KOMITE INTERNAZIONALISTEN AGIRIA
Hurrengo asteazkenean, azaroak 14, 
Europa mailan mobilizazio egunerako deialdiaren baitan, hainbat Herritan
 (Grezia, Milan, Portugal, Espainar Estatua…) Greba Orokorrak egingo 
dira. Mobilizazio hauek krisi egoera aitzakia hartuta Kapitalismoa 
bultzatzen ari den politika antisozialei erantzuteko burutuko dira, 
jakina zenez.
Euskal Herrian irailaren 26an Greba Orokorra egin genuen zenbait euskal sindikaturen deialdiari erantzunez. Hilabete ondoren sindikatu hauetako gehienak 
ez dira deialdira gehitu, agenda propioaren beharra eta fase 
eraikitzaile batean sartzearena aipatuz. 26ko greban parte hartu zuten 
beste zenbait sindikatuk, ordea, Grebarako deialdia luzatu dute 
oraingoan ere.
 
 
Argi dago Euskal Herriko egoera 
sozio-ekonomikoa larria dela, pobrezia, langabezia eta prekarietate 
maila altuek adierazten dutenez. Ados gaude euskaldunon esku egon behar 
duela gure Herria kolpatzen duten erasoen aurkako borrokak. Hala ere, 
guztiz beharrezko ikusten dugu aipaturiko Herriekin  bat egitea, 
kapitalismoak denok kolpatzen gaituen heinean. 
Beraz, langile borroka Herri ikuspuntutik azaltzea beharrezko jotzen badugu ere, ulertezina 
deritzogu  honek borroka sindikala mugatzea.
 
 
Hala, lehenik eta behin, asteazkenean 
Euskal Herrian  Grebara joateko deialdia zabaldu nahi dugu, mila 
arrazoirekin aurre egiteko egoerari. Bestalde, etorkizunean Greba 
deialdi bateratuak egitera deitu nahi ditugu sindikatuak, Herri Langilearen defentsarako. Azkenik, Euskal Herritarrak haien borroka eta 
alternatiba sorkuntzetan irmo jarraitzera animatu nahi ditugu.
Gora munduko Langileria!
Kapitalismoaren aurrean, mundu guztia zutik!
A 14 Euskal Herriak Greba Orokorra!
 
  
 

 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina