EPPK-ren ADIERAZPENA:
EPPK: "Saminak eta amorruak
ez digu norabidea lausotuko"
Angel Figueroa eta Xabier Lopez Peña
presoen heriotzak espetxe politika "kriminalak" eragin dituela salatu du
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak, eta "dolumin sentikorrenak" bidali
dizkie haien senideei.
Berria.info 2013-04-05 - 19:00:30
- Agiria: EPPKren adierazpena
"Dolumin sentituenak"
igorri dizkie Euskal Preso Politikoen Kolektiboak Angel Figueroaren eta
Xabier Lopez Peñaren senide eta lagunei. Gogor salatu ditu EPPK-k bi
heriotzak, BERRIA eta Gara egunkarietara bidalitako agirian:
"Bi heriotz berri, espetxe politikaren zerrenda luzean. Eri ziren biak,
espetxe politikak erail ditu biak. Espetxe politika hiltzailea baita.
Sakabanaketa hiltzailea baita". Egoera politikoa "larria" dela
ohartarazi du, baina hartutako konpromisoa bururaino eramateko
borondatea agertu du berriz ere: "Saminak eta amorruak ez digu norabidea
lausotuko".
Espainiako eta Frantziako gobernuen eta "espetxe administrazioen
ardurapean" hil dira bi presoak, EPPK-k nabarmendu duenez. Gainera,
Lopez Peñaren kasuan, Frantziako arduradunen jarrera "makabroa" (sic!!!!!!) ere
salatu du:
"Bahiturik, isolaturik, azken arnasetan non eta nola zegoen
senideei informazioa ukatuz. Baita hil geroztik ere, maltzurki".
Heriotza horiek "arduradun zehatzak" dituztela ohartarazi du EPPK-k:
"estatuen gerra estrategian" dirautenak, espetxe politika "kriminala"
gauzatzen dutenak, gatazka politikoa eta haren ondorioak ETAri egozten
dizkiotenak, eta "diskrezioa lege" eginez "ardura saihestu nahi
dutenak".
Jabi Martinezen lagunek espetxetik bueltan izandako auto istripua,
eta Jose Marcoren heriotza —Joseba Vizan iheslariaren aitaginarreba zen,
eta Brasilen hil zen astelehenean, hura bisitatzera joanda— ere gogoan
izan ditu kolektiboak.
Egoera politiko "larria"
Joan den martxoaren 26an ETAk jakinarazitakoa ere ekarri du gogora:
elkarrizketa eta negoziazio gunea desegitea. "Egoera politikoa larria da
konponbide demokratikoaren alde gaudenontzat, gatazka luzatzeko
arriskua baita", adierazi du. Bestalde, "konponbide demokratikoaren
aldeko ahalegin eta indar orok" garrantzia duela adierazi du, "bide
berriak irekitzeko oinarri" direlako.
ESPETXE POLITIKA HILTZAILEA!
EPPKren AGIRIA OSORIK
Martxoaren 14an hil da etxean preso Anjel Figeroa. Gaixorik, espetxetik irtetea lortu arren Espainiako espetxe admnistrazioaren menpe eta haren ardurapean zendu baita. Gobernu espainiarraen ardurapean.
Beste heriotza segidan, Xabier Lopez Peñarena. Frantziak espetxe eta justizia administrazioaren ardurapean. Eri zen, eta kalean behar zuenean hil da preso. Ezin pasatzen utzi, frantses arduradunen jokaera laidogarri eta makabroa, beste behin ere. Bahiturik, isolaturik, azken arnasetan non eta nola zegoen senideei informazioa ukatuz. Baita hil geroztik ere, maltzurki.
Gure dolumin sentikorrenak bion senide eta lagunei!
Bi heriotz berri, espetxe politikaren zerrenda luzean. Eri ziren biak, espetxe politikak erahil ditu biak. Espetxe politika hiltzailea baita! Heriotz zigorrak arduradun zehatzak ditu. Estatuen gerra estrategian murgildurik dirautenak. Euskal presoekin politika kriminala gauzatzen jarraitzen dutenak. Gatazka politikoa eta bere ondorioak ETAri leporazen diotenak. Diskrezioa lege eta legea diskrezional egiten dutenak eta bi zerraldo berrion aurrean ere ardurak sahiestu nahi izan dutenak. Inmunitate politiko eta penala betiereko uste dutenak.
Konponbideari bizkar ematen jarraitze baitiote. Gertaera hauen testuinguruan, ETA eta Gobernu espainolak (PSOE) konponbiderako irekitako gunearen deuseztapena iragarri du ETAk; salatu duenez, boeteran den Gobernuaren (PP) temakeriaren ondorioz. Egoera politikoa larria da konponbide demokratikoaren alde gaudenontzat, gatazka luzatzeko arrisku handia baita.
Heriotzon artean, aldiz, Iruñea-Bilbon Gatazkaren konponbiderako Foro soziala izan da. Gatazkaren ondorioen inguruan nzioarteko esperientzia eta irakaspenak ekarri dira, gogoeta sakonduz. Konponbide zaildu eta atzeratzea behartu nahi gaituzte, baina konponbide demokratikoaren aldeko ahalegin eta indar oro bide berriak irekitzeko oinarri garrantzitsuak dira. Aieteko adierazpena nazioartean modu esanguratsuan jasotze ari den babesa bezala. Estrasburgoko auzian, oraino "injinaritza juridiko"rako tartea dutela aurreratu arren, esptxealdia luzatzeko doktrinaren kontrako posizionamendu sozial eta instituzional zabala bezala. Herriaren, herritarren erantzun eta mobilizazio iraunkorrak bezala.
Heriotz hauei beste gertakariak gehitu nahi dizkiegu, salaketa ohar honetan. Jaengo espetxetik bueltan Jabi Martinez kidearen lagunek izandako istripua, sakanamaketaren hamaikagarrena! Eta Joseba Vizan errefuxiatuaren aitagiarreba Jose Marcoren heriotza, hura bisitatzera joana Brasil urrunera.
SAMINAK ETA AMORRUAK EZ DIGU NORABIDEA LAUSOTUKO.
KONPROMISOA HARTU EPPK-k ETA BURURAINO ERAMANGO DUGU.
EGOERAREN LARRITASUNAK ETA GERTAERA HITS HAUEK ORAIN TAMAINAKO ERANTZUNA BEHAR DUTE.
HERRIAK EZ DU BARKATUKO!
Inoiz baino ozenago, Euskal Presoak Euskal Herrira! Sakabanaketa hiltzailea! Amnistia, Autodeterminazioa!
EPKK
Euskal Herria bihotzean, 2013ko apirilean.
Acto de presentación de las conclusiones del debate interno de EPPK. (Jon HERNAEZ / ARGAZKI PRESS)
EPPK anuncia que «da por finalizada la fase armada» y reconoce el dolor generado.
La sala Elai Alai de Gernika ha
acogido un acto en el que se ha dado a conocer el resultado del debate
registrado en el seno del Colectivo de los Presos Políticos Vascos
(EPPK) y que suponen un salto cualitativo. | Gernika | 2012/06/02.
OHARRA: momentuz sobera txundituta nago agiri honen taxuzko kritika bat egiteko. Geroago eginen dut. Aieteko adierazpena, nazioarteko babesa, EPPK-k hartutako konpromisoa (Gernikako adierazpenaz ari dira, hain segur...), Oraingo Ezker Abertzaleak hartutako norabidea ez lausotzea... zer nahi duzue? Erreformismo likidazionistaren hiztegi guzti-guztia, orain arteko norabide ustela mantentzeko. Agiri hau presoek idatzi eta eztabaidatu dute ala SORTUren bulego batean zirriborratu dute? Nork, non eta nola izkiriatu du idazki hau? Eta zertarako? Xabier Lopez Peña gudari presoaren asasinatze terrorista eta estatu-krimen politikoa salatzeko, ala Euskal Herri Langilearen haserrea eta erantzuna baretzeko? Euskal Herri langilearen kontzienztia eta borroka mailak areagotzeko ala "nazioarteko komunitatea" lasaitzeko?
Geroak erranen! Eta presoek beraiek ere, jakina!
Ariketa bat proposatu nahi dizuet: imajina dezagun Arnaldo Otegiren amak eta arrebak bisitatu zutela SORTUren idazkari orokorra Logroñoko espetxean martxoaren 9an. Suposa dezagun ongi ikusi zutela, osasunez. Imajina dezagun Arnaldo Otegik duela hiru hilabete errana ziola bere anaiari: ‘Nik ez dut nire buruaz beste egingo; zerbait gertatuz gero, badakizue zer den’. Egin dezagun hipotesia, Arnaldo Otegik berak bere emazteari erran ziola bere kontrako sumarioan aitortzera ez zela iritsiko.
Imajina dezagun, berriz ere, martxoaren 14an Arnaldo Otegi Logroñoko espetxetik atera zutela, familia abisatu gabe, eta hasieran ohiko aztedrketa medikal bat egiteako. Bapatean, bihotzeko ebakuntza egin ziotela, familiari abisatu gabe, beti ere. Pentsa dezagun Arnaldo Otegi desagertuta egon zela astebete, inortxok ere, ezta bere abokatuak ere, non zutela jakin barik. Suposa dezagun familiak, hamaika eginahal burutu ondoren, erdietsi zuela bera ikustea Logroñoko ospitalea martxoaren 22an, gelaz gela joanda, etaatean bi guardia zibil zeudela. Orduan Arnaldo, eri egonda ere, "ongi" zegoen "gutxi gora behera, ez hiltzeko maneran". Imajina dezagun martxoaren 24an Arnaldo Otegi eraman zutela ospitaleko espetxe-unitatera, "inolako atentzio medikalik gabe, familia abisatu gabe, eta han zegoela, burmuineko odol-isuria izan zuela". Horregatik eraman zutela Neurokirugiako Arreta Berezietarako Unitatera.
Segi dezagun hipotesi imajimarioen mundu latz eta garratz honetan: pentsa dezagun abokatuak eta familiak martxoaren 22an izan zutela Arnaldo Otegiren burmuineko odol isuriaren berri, eta martxoaren 29an bisitatu zutela azken aldikotz Logroñoko ospitaleko Neurokirugiako Arreta Berezietarako Unitatean. Eta imajina dezagun Arnaldo Otegiren arrebak dioela :"Biharamunean hil zen, bakarrik hil zen, gu Logroñoko ospitaletik bost minutura dagoen hotel batean geundela".
Oraindik ez da bukatu hipotesi makabro hauen soka: pentsa dezagun Arnaldo Otegiren familia, martxoaren 30ean Logroñoko ospitalerat joan zelarik, bere ohea hutsik aurkitu zutela, eta "zaintzan" omen zeudèn guardia zibilak joanak. Eta orduantxe goardian zegoèn mediku batek erran ziela Arnaldo Otegi hila zela goizaldeko ordu batean. Imajina dezagun bere heriotzatik zortzi egunera Arnaldo Otegik oraindik ez duela inolako autopsia agiririk, ez txosten medikalik, eta bere gorpua kristal baten gibeletik bakar-bakarrik ikusi aal izan dutela...
Gogoeta mingarri hau amaitzeko, imajina dezagun Arnaldo Otegiren anaiak eta arrebak behin eta berriz salatzen dutela "Arnaldo gainetik kendu dute hitz egin ez zezan" eta "ARNALDO OTEGIREN HERIOTZA ASASINATZE POLITIKO BAT IZAN DA!"
NIK ZUZEN EGIN NAHI DUDAN GALDERA HAUXE DA:
ZEIN IZANEN LITZATEKE EPPK, HERRIRA, SORTU, AMAIUR, BILDU, EHBildu eta ORAINGO EZKER ABERTZALEAREN JARRERA XABIER LOPEZ PEÑARI GERTATUTAKOA ARNALDO OTEGIRI GERTATU IZAN BALITZAIO?
BERDIN-BERDIN JOKATUKO ZUKETEN?
ZER GERTATZEN ARI DA EUSKAL HERRIAN?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina