LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/04/17

Donostiako Aske Guneak PNVri "eskua zintzoki" luzatu dio!



DONOSTIAKO ASKE GUNEAK
HERRI HARRESIAREKIN
 BAT EGIN DEZALA
ESKATU DIO
NORI ETA PNVri!!!
(bai, bai, ongi irakurri duzu, EAJ-PNVri!!!)

Aske Gunean eginiko agerraldian, EAJri Herri Harresiarekin bat egiteko eskatu diote gazteek eta, era berean, Ertzaintza eurak atxilotzera ez bidaltzeko deia egin diete jeltzaleei. «Ez dezala Ertzaintza bidali Madrileko lege injustuak betetzera».
 
(kortxoli demontre, eta lege injustuak Iruñekoak edota Gasteizkoak badira, hemengo burgesiek eginak, orduan bai, bidaltzen ahal da "Ertzaintza" Aske Gunea txikitzera? -ene Herrian zipaioak erraten diegu...- eta Iruñean bada, "Foruzaingoa" ere bidaltzen ahal da? -zipaioak hauek ere bai...-
PNVri Herri Harresiarekin bat egitea? Baina gazte hauek non bizi dira? Oraindik ez dira ohartu zer eta nor den PNV? Azken 110 urteek ez dute deustarako balio? "Eskua zintzoki" luzatzen diote PNVri? Ba eskurik gabe geldituko dira, jakina, Burgesia baskoaren zakurrek hozka eginen dietelakotz beherahala. Eta jakina, Aske Gunerat joandako asko desmoralizatuta geldituko dira honelako txorakeriak entzunda... PNVri eskua luzatu? Bai to! PNVri sudurra luzatu behar zaio, gezurren gezurrez eta Euskal Herria 110 urtez sistematikoki saldu eta traizionatzeagatik. PNV arras koherentea da, gazteok, Burgesia basko nazionalistaren klase-interesak defenditzen ditu hortzez eta haginez, eta Euskal Herri Langilearen ETSAI AMORRATUA da, hasi Xabier Arzalluzengandik, segi Ardantza, Atutxa, Josu Jon Imaz, Iñigo Urkullu eta bukatu Joseba Egibar "jatorrarenganaino"...)
NAIZ.INFO|DONOSTIA|2013/04/17|
 
20130417_askegunea_2
Aske Gunean egin duten agerraldiaren argazkia. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)



Adierazpen garrantzitsua iragarri dute Aske Gunetik gaur arratsaldean. Hala, ohiko elkarretaratzea egin ostean, agerraldia egin dute ehundaka pertsonek Bulebarrean hedabideen aurrean.


Bertan, EAJri herri harresiarekin bat egin dezala eskatu diote. «Bide honetan zintzoki eskua luzatzen diogu EAJri Herri Harresi honetan parte hartzeko», adierazi dute prentsaurrean.

(Oraingo Ezker Abertzalea politikoki erabat jokoz kanpo zegoela bagenekien, mundu mailako krisi kapitalistak ustekabean harrapatu zuela, "peace process" baten erdian... Oraindik ez genekiena da errealitatez kanpo ere bizi direla. Klase borroka areagotzen ari da planeta osoan -Siriatik Venezuelarat- eta Burgesiak gogor erasotzen du Herri Langileen aurka nonhai, irabazien tasa igo nahian, plusbalioa handitzeko asmoz. Grezian eta Portugalen, Euskal Herrian eta Italian. Bitartean, Oraingo Ezker Abertzaleak hemengo Burgesia Basko Nazionalistari "eskua zintzoki" luzatzen dio, eta hemengo Burgesia Basko Nazionalistak, beti bezala, eta normala denez, zaunka hasi eta eskua janen dio ausiki batez. Bere klase interesak ditu Burgesia Baskoak, prefosta!!! Zer espero zuten, bada, Oraingo Ezker Abertzalekoek? Horretarako behar zen hainbertze neke eta borroka ASKE GUNEAn, PNV "eskua zintzoki" luzatzeko? PVNri eskua luzatzea da, hain zuzen ere, Herri Harresia izorratzeko biderik seguruena, inork ez baitu inongo harresirik osatzen gero etsai mortalari "eskua zintzoki" luzatzeko...) 


Horrez gain, Ertzaintza «Madrildik inposatutako lege injustuak» betetzera eta eurak atxilotzera ez dezatela bidali exijitu diete jeltzaleei. Gogoratu atzo eman zuten zortzi gazteak atxilotu eta espetxeratzeko agindua.

Era berean, euskal gizartearen gehiengoa euren aurkako espetxeratze agindua betetzearen aurka agertuko litzatekeela azaldu dute. «Euskal Herri guztiak esperantzaz begiratzen gaitu. Jende asko kartzelaratu dute euren ideia politikoengatik, horregatik, nahikoa da esaten dugu», aldarrikatu dute.
 

«Herri Harresi hau lege bidegabe horiek beteko ez ditugunaren oinarriekin sortu da», esan dute, eta EAJren oinarri sozialak berak ere Ertzaintza ez bertaratzea hobetsiko lukeen ustea aldarrikatu dute.


Halaber, arratsaldean Ertzaintzaren presentzia «handitu» egin dela salatu dute bertatik. Urko Pikaza absolbitua izan den gazteak Infozazpi irratiari eskainitako elkarrizketan esan duenez, «probokatzea eta sua piztea» da jokaera horren arrazoia.


Gainera, egunetik egunera jende gehiago ari da biltzen Aske Gunean eta, bertatik adierazi dutenez, 500 lagunetk gora izango dira bertan gaua pasatzen.




EAJ-ri herri harresian parte hartzeko

 eskua "zintzoki" luzatu diote Aske Gunetik

 

"Badakigu zein den agindua ematen duena, Madril, EAJ erdian dago eta bera da agindua bete behar duena". Horren harira, EAJ-ri Ertzaintza "Espainiako lege injustua" betetzera ez bidaltzeko eskatu diote Aske Gunetik arratsaldeko elkarretaratzearen amaieran.


(PNV "erdian" dagoela? Zer, "ELKARRI" bezala? Baina non bizi dira gazte hauek? Ez al ziren euskal gazte iraultzaileak? Orduan, zer pasatu zaie? Non galdu dute kontzientzia iraultzailea? Ez al dakite PNV klase-alderdi bat dela, eta Burgesia Baskoaren interes ekonomiko eta politikoak defenditzen dituela, eta interes horiek Euskal Herri Langilearen interesekin ANTAGONIKOAK direla? Zipaoiek urte hauetan guztietan emandako ostien bidez egia hau oraindik ez dute ikasi? Ba laster PNVren zakurrek, Espainiako Oligarkia Neofrankistaren erranetara, bertze ostia-entsalada bat emanen diete, Iñigo Cabacasi bezala, eta espetxerat igorriko dituzte. Han ikasteko aukera izanen dute. Negar egiteko gogoa sortzen dit honek guztiak... Noiz esnatuko dira Oraingo Ezker Abertzaleko militanteak? Noiz ohartuko dira PNVrekin ez dagoela zereginik? PNVrekiko balizko akordioetan amets egiten dute, Iker Casanovak bezala? Gazte miresgarri hauen borroka eredugarria horrela bukatu behar da, PNVri  "eskua zintzoki" luzatuz?   Zipaioak dinbi-danba ASKE GUNEAn sartzen direnean, "eskua zintzoki" luzatuko diote krixto guztiari, eskua, borrak, pilotak, ostikoak, irainak eta jakina, eskuburdinak ere!)

 
Berria.info   2013-04-17 - 21:13:21

Epaiaren berri izan zutenetik egunero bezala 19:30ean elkarretaratzea egin dute Donostiako zortzi gazteen alde Bulebarrean. Elkarretaratzearen amaieran prentsaurrekoa egin dute, eta EAJri Herri Harresian parte hartzeko eskua "zintzoki" luzatu diote Aske Gunetik. Lehen neurri gisa eskatu diote Ertzaintza gazteak atxilotzera ez bidaltzeko. Eta nabarmendu dute hori dela euskal jendartearen gehiengoak nahi duena. "Gatazkaren konponbidean elkarrekin joan behar dugu denok, herritarren gehiengoak hori eskatzen du". Horrez gain, adierazi dute nazioartean oihartzuna izaten ari dela -Vilaweb Kataluniako hedabideak, adibidez-.


ainhoa_etxaide_lab_aske_gunean



Lanuzteak eta mobilizazioak
 ikastetxe eta unibertsitateetan


Astelehenean egin zuten agerraldian, lanuzte eta mobilizazioetarako deia egin zuten ostegun honetarako. Ernai eta Ikasle Abertzaleek deituta, ikastetxe eta unibertsitateetan gazteenganako elkartasuna adierazteko eguna izango da beraz biharkoa.
 
 


Bi aldiz 

joan da Ertzaintza 

Aske Gunera gauean, 

baina ez du inor atxilotu

Gauerdi aldera joan dira aurreneko aldiz, eta goizaldeko lauretan bigarrenekoz. 500 pertsona inguru geratu dira lotan Donostiako Bulebarrean, gazte zigortuak babesteko. Ertzaintzak epaileen aginduak bete behar dituztela esan du Iñigo Urkulluk.
Lehenengo gauean baino babes zabalagoa jaso zuten atzo Donostiako zortzi gazte zigortuek, 500 pertsona inguru geratu baitira lotan Aske Gunean bart gauean.

Ertzaintza bi aldiz igaro da Donostiako Bulebarretik. Hainbat furgoneta eta auto joan dira Aske Gune ingurura, baina ez dute inor atxilotu. Elkarri helduta, "Ez diegu utziko eramaten" eta "Euskal gazteria aurrera" oihukatu dute Aske Gunean zeudenek Ertzaintza joan denean.

Asteartean 300 bat pertsona izan ziren lotan Bulebarrean, eta atzoko egunean zehar ere ehunka pertsona joan ziren gunera, Imanol Vicente, Nahikari Otaegi, Ekaitz Ezkerra, Aitor Olaizola, Adur Fernandez, Oier Lorente, Mikel Arretxe eta Egoi Alberdiri babesa adieraztera. 19:30ean elkarretaratzea egin zuten, eta 20:00etan hartu zuten hitza auzipetuek:

"Herri harresira" batzera deitu zuten EAJ, eta Ertzaintza "lege injustuak" betetzera ez bidaltzeko eskatu zioten gazteak babesten ari diren herritarrek. Militantzia politikoa espetxera zigortzea, "XXI. mendeko demokrazia batean, onartezina" dela argudiatu zuten. Gainera, adierazi zutenez, horren aurka dago Euskal Herriaren gehiengoa.

"Polizia judiziala"

Horren inguruan galdetu zioten atzo Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari, ETBn eginiko Euskadi Galdezka saioan. Ertzaintzak epaileek agintzen dutena bete behar duela adierazi zuen: "Ertzaintza Polizia integrala izatea nahi dugu, eta integrala den heinean Polizia judiziala ere bada". Bestalde, esan zuen "ezohiko legedia" bertan behera utzi beharko litzatekeela.

 

2 iruzkin:

  1. "XXI. mendeko demokrazia batean, onartezina"

    hau da mingarriena

    ErantzunEzabatu
  2. Aupa, lagun anonimoa!

    Bai, ezinago mingarria da ikustea gazte hauen adorea eta borrokarako gogoa, eta aldi berean, erraten dituzten kontu erreformista haluzinanteak... Eta gaur Donostian ikusten ari garena! Ikusi duzu bideo bat non Joseba Alvarez "lasaitasuna" eskatzen duen, jende jipoitua eta zauritua zipaioen eskutik iristen ari den bitartean? Irudi batek mila hitz balio du!!!

    ErantzunEzabatu