu, ekimenaren berri
Euskal Herri zein mundu osora zabalduz.
Beste batzuek, berriz, ez diote Aske Gunean antolatzen ari zen
mugidari neurria hartu azken unera arte. Ez dira konturatu gaia ez zela
Donostiara mugatzen, eta ez zela atxilotuak izan zitezkeen sei gazteen
elkartasunera mugatzen. Oso berandu arte ez diote neurria hartu Eleak
Mugimendua —nagusiki gazteekin batera— lantzen ari zen eskubide zibil
eta politikoen aldeko dinamikari. Baina arlo horretan ere, Aske Gunearen
inguruan eginiko planteamenduak eta lan estiloak, ekimena ikusgarri ez
ezik, erakargarri ere bihurtu du, arreta politikoa eta soziala beste
nonbait zutenen artean.
Horiek dira lortu diren hiru garaipen handienetariko bi, boikot
informatiboa gainditu izana eta Herri Harresia lehen mailako gertakari
politiko eta sozial bihurtzea. Hirugarrena, desobedientzia eta
erresistentzia zibil eta masiboaren bidez, klase politiko
konbentzionalaren jokabidea argitzea: biolentzia zein bortxakeria
bakarra beraiena da. Beraien indar bakarra erabili dituzten armena,
porrena, kaskoena, emakumeen aurkako irain sexistena, beso, eskumutur,
sudur, belarri bihurrituena, begiko eta buruko kolpeena da... Aske
Gunearen eta Herri Harresiaren indar bakarra politikoa, zibila,
desobedientzia eta erresistentzia izan da. Beraiek legitimitate
demokratiko osoa galdu dute, eta guk, berriz, irabazi egin dugu, sei
gazteak bidegabeki espetxeratu zituzten arren. Horregatik oihukatu
zitzaien behin eta berriz, «gaur, guk irabazi dugu» leloa Aske Gunean.
Azkenik eta bukatzeko, Eleak Mugimenduko bozeramailea den Txerra
Bolinagak esan zuen moduan, askatasun zibil eta politikoen aldeko
borrokak indarra hartu du Donostiako Aske Gunean hasiera eman zaion
Herri Harresiarekin, baina ez da bukatu. Ondorengo hilabete eta urteetan
beste ehun gazte eta erakunde politiko ezberdinetako beste hainbat
militante epaituak eta, agian, espetxeratuak izango baitira, horren
aurkako nahiko presio sozial egiten ez bada, behintzat.
Gauzak horrela, eta Euskal Herrian nonahi dagoen indarra eta gogoa
handia dela ikusirik, unea iristen denean, Donostian Aske Gunean
izandako esperientziaren antzeko bat zuen herrietan ere martxan jar
dezazuen animatzen zaituztet, merezi du. Donostiara kanpotik jendea
etorri zen moduan, zuen herrietara ere joango gara. Ernatu da matxinada
berria."
Los agentes necesitaron casi tres horas para arrestar a los miembros
de Segi, que se encontraban incrustados en medio de una marea humana
entrelazada que obligó a una larga y esforzada labor de desbroce
para darles alcance. Pese a la tensión y al constante forcejeo por
romper la muralla, la operación se desarrolló sin incidentes graves y
sin que la Ertzaintza empleara material antidisturbios. Antes, el agente
al mando de la operación y el senador de Amaiur Urko Aiartza
mantuvieron una conversación en la que el dirigente de la izquierda
abertzale garantizó que no iba a haber agresividad contra los policías y
que su actitud iba a ser de resistencia pasiva. Del mismo modo, el
mando le trasladó que la Ertzaintza tenía la intención de romper la
muralla humana de forma ordenada y sin cargar contra los concentrados.
Tanto ayer como en días previos, los responsables del Aske Gunea emplazaron a los concentrados a permanecer en actitud pacífica, advirtiendo de que comportamientos agresivos o insultos contra los agentes serían sospechosos de infiltración policial. Joseba Alvarez, coordinador de Sortu en Donostia, también se dejó ver en la zona, tratando de apaciguar los ánimos que esporádicamente se soliviantaban.
Nuevo modelo
Poco antes de las diez, la zona quedó completamente despejada y los detenidos fueron trasladados a dependencias policiales antes de ingresar en prisión. Se trata de Egoi Alberdi, Mikel Arretxe, Oier Lorente, Adur Fernández, Aitor Olaizola y Ekaitz Ezkerra. Los otros dos condenados (Nahikari Otaegi e Imanol Vicente) aún no han sido arrestados y tampoco se encontraban ayer en Aske Gunea. Además, otras dos personas fueron arrestadas por atentado a la autoridad, aunque horas después quedaron en libertad.
En declaraciones a los periodistas, Joseba Álvarez puso el énfasis en el nuevo modelo de movilización alumbrado a lo largo de estos días en el Boulevard donostiarra. Aske Gunea, según el dirigente de Sortu, es un ejemplo de protesta basado en la desobediencia civil en sintonía con el nuevo tiempo político abierto de forma unilateral tras el anuncio del fin de la violencia de ETA. Alvarez calificó de "triunfo" el acto de resistencia exhibido ayer en Boulevard. Uno de los jóvenes de Segi juzgado pero que quedó en libertad ahondó en la misma línea al asegurar que "hemos abierto un nuevo camino", dando a entender que esta forma de protesta conocerá nuevos capítulos en el futuro. Hay que tener en cuenta que todavía permanecen a la espera de juicio unos 200 miembros pertenecientes a diferentes organizaciones políticas de la izquierda abertzale. Tampoco faltaron críticas al PNV. Alvarez recordó el llamamiento desde Aske Gunea emplazándole a sumarse a la protesta. "En lugar de eso ha enviado 250 ertzainas. Ellos sabrán lo que hacen".
Joseba Alvarezen testu hau biziki garrantzitsua da, SORTUko militante ezaguna den neurrian, eta bere pisu eta ibilbide politikoa ezagunak diren heinean. Horregatik, idazlan honen kritika sistematikoa eginen dugu hemen, SORTUren estrategia erreformista, derrotista eta likidazionista bertze behin ere salatzeko eta jendaurrean agertzeko.
Donostiako ASKE GUNEko borrokari buruz oso irakurketa diferenteak egiten ahal dira, bistan da, errealitatea nork bere ikuspegitik aztertzen baitu, hots, nork bere klase-kokapen eta kontzienztiatik. Horregatik, Joseba Alvarezen analisiarekin ez gatoz bat: berak matxinada berria "Zutik Euskal Herria!" txostenaren muga estu eta itogarrietan kokatu nahi baitu, SORTUk bereziki eta Oraingo Ezker Abertzaleak oro har markatu duten ildo pazifista eta erreformistan. Logikoa eta normala, haiek beren estrategia politikoa indartu nahi baitute horrelako ekimenekin. Ildo horretan ulertzen ahal dugu ASKE GUNEan PNVri egin zitzaion eskari/eskaintza harrigarria, txikizio eta atxiloketen bezperan...
Bainan ASKE GUNEak erakutsi duena da herri borrokaren balio izugarria, eta aldi berean, Estatu burgesaren funtzionamendu ohikoa bere gordinean: Burgesiak biolentzia eta bortxakeriaren monopolioa badu, eta behar den guztietan konplexurik gabe erabiltzen du, Herri Langilearen matxinadak zapaltzeko. Zentzu honetan, esperientzia baliagarria izan da belaunaldi gazteek (eta gure artean dauden belaunaldi zahar amnesiko guztiek...) argiro ikus dezaten zer den Estatu burgesa, zer den Kapitalismoa, nor den benetan PNV, eta Herri Harresia, pazifismo hutsean eroria, noraino iristen ahal den.
Donostiako gazte auzipetuen borroka abiatu zenean, hauxe idatzi genuen: "Nahiz eta gazte hauek egiten dute irakurketa politikoarekin bat ere ados ez egon ("Estatuak ez du aurrerapausorik ematen. Euskal Herria konponbiderako bidean jarri dugu, Euskal Herrian bertan. Normalizazioari begira sekulako aurrerapausoak ematen ari gara, baina Estatua bere itxikerian dago, eta ez du errepresioa eten"), ELKARTASUNA adierazi nahi diegu hemendik, eta dei egiten dizuegu ahalik eta gehien borrokatzeko denok haien alde, beren jarrera duina eta borrokalaria delakotz, diferentziak diferentzia. Bidea borroka da, eta gazte hauek planto eginez horixe erakusten digute. Gaur egun Euskal Herrian hil ala biziko kontua da erresistentzia zibil indartsua antolatzea, Estatuei aurre egiteko eta sistemaren kontraesan eta zapalkuntza terrorista guztiak agerian uzteko. Horren bidez kontzientzia iraultzailea (ber)piztuko dugu Euskal Herri Langilearen baitan, Euskal Iraultza Sozialistari bidea zabalduz. Gazte hauen borroka babestu eta lagundu behar dugu, hortzez eta haginez. Biba zuek, langile gazteok! Jo ta ke irabazi arte!"
Irakurri duzuenez, GAZTE GUNEri elkartasun kritikoa agertu genion, argiro erranez gazte hauen azterketa politikoak bete-betean kokatzen zirela Oraingo Ezker Abertzalearen ildoan, eta beraz, hortik desorientazioa, desmotibazioa eta desmobilizazioa etorriko direla laster ala berandu, Herri Harresia, gaur egungo parametro pazifista hutsetan, eta estrategia esklusibo gisa, inpotentzia, ezintasun eta derrotismoaren antzerkia bertzerik ez baita.
Honako hau idatzi genuen ASKE GUNEak PNVri Herri Harresian partze hartzea proposatu ziolarik: "PNVri Herri Harresiarekin bat egitea eskatzea? Baina gazte hauek non bizi dira? Oraindik ez dira ohartu zer eta nor den PNV? Azken 110 urteek ez dute deustarako balio? "Eskua zintzoki" luzatzen diote PNVri? Ba eskurik gabe geldituko dira, jakina, Burgesia baskoaren zakurrek hozka eginen dietelakotz beherahala. Eta jakina, Aske Gunerat joandako asko desmoralizatuta geldituko dira honelako txorakeriak entzunda... PNVri eskua luzatu? Bai to! PNVri sudurra luzatu behar zaio, gezurren gezurrez eta Euskal Herria 110 urtez sistematikoki saldu eta traizionatzeagatik. PNV arras koherentea da, gazteok, Burgesia basko nazionalistaren klase-interesak defenditzen ditu hortzez eta haginez, eta Euskal Herri Langilearen ETSAI AMORRATUA da, hasi Xabier Arzalluzengandik, segi Ardantza, Atutxa, Josu Jon Imaz, Iñigo Urkullu eta bukatu Joseba Egibar "jatorrarenganaino"...)"
Eta honako hau ere erran genuen:"(Oraingo Ezker Abertzalea politikoki erabat jokoz kanpo zegoela bagenekien, mundu mailako krisi kapitalistak ustekabean harrapatu zuela, "peace process" baten erdian... Oraindik ez genekiena da errealitatez kanpo ere bizi direla. Klase borroka areagotzen ari da planeta osoan -Siriatik Venezuelarat- eta Burgesiak gogor erasotzen du Herri Langileen aurka nonhai, irabazien tasa igo nahian, plusbalioa handitzeko asmoz. Grezian eta Portugalen, Euskal Herrian eta Italian. Bitartean, Oraingo Ezker Abertzaleak hemengo Burgesia Basko Nazionalistari "eskua zintzoki" luzatzen dio, eta hemengo Burgesia Basko Nazionalistak, beti bezala, eta normala denez, zaunka hasi eta eskua janen dio ausiki batez. Bere klase interesak ditu Burgesia Baskoak, prefosta!!! Zer espero zuten, bada, Oraingo Ezker Abertzalekoek? Horretarako behar zen hainbertze neke eta borroka ASKE GUNEAn, PNV "eskua zintzoki" luzatzeko? PVNri eskua luzatzea da, hain zuzen ere, Herri Harresia izorratzeko biderik seguruena, inork ez baitu inongo harresirik osatzen gero etsai mortalari "eskua zintzoki" luzatzeko...)
Eta bukatzeko, hau ere idatzi genuen, gertatuko zenaren beldur, beti ere: "(PNV "erdian" dagoela? Zer, "ELKARRI" bezala? Baina non bizi dira gazte hauek? Ez al ziren euskal gazte iraultzaileak? Orduan, zer pasatu zaie? Non galdu dute kontzientzia iraultzailea? Ez al dakite PNV klase-alderdi bat dela, eta Burgesia Baskoaren interes ekonomiko eta politikoak defenditzen dituela, eta interes horiek Euskal Herri Langilearen interesekin ANTAGONIKOAK direla? Zipaoiek urte hauetan guztietan emandako ostien bidez egia hau oraindik ez dute ikasi? Ba laster PNVren zakurrek, Espainiako Oligarkia Neofrankistaren erranetara, bertze ostia-entsalada bat emanen diete, Iñigo Cabacasi bezala, eta espetxerat igorriko dituzte. Han ikasteko aukera izanen dute. Negar egiteko gogoa sortzen dit honek guztiak... Noiz esnatuko dira Oraingo Ezker Abertzaleko militanteak? Noiz ohartuko dira PNVrekin ez dagoela zereginik? PNVrekiko balizko akordioetan amets egiten dute, Iker Casanovak bezala? Gazte miresgarri hauen borroka eredugarria horrela bukatu behar da, PNVri "eskua zintzoki" luzatuz? Zipaioak dinbi-danba ASKE GUNEAn sartzen direnean, "eskua zintzoki" luzatuko diote krixto guztiari, eskua, borrak, pilotak, ostikoak, irainak eta jakina, eskuburdinak ere!)
Herri Harresia, Oraingo Ezker Abertzaleak definitu dituen parametro pazifista eskluiente hutsetan, eta estrategia esklusibo gisa, inpotentzia, ezintasun eta derrotismoaren antzerkia bertzerik ez dela erran dugu.Bertze kontu bat da erresistentzia zibil indartsu bat antolatzea gaur egun, bi Estatu burgesei aurre egiteko hortzez eta haginez, estrategia global eta integral baten baitan. Borroka frontal horren bidez Sistema Kapitalista honen kontraesan gordin eta odoltsu zein zapalkuntza terrorista guztiak agerian uzten ahal ditugu Euskal Herri Langilearen aitzinean, eta horren ondorioz, kontzientzia iraultzailea berpiztu langileen artean. Batez ere berriz ere aldarrikatzeko Euskal Herri Langileak borroka molde eta bitarteko guztiez baliatzeko eskubide osoa duela. Are gehiago, irabazi ahal izateko, borroka tresna guztiak baliatzeko obligazioa ere badugu. Borroka molde guztien legitimitatea eta egokitasunaren printzipioa mantendu eta defendatu behar da, Burgesia guztien biolentzia etengabe eta egunerokoaren aurka. Borroka bitartekoen aukera auzi eta erabaki taktikoa da, beti ere Euskal Herri Langilearen Iraultza Sozialistaren garaipenaren zerbitzuan. Hau guztia, bistan da, kontu jakina zen lehen, baina gaur egun gai "tabu" bat da Oraingo Ezker Abertzalearen baitan.
Erresistentzia zibila? Herri Harresia? Bistan da baietz, bainan ez Oraingo Ezker Abertzalearen ildo politiko derrotista eta erreformista elikatzeko, edota justifikatzeko, estrategia instituzionalista eta sozialdemokrata bat babestu eta edertzeko, politikillo profesional batzuen planteamendu likidazionistak ezkutatzeko, baizik eta praxi iraultzailea indartzeko, hau da, Herri Langilearen kontzientzia zorrozteko. Zentzu honetan, Donostiako ASKE GUNEa esperientzia baliagarria izan da, berriro ere ikusi ahal izateko nor den PNV, zer den Estatu Burges bat, zein diren herri mobilizazioen muga objektiboak Oligarkiaren mertzenarioen bortxakeria armatuaren aurka, eta bertze hamaika kontu halako. Hori guztia jakina zen, prefosta, bainan aise ahantzi ditugu ARGALAren hitzak:
"Como resultado de ambos factores --estudio del marxismo y resurgir nacional vasco--, tomé conciencia clara de la existencia de Euskadi como nación diferenciada, integrada por siete regiones separadas por las armas de los Estados opresores, español y francés; de la división de la sociedad en clases enfrentadas por interés irreconciliables; de que Euskadi misma no era una excepción en este sentido, comprendí lo que fue la "evangelización de América" por los españoles y lo que fueron "las cruzadas", lo que fueron "los rojos" y el "glorioso alzamiento nacional"; que no se trata de que los ricos ayuden a los pobres, ni únicamente de que se aumenten los salarios de la clase obrera, sino de socializar los medios de producción; que para lograr la solidaridad social es precisa una profunda revolución cultural, y que para ello, no basta con la buena voluntad, sino que es precisa una transformación del modo de producción capitalista actualmente dominante por otro socialista; que para ello es preciso que la clase obrera obtenga el poder político; que un aparato de Estado no es neutral y que esto obliga a la clase obrera a destruir el Estado burgués para crear otro propio, que la burguesía recurre a las armas cuando ve en peligro sus privilegios, lo que induce a pensar que si la clase obrera no se plantea el problema en términos semejantes, tendremos ocasión de presenciar muchas matanzas y pocas revoluciones."
Horixe bera, mila aldiz ikusi izan dugu Historian zehar, Herri Langileen erresistentzia zibila, ez bada osatzen bertze borroka molde batzuekin, SARRASKI ASKO sortzen dituela, bainan Iraultza gutti (bat ere ez erranen nuke nik...) Txilen, 1973ko irailean, horixe bera ikusi genuen: Txileko Herri Langileak arrazoia zuen, Gobernua ere bazuen, Salvador Allende presidentea ere bazuen... bainan armarik ez. Armak, Augusto Pinochet Ugarte jaunaren eskuetan zeuden. Trajedia odoltsu honen segida denok badakigu...
Matxinada berriak behar ditugu, eta ASKE GUNEa baliagarria izan da horretan, ASKE GUNEtik haratago joateko, ez bertan gelditzeko. Heldu den maiatazren 30eko greban berdin gertatu behar da: matxinada berrriak -eta zaharrak- piztu behar dira, haratago joateko, Burgesiaren Diktadura zalantzan jartzeko eta Euskal Errepublika Sozialistaren bidean abiatzeko.
Argalak ere horretaz hitz egin zuen, duela 35 urte: "Hoy, frente a la doble solución --pequeño-burguesa vasca o socialista española-- que se le presentaba al Pueblo Vasco en el primer tercio de siglo, un sector de la clase trabajadora está en condiciones de ofrecer una tercera vía: la revolución socialista vasca."
Hona hemen zergatik blog hau deitzen den horrela, "Euskal Iraultza Sozialista". Argalaren hitzetan oinarritu nintzen izena aukeratzeko. Donostian gazte abertzale eta iraultzaileek erakutsi duten kemena miresgarria izan da, eta bide zahar-berriak ireki ditu.
Hona hemen, Donostiako ASKE GUNEaren aurka zipaioek egin zuten eraso zitala gertatzen ari zen bitartean idatzi nuena: "Zer gehiago erran daiteke? Aupa, gazte borrokalariak!!! Eutsi eta ez etsi! Eta batez ere, esna zaitezte, ireki begiak, klase kontzientzia piztu, zeuen buruz eta bihotzez pentsatu, eta bidea, laster ala berandu zuek zeuek aurkituko duzue! Eta ororen gainetik, ez egin inolako kasurik "lasaitasuna" eskatzen dizueten politikillo profesional horiei, PNVri "eskua zintzoki" luzatzeko eskatzen dizueten politikero erreformistei, "gatazkaren konponbidean elkarrekin joan behar dugu denok" behin eta berriz erraten dizueten ke-saltzaile gezurtero horiei!"
Ba hori, pasa den ortziralean errandakoa eta idatzitakoa:
La Ertzaintza y Sortu facilitan el desalojo pacífico del Boulevard en Donostia
Los jóvenes que arropaban a los condenados de la ilegalizada Segi emplearon la resistencia pasiva
dna
- Sábado, 20 de Abril de 2013 - Actualizado a las 05:12h

AURRERA
EUSKAL GAZTERIA IRAULTZAILEA!!!
PNV,
ZIPAIO BASKOAK,
BURGES ZAPALTZAILEAK,
NEOFRANKISTEN MORROIAK,
EUSKAL HERRI LANGILEAREN ETSAIAK!
BORROKA DA
BIDE BAKARRA!!!
EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA
DA IRTENBIDE BAKARRA!!!
GORA
EUSKAL
ERREPUBLIKA
SOZIALISTA!!!
EZ ETSI,
EUTSI,
AIZKORAK HARTU,
MENDITIK JAUTSI,
ETSAIAREN GAINERAT JAUZI,
JAUSI,
ETA HAUTSI!!!
EZ ETSI,
EUTSI,
AIZKORAK HARTU,
MENDITIK JAUTSI,
ETSAIAREN GAINERAT JAUZI,
JAUSI,
ETA HAUTSI!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina