 
 Borroka Garaia da!
 
 
IRAGANEKO AHOTSEK
 GAURKOAK DIRUDITE
Egilea: Iñaki Larrea
Borroka Garaia da! blogetik hartua
1976ko martxoaren 3an Pedro Maria Martinez, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda langileak
 akabatu zituen Espainiako poliziak. Haien lan eskubideak aldarrikatzen 
zituzten beste milaka langileekin batera San Francisco elizaren inguruan
 mobilizatzen ari ziren poliziaren erasoa jaso zutenean. Haiek izan 
ziren hildakoak baina beste edonor izan zitekeen hildakoa, gizarte 
sektore baten, langileen eta antifrankisten aurkako zigor ekintza 
baitzen.
1978ko uztailak 8 German Rodriguez
 militante komunista akabatu zuen Espainiako poliziak. San Ferminen 
barruan zezen plazara “«AMNISTIA TOTAL PRESOAK KALERA. SAN FERMIN SIN 
PRESOS “ leloa zeukan pankarta batekin jende talde bat sartu zenean hasi
 zen poliziaren erasoa. German izan zen hildakoa, baina beste edonor 
izan zitekeen hildakoa, gizarte sektore baten, erreforma frankista 
onartzen ez zuen ezkerraren eta independentisten  aurkako zigor ekintza 
baitzen.
2012ko apirilak 5 jaurtitako pilota baten bidez ertzain batek hil 
zuen Iñigo Cabacas. Iñigok, Athletic-en beste zaleekin batera, futbol 
taldearen partidu bat ospatzen zuen Indautxuko Herriko Taberna ondoan. 
Ertzaintzak erasoa gauzatu zuen egoitza horren ondoan zeuden milaka 
lagunen aurka guztiak ezker abertzalekoak zirelakoan. Iñigo izan zen 
hildakoa, baina beste edonor izan zitekeen hildakoa, gizarte sektore 
baten, ezker independentistaren  aurkako zigor ekintza baitzen.
Aipatutako daten artean Euskal Herrian mota guztietako poliziek 
egindako erasoak eta sarraskiak izan dira nonahi, baina hiru kasu 
hauetan badago kointzidentzi bat; erasoak burutu zituzten mertzenarioen 
barruko irrati komunikazioak grabatuak eta jendaurrean jarriak izan 
dira.
Indautxuko Herriko Taberna kudeatzen duen Kirruli Kultur Elkarteak hiru grabazio hauek eta irudiak
  
bildu eta gure eskura jarri ditu. Ikusi eta gero errazagoa da ulertzea nola heldu garen bizi garen eredu politikora, zergatik gure Herriak zapalduta jarraitzen duen eta zergatik, German eta Gasteizko bost langileak hil zituzten poliziek bezala, Iñigo hil zuen zipaioak eta bere ekintza agindu zuen “nagusi”k zigorgabe jarraituko duten.
bildu eta gure eskura jarri ditu. Ikusi eta gero errazagoa da ulertzea nola heldu garen bizi garen eredu politikora, zergatik gure Herriak zapalduta jarraitzen duen eta zergatik, German eta Gasteizko bost langileak hil zituzten poliziek bezala, Iñigo hil zuen zipaioak eta bere ekintza agindu zuen “nagusi”k zigorgabe jarraituko duten.
 
 
Bideoa ikusi baduzue, kontu bakarra aipatuko nuke: bistan da edozein polizia burgesek langileak hiltzeko lizentzia duela, eta bereziki langile horiek militante iraultzaileak badira. Hori zozoenak ere badaki (edo jakin beharko luke). Burgesiak, kapitalismoak BIOLENTZIAREN MONOPOLIOA IZAN OHI DUTE eta monopolio horrek ematen die beren diktadura mantentzeko indar armatua "legitimoa". Hori Euskal Herrian lehen den-denok bagenekien. Orain, amn-istia lortu ez dugunez, nahiago dugu amn-esia...
Eta bigarren kontua, mesedez eta faborez, POLIZIA EREDUA EZ DA ALDATU BEHAR, EZIN DA-ETA ALDATU!!! Burgesiaren Diktadurapean bizi gareno, poliziak beti jokatuko du berdin. Ilusio faltsu "demokratiko-erreformista-pazifista" horiek Herri Langilea intoxikatu eta desarmatu egiten dute. POLIZIA EREDUA EZ DA ALDATU BEHAR, POLIZIA BURGESA DESEGIN BEHAR DA, KAPITALISTEN MERTZENARIO-TALDE ORO DISOLBITU BEHAR DIRA, ZIPAIOEN KASUAN, ERTZAINAK ETA FORUZAINAK. ETA POLIZIA BURGES INPERIALISTAK EUSKAL HERRITIK ESPULTSATUAK IZAN BEHAR DIRA: GUARDIA ZIBILA, POLICIA NAZI-ANAL, JENDARMERIE, CRS...
 
 
 
 
 
  
  
 

 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina