GAUR,
Apirilaren 24an,
Mumia Abu-Jamalen
militante iraultzaile presoaren
urtebetetzea da:
ZORIONAK
ETA AUNITZ URTEZ,
ANAIA!
ESPETXETIK ATERAKO ZAITUGU!
Apirilaren 24an MUMIA ABU-JAMALen urtebetetzea da. Munduko iraultzaile guztiok data hau oroitu ohi dugu, Estatu Batuetako Oligarkia arrazista eta genozidak giltzapean baitu gure anaia eta burkidea duela 31 urte. Bai, ongi irakurri duzue, Mumiak gaur 59 urte beteko ditu, eta haietatik 31, preso. Mumiak bere bizitza erdia baino gehiago eman du Heriotza eta Bizi Osorako Zigorraren artean, Estatu Batuetako terrorismo kapitalistaren errepresioaren ondorioz hango espetxe batean, bere militantzia iraultzailearengatik.
Apirilaren 14an, Mumia Abu-Jamal preso
afroamerikarraren urtebetetzearen harira, martxa eta hainbat ekitaldi
antolatu dira Filadelfian, goizeko 11etatik aurrera. Mumiaren
atxiloketatik, 1981an, gaur egunera arte, Filadelfiako Fiskaltza Mumia
erailtzeko etengabeko konspirazioan nagusituets nabarmendu da. Eta, erailketa
ezinezkoa izan zenean, Mumiaren errugabetasunaren ebidentziaren aurrean
bizi osorako kartzela zigorra inposatu diote. Hauxe da Inperialismoaren bihotzean dagoen "justizia". Jakina, justizia burgesiarendako, eta errepresio hiltzailea zapalduondako! Estatu Batuetako sistema politikoa, Oligarkia arrazista, kapitalista eta inperialistaren diktadura odoltsua bertzerik ez baita.
Kasuaren irregulartasun judizial eta
polizialaren gainetik, fiskaltza izan da Mumiaren aldeko kanpainaren
helburu nagusia preso politikoaren 59. urtebetetzean. Injustizian
beteriko historia honetan, honako hauek izan dira fiskalak: Ed Rendell
(1978-1986), Ron Castille (1986-1991), Lynne Abraham (1991-2010) eta
(Seth Williams (2010 – egun).
AMNISTIA OSOA ETA BALDINTZAGABEA
MUNDUKO IRAULTZAILE GUZTIENDAKO!!!
ELKARTASUNA ESTATU BATUETAKO
MILITANTE IRAULTZAILEEKIN!!!
EUSKAL HERRIKO MUMIAREN LAGUNEK ez dugu gauza handirik egin nahi, baina ahaztu ere ez. Horregatik bilduko gara GAUR, asteazkenean (hilak 24) 13:00etan – Erriberako Zubian (Mumia Abu-Jamal Zubia). 20 minutuko kontzentrazioa izanen da, Mumiari Zorionak emateko eta munduko preso politiko guztien askatasuna aldarrikatzeko.
Mumia Abu-Jamal —jaiotzeko izen-deiturez Wesley Cook— militante iraultzaile afroamerikarra da, ekintzailea eta kazetaria ere. Pantera Beltza Alderdiko (Black Panther Party, BPP) kide izan zen gazte gaztetantik, eta Filadelfiako poliziaren arrazakeria eta indarkeria salatzeagatik ospetsua zen. 1981etik Pensilvaniako espetxean dago Daniel Faulkner polizia hiltzea egotzita.
Kasua
Gertakizunetatik bi hilabetera, Albert Sabo epaileak epaitu eta heriotzara zigortu zuen. Epaile hori, afroamerikar ugari heriotza zigorrera bideratzeagatik aski ezaguna da Ameriketako Estatu Batuetan.
1980ko eta 1990eko hamarkadetan Mumiaren aldeko nabaritasunen
helegiteen aurkezpena ukatua izan da eta bere errugabetasuna geroz eta
ageriagoa zen. Besteak beste, epai-mahaia aukeratzean irizpide arrazistak
gailendu ziren, eta lekukoek poliziaren presiopean deklarazio faltsuak
adierazi zutela aitortu izan dute. Gainera, epaileek eta aldeko frogen
ezkutatzeak, Mumiarentzako baldintzazko defentsa saihestu dute.
Estatu Batuetako eta mundu osoko kaleetan Mumiaren aldeko babes handia zela eta, 1995ko eta 1999ko exekuzio datak indargabetuak gelditu ziren. 2008ko martxoaren 27an heriotza zigorra bertan behera utzi zioten, baina 2010eko urtarrilan berrezarri diote.
Egungo egoera
2010eko azaroaren 9an, Hirugarren Zirkuituko Auzitegi Federalak heriotza zigorraren inguruko argumentuak entzun zituen berriz ere. Filadelfiako fiskaltzak ordea, poliziaren babesarekin, Mumia erailtzeko asmoarekin jarraitzen du. Baina Epaimahaiak 2008ko
erabakia babes zezaken heriotza zigorra berriz ezeztatuz edota beste
epaiketa bat proposatuz; horrela, Mumiari buruzko erabakia eta
sententzia berraztertu zitekeen. Azkenean, 2011ko apirilaren 26an Auzitegi Federalak Mumiaren heriotza zigorraren konstituzionaltasun eza onartu zuen. Erabaki honek, 2010eko urtarriletik indarrean zegoen exekuzio mehatxua bertan behera utzi zuen.
2011ko urriaren 11an, Amerikako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak jakinarazi zuen epaiketa berri bat izan arte Filadelfiako
Fiskaltzak ezin izango duela Mumia Abu-Jamal exekutatu. Izan ere,
aurreko apirilaren 26an Mumiaren heriotza zigorraren
inkonstituzionaltasuna onartu zuen Auzitegi Federal baten aipamenaren
inguruan gora jotzea aurkeztu zuen Fiskaltzak.
Fiskaltzak heriotza sententzia berri bat bilatu nahi zuen, epaiketa
berri bat antolatuz; eta "soilik" Biziarteko Zigorra ala Heriotz
Zigorraren sententzia kaleratuko zuen epaimahai berriak. Horrelako
epaiketa berri batean Mumiak bere askatasuna lortu ez arren, bere ustez,
epaimahai baten aurrean bere errugabetasuna erakusteko aukera egokiena
izango zuen.
Azkenean, Abenduaren 7an
ekintzaileari ez ziotela heriotza zigorra ezarriko jakinarazi zuten.
Izan ere, fiskaltzak eskaeran atzera egin zuen eta bizi osoko zigorra
onartu zuen fiskaltzak [1]
Izan ere, fiskaltzak ez zuen inoiz epaiketa berri bat antolatu nahi
izan, Mumiak bere aurka egin ziren Estatu krimenak agerian uzten zituen
frogak erakuts zitzakeelakoan.
Oraindik, Mumiak espetxetik kaleratzen dituen sistemaren aurkako artikuluak oso ezagunak dira, eta horrela mundu osoko giza eskubideen aldeko mugimenduaren zein mugimendu altermundialistaren erreferente bihurtu da. Mumia ezaguna da Ahots gabekoen Ahotsa ezizenarekin.
Mumia Abu-Jamal: “Estatu Batuak atari zabaleko munduko espetxe handienetariko bilakatzen ari dira”
[Democracy Now]
Mumia Abu-Jamali buruzko filma berria “Long Distance Revolutionary” New
Yorken estreinatzen ari delarik, Democracy Now erakundeak honako
elkarrizketa egin berri dio preso politiko afroamerikarrari. Mumia, 31
urtez Heriotzaren Korridorean bizi ondoren, Pensilvaniako Mahanoy
espetxean aurkitzen da.
"Espetxeratuak ez direnek, hain libreak garela aipatzen dutela? Gobernuak zure ordenagailuko edukia irakur dezake. Zure eskutitz eta dei telefonikoak oztopatu. Segurtasun nazionala delakoaren egoeran bizi gara gaur, non Estatu Batuak atari zabaleko munduko espetxe handienetarikoan bilakatzen ari den. Askatasunaz solas egin dezakegu: Estatu Batuek askatasunari buruzko diskurtsoz beteriko tradizio luzea eta bereizgarria dute, baina askatasuna probatu al dugu? Erantzuna oso argia izan behar duela uste dut: Ez."
Pantera Beltza Alderdia
Pantera Beltza Alderdia (ingelesez Black Panther Party eta jatorriz Autodefentsarako Pantera Beltza Alderdia, eta Pantera Beltzak bezala ezagutuak) Ameriketako Estatu Batuetako erakunde politiko afroamerikarra da, 1966ko urrian Oaklanden sortua, Kalifornian, Huey P. Newton eta Bobby Sealeen eskutik.
Huey P. Newton eta Bobby Sealek Malcolm Xen pentsamenduaren eta The Wretched of the Earth (1961) liburuaren autorea zen Martinikako Frantz Fanon psikiatra eta pentsalari panafrikanistaren eragina jaso zuten. Horrela sortu zuten Merriteko Unibertsitatean, Oaklanden, Ikasleen Arimaren Aholku Kontseilua. 1966an,
Malcolmen hilketaren urteurreneko ospakizun ekitaldietarako, armaturiko
gazte eskuadroi bat campusera eramatea proposatu zuten, baina
proposamen hura atzera bota zitzaien. Gertaera honen ondorioz,
Kontseilua utzi eta Pantera Beltza Alderdia sortzea erabaki zuten.
Pantera Beltzak Malcolm X-en ideien oinordeko dira, haren heriotzaren ondoren sortu baitziren eta haren ideiak gauzatzea zuten helburu. Ameriketako Estatu Batuetako
Beltzen Komunitatearen bizi kalitatea hobetzeko hainbat programa
sustatu zituzten: umeentzako gosarien programa, herri beltzarentzako
doako ospitalean ezarpena edota drogen aurkako borroka, beste batzuen
artean.
1969an FBIk
'arerio publiko nagusitzat' jo zituen, eta, hein handi batean, hori
izan zen Alderdiaren desagerketarako faktore nagusietako bat. Alegia,
Alderdiaren baitan ikerketak, infiltrazioak eta desestrukturazioa eman
zen. FBIren
Kontrainteligentzia Programen bitartez Pantera Beltzek atxiloketak,
erailketak eta indarrezko erbesteratzeak pairatu zituzten, Alderdia bera
desagerraraziz.
Historia
Hasiera batean, 1966 inguruan, arraza beltzeko Herriaren defentsarako sortutako erakundea izan zen eta Ameriketako Estatu Batuetako pertsona beltzak konstituzioak armak izateko aitortzen zizkien eskubideak bereganatzera bultzatu zituen.
Beraien hitzetan, Alderdia zen, ekiteko, soluzioak emateko eta arazoetan esku hartzeko helburua zutelako. Eta Pantera Beltzak
izena, berriz, panteraren izakeratik zetorkion, animalia honek ez baita
sekula lehena erasotzen; hori bai, erasoaz jabetzen denean, zorrotz eta
inongo errukirik gabe erantzuten dio kontrakoari. Malcolm X-en autodefentsaren ideia bera zuten.
Sortu eta berehala, FBI-k alderdian erreparatu zuen eta atxilotze, deserriratze eta erailketak etorri ziren bat bestearen atzetik. 1969ko urtarrilaren 17an, Bunchy Carter eta John Huggins, Pantera Beltzen Los Angeleseko ordezkariak, hil zituzten United Slaves-eko kide batzuek. United Slaves, 1965ean sortutako talde afroamerikar nazionalista aurkaria zen.
1970eko hamarkadan Pantera Beltza Alderdia barne tentsio eta zatiketen prozesu zail batean murgildu zen, eraginkortasun osoa galduz.
1989an Alderditik banandutako talde batek New Black Panther Party (NBPP, Pantera Beltza Alderdi Berria) sortu zuen Dallasen (Texas), eta jatorrizko Alderdiko kideek eraso egin zien. 10 urte geroago, Islamaren Nazioa (NOI, Nation of Islam) delako erakunde panafrikanista estatubatuarrean integratu zen.
2004ko uztailaren 31n, aurreko kide ugariren artean, National Alliance of Black Panthers (Pantera Beltzen Aliantza Nazionala) sortu zuten, mugimendu historikoa suspertzeko asmoz.
Hamar puntuko egitaraua
Erakundearen ideologia nagusia
10 puntu hauen inguruan oinarritzen zen:
- ASKATASUNA NAHI DUGU. GURE HERRIAREN PATUA GUK GEUK ZEHAZTU NAHI DUGU. Zapalduak izan diren pertsona beltzak ez dira aske izango gure patua guk geuk zehazten ez dugun arte, gure elkarteetako instituzio guztiak kontrolatuz.
- GURE JENDEARENTZAKO LANPOSTUAK NAHI DITUGU. Gobernu federalaren lana da guri lanpostuak edo soldatak bermatzea. Aberats estatubatuarrek lanik ematen ez badigute, haien teknologia eta produkzio makinak hartzeko eskubidea dugu, horrela gure herriak lanpostu eta bizitza on bat lortzea ahalbidetuz.
- GIZARTE BELTZARI KAPITALISTEK EGITEN DIETEN LAPURRETEN AMAIERA NAHI DUGU. Gobernu xenofobo honek lapurreta egin digu eta guk zorra ordaintzeko eskatzen diogu. Orain 100 urte, 2 mando eta 40 akre agindu zizkieten esklabotza eta pertsona beltzen heriotza eragin zien ordainetan.
- ETXEBIZITZA TXUKUNAK NAHI DITUGU, GIZAKIAK MEREZI DUEN BEZALA. Lurren jabeek etxe ona izateko aukera eskaini beharko lioke gure komunitateari, eta hori ez balitz horrela izango, gobernuak lurrak kolektibizatzen lagundu beharko luke, etxebizitza egokiak eraikitzeko.
- GURE KOMUNITATEARENTZAT GANORAZKO IRAKASKUNTZA NAHI DUGU, ESTATU HONEN BENETAKO IZAERA AGERTZEN DUEN IRAKASKUNTZA. GUK HISTORIAN IZAN DUGUN GARRANTZIA AZALTZEA NAHI DUGU. Hezkuntzak geure buruaren ezagutza sustatu behar du. Ez badugu lekurik historian, aukera gutxi izango ditugu beste zenbait gauza ezagutzeko.
- GIZARTE BELTZARENTZAKO DOAKO OSASUN ZAINTZA NAHI DUGU. Gobernuak gure gizartearen biziraupena sustatu beharko luke.
- POLIZIAREN AURKAKO ERASOEKIN AMAITU NAHI DUGU, AEB-ETAKO BELTZEN ETA KOLOREKO BESTE HIRITARREN HILKETEKIN. Gobernu xenofobo eta faxista honek zapaldu egiten gaitu eta defentsarako eskubidea dugu.
- BELTZEN AURKAKO ERASO GUZTIAK AMAITZEA NAHI DUGU. Hori horrela ez bada, gure indar guztia defentsarako erabiltzeko eskubidea dugu.
- BELTZ GUZTIEN ASKATASUNA NAHI DUGU, ETA ESPETXE FEDERALETAN ETA ABAR BAZTERTURIK DAUDEN PERTSONAK ERE ASKATU BEHARKO LIRATEKE. Ez dute epaiketa zuzenik izan, sistema arrazista eta faxista batek epaitu dituelako.
- JANA, ETXEBIZITZA, HEZKUNTZA, JANZKERA, JUSTIZIA ETA TEKNOLOGIA MODERNOEN KONTROLA NAHI DUGU. Giza ekintzetan, bata bestearekiko ezberdintasun politikoak alde batera uzten dira arazo larriei aurre egiteko eta baita ama lurraren nolabaiteko boterea hartzeko. Guk, egia guzti hauek ospatzen ditugu nabariak direlako, izan ere, gizaki guztiak berdin sortuak izan gara eta eskubide berdinak izan beharko genituzke.
Leonard Peltier
Leonard Peltier
American Indian Movement (AIM) Estatu Batuetako indigenen askapenerako erakundeko kide lakota den Leonard Peltier 1976ko otsailaren 6an atxilotu zuten, eta inongo frogarik gabe bizi osorako zigor bikoitza ezarri zioten 1977an, FBIko Jack Coler eta Ronald Williams agenteen heriotza leporatuz. FBIko bi kide hauek, AIMko beste kide batekin batera, Hego Dakotako Sioux tribuaren lur sakratuetako indiar erreserba batean eman zen tiroketa batean hil ziren. Aurretik, lur hauetan uranioa eta ikatza aurkitu zen. Eta mineral horiek ustiatzeko enpresen interesak medio, 1973an Indiar Errerserbako herri batean bazterkeriaren aurkako okupazioa burutzen ari ziren 200 indigena baino gehiago erail zituzten, agente federalen esku zegoen eta inoiz ikertu ez den kasu batean.
1975eko ekainaren 26ko tiroketa hartan,
bertan egon zela onartu zuen Peltierrek, alabaina ez zuela tirokatu
aitortu izan du beti. Kanadara ihes egin zuen eta, presiopean zegoen
ustezko lekuko baten froga faltsuen bidez, han atxilotu ondoren
EEBBetara estraditatu zuten 1976an. Epaiketan, lekuko hark bere hasiera
bateko deklarazioa baztertuz, Peltierren Defentsan parte hartu nahi izan
zuen eta epaileak ez zion baimenik eman. Era berean, Akusazioak froga
balistikoen aurkezpenari uko egin zion. Froga hauek aparteko garrantzia
izango luketen Peltierren errugabetasuna agerian uzteko.
Gertaera guzti haietatik 35 urte baino gehiago pasa dira eta, harrezkeroztik, Peltier Pennsylvaniako Lewisburg espetxean jarraitzen du eta, aldi berean, milaka froga ezkutatuak, testigantza derrigortuak eta FBIren iruzurrak ere jarraitzen dute. Gainera, Peltierren osasuna txarrerantz doa, besteak beste ikusmen arazoak eta diabetesa pairatzen ditu. Hala ere, margotzen dituen olio-pinturatan, boterearekiko duen gorrotoa adierazten du, indiarren eskubideak eta subiranotasuna aldarrikatuz.
Hori guztia dela eta, otsailaren 4an,
Leonard Peltierren aldeko nazioarteko elkartasun eguna izango da,
munduko txoko ugaritan protesta ekimen ezberdinak antolatzen direlarik
EEBBetatik Irlanda zein Alemaniaraino. Bestalde, preso politiko honen
askatasunaren aldeko ibilaldi bat hasi zen abenduan Estatu Batuetan. Elkartasun martxa hau, 2012ko maiatzean amaituko da Washingtonen.
Bistan da, EEBBetako sistema kartzelario
arrazistan horrelako muntai polizialak oso ohikoak direla, 30 urte
espetxean bete dituen eta Heriotzaren Korridoretik atera berri den Mumia
Abu-Jamalen kasua lez. Baina erresistentzia mugimendu herrikoiaren
aurkako jazarpen hauek mundu osoan aurkitu daitezke; siouxen lurralde
sakratu zapalduetatik euskaldunen lurralde zapalduetaraino.
Munduko preso politiko guztiak etxera!!!
Free Leonard Peltier!!!
PRESOAK KALERA,
AMNISTIA OSOA!!!
EUSKAL HERRIAN
ETA MUNDU OSOAN!!!
Leonard Peltierren kasuaren kronologia:
-1970 hamarkadan: Hego Dakotan (EEBB) Pide Ridge izeneko Indiar Erreserbako lakota indiarrentzako lur sakratuetan uranioa eta ikatza aurkitu zituzten. FBI enpresen ustiatzeko interesa babestera bertaratu zen.
-1973: indiarrek Indiar Erreserbako herri baten okupazioa burutu zuten, sufritzen duten bazterkeria eta ustelkeria salatzeko. 71 egunez erresistitzen eta FBIren erasopean, 200 kide baino gehiago erailda. SARRASKI HONEN BERRI IZAN AL DUGU INOIZ "KOMUNIKABIDE DEMOKRATA" BURGESEN ESKUTIK?
-1975eko ekainak 26 tiroketa: FBIko bi kide eta AIMko kide bat hilda. Errepresioaren beldur, Leonard Peltier ihesi egin zuen Kanadarat.
-1976ko otsailak 6 Kanadan atxilotu zuten Leonard Peltier eta EEBBetara estraditatu. Poliziarengandik presionatutako lekukoek aitzakiak eman zituzten espetxeratzeko.
-Epaiketa fartsa:
-lekukoak testigantza derrigortua salatu, eta Defentsan parte
hartzeko eskubidea ukatu.
-Froga balistikorik ez zen egin.
-Emaitza: Bizi osorako zigor bikoitza.
-2011ko irailak 14, Mari Benedetti saria. Irailaren 12an, 67 urte bete zituen, bizitzaren erdia espetxean
-1970 hamarkadan: Hego Dakotan (EEBB) Pide Ridge izeneko Indiar Erreserbako lakota indiarrentzako lur sakratuetan uranioa eta ikatza aurkitu zituzten. FBI enpresen ustiatzeko interesa babestera bertaratu zen.
-1973: indiarrek Indiar Erreserbako herri baten okupazioa burutu zuten, sufritzen duten bazterkeria eta ustelkeria salatzeko. 71 egunez erresistitzen eta FBIren erasopean, 200 kide baino gehiago erailda. SARRASKI HONEN BERRI IZAN AL DUGU INOIZ "KOMUNIKABIDE DEMOKRATA" BURGESEN ESKUTIK?
-1975eko ekainak 26 tiroketa: FBIko bi kide eta AIMko kide bat hilda. Errepresioaren beldur, Leonard Peltier ihesi egin zuen Kanadarat.
-1976ko otsailak 6 Kanadan atxilotu zuten Leonard Peltier eta EEBBetara estraditatu. Poliziarengandik presionatutako lekukoek aitzakiak eman zituzten espetxeratzeko.
-Epaiketa fartsa:
-lekukoak testigantza derrigortua salatu, eta Defentsan parte
hartzeko eskubidea ukatu.
-Froga balistikorik ez zen egin.
-Emaitza: Bizi osorako zigor bikoitza.
-2011ko irailak 14, Mari Benedetti saria. Irailaren 12an, 67 urte bete zituen, bizitzaren erdia espetxean
Leonard Peltierri buruzko liburuak:
-Wood, Darrin. Leonard Peltier: la lucha india en voz alta (Madre Tierra, Moxtoles, 1993)
-Peltier, Leonard. (Itzulpena Ines Toharia). Mi vida es mi danza del sol (Txalaparta, Tafalla, 2012)
Tas-Tas Irrati Libreak Mumiaren Lagunoi eginiko elkarrizketa entzuteko: http://tas-tas.org/web/components/com_podcast/media/120202Joseba.mp3
Berriako Gotzon Hermosillak 2011ko irailean kaleratutako artikulua: Leonard Peltier, Mandela amerikarra (Berria)
Leonard Peltierren kasuari buruzko informazio gehiago:
*The #FreePeltier Daily: http://paper.li/tag/FreePeltier
*Leonard Peltier Defense Offense Committe:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina