Xabier Lopez Peñaren gorpua
 Euskal Herrira iritsi da, goizeko 9:00etan Loiuko aireportura, 
eta auto 
ilara bat osatuta eraman dute. Arratsaldean  19.30etan 
harrera eginen 
diote Galdakaon.
 
 AGUR ETA OHORE!
JO TA KE IRABAZI ARTE!
 
 
Xabier Lopez Peñaren gorpua
 iritsi da Euskal Herrira. 
Martxoaren 30ean 
hil zuten, 
Parisen preso zeukatela,
  burmuinean izan omen zuèn
 odol jario baten 
ondorioz,
 eta gaur ekarri dute hegazkinez.

 Sondikako aireportura iritsi 
da 09:30etan.
 Galdakaokoa zen,
 eta herri horretako hilerrira
 eraman dute 
gorpua.
 Aurresku bat egin diote hilotzari aireportuan, 

eta auto ilara 
batean
 eramaten dute Galdakaorantz.
 
 
 Han, gaur arratsaldean
 harrera 
egingo diote gorpuari, 19:30etan.
Berrehun pertsona inguru batu dira aireportuan;besteak beste,
Berrehun pertsona inguru batu dira aireportuan;besteak beste,
 Ezker Abertzaleko kide Tasio Erkizia,
 Sortuko presidente Hasier Arraiz,
 alderdi horretako kide Maribi 
Ugarteburu eta Rufi Etxeberria eta
 LAB sindikatuko idazkari nagusi
 Ainhoa Etxaide.
 Hilerrian, berriz,
 Arkaitz Estiballes bertsolari
 eta 
Bizkaiko txapeldunak
 bertsoak jarri dizkio
 Lopez Peña zenari.
 "Herriak 
ez du barkatuko" eta
 "Agur eta ohore Eusko Gudaria"
 oihukatu dute, 
 besteak beste. 
Gorpua hilobian 
Eusko Gudariak
 kantatu dute. 

HERRIAK EZ DU BARKATUKO!
 
 EUSKAL HERRI LANGILEAK
XABIER DU MENDEKATUKO:
EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA EGINEZ,
BURGESIAREN DIKTADURA SUNTSITUZ,
EUSKAL 
ERREPUBLIKA 
SOZIALISTA 
ERAIKIZ!!!
 
 
 
 
I N D E P E N D E N T Z I A ! ! ! 
S O Z I A L I S M O A ! ! !
B I R B A T A S U N A ! ! ! 
B E R R E U S K A L D U N T Z E A ! ! !
  
B E R R E U S K A L D U N T Z E A ! ! !
 
   
XABIER, HIRE BORROKA
BURURAINO ERAMANEN DIAGU!!!
ORAIN, ENTZUN DITZAGUN
ZAKURREN ZAUNKAK

  
  
 
 
  
 
ORAIN, ENTZUN DITZAGUN
ZAKURREN ZAUNKAK

Espainiako prokuradoreak
Xabier Lopez Peñaren gorpuari
egin harrera ikertuko du
Martxoaren 30ean Pariseko Pitié-Salpêtriere ospitalean zendu zen Xabier Lopez Peñaren gorpua atzo goizean ailegatu zen Sondikako aireportura.
 Bertan 150 pertsona inguruk harrera egin zioten, ondoren 200 pertsona 
inguruk lore eskaintza bat egin zen Galdakaoko hilerrian. 
Euskal 
Autonomia Erkidegoko Prokuradore Nagusia den Juan Calparsorok harrera 
ekimena ikertu eginen duela erran du bere ustetan posible baita "ETA 
goratu izana". EH Bilduko Dani Maeztuk "zorakeriA judiziala" dela erran 
du eta nabarmendu du ez epailetza ezta Estatu Espainola ez dela 
konturatzen "zein garaitan bizi garen".
Ostiral goizean Sondikan eta Galdakaon 
izan ziren harrera ekimenetan ez zen inolako istilurik izan. Baina 
"Xabier gudari Herria zurekin'', "Agur eta ohore eusko gudariak", "Gure 
borroka zure eredua'', "Herriak ez du barkatuko'' eta Euskadi Ta 
Askatasunari buruzko hainbat erreferentzia entzun ziren.
Eguerdian harreran delitua egin izana 
posible zela esan  zuen Juan Kalparsoro EAEko fiskal nagusiak: 
«Litekeena da terrorismoa  goratu izana». Espainiako Gobernuak EAEn duen
 ordezkari Carlos Urkijok,  ekinaldiari buruzko txostena egiteko agindu 
zion Espainiako Poliziari.
Harreran delitua egin zela pentsatzen 
ahal zela erranda, eta iluntzerako  hildakoaren senideek Galdakaoko 
Aperribai auzoan antolatutako ekitaldia  debekatzeko eskatu zion Eusko 
Jaurlaritzari. Hala egin ezean, Estatuko  Segurtasun Indarrei 
ekitaldiaren garapena biltzen duen txostena egin  dezala agintzeko 
eskatu zion.
Aperribai ezker paretan antolatu 
ekimena egin zen azkenean, baina Lopez Peñaren familiak goizeko harrerek
 sortutako arazoak kontuan harturik, oharra kaleratu zuen  arratsaldean:
 "Arratsalderako Aperribaiko  frontoian antolatu dugun ekitaldia hileta 
zibil bat da. Beraz, erabat  pribatua den ekitaldia. Hedabideei eskatzen
 diegu ez daitezela  hiletara joan publikoa den albiste gisara. Ez dugu 
nahi gure anaiaren  azken agurra foko mediatiko bihurtzea, eta askoz 
gutxiago inolako  enfrentamendu iturri izatea".
Alderdien kritikak
PNV/EAJ, PSE eta PPko ordezkariek 
harrera ekimenetan gertatu zirenak kritikatu zituzten. 
 
  
 
EAJko Joseba 
Egibarrek nabarmendu du "gora ETA" garrasi egitea "iraganean 
instalatzea" dela eta "harrera ekimenean present zeuden ezker 
abertzaleko kideek ez zutela garrasi egingo suposatzen badut ere, argi 
dago pedagogia eta birziklai lan handia dute egiteko inposaketa 
parametrotan ezarria den jende askorekin".
Euskadiko Partidu Sozialistako Jose 
Antonio Pastorrek bere aldetik "lizuna" zela erran zuen eta "iragana 
oroitzen" zuela gaineratu zuen. PSE-EEk
 «oso larritzat» jo zuen presoaren gorpuaren harreran «ETA goratu 
izana», eta «iraganarekin erabat ez haustea» egotzi zion «Batasunaren 
munduari». «ETAren aldeko oihuak egin diren ekitaldietan Bilduko 
legebiltzarkideak egotea bereziki larria» iruditu zaio Rodolfo Ares 
PSEren Koordinaziorako idazkariari. «Ikuspuntu humanotik ulergarria da 
pertsona baten heriotzagatik mina agertzea, baina ezin da onartu dolua 
agertzeko adierazpide bat talde kriminal baten gorazarre bihurtzea», 
esan zuen: «Ez zen gudari bat agurtzen ari, terrorista izateagatik 
zigortutako ETAko buruzagi bat baizik». Hortaz, fiskaltzak 
ekitaldietan deliturik egin den aztertzeko eskaera babestu, eta SORTUri 
zein BILDUri «ETArekiko dependentzia» amaitzeko eskatu zien, orain arte 
pauso handiak eman dituela onartu arren. «Batasunaren munduak 
aurrerapauso esanguratsuak egin ditu indarkeriatik aldentzeko, baina 
oraindik iraganean harrapatuta segitzen du».
 
  
 
PPko Laura Garridok ikerketa ireki beharko litzatekeela erran zuen eta "mundu radikalaren adierazpen eskalada" kritikatu zuen. Antonio Basagoiti PPko buruzagiak 
EH Bilduko eta Sortuko agintariei egotzi zien goizeko harreran ETAren 
aldeko oihuak egin izanaren erantzukizuna. Covite biktimen 
elkarteak, berriz, iragarri zuen Lopez Peña «omentzeko ekitaldietan 
parte hartu duten guztien aurkako salaketa» aurkeztuko duela.
 
  
   
  
 

