ESPERPENTOAREN MAILA GUZTIAK
ETA
LOTSAGABEKERIAREN MARRA ORO GAINDITURIK,
K
"ARDURAZ JOKATZEKO"
ESKATZEN DIO FRANTZIAKO ERREPUBLIKAREN LEHENDAKARIARI!!!
Oraindik ez zarete ohartu horretan prezeski ari dela? Bere ardura Oligarkia frantses inperialistaren Diktadura kapitalistaren tresna den Frantses Errepublika zaintzea dela, ez "euskal gatazka bakebidez eta demokratikoki" zuekin batera konpontzea, are guttiago Euskal Herria askatzea...
Galdetu bestela Libian, Libanon, Malin, Afganistanen, Sirian...
Lopez Peñaren senideekiko Frantziak izandako jarrera "ankerra" salatu du Sortuk
"Arduraz jokatzeko" eskatu dio alderdiak Frantziako presidenteari, eta "sostengu osoa" adierazi dio bihar Bilbon egingo duten manifestazioari.
Berria.info 2013-04-05 - 14:03:54
Frantziako administrazioek Xabier
Lopez Peña euskal presoa zenaren senideei eman dieten tratu "ankerra"
kritikatu du gaur Sortuk, eta presoaren heriotza Espainiaren eta
Frantziaren espetxe politiken ondorio dela nabarmendu du.
Gertatutakoaren inguruan "azalpen eta egia osoa" eskatu diote Frantziari
Xabi Larralde eta Amaia Izko Sortuko eledunek.
Joan den astean hil zen Lopez Peña, eta senideek oztopoak izan dituzte hilotza Euskal Herriratzeko. Horrelakorik berriro gerta ez dadin, hainbat neurri ezartzeko eskatu die alderdiak bi gobernuei: gaixorik dauden presoak aske uzteko, baldintzapeko askatasunerako baldintzak betetzen dituzten presoak kaleratzeko eta presoen sakabanaketa amaitzeko.
Sortuk uste du "erabat tamalgarria" dela Frantziak Espainiarekiko gatazkaren konponbide prozesuarekiko duen "erabateko lerrokatzea". Horren aurrean, herritarrak "bakearen bidean mobilizatuak eta engaiatuak" daudela nabarmendu du, eta alderdiak "sostengu osoa" adierazi dio bihar Herrira-k Bilbon antolatu duen manifestazioari.
"Arduraz jokatzeko" eskatu diote Izkok eta Larraldek Frantziako presidente François Hollanderi. "Gatazka politikoa behin betiko gainditzeko aukera historikoaren aitzinean dagokion arduraz aritu dadila".
Joan den astean hil zen Lopez Peña, eta senideek oztopoak izan dituzte hilotza Euskal Herriratzeko. Horrelakorik berriro gerta ez dadin, hainbat neurri ezartzeko eskatu die alderdiak bi gobernuei: gaixorik dauden presoak aske uzteko, baldintzapeko askatasunerako baldintzak betetzen dituzten presoak kaleratzeko eta presoen sakabanaketa amaitzeko.
Sortuk uste du "erabat tamalgarria" dela Frantziak Espainiarekiko gatazkaren konponbide prozesuarekiko duen "erabateko lerrokatzea". Horren aurrean, herritarrak "bakearen bidean mobilizatuak eta engaiatuak" daudela nabarmendu du, eta alderdiak "sostengu osoa" adierazi dio bihar Herrira-k Bilbon antolatu duen manifestazioari.
"Arduraz jokatzeko" eskatu diote Izkok eta Larraldek Frantziako presidente François Hollanderi. "Gatazka politikoa behin betiko gainditzeko aukera historikoaren aitzinean dagokion arduraz aritu dadila".
Gatazka politikoa behin betiko gainditzeko aukeraren aitzinean dagokion arduraz aritu dadin deia luzatzen diogu Hollanderi
- Created on Friday, 05 April 2013 12:09
Lehenik eta behin, SORTUren izenean, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Xabier Lopez Peñaren-ren senide eta lagunei.
Xabier-en senideekiko frantziar administrazioak (presondegiak,
ospitaleak, polizi prefetak) izandako jarrera ankerra salatu nahi dugu.
Gertatutakoaren inguruan azalpen eta egia osoa eman behar dute agintari
frantziarrek.
Inolako zalantzarik gabe, Estatu frantziar zein espainiarrak euskal
preso politikoei ezartzen dieten espetxe politika kriminalaren ondorioa
da Xabier Lopez Peña-ren heriotza.
Horrela bada, berriro horrelakorik errepika ez dadin, deia luzatu nahi diogu Gobernu frantziarrari:
• Gaixorik dauden presoak aske uztea.
• Baldintzapeko askatasunerako baldintzak betetzen dituzten presoak kaleratzea
• Euren legedi propioa errespetatuz, dispertsioarekin amaitzea
Baina ere berean, gatazka luzatzeko Estatu espainiar eta frantziarrak darabilten politika ankerraren ondorioz hil da Xabier. Konponbiderako aukera zapuztearren blokeoaren eta gatazka luzatzearen hautua egiten dute Madrilek eta Parisek, horrek dakartzan ondorioekin. Erabat tamalgarria Estatu frantziarrak Espainiarekiko gatazkaren konponbide prozesuarekiko duen erabateko lerrokatzea.
Gatazkaren konponbiderako aukera ordea, zabalik dago, testuinguruak adierazten duen moduan:
• ETAren borondate eta disposizio osoa gatazkaren ondorioei dagozkion elkarrizketak burutzeko.
• Nazioarteko komunitatearen sostengu eta babesa prozesua bururaino eramateko.
• Ipar Euskal Herrian, kolore guzietako eragile politikoek haien konpromisoa adierazi dute, Baionako Adierazpenaren bidez, elkarrizketak burutzeko. Gatazkaren ondorioei dagokionez, aurrerapen eta urratsen beharra azpimarratu dute eragile guzti horiek, bereziki presoen inguruan.
• Euskal Herri osoko jendartea, bakearen bidean mobilizatua eta engaiatua dago, hori delarik blokeoen gainditzerako gakoa. Horren adibide ditugu azaroaren 10 eta urtarrilaren 12ko Baiona eta Bilboko mobilizazio erraldoiak, abenduan Baionan buruturiko Bake Foroa edota berriki Iruñea eta Bilbon buruturiko Bake prozesua indartzeko Foro Soziala.
Egoera honetan bada, SORTUk honako deiak luzatu nahi dizkio Estatu frantziarrari:
• Lehenik eta behin, Christiane Taubira justizia ministroari: Preso politikoen auzian, legea errespeta dezala eta beraz, sakabanaketarekin amaitu, gaixorik dauden presoak askatu eta baldintzapeko askatasunerako baldintzak betetzen dituzten presoak kaleratzea.
• Bigarren deia, Frantziako Errepublikako presidente den François Hollanderi: Arduraz jokatzeko deia luzatzen diogu. Gatazka politikoa behin betiko gainditzeko aukera historikoaren aitzinean dagokion arduraz aritu dadila.
Azkenik, Herrira mugimenduak deiturik bihar Bilbon burutuko
den mobilizazioari sostengu osoa adierazi nahi dio SORTUk eta deialdia
luzatu nahi die herritarrei manifestazioan parte hartzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina