LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2012/11/20

Omenaldirik onena, garaipena!



SANTI ETA JOSU:
ZUEN BORROKA BURURAINO
ERAMANEN DUGU!


"Militantzia totala eguneroko bizitza-proiektu gisa kontsideratu behar da, ez eguneroko bizitzako une zehatz batzuetako jokabidea bezala, baizik eta konpromiso eta bizitza-proiektu bat, konpromiso totala. (...) Pertsonen arteko maitasunak, familiari maitasunak, burkideei, dena emateak, honek guztiak kalitatea eman behar dio maitasun iraultzaileari." 

Santi Brouard, 
HASIko II. Biltzarreko amaieran
 errandako hitzak, 1983an


Egia erran, ezin jakin gaur egungo egoeraz Santik eta Josuk zer pentsatuko luketen. Ezinezkoa da, Oligarkia kapitalista eta neofrankistak ezarritako Monarkia espainolaren terrorismoak hil zituelakotz, 1984 eta 1989ko azaroaren 20an, euskaldunok, ete bereziki euskaldun iraultzaileok betikotz gogora dezagun Jose Antonio Primo de Rivera faxista espainolista arrazoi osoz exekutatu zutèn eguna, eta Francisco Franco diktadore militar genozida hil zèn data. 

Sinbolikoa da oso, eta ongi da hori, zeren Independentzia eta Sozialismoa, hots, Euskal Errepublika Sozialista eraiki arte ez baitugu amore emanen, ezta borroka utziko ere. Eta honek erran nahi du gaur egungo Espainia kapitalista, inperialista, etnozida, arrazista eta neofrankista hau betikotz suntsituko dugula noizbait, "Espainia" deitzen den Herri Langileen espetxe erraldoi hori birrinduko dugula, Estatu Espainolaren mende zapalduta dauden bertze Heri Langileekin batera. Hori erdietsi arteko onik ez dugu izanen!



20 urte nituen Santi hil zutelarik, eta 25 Josu erail zutenean. Eta orain 48 urte ditut. Bizitzan oker, pitokeria eta hanka sartze aunitz eginak ditut, ezagutzen nautenek aski ongi badakite hori, bainan azaroaren 20ko bi gau horietan zin egindakoari eutsi izan diot urtez urte. Batzutan zuzen, bertze batzuetan oker, horrelakoxeak gara-eta, mundu honetako gizon-emazteok, hilkor eta mugatuak, bainan iparra argi: klaserik gabeko Euskal Herri batu, euskaldun eta independentea, bere buruaren jabe. Klase eta estaturik gabea, klase eta zapalkuntzarik gabeko Herria, hots, komunismoa! Eta bide horretan, jakina, Euskal Iraultza Sozialista bururaino eramatea, Euskal Errepublika Sozialista eraiki ahal izateko, helburu estrategikoen ildoan. 

Lehengo lepotik burua, jakina, eta urteak aitzina joan ahala, gero eta argiago bidea: borroka, borroka molde guztiak, estrategia iraultzaile integralaren zerbitzuan,  Euskal Herri Langilearen kontzientzia eta praxi iraultzailea indartu eta areagotzeko, Euskal Iraultza Sozialistaren bidean. 


Gaur, oraingo Ezker Abertzaleak bere omenaldia eginen die Santi eta Josuri, eta eskubide zein legitimitate osoa dute horren egiteko. Ez da gaur eguna polemika horietan ibiltzeko, ezta oraingo estrategia zalantzan jartzeko, nire ustez. Oraingo Ezker Abertzaleak duen eskubide berbera baliatu nahi dut nik hemen neure omenaldia egiteko, pentsatuz, helburu berberen bila ari bagara, zinez eta benetan, eta gure idealei uko egin gabe borrokan jarraitzen badugu denok, laster ala berandu bidean elkartuko garela berriz. Praxiak erakutsiko du nor zegoen zuzen, eta nor oker, non eta zertan. Anartean, nork bere bide eta borrokari atxiki!


Espainia zapaltzailea aipatu dugu lehen, baina bada bertze Espainia bat, gorria eta beltza, iraultzailea, azaroaren 20an Iraultzaren alde eta faxismoaren aurka armak eskutan Madrilgo frontean hil zutèn iraultzaile handi batena: Buenaventura Durruti. Azaroaren 20an euskal iraultzaileok hiru izen horiek gogoan ditugu: bi iraultzaile euskaldun, Santi eta Josu, eta iraultzaile espainol bat, Durruti. Mugarik gabeko oroimena! 


Egoera nahasi honetan, non Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren baitan bi estrategia oso kontrajarriak ageri diren, ezin erran eta ez dugu erranen non kokatuko liratekeen Santi eta Josu, gaur egun biziko balira. Baina bai erraten ahal dut non kokatzen naizen ni, eta bide horretan Santi eta Josuren oroitzapenak bi izar gorri direla enetako.

Euskal Herriaren Independentzia, Sozialismoa, Birbatasuna eta Berreuskalduntzea, horiek izan dira gure helburuak  eta horien alde eman zuten bizia eta bizitza Santik eta Josuk. Eta helburu berberen alde segituko dugu lanean eta borrokan, harik eta erabat erdietsi arte!

GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!

GORA EUSKAL HERRI BATU, INDEPENDENTE, SOZIALISTA
ETA EUSKALDUNA!

JOTAKE, IRABAZI ARTE!

OMENALDIRIK ONENA, GARAIPENA! 











7 iruzkin:

  1. Aio! Uste dut urte kopuruak gaizki daudela. 23 eta 28 urte pasatu dira Santi eta Josu erail zituztenetik, ez?

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Berriro ni. Barkatu, erailketan datak ongi daude eta aurreko komentarioa gaizki ulertu bat izan da. Aio.

      Ezabatu
  2. Egun hauetan oraingo ezker abertzaleak zanpaketa egoera eta gatazka bera desitxuratzen duten ekimen larriak bultzatu ditu omenaldi batzuetan parte hartuz.Estrategia osoa eta prozesu deitzen dutena ze puntutaraino iristen ari direnaren seinale,jende askorentzat eta segurki une honetan bahiturik diren askorentzat bereziki, humilagarri ere izateraino iritsiz.
    Zalantzarik gabe,arazoa,estrategia bera da osotasunean,baina adierazle horien inguruan (ere) ematen ari den eboluzioa ikusteko Martin Garitanoren testu bat gogoratzeak merezi du.Bilduko hautagai izan baino gutxi lehenago,Garako bere txokoan idatzi zuena gogora daiteke (gaztelaniaz idatzia zuen eta azken paragrafoetan dago zati aipagrriena):

    ¿Reconciliación?
    A hora que todo el mundo -con mayor o menor dosis de optimismo- vislumbra la posibilidad de que el conflicto secular entre el pueblo vasco y el Estado español pueda encauzarse y plantearse en términos de confrontación política y democrática, empiezan a oírse voces en favor de la reconciliación necesaria al término del combate.
    Me cuento entre los optimistas. Creo sinceramente que hay posibilidades reales para que los vascos despeguemos todo el potencial que encierra la causa de Euskal Herria y llevemos a nuestro pueblo al puerto de la soberanía y la paz. Confío en quienes han demostrado muchas décadas de abnegación y entrega desinteresada. Y creo que hay razones objetivas para ello.
    Pero al tiempo reconozco que no me gusta el término «reconciliación». Prefiero la convivencia, lo que en un tiempo se dio en llamar la coexistencia pacífica. Y no porque crea que el odio y el resentimiento puedan ser eternos, sino porque la reconciliación forzada no puede ser base de la convivencia normalizada.
    Hay tipos entre nosotros que si entraran en la selva, huirían las serpientes más ponzoñosas. Y yo no me quiero reconciliar con ellos. Aunque tenga que vivir toda mi vida en el portal de al lado.
    Yo no quiero reconciliarme con Garzón ni aunque pida perdón de rodillas por todas las barrabasadas que nos ha hecho. Ni con Galindo, aunque peregrinara hasta Tombuctú con garbanzos en los zapatos pidiendo perdón a voz en grito a los familiares de Lasa y Zabala. No piensen que vale la reconciliación porque ha acabado un conflicto.
    Harán falta generaciones de convivencia para que muchas cosas queden, si no en el olvido, sí al menos en los libros de historia. Y hará falta una suerte de comisión de la verdad para que se sepa lo que aquí pasó y por qué pasó. Mientras tanto, que no me hablen de reconciliación.
    ¿Alguien en sus cabales cree que vamos a reconciliarnos con los fusileros que dispararon contra Txiki y Otaegi? Ahora serán importantes mandos de la Guardia Civil. ¿Reconciliarnos con los que ordenaron la muerte de Josu y Santi? ¿Con el que pagó a los mercenarios que acribillaron a Galdeano? No. Pensar eso no es razonable ni contribuye, en mi opinión, a resolver nada.
    Hay espacio para la autocrítica, para sentar las bases de una convivencia democrática y en paz. Aprovechemos la ocasión que se nos presenta, pero no caigamos en simplezas. Hagamos las cosas bien.

    Bere optimismoa,prozesu orokorrarekiko entusiasmoa eta abar utzita,oso deigarriak dira testuaren azken zatiak.Burutik sano dagoen norbaitek jende horrekin adiskidetuko garela uste ote duen galdetzen zuen...Ez noski,gehienok ez dugu halako batere asmorik,baina bera Pernando,Txelui eta enparau,adiskidetzera soilik ez,OMENZERA ere iritsi dira eta hori da eskaintzen diguten bidea.Benetan eboluzio adierazgarria.

    ErantzunEzabatu
  3. Hizki bat ahaztu dudala oharturik,zertara iritsi diren akatsik gabe azaltzeko hizki gutiekin:O-M-E-N-T-Z-E-R-A!

    ErantzunEzabatu
  4. Aupa, Eki! Milesker aunitz zuk bidalitako testuarengatik, Garitanoren hitzak biziki argigarriak dira oraingo Ezker Abertzalearen eboluzio meterorikoaz ohartzeko. Arazoa estrategia orokorra da, eta afera hau biziki zaharra bada ere, haustura puntua Altsasuko prentsaurre masibo eta tamalgarri hura izan zen, non Mitchell senatari yankiaren printzipioak onartu baitziren. Geroztik, urak bere bidea egin du, Inperialismo anglo-saxoi eta sinonistaren ura, zeina baita, ene ustez, arras ur zikin eta lohia, ur uherra goiti-beheiti, ur ustela eta kirastuna. Azken asteetan usteltze horren abiadura bizitu da arras. Eta horrekin batera, etsaiek kolpe gero eta gogorragoak: atxiloketak, euroaginduak, mesprezuak, murrizketak, langileen aurkako erasoak, etxegabetzeak, polizien erasoak, presoen egoera gero eta larriagoa, hil artek kondenen berrestea, Europa burgesaren sasi justizia bera ere hankartetik pasatuz, eta abar, eta abar, eta abar. Testuinguru honetan, Beasainen BILDUk egin duenak, bi polizia autonomo basko-espainolen omenaldien parte hartzeak, hots, bi zipaio horien aldeko ekitaldian agertzeak izen bakarra du, nire ustez: SALDUKERIA.

    Bada jendea, borondate oneko abertzale eta iraultzaileak, uste dutenak SORTUren prozesuaren bidez gauzak bere onera ekarriko dituztela eta amore emate gero eta lotsagarriago hau errotik berbideratuko dutela Independentzia eta Sozialismoaren ildorat. Ene ustez, oker daude osorik, aipaturiko prozesua hau aski ongi lotuta baitago, "Zutik Euskal Herria!"-ren oinarrien inguruan. Hala ere, horren esperantza badute, ongi da saiatzea, batez ere Euskal Herri Langileak ikus dezan ate horiek guztiak itxita daudela eta antolakunde berriak sortu behar direla, betiko ildo independentista eta sozialista iraultzailean. Geroak erranen! Eta batez ere: Praxiak du erranen!

    Berriro ere, Eki, eskerrik asko bihotz-bihotzez zure ekarpenarengatik, eta nahi duzun artio! Iraultza da bide bakarra!

    ErantzunEzabatu
  5. Aupa Fermintxo!
    Datu bat besterik: EHBilduk eta ezker abertzaleak Beasaineko omenaldira joateko esan eta... Beasaineko alkatea eta bi zinegotzi (3ak bildukoak) EZ ziren joan!
    Barne desadostasunak?

    ErantzunEzabatu
  6. Milesker datuarengatik! Agian hildako bi zipaio horien omenaldian oraingo Ezker Abertzaleak parte hartu izanak Goierri esnatuko du, eta oro har Gipzukoa osoa. Emeki-emeki jendea ohartzen ari da bizi dugun krisi estrategikoaz eta oraingo zuzendaritzaren benetako asmoez. Nik 2007ko urtarrilean jadanik salatu nuen hori (laster sei urte!), eta horren froga blog honetan bertan duzu: 2012ko abuztuaren 27ko sarrera da, honako izenburua duena:
    "Gaur egungo Ezker Abertzalearen kritika (4)
    FIDELITATEA, DIZIPLINA, ANTOLAKUNTZA:
    2007ko IDAZKI KRITIKO BAT".

    Bertan honako hau erraten nuen:

    "Iraultzaren aukera baztertzen den heinean, sistema kapitalista eta inperialistan integratzea bertze biderik ez zaigu gelditzen. Hori bai, ahalik eta baldintza hoberenetan. Bainan hori ameskeria da gure egoera geopolitikoan!"

    "Burdin eta altzairuzko logika horren baitan ulertu behar da Batasunaren deia Ibarretxeren manifara joateko. Eta are gehiago azken aste hauetako adierazpen argigarriak, hala Arnaldorenak nola Rafa Diezenak ere. Eta ildo berean kokatzen ditugu ekainaren 30eko Zapateroren adierazpenaren balorazio baikorra, edota Entzutegi Naziaren aurrean izandako jarrera gorabeheratsua. Gure hipotesia da ezker abertzalearen zati handi bat logika erreformista eta sozialdemokratan barnatu dela, eta gertaera honek azaltzen dituela azken hilabete hauetako joera kontraesankorra. Zeren Madrilgo ekintza ondoren, eta honek sortu zuèn krisia aztertuz argiro dakusagu ezker abertzalearen baitan bi joera politiko diferente nabarmendu dela. Noraino eta etsaiek berek ozenki aldarrikatzeraino."

    Eta hau ere:

    "Gure ustez, borroka ideologiko-organizatiboa abiatu behar dugu gaur egun, aipatu ildo erreformistari aurre eginez eta militantziari arazoak argi eta garbi azalduz. Eta bidenabar gure sustengu eta elkartasuna adieraziz Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzaileari, uste baitugu ildo iraultzaileari zintzoki eusten diola. Kritikak kritikak eta ñabardurak ñabardura, euskal iraultzaile guztiok batera jokatu behar dugu egoera larri honetan. "

    Zorigaitzez, Euskal Nazio Askapenerako Erakunde Sozialista Iraultzailea bera ere ildo iraultzailetik urrundu da, bere kontraseanen sarean harrapaturik eta bi Estatu terroristen errpresioak larriki kolpatu eta ahaulduta. Sei urte ez dira alferrik pasatu, eta etsaiek ikaragarrizko abantaila hartu digute arlo guztietan. Lan handia eta gogorra dugu aurrean euskal iraultzaileok!

    Barne desaostasunak? Ziur aski bai! Baina galdera hauxe da: oraingo deriba erreformista eta likidazionistarekin ados ez gaudenok gai izane ote gara alternatiba abertzale eta sozialista iraultzailea eraiki eta osatzeko? Kritikatzea aise da, baina gure eginkizun historikoa da ENAM berreraikitzea bere osotasunean, eta hori hurrengo urteetan. Prest gaude hori egiteko?

    ErantzunEzabatu