LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/04/10

PRESO POLITIKOEN EGUNA: AMNISTIA OSOA IRAULTZAILE GUZTIENDAKO!!!



http://www.askapena.org/sites/all/themes/Askapena/cabecera.png



Nazioarteko preso politikoen egunean

 elkarretaratzeak izango dira 

Euskal Herriko hainbat hirietan

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Apirilaren 17an elkarretaratzeak burutuko

 dira Euskal Herriko hiri ezberdinetan 

nazioarteko preso politikoak gogoratzeko 

eta batez ere

 Saharako preso politikoen egoera salatzeko. 

 

Bilboko ekimena, Moyua Plazan izango da eguerdiko 12etan eta Arrasatekoa herriko plazan izango da 18:00etan. Hauek dira lehenengo deialdiak, baina beste hainbat herrietan izango dira ere, eta horregatik konfirmatzen diren heinean horien berri emango dizkizuegu.

Zabaldu elkartasuna eta parte hartu!

Postala deskargatu eta preso politiko sahararrei idatzi
Munduko preso politikoak kalera!

Hamaika herri borroka bakarra!

Apirilaren 17an preso politikoen nazioarteko eguna ospatzen da. Hain zuzen, Mahmud Baker Hijazi, preso palestinarra 1974an askatu zuteneko eguna  hautatu zen munduko gainerako borroketan preso eroriak oroitu eta babesteko. Askapenatik ere, urteak daramatzagu egun honen baitako lanketa burutzen, preso politikoen gaia azaleratu eta salatzen, nahiz gure Herrian,  egunotan debekatua egon  arazo politikoen ondorioz gatibu daudenei preso politiko deitzea ere...


Azken urteetan munduko preso politikoen kolektibo baten baitan antolatu dira zenbait ekimen. Besteak beste, postal bidez, euskal herritarrak eskutitzak idaztera gonbidatu ditugu. Honela, 2011ean kolonbiar preso politikoei ehunka postal bidali genizkion, baita bertatik erantzuna jaso ere. Pasa den urtean maputxeen kolektiboari idatzi genion eta aurtengoan berriz, saharar preso politikoei idaztera eta egingo diren ekimen desberdinetan parte hartzera gonbidatzen zituztegu.

Munduko preso politikoak kalera!
Sahara Hurra!
Preso politiko maputxeei kartak idazteko iazko kanpainaren informazioa ikusi
Duela bi urte preso politiko eta kolonbiarrei elkartasuna helarazteko kanpainari ekin genion
Desde las cárceles de Colombia recibimos esta carta en agradecimiento a la campaña de solidaridad
Aurtengo helburua Saharako preso politikoen egoera salatu eta elkartasun internazionalista bideratu gutun eta mezuen bidez
Arrasateko deialdia

Apirilaren 17an, Preso Politikoen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Arrasateko Askapenak eta Arrasateko Nubi elkarteak, Saharar Preso Politikoei eta oro har Saharar herriari elkartasun keinu bat bidali gura die.

Hau horrela, ekimen bat burutuko da Herriko Plazan 18:00etatik aurrera.

Bertan , Saharar Preso Politikoei eskutitzak eta marrazkiak igortzeko aukera egongo da. Baita ere tea hartzeko mahaia eta erakusketa bat egongo da ikusgai bertako musikaz lagundurik.


Beraz, herritar denak gonbidatzen ditugu, Apirilaren 17 eguaztenean, Saharar Preso Politikoei elkartasuna adieraztera eta Marokoren kolonizazio errepresiboa eta Espainiako Gobernuaren kolaborazionismoa salatzera.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina