DIALOGO KRITIKOAN
(1)
Txundituta utzi naute Joxe Azurmendiri irakurri dizkiodan azken elkarrizketako esaldi mamitsu eta esanguratsu batzuk. Jone Dorronsorok egin du eta ELKAR aldizkarian argitaratu dute, 29. zenbakian, udazkeneko alean. Interneten ere irakur daiteke, postdata.elkar.com helbidean. Izenburua, "Ideiek euria bezala etorri behar dute, ez trumoiak eta ekaitza bezala".
Joxe Azurmendi da euskaldunok gaur egun dugun filosofo eta pentsalaririk handiena, sakonena eta zorrotzena, ziur aski. Nik errespetu eta miresmen handia diot, eta saiatzen naiz idazten duen guztia irakurtzen eta hausnartzen, eta hori aspaldidanik. Iruditzen zait Joxe Azurmendik zintzoki eta bete-betean garatu egin duela beti abertzaletasun euskaldunaren paradigma: Euskaraz pentsatu eta idatzi, euskaldunentzat, beti ere ikuspegi kritiko eta askatzaile batetik, ikaragarrizko jakintza historiko eta filosofikoarekin. Enetako erreferentzia intelektual ezin sahiestuzkoa da.
Baina jakina, miresmenak ez du adorazioa erran nahi, norbaiti begirunea izateak ez du bera gurtzea esan nahi. Gogora dezadan hemen blog honen goiburuak: "De omnibus dubitandum", eta "Nihil humanum a me alieno puto". Eta Joxe Azurmendik azken elkarrizketan Iraultzari buruz errandakoek biziki arranguratu naute, eta kezkatu. Areago, larritu egin naute bai berak errandako esaldien edukiak, nola erabilitako tonu ironiko eta mikatzak. Eta erantzutea erabaki dut, berarekin eta bere pentsamenduarekin dialogo kritikoan aritzea.
Elkarrizketa bere azken liburuaren argitaratzea zela-eta eman zuen ELKAR argitaletxearen aldizkarian. "Barkamena, kondena, tortura" du izenburua, eta espero dut heldu diren asteetan liburua irakurriko dudala, arreta handiz, gainera. Izenburua bera txundigarria da, eta ezin egokiagoa une hauetan, are gehiago liburuko azala ikusiz gero.
Zinez txalogarria da horrelako ekarpena egin izana, eta bistan da, Euskaraz. Horretan Joxe Azurmendiren euskalduntasunaren zintzotasuna eta koherentzia miresgarriak dira. Ni bederen zordun sentitzen naiz berarekin eta gainontzeko intelektual euskaldunekin, nahiz eta desberdin edota erabat diferente pentsatu. Gaur egun Euskaraz pentsamendua argitaratzea etnozidioaren aurkako erresistentzia-ekintza bat da, nahiz eta pentsamendu hori berez iraultzailea ez izan.
Erran bezala, esaldi horiek zirikatu eta bultzatu naute Joxe Azurmendirekin dialogo kritikoan hastera. Horren egiteko, elkarrizketa osoa honat ekarriko dut, gure filosofo miretsi eta estimatuaren hitzak bere testuinguruan kokatzeko. Ene gogoetak eta iruzkinak tartekatuko ditut, Joxe azurmenduren adierazenek kritika merezi dutela iduritzen zaidan bakoitzean.

JOXE AZURMENDI
"Ideiek euria bezala etorri behar dute, ez trumoiak eta ekaitza bezala"
"Barkamena, kondena, tortura" da Joxe Azurmendiren liburu berria. Azken urteetan idatzitako hiru saiakera labur bildu dira lan honetan, eta hiruretan ere hari bat: garai batean Eliza bezala, gaur egun Estatua ari dela bihurtzen gure kontzientzien kontrolatzaile zuzen eta zorrotza. Gure bizigiro politikoan egunero entzuten ditugun kontzeptuei buruz ari da Azurmendi liburu honetan, ideia horren sakoneko esanahiak aztertu eta ur lohi horien iturri zaharrak argitzeko."
Jone Dorronsoro: Estatua omen dugu kontzientzia kontrolatzailea, lehengo Elizaren funtzioa betez. Zein dira kontzientziak menderatzeko Estatuak baliatzen dituen tresnak? Zein da kontrol horretatik ihes egiteko era?
Joxe Azurmendi: Zein tresna ez? Jaioberria erregistro zibilean modu jakin batean erregistratu behar izatetik hasi: haurra gizonezkoa da, emakumezkoa; eskolarekin jarraitu: esate baterako historiaren irakaskuntza; eta hiletaren arautzeraino, dena da kontzientzien kontrolerako Estatuaren tresna. Lan eta jai egunen kalendario erlijioao-politikoa, festa nazionalak. Kale izenak, monumentuak, banderak. Epaitegiak, zigorrak, espetxeak, eta horien beldurra. Alderdien sistema. Bozketak are gehiago, daukaten ordenamenduarekin. Parlamentuko diskurtsoak eta legegintza guztia. Zerbitzuan hartzen dituen intelektualak, prentsa. Zin egiteak, uniformeak. Polizia uniformatu bat aurrean ikuste hutsak ez al dizu kontzientzian zirrara bat eragiten? Estatua zure barruan dago, omnipresente, ezin zaio eta ez dago zergatik erabat ihes egin. Haren etengabeko kontzientzien inbasioari mugak jarri, bai, batez ere espainola bezalako Estatuetan eta bakearen ingurukoa bezalako arazoetan. Lehenbiziko urratsa inbasio horren kontzientzia hartzea da. Are gehiago moralarekin politika kamuflatu eta moralaren izenean politikoki bortxatu nahi bazaitu.
Lehendik banekien Joxe Azurmendi ez dela pentsalari anarkista edota komunista iraultzailea, eta beraz, Estatuaren beharra edo ezinbestekotasuna nolabait onartzen duela. Bistan da, biziki eskertuko nioke Estatuari buruz duen ikuspegia argitu eta ñabartuko balu, euskaldunondako ekarpen baliosa izanen bailitzateke.
Estatuaren auzi eta afera honetan diferentzia dugu biok, zeren eta komunista iraultzaile gisa, ene helburua ez baita balizko "Estatu sozialista" eraikitzea, XX. mendeko Iraultzek argiro erakutsi baitute "Estatu Sozialista" horiek bere baitan burokrazia garatzen zutela, komunismoranzko trantsizioa geldituz hasieran, Estatu-burgesia sortuz ondoren, eta kapitalismorat itzuliz amaieran, Sobiet Batasunean, Txinan eta bertze hamaika esperientzietan ikusi dugun bezala. Oraindik eginkizun dago XX. mendeko Iraultza Sozialisten bilana luze eta zabal egitea, ikuspegi eta perspektiba komunista iraultzaile batetik, bainan argi dago porrot egin zutela, eta ez bakarrik Inperialismo Kapitalistaren erasoen ondorioz. Areago, Komunismoranzko trantsizio sozialista oso goiz gelditu eta blokeatu egin zen (ez bazen bortizki zapaldua izan...) eta sortu ziren Estatu "sozialistak" (modu dialektiko eta kontraesankorrean onartu behar da sistema sozialistak zirela eta direla, hau da elementu sozialistak dituen formazio sozialak zirela, bainan ekoizpen-modu hegemonikoa Estatu Kapitalismo Burokratikoa zen). Honek gogoeta luzeak eskatzen ditu, hurrengo urteetan hemen berean eginen ditugunak, agian.
Horregatik blog honetan ez da sekulan agertzen "Euskal Estatu Sozialista" erramoldea, zeren eta Euskal Iraultza Sozialistaren ondorioz agian sortuko eta eraikiko dugun sistema mota ez baita Estatu bat izanen, Errepublika Sozialista bat baizik, jadanik Estatua ez den zerbait, urtu, iraungi eta desegiten ari den Estatu bat, ez-Estatu bat, edo dena delakoa. Hau da, teoria komunista iraultzaile guztiek erraten dutenez, Marxengandik Bakuninenganaino eta Leninengandik Malatestarenganaino, Estatua eta Iraultza inkonpatibleak dira, bata indartzen denean bertzea desagertu eta itzaltzen da, eta alderantziz.
Horregatik Leninen "Estatua eta Iraultza" liburua argitaratzen ari gara blog honetan Euskaraz, horixe baita Leninen obrarik iraultzaileena, eta ondorengo bere praktika eta Errusiako Alderdi Boltxebikearena ere aztertzeko libururik egokiena. Euskal Estatu Sozialista onartzen ez badut, pentsa oraingo Ezker Abertzaleak eraiki nahi duen Estatu Baskoa! Baina Joxe Azurmendiren ikasle eta dizipulua omen den Andoni Olariagaren esaldi antologiko batzuk aipa ditzadan hemen, mami handikoak:
"Por otro lado, otra de las luchas ideológicas que se ha vuelto interesante en los últimos meses es la referente al nuevo modelo de socialismo que tenemos por pensar y construir en Euskal Herria. Se nos está repitiendo que quién no canta la música de la revolución y el marxismo ortodoxo se mueve dentro del sistema y es un socialdemócrata. ¿Pero qué es realmente cambiar el sistema? Ultimamente se ha vuelto un eslogan carente de contenido. ¿De qué hablamos cuando hablamos de revolución? Joan Mari Torrealdai escribía en «Iraultzaz» (Jakin, 1973) que la revolución es hija de la modernidad, tanto como el progreso y la razón absoluta. La «revolución» se ha convertido en un cliché, un mito malo de la izquierda, un a priori creado en su tiempo por la burguesía y que hoy en día no le deja a la izquierda analizar y pensar proyectos. Como todo mito, tiene su parte buena y su parte mala; pero hay que saber utilizarla no para paralizar el pensamiento, sino como apoyo para articularlo libremente. Hay que tomar en cuenta, como dice Joseba Sarrionandia en su libro «Moroak gara behelaino artean» (Pamiela, 2010), que la política ahora no es cambiar todo de golpe, como lo fue en el siglo XIX."
Jone Dorronsoro: Barkamena eta kondena ekarri dituzu izenburura. Gurean aurrera egingo badugu ezinbestean bete beharreko bi baldintza dira batzuen ustez. Zuk ordea, ez dituzu hala ikusten.
Jone Dorronsoro: Hausnarketa, eztabaida falta dugula diozu (Alemanian bai ematen omen da hemen ez bezala), eta "jarrera ikaleagoa" aholkatzen duzu. Zergatik? Azaldu ezazu, arren.
Joxe Azurmendi: Nola orain denerako Alemania aipatu behar den, erru eta damuaren arloan ere Alemania aipatzen da, eta gaizki. Alemanen erru kolektiboa Hitlerrengatik, euskaldunon erru kolektiboa ETArengatik. Eta alemanek, damutu eta, eure erru kolektiboa aitortu omen dute. Paralelo faltsua eta informazio faltsua. Alemanek egin dutena da azterketa historiko, politiko, soziologikoa, nola etorri ziren, etorri ziren puntura. Begira, Joseba Agirreazkuenagak "Euskal herritarren burujabetza" liburu bikain-bikaina atera berri du, gu nola etorri garen gauden tokira. XVIII. mendearen burutik honaino Euskal herriaren historia guztia da gerra, negoziazioa, erresistentzia, berriro gerra, negoziazioa, eta abar. Politikatik moralkeriara ihes egin gabe, alemanek egin dutena euren bilakabide politikoa aztertzea izan da, beste ezein Herrik Europan egin ez duen bezalako autokritika egin, norabide berria hartu, eta hori sendotzen etengabe ahalegintzen dira. Alemaniatik zerbait ikastekotan hori ikas dezakegu. Baina horrek esan nahiko luke, hasteko onartzen dugula ETA arazo politikoa dela, ez arazo morala, eta soluzio politikoa eman behar zaiola. Eta ez dut esaten ez dela arazo morala ere, modu batean, baina hori beste kontu bat da, eta politikak ez dauka ezer esatekorik horretaz.
Jone Dorronsoro: Euskal Herrian bortxari buruzko eztabaidarako aholkatzen duzu ohartzeko “azkenean helburuak kulturazkoak direla, erlatiboak”.
Joxe Azurmendi: Hobeto formulatzeko. Bitartekoei buruz eztabaidatu dugu: bortxa bai, ez. Helburu hurbilei buruz eztabaidatu dugu: independentzia bai, ez. Beharbada joan deneko urteetan ahaztu samartu duguna azkeneko helburuak dira, ohiko formulazio erlijioso-zibiko pseudolaizistan askatasuna, berdintasuna, anaitasuna deritzegunak. Hauek printzipioz ETArenak eta PPrenak dira, gu guztionak eta gure kultura guztiaren azken helburuak. Gaindegi honetatik begira, independentzia bitarteko bat da, eta bortxa edo demokrazia bitartekoaren bitarteko bat. Hau ez da egunoroko praktika gidatzeko maxima bat, baina bai egunoroko praktikan ere ez ahaztekoa. Meditazio orduetan meditatzekoa, oraingo baldintzetan esaterako. Armak isildu eta gero, alde batekoak.
Hor Joxe Azurmendik harritzen nau benetan eta zeharo, uste bainuen ederki asko zekiela ETA Euskal Nazio Askapenerako Erakunde Sozialista Iraultzailea dela/zela, hau da, bere helburua Euskal Iraultza Sozialista egitea dela/zela. Zeren eta aipatu dituen helburu horiek, "Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna" hots, "Liberté, Égalité, Fraternité", Frantses Iraultzarenak dira, hau da "Iraultza" burges batenak. Bainan ez naiz hainbertze harritzen, zeren "El tiempo de las luces" liburua aukezteko, Arnaldo Otegik Paris hiriaz ere ahal mintzo omen baita, "la ciudad de la revolución", nonbait ahantziz hiri inperialista horretan ehunka militante euskaldun preso dituela Estatu frantsesak. Baina zer nahi duzue? Iraultza sozialista ezinezkotzat jo ondoren, normala da atzera jotzea, "iraultza nazinal-demokratikoa" aldarrikatzera, edota PPk eta ETAk "printzipioz" helburu berberak dituztela erratera... Burgesia ilustratuaren helburu historikoak dira "gu guztionak eta gure kultura guztiaren azken helburuak"? Joxe azurmendirenak izanen dira, nonbait, edota Andoni Olaragiarenak, nireak, bederen ez!
ELKAR: "Kontzientziak lotu-lotuak edukitzeko sokarik estuena ogia da" diozu liburuan. Baina ogi eskasia gose bihurtzen bada ez al liteke kontzientzia eragile bihurtu? Ogi eskasia sasoia da bete-betean. Erreakzionatuko dugu?
Joxe Azurmendi: Iraultzaren mitoa ez bada hori... Dirudienez, ordea, historilari eta soziologo gehienek hala diote, goseak dagoenak albaramenduak eta matxinadak bai, baina iraultzarik ez du inoiz egin. Goseak dagoenak hurbi-hurbileko helburual esesten ditu larri. Ez naiz optimistegia. Beharbada, iraultza funtzionario anarkistei oraingoz utzi eta, krisi ekonomikoak apaltxeago bizitzen ikasaraz diezaiguke, lana hobeto kudeatzen, sindikato razionalak indartzen, gizarte auzolangina, kooperatzailea antolatzen, agente sozial eta ekonomikoak kontzertatzen, autogestioa eta elkargestioa garatzen. Hau da, eredu alternatiborik ez badaukagu eskura, gutxienez lan gizartearen erreforma efikazak egiten. Egin dezakegunean kontzentratu behar genuke, ez egin ezin dugunean, amets ederrak izanda ere.
Jakina, hauek dira bereziki mindu nauten esaldiak. Ez nuen espero Joxe Azurmendik hain argi eta garbi egitea oraingo Ezker Abertzalearen bide erreformista eta posibilistaren apologia filosofikoa, bainan halaxe da, ongi da hola, norberaren gogoetak eta jarrerak ageriago gelditzen direlakotz. Iraultza mito bat dela, sindikatu razionalak indartu behar direla (badira sindikato "irrazionalak"?), erreforma efikazak egin behar ditugula...
Bizilegea omen da. Garai batean Joxe Azurmendik berak gauza bera egin zuen Orixerekin: bi liburu mamitsu idatzi: "Zer dugu Orixeren alde" eta "Zer dugu Orixeren aurka". Ene ustez, iritsi da garaia Joxe Azurmendiren pentsamenduaren kritika sistematikoa izateko, bere alde on ugariak azpimarratzeko (bainan hori euskaldun gehienok badakigu!) eta bereziki bere mugak eta alde txarrak agertzeko. Uste dut ariketa hau osasungarria izanen dela euskal kulturarendako, eta jakina, baliagarria euskal iraultzaileondako. Zeren Iraultza mito bat dela eta oraingoz funtzionario anarkistei utzi behar diegula erraten digun filosofo bat, erreforma efikazak egin behar ditugula aholkatzen digun pentsalari bat, sindikato "razionalak" indartu behar ditugula iradokitzen digun saogile bat ezin da inolaz ere izan euskal iraultzaileon erreferentzia kultural nagusia. Bere kritika sistematikoa egin behar da eta bere diskurtso filosofikoa desmontatu behar dugu. Eta horretan saiatuko naiz blog honetan hurrengo urteetan. Erronka izugarria, baina merezi duena.
Jone Dorronsoro: Kontzientzia kontrolaz ari zara, baina esan liteke kontzientzia kontrol horri ez diozula traba handirik egiten liburu eta gogoeta guztiok euskara hutsez eginda.
Joxe Azurmendi: Mundua salbatzeko bokazioa ez da nirea. Kontzientzia morala beti da pertsonala, indibiduala. Denok elkarri lagunduta, baina kontzienztiaren defentsa azkenean bakoitzak berea egin behar du. Ni neure inguruko jende gutxi batekin saiatze naiz. Euskaraz idaztea hautu bat da, jende baten hautua. Hautu bat den bezala nik erabiltzen ditudan gai polemikoak saio eta liburuetan tratatzea. Beraz, jende are gutxiagorentzat. ez da ahaztu behar intelektuala esaten den hori, hedabide handietatik masak seduzitzen edo harangatzen, oso erraz bihurtzen dela kontzientzien inbasorea, Elizaren antzera. Salbazio doktrina handirik nik ez daukat. Ikuspegi bat ematen dut. Informazio bat eta arrazoi batzuk. Neure moduko jendeari, euskaldunei. Badakit beste batzuk hori gero hobeto garatu edo aplikatuko dutela. pentsatzen dut ideiek euria bezala etorri behar dutela, ez trumoiak eta ekaitza bezala. Eta daenborak bere lana egingo duela soroan.
Jone Dorronsoro: Pentsalaria zara. Nola aukeratzen duzu zertaz pentsatu? Zergatik gai jakin hauek?
Joxe Azurmendi: Pentsalariak denok gara, ezta? Bakarrik batzuk asti gehiago daukagu eta pentsatzen duguna idatzi egiten dugu. Idaztera ia beti lagunen batek bultzatu izan nau. Edo momentuan zebilen polemikaren baten amorruak ere bai. Niretzat idaztea eztabaida publikoan parte hartzea da. Gaiak gure egoera sozial eta politikoan zoritxarrez emanda etortzen zaizkigu. Beste gai asko ere bazegoen, jakina, baina profesionalki nire ordu gehienak ikasketari eta irakaskuntzari eman behar nizkion, eta idazteko orduan ustez informazio gehiago nuen arloetara mugatu naiz. Esaterako gure aita zena lan istripu batean hil zen, proletario familiakoa naiz. Arazo soziala ikaragarri interesatzen zait. Baina hor beste batzuk hobeto ari dira nik egingo nukeena baino, eta hobe dut ez eskua sartu hanka sartzeko.
Jone Dorronsoro: Unibertsitateko jardunarekin batera jakina da beste egitasmo batzuekin izan duzun eta daukazun harreman estua. Hitz labur batzuk bakoitzari buruz?
Joxe Azurmendi: Euskarazko lana batez ere Jakinen eta Elkarren eman dut nik. Baita UEU, Argia, Anaitasuna, Egunkaria, Klasikoak, kolaboratu hala nuen edzein tokitan uste dut ibili naizela zerbait. Nire konbentzimendua delako, euskara jasotzeko erakunde ofizialen laguntza garrantzizkoa dela, baina erabakiorra talde euskaltzaleen lana. Jakinen 1959/60ko Gabonetako zenbakian hasi nintzen, artean hogei urte bete gabe, eta hor nago beti. Elkarren ere hasieratik nago. 1974ean sortzaileen artean, 1996an Elkar Fundazioaren sortzaileetako kide, 96tik joan den urtera arte Fundazioko Patronatuaren lehendakariorde, neure meritorik gabe, orain ere Patronatuko kide naiz. Baina Elkarri batez ere nire totxoak, Xabier Mendigurenek txukunduta, argitaratzea zor diot. Eta Elkarreko langile guztiei, euren lanarekin holako argitalpenak euskaraz posible egitea merkatu lege guztien kontra eskertu behar zaie, eta eskertzen diet hemen.
ELKAR: Eusko Ikaskuntzaren saria jaso duzu aurten, errekonozimendu garrantzitsua.
Joxe Azurmendi: Esan bezala, taldean egin dut beti nire lana. Gerra ostean ete nire hasieran hori halabeharrekoa zen. Elkarri irakurriz iniziatu gara gure arazoen birpentsaketan, elkarri irakurriz ikasi dugu euskaraz idazten, denon artean markatu ditugu jorratzeko gaiak. Batzuk pioneroak izan dira: Krutwig, Mirande, Txillardegi, Aresti. Beste batzuk beharbada orain ahaztuagoak, baina oso inportateak: Rikardo Arregi, Eusebio Osa. Sariek eta sari emaileek nola funtzionatzen duten ez dakit. Baina nire idazkiak, eztabaidak, posturak piska bat ezagutzen dituenak, badaki uhin kolektibo horretan eta bereziki Jakinen historian kokatzen dela kokatzen dela nire obra osoa. Eta badakit, saria niretzat bada, uhin horrentzako dela. Disimuloz aitortuta, beharbada. Horrek pozten nau.
Honaino Joxe Azurmendiren elkarrizketa. Biziki mamitsua eta interesgarria. Honekin hasten gara bere pentsamenduaren kritika sistematikoa egiten. Hurrengo egunetan abiatuko gara, eta horretarako, bere libururik ezagunena eta irakurriena hartuko dugu, "Espainolak eta euskaldunak". Liburuko edukiak aletuko ditugu emeki-emeki, eta berarekin, hau da, Joxe Azurmendirekin, dialogo kritikoan arituko gara.

"La cuestión es sencilla y a la vez
compleja: todo lo que sabíamos hasta ahora nos vale solamente para ganar
guerras pasadas; para las nuevas, todos empezamos de cero. Las recetas
viejas no valen; menos valen soluciones que valían solo en otros
contextos históricos y sociopolíticos. Es por eso que la izquierda está
en crisis (en el sentido positivo del término, entendido como momento de
cambio y nuevas posibilidades). La dificultad ahora no es tanto
concebir nuevas ideas, sino saber liberarse de las antiguas, como decía
el economista Keynes. No se pueden volver a soñar sueños que acabaron en
pesadillas. Tampoco basta con citar a Marx, Bakunin, Lenin o Lucakcs
(todos ellos pequeños burgueses) como si fueran la Biblia, si luego no
sabemos articularlos y conjugarlos hoy y aquí en un pensamiento
coherente, para construir un nuevo modelo de sociedad para Euskal Herria
en el contexto del siglo XXI. Si ese socialismo está por construir, la
socialdemocracia, en
todo caso, será casi por obligación el camino por donde empezar, nunca
el objetivo. Los objetivos nunca hay que olvidarlos, pero la apuesta
actual debe ser articular eficazmente el camino hacia ellos, partiendo
de las realidades sociales, económicas y políticas actuales.
En esa línea, hay quien sostiene que
para qué queremos un Estado si va a ser igualmente burgués. Mi pregunta,
sin embargo, es la siguiente, ¿cuántas líneas invirtió Marx en escribir
cómo sería la sociedad después de ganar al capitalismo? Ninguna. Ahora
lo que corresponde no es reflexionar sobre cómo será el estado vasco,
sino sobre qué vamos a hacer para conseguirlo. Dejemos las cuestiones
que no tocan para más adelante. Yo lo tengo claro; para seguir en el
camino hacia un estado vasco y hacia un nuevo socialismo para Euskal
Herria, sin duda alguna, el próximo domingo daré mi voto a EH Bildu."
"Por un pensamiento coherente" Andoni Olariaga, GARA, 2012ko urriaren 14an.
Zergatik aipatzen ditut hain luze eta zabal Andoni Olariaga? Hasteko berarekin polemika gogorra izan dudalakotz, oraindik amaitu ez dena. Bigarrenik, Joxe Azurmendik elkarrizketako hurrengo lerroetan ia hitzez-hitz errepikatzen dituelakotz bere hitzak, honela eztabaidan argi eta garbi kokatuz. Eta jakina, Joxe Azurmendi estimatzen dut, bainan estimatzenago dut Euskal Iraultza Sozialista!
Elkarriketarekin segi dezagun:
Elkarriketarekin segi dezagun:
Jone Dorronsoro: Barkamena eta kondena ekarri dituzu izenburura. Gurean aurrera egingo badugu ezinbestean bete beharreko bi baldintza dira batzuen ustez. Zuk ordea, ez dituzu hala ikusten.
Joxe Azurmendi: Ni ez nago printzipioz barkatzearen edo kondenatzearen aurka, mila gauza barkatzen edo kondenatzen dugu, hori gabe ez dut uste morala posible denik. Baina testuingurua begiratu behar da eta batez ere egintzaren zentzua. Begira, Alemaniako Parlamentuak barkamena eskatzen du Gernikako bonbardaketagatik. Horren zentzua morala al da? Ez, egintza politiko bat da, nahi baduzu diplomatikoa. Esan nahi du: gaurko Alemaniak horrelako jokabideak arras baztertzen ditu, zuekin gaur nahi ditugun harremanak adiskidezkoak dira, iraganeko forma bortitzak deitoratzen ditugu. Beharbada eragindako kalteen erantzunbeharra ere asumitzen du, eta laguntza ekonomikoren bat ematen du. Baina kontzientzia morala zentzu hertsian beti pertsonala da. Parlamentuaren kontzientzia moralik edo damurik ez dago, adiera metaforikoan ez bada. Herri alemanaren erru eta erantzukizun moralik bonbardaketa harengatik ez dago. Gutxiago aleman demokratena, are gutxiago gaur bizi diren alemanena. Egunen batean Espainiak Euskadiri edo Euskadik Espainiari barkamena eskatzen badio, edo ETAk, oso ongi. Baina egintza sozial politikoa izango da, ez morala. Horrek ez du esan gura balio moralik ez duela. Lagundu lezake gure moraltasun publikoa, bakezaletasuna, elkarrenganako adeitasuna zabaltzen. Edo ez. Txantaiaren emaitza baldin bada moralki ez du kalte besterik egingo. Uste dut hori are garela ikusten. Damuaren era barkamenaren esijentzia zitala mendeku gisa. Elkarbizitza bat neurri batean normala ezinezkoa egiteko ahalegin fatala.
Joxe Azurmendiri beharbada ahantzi zaio azaltzea Alemaniako "aldaketa miresgarri" hori erabateko derrota politiko, militar eta ekonomikoaren ondorioa izan zela, hau da, Alemaniak, orduko Alemania nazional-sozialistak, II. Mundu Gerrak galdu egin zuela. Horregatik eskatu du Alemaniak barkamena Gernikako sarraski kriminalarengatik. Barkamena, Historian zehar, gerrak galtzen dituztenek eskatu egiten dute, ez gerrak irabazi dituztenek. Galdegin, bertzenaz, Ingalaterrari, Frantziari, Espainiari, Estatu Batuei eta Estatu-nazio etnozida, genozida eta inperialista guztiei. Guk ere euskaldunok, orain arteko Nazio askapenerako gerratxoa galdu dugunez, barkamena eskatzea exigitzen digute garaileek, hots, Estatu espainol eta frantsesek, eta egindako "biolentzia" (ez al dira estatuak klase baten biolentziaren monopolioaren egituratze territoriala?) kondenatu behar dugula inposatu nahi digute. Jakina, "gatazka" galdu egin dugulakotz. Bainan hau guztia Jon Mirande hain ongi ezagutzen duen/zuèn Joxe Azurmendiri oroitarazi behar al zaio? Bistan da ezetz! Ala baietz?
Joxe Azurmendiri beharbada ahantzi zaio azaltzea Alemaniako "aldaketa miresgarri" hori erabateko derrota politiko, militar eta ekonomikoaren ondorioa izan zela, hau da, Alemaniak, orduko Alemania nazional-sozialistak, II. Mundu Gerrak galdu egin zuela. Horregatik eskatu du Alemaniak barkamena Gernikako sarraski kriminalarengatik. Barkamena, Historian zehar, gerrak galtzen dituztenek eskatu egiten dute, ez gerrak irabazi dituztenek. Galdegin, bertzenaz, Ingalaterrari, Frantziari, Espainiari, Estatu Batuei eta Estatu-nazio etnozida, genozida eta inperialista guztiei. Guk ere euskaldunok, orain arteko Nazio askapenerako gerratxoa galdu dugunez, barkamena eskatzea exigitzen digute garaileek, hots, Estatu espainol eta frantsesek, eta egindako "biolentzia" (ez al dira estatuak klase baten biolentziaren monopolioaren egituratze territoriala?) kondenatu behar dugula inposatu nahi digute. Jakina, "gatazka" galdu egin dugulakotz. Bainan hau guztia Jon Mirande hain ongi ezagutzen duen/zuèn Joxe Azurmendiri oroitarazi behar al zaio? Bistan da ezetz! Ala baietz?
Jone Dorronsoro: Hausnarketa, eztabaida falta dugula diozu (Alemanian bai ematen omen da hemen ez bezala), eta "jarrera ikaleagoa" aholkatzen duzu. Zergatik? Azaldu ezazu, arren.
Joxe Azurmendi: Nola orain denerako Alemania aipatu behar den, erru eta damuaren arloan ere Alemania aipatzen da, eta gaizki. Alemanen erru kolektiboa Hitlerrengatik, euskaldunon erru kolektiboa ETArengatik. Eta alemanek, damutu eta, eure erru kolektiboa aitortu omen dute. Paralelo faltsua eta informazio faltsua. Alemanek egin dutena da azterketa historiko, politiko, soziologikoa, nola etorri ziren, etorri ziren puntura. Begira, Joseba Agirreazkuenagak "Euskal herritarren burujabetza" liburu bikain-bikaina atera berri du, gu nola etorri garen gauden tokira. XVIII. mendearen burutik honaino Euskal herriaren historia guztia da gerra, negoziazioa, erresistentzia, berriro gerra, negoziazioa, eta abar. Politikatik moralkeriara ihes egin gabe, alemanek egin dutena euren bilakabide politikoa aztertzea izan da, beste ezein Herrik Europan egin ez duen bezalako autokritika egin, norabide berria hartu, eta hori sendotzen etengabe ahalegintzen dira. Alemaniatik zerbait ikastekotan hori ikas dezakegu. Baina horrek esan nahiko luke, hasteko onartzen dugula ETA arazo politikoa dela, ez arazo morala, eta soluzio politikoa eman behar zaiola. Eta ez dut esaten ez dela arazo morala ere, modu batean, baina hori beste kontu bat da, eta politikak ez dauka ezer esatekorik horretaz.
Jone Dorronsoro: Euskal Herrian bortxari buruzko eztabaidarako aholkatzen duzu ohartzeko “azkenean helburuak kulturazkoak direla, erlatiboak”.
Joxe Azurmendi: Hobeto formulatzeko. Bitartekoei buruz eztabaidatu dugu: bortxa bai, ez. Helburu hurbilei buruz eztabaidatu dugu: independentzia bai, ez. Beharbada joan deneko urteetan ahaztu samartu duguna azkeneko helburuak dira, ohiko formulazio erlijioso-zibiko pseudolaizistan askatasuna, berdintasuna, anaitasuna deritzegunak. Hauek printzipioz ETArenak eta PPrenak dira, gu guztionak eta gure kultura guztiaren azken helburuak. Gaindegi honetatik begira, independentzia bitarteko bat da, eta bortxa edo demokrazia bitartekoaren bitarteko bat. Hau ez da egunoroko praktika gidatzeko maxima bat, baina bai egunoroko praktikan ere ez ahaztekoa. Meditazio orduetan meditatzekoa, oraingo baldintzetan esaterako. Armak isildu eta gero, alde batekoak.
Hor Joxe Azurmendik harritzen nau benetan eta zeharo, uste bainuen ederki asko zekiela ETA Euskal Nazio Askapenerako Erakunde Sozialista Iraultzailea dela/zela, hau da, bere helburua Euskal Iraultza Sozialista egitea dela/zela. Zeren eta aipatu dituen helburu horiek, "Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna" hots, "Liberté, Égalité, Fraternité", Frantses Iraultzarenak dira, hau da "Iraultza" burges batenak. Bainan ez naiz hainbertze harritzen, zeren "El tiempo de las luces" liburua aukezteko, Arnaldo Otegik Paris hiriaz ere ahal mintzo omen baita, "la ciudad de la revolución", nonbait ahantziz hiri inperialista horretan ehunka militante euskaldun preso dituela Estatu frantsesak. Baina zer nahi duzue? Iraultza sozialista ezinezkotzat jo ondoren, normala da atzera jotzea, "iraultza nazinal-demokratikoa" aldarrikatzera, edota PPk eta ETAk "printzipioz" helburu berberak dituztela erratera... Burgesia ilustratuaren helburu historikoak dira "gu guztionak eta gure kultura guztiaren azken helburuak"? Joxe azurmendirenak izanen dira, nonbait, edota Andoni Olaragiarenak, nireak, bederen ez!
ELKAR: "Kontzientziak lotu-lotuak edukitzeko sokarik estuena ogia da" diozu liburuan. Baina ogi eskasia gose bihurtzen bada ez al liteke kontzientzia eragile bihurtu? Ogi eskasia sasoia da bete-betean. Erreakzionatuko dugu?
Joxe Azurmendi: Iraultzaren mitoa ez bada hori... Dirudienez, ordea, historilari eta soziologo gehienek hala diote, goseak dagoenak albaramenduak eta matxinadak bai, baina iraultzarik ez du inoiz egin. Goseak dagoenak hurbi-hurbileko helburual esesten ditu larri. Ez naiz optimistegia. Beharbada, iraultza funtzionario anarkistei oraingoz utzi eta, krisi ekonomikoak apaltxeago bizitzen ikasaraz diezaiguke, lana hobeto kudeatzen, sindikato razionalak indartzen, gizarte auzolangina, kooperatzailea antolatzen, agente sozial eta ekonomikoak kontzertatzen, autogestioa eta elkargestioa garatzen. Hau da, eredu alternatiborik ez badaukagu eskura, gutxienez lan gizartearen erreforma efikazak egiten. Egin dezakegunean kontzentratu behar genuke, ez egin ezin dugunean, amets ederrak izanda ere.
Jakina, hauek dira bereziki mindu nauten esaldiak. Ez nuen espero Joxe Azurmendik hain argi eta garbi egitea oraingo Ezker Abertzalearen bide erreformista eta posibilistaren apologia filosofikoa, bainan halaxe da, ongi da hola, norberaren gogoetak eta jarrerak ageriago gelditzen direlakotz. Iraultza mito bat dela, sindikatu razionalak indartu behar direla (badira sindikato "irrazionalak"?), erreforma efikazak egin behar ditugula...
Bizilegea omen da. Garai batean Joxe Azurmendik berak gauza bera egin zuen Orixerekin: bi liburu mamitsu idatzi: "Zer dugu Orixeren alde" eta "Zer dugu Orixeren aurka". Ene ustez, iritsi da garaia Joxe Azurmendiren pentsamenduaren kritika sistematikoa izateko, bere alde on ugariak azpimarratzeko (bainan hori euskaldun gehienok badakigu!) eta bereziki bere mugak eta alde txarrak agertzeko. Uste dut ariketa hau osasungarria izanen dela euskal kulturarendako, eta jakina, baliagarria euskal iraultzaileondako. Zeren Iraultza mito bat dela eta oraingoz funtzionario anarkistei utzi behar diegula erraten digun filosofo bat, erreforma efikazak egin behar ditugula aholkatzen digun pentsalari bat, sindikato "razionalak" indartu behar ditugula iradokitzen digun saogile bat ezin da inolaz ere izan euskal iraultzaileon erreferentzia kultural nagusia. Bere kritika sistematikoa egin behar da eta bere diskurtso filosofikoa desmontatu behar dugu. Eta horretan saiatuko naiz blog honetan hurrengo urteetan. Erronka izugarria, baina merezi duena.
Jone Dorronsoro: Kontzientzia kontrolaz ari zara, baina esan liteke kontzientzia kontrol horri ez diozula traba handirik egiten liburu eta gogoeta guztiok euskara hutsez eginda.
Joxe Azurmendi: Mundua salbatzeko bokazioa ez da nirea. Kontzientzia morala beti da pertsonala, indibiduala. Denok elkarri lagunduta, baina kontzienztiaren defentsa azkenean bakoitzak berea egin behar du. Ni neure inguruko jende gutxi batekin saiatze naiz. Euskaraz idaztea hautu bat da, jende baten hautua. Hautu bat den bezala nik erabiltzen ditudan gai polemikoak saio eta liburuetan tratatzea. Beraz, jende are gutxiagorentzat. ez da ahaztu behar intelektuala esaten den hori, hedabide handietatik masak seduzitzen edo harangatzen, oso erraz bihurtzen dela kontzientzien inbasorea, Elizaren antzera. Salbazio doktrina handirik nik ez daukat. Ikuspegi bat ematen dut. Informazio bat eta arrazoi batzuk. Neure moduko jendeari, euskaldunei. Badakit beste batzuk hori gero hobeto garatu edo aplikatuko dutela. pentsatzen dut ideiek euria bezala etorri behar dutela, ez trumoiak eta ekaitza bezala. Eta daenborak bere lana egingo duela soroan.
Jone Dorronsoro: Pentsalaria zara. Nola aukeratzen duzu zertaz pentsatu? Zergatik gai jakin hauek?
Joxe Azurmendi: Pentsalariak denok gara, ezta? Bakarrik batzuk asti gehiago daukagu eta pentsatzen duguna idatzi egiten dugu. Idaztera ia beti lagunen batek bultzatu izan nau. Edo momentuan zebilen polemikaren baten amorruak ere bai. Niretzat idaztea eztabaida publikoan parte hartzea da. Gaiak gure egoera sozial eta politikoan zoritxarrez emanda etortzen zaizkigu. Beste gai asko ere bazegoen, jakina, baina profesionalki nire ordu gehienak ikasketari eta irakaskuntzari eman behar nizkion, eta idazteko orduan ustez informazio gehiago nuen arloetara mugatu naiz. Esaterako gure aita zena lan istripu batean hil zen, proletario familiakoa naiz. Arazo soziala ikaragarri interesatzen zait. Baina hor beste batzuk hobeto ari dira nik egingo nukeena baino, eta hobe dut ez eskua sartu hanka sartzeko.
Jone Dorronsoro: Unibertsitateko jardunarekin batera jakina da beste egitasmo batzuekin izan duzun eta daukazun harreman estua. Hitz labur batzuk bakoitzari buruz?
Joxe Azurmendi: Euskarazko lana batez ere Jakinen eta Elkarren eman dut nik. Baita UEU, Argia, Anaitasuna, Egunkaria, Klasikoak, kolaboratu hala nuen edzein tokitan uste dut ibili naizela zerbait. Nire konbentzimendua delako, euskara jasotzeko erakunde ofizialen laguntza garrantzizkoa dela, baina erabakiorra talde euskaltzaleen lana. Jakinen 1959/60ko Gabonetako zenbakian hasi nintzen, artean hogei urte bete gabe, eta hor nago beti. Elkarren ere hasieratik nago. 1974ean sortzaileen artean, 1996an Elkar Fundazioaren sortzaileetako kide, 96tik joan den urtera arte Fundazioko Patronatuaren lehendakariorde, neure meritorik gabe, orain ere Patronatuko kide naiz. Baina Elkarri batez ere nire totxoak, Xabier Mendigurenek txukunduta, argitaratzea zor diot. Eta Elkarreko langile guztiei, euren lanarekin holako argitalpenak euskaraz posible egitea merkatu lege guztien kontra eskertu behar zaie, eta eskertzen diet hemen.
ELKAR: Eusko Ikaskuntzaren saria jaso duzu aurten, errekonozimendu garrantzitsua.
Joxe Azurmendi: Esan bezala, taldean egin dut beti nire lana. Gerra ostean ete nire hasieran hori halabeharrekoa zen. Elkarri irakurriz iniziatu gara gure arazoen birpentsaketan, elkarri irakurriz ikasi dugu euskaraz idazten, denon artean markatu ditugu jorratzeko gaiak. Batzuk pioneroak izan dira: Krutwig, Mirande, Txillardegi, Aresti. Beste batzuk beharbada orain ahaztuagoak, baina oso inportateak: Rikardo Arregi, Eusebio Osa. Sariek eta sari emaileek nola funtzionatzen duten ez dakit. Baina nire idazkiak, eztabaidak, posturak piska bat ezagutzen dituenak, badaki uhin kolektibo horretan eta bereziki Jakinen historian kokatzen dela kokatzen dela nire obra osoa. Eta badakit, saria niretzat bada, uhin horrentzako dela. Disimuloz aitortuta, beharbada. Horrek pozten nau.
Honaino Joxe Azurmendiren elkarrizketa. Biziki mamitsua eta interesgarria. Honekin hasten gara bere pentsamenduaren kritika sistematikoa egiten. Hurrengo egunetan abiatuko gara, eta horretarako, bere libururik ezagunena eta irakurriena hartuko dugu, "Espainolak eta euskaldunak". Liburuko edukiak aletuko ditugu emeki-emeki, eta berarekin, hau da, Joxe Azurmendirekin, dialogo kritikoan arituko gara.
"Debile principium melior fortuna sequator"
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina