Iker Rodrigo: "Terrorismoa goratzea"
- Created on Wednesday, 24 April 2013 09:59
  
Iker Rodigo Bizkaiko SORTUko kidearen iritzi artikulua argitaratu du ukberri.net-ek.
 Rodrigo Guardia Zibilak atxilotu zuen Xabier Lopez Peña presoari 
egindako omenaldia antolatzea leporatuz. Epaileak aske utzi zuen 
ondoren, baina auziperatuta jarraitzen du:
"Apirilaren 15ean goizeko bederatziak laurden gutxiagotan atxilotu 
ninduen Guardia Zibilak Txopoetan jarritako kontrol batean. Itzubaltzeta
 / Romoko irteera guztiak hartuak zituzten helburu argi batekin, egun 
horretan atxilotu behar ninduten, muntai juridiko eta komunikatiboa 
antolatua zuten eta goiz hartan dena martxan jartzeko nire atxiloketa 
beharrezkoa zuten. Kotxea geldiarazi, NAN-a eta kotxeko paperak eskatu, 
kotxetik ateratzeko agindua eman eta "está usted detenido por un delito 
de enaltecimiento del terrorismo" esan zidan guardia zibil horien 
buruak. Haien planaren lehen urratsa emana zeukaten. Argazkian, Iker 
Rodrigo Basterretxea Bizkaiko SORTUren koordinatzaileordea Eloy Velasco 
epaileak aske baina auziperatuta utzi zuen egunean.
Amorrua, haserrea, gorrotoa, nazka, beldurra, mina, inpotentzia... 
hainbat sentimendu korapilatu zitzaizkidan guardia zibilez inguratua, 
eskuburdinak jarri eta patrol-era sartu nindutenean. Hortik La Salveko 
ziega ziztrin batera eraman ninduten eta metro laurogeiko zabalera eta 
bi eta erdiko luzera dituen ziega txikiari bueltak eta bueltak emateari 
ekin nion. Hiru pausu eta erdi aurrerantz, hormara arte, buelta eta 
beste hiru pausu eta erdi aurrera ere, (atzerapausorik ez!) ziegako 
atera heldu arte. Bueltak eta bueltak, pausu txikiak emanez pausu 
gehiago emateko, bueltak eta bueltak ziega txikiari eta baita buruari 
ere.
La Salveko ziega txiki hartan burura etortzen zitzaizkidan Xabier 
Lopez Peña eta bera bezala ziega txikietan urteak bueltaka eman dituzten
 eta ematen dituzten euskal preso politikoak. Beraiek gogoan, pausoka 
burura ideiak barra barra etortzen zitzaizkidan.
Kartzela politika krudelak eraildako preso politiko baten gorpua 
jasotzea eta senideei babesa adieraztea "enaltecimiento del terrorismo" 
omen da espainolentzat baina oker dabiltza, terrorismoaren salaketa 
egitea da, estatu terrorismoarena hain zuzen. Izan ere terrorismoa da 
Xabierrekin eta beren senideekin estatuek egin dutena. Xabierren 
egoeraren inguruan familiari inolako berririk ez ematea, bizirik 
ikusteko trabak jartzea eta hil ondoren ere, hil eta hamahiru ordu igaro
 arte heriotzaren berri ez ematea, familiaren konfiantzazko medikuak ez 
onartzea... guzti hori eta gehiago egin zuten Xabierren familiarekin, 
hori bai dela terrorismo krudela. Terrorismo basatia da estatuek aurrera
 daramaten espetxe politika, ondo baino hobeto dakigu hori egunero 
sufritzen dugulako.
Azken hilabete hauetan espetxe politikaren aurpegirik krudelenak 
sufritu izan ditugu. Arkaitz Bellon Elorrixoko presoa Sevillan eta 
Xabier Aranburu ondarrutarra Muret-en jipoituak izan ziren, Jaen-en 
dispertsatua daukaten Jabi Martinez bisitatzera joandako lagunak 
istripua izan zuten, Kitxu, Itzubaltzeta / Romoko preso politikoari 
197/2006 doktrina aplikatuz kondena luzatu zioten edo Algortako Angel 
Figueroa gaixotasun larri baten ondorioz etxean preso zegoelarik haren 
heriotza ere bizi izan genuen... adibideak asko dira, egunero Herri 
honetan mantentzen den biolentziaren adibideak. Estatuen ezintasun eta 
ahuldadearen adibideak.
Espetxe politika krudelari elkartasunaren kriminalizazioa gehitu 
diote, egun delitua da presoekiko elkartasuna edo espetxe politikaren 
salaketa egitea. Salbuespen egoera mantentzen dute Euskal Herrian, 
horrek geldituko gaituelakoan. Aspaldi lagun batek esan zidan, "nos 
conocen pero no nos entienden". Ez dute ulertzen bide horretan jai 
daukatela, euskal herritarrok ez garela mehatxuen aurrean geldirik 
egongo, aurrera egiteko determinazio osoa daukagulako. Ez gara zain eta 
isilik egongo, lanean jarraituko dugu euskal preso politiko guztiak 
etxean izan arte eta Herri honen etorkizuna erabakitzeko eskubidea lortu
 arte, hori baita independentzia eskuratzeko bidea.
Estatuaren ezintasunaren ondorioz eta ez ezer goraipatzeagatik 
atxilotu ninduten. Euskal Herrian zabaldu dugun egoerara ezin egokitu 
eta euskal herritarron gehiengo zabalek onartzen ez duten errezeta 
zaharretara mugatzen diren estatuen aurrean gaude, demokrazia izpirik 
erakusten ez duten estatuak.
Euskal Herriarentzat eskaintza demokratikorik ez dute, ez diote herri
 honi bere etorkizuna erabakitzen utzi nahi jakin badakitelako herri 
honen erabakia zein izango den eta horregatik ilegalizazio hotsekin 
erantzuten digute, zaharkituriko errezetekin, salbuespen egoerarekin. 
Inoiz ez naiz izan "gero eta txarrago, hobeto" esaldiaren aldekoa. Egun 
ezta ere, baina La Salveko ziegan horrelakoak zetozkidan burura; gaizki,
 ahul egon behar du Estatuak horrelako urratsak beharrezkoak dituenean. 
SORTUren kontra egiteko erabili nahi naute, Urquijok larunbatean argi 
esan zuen, SORTUren kontrako "indizioak" batzen zegoela Fiskaltzaren 
esku uzteko eta ilegalizazioari bidea egiteko, aste honetan ere bide 
berdinetik datozkigu, indizioak eta frogak bilatzen eta asmatzen, orain 
preso politikoez hitz egitea ere delitu omen... gaizki dabil horrelako 
urratsak eman behar dituen estatua.
Bai, Txopoetan jarritako kontrolaren helburua ez zen ni atxiloketa, 
SORTUri abisua (eta auskalo abisuaz gain zerbait gehiago etorriko ez 
den) ematea zen. Ilegalizazioaren aro berria zabaltzea Euskal Herrian 
zabalduriko prozesua geldiarazteko. 
  
Estatuak badakielako Herri honetan martxan den prozesuaren edozein esparrutan urratsak ematea eremu independentista hauspotzea ekar dezakeela eta horren aurrean ez duela ezer egiterik.

Estatuaren ezintasun politikoari aurre egingo diogu, ezin dugu 
Estatutik ezer berririk espero, ez digute ezer oparituko, ez dute 
gatazka politiko eta armatuari irtenbidea emango dion urratsik eman 
nahi, ez dute borondaterik eta ez dute izango, horretan galtzaile 
ikusten baitira. 
Honek erronka zailtzen du baina orain arte egindako urteetako ibilbide luzea ere ez da inolaz ere erraza izan, zailtasunak gainditu egin ditugu eta gainditzen jarraitu beharra daukagu. Egoera honen aurrean bi aukera ditugu, Estatuaren borondatea edo helduko ez den eskaintza bat egin bitartean zain egon edo urrats erabakigarriak ematen jarraitu.
Hautua argia da, aurrera egin behar dugu, Herri bezala pentsatu eta eragin beharra dugu, inoren zain egon gabe, inori baimena eskatu gabe

Joko zelaia ez dago Madril edo Parisen, ez dago La Salveko ziega 
zikinetan, joko zelaia Euskal Herrian, etxean, kalean dugu. 
Gai izan behar gara gehiengoak batzeko, presoen etxeratzearen alde, gatazkaren konponbidearen alde, erabakitzeko eskubidearen alde eta herri honen sektore estrategikoen eraikuntzan ere. Soilik horrela lortuko dugu estatua mugitzea, soilik horrela egingo dugu aurrera. Estatu ukatzaileen aurrean bere buruaren jabe izan nahi duen Herri bat altxatu beharra daukagu eta hori soilik eguneroko lanaren bitartez lortuko dugu. Ez digute bidea erraztuko, trabak jarriko dizkigute, errepresioarekin erantzungo dute, inposizio berriekin... baina ausardiaz eta determinazioaz jokatzen badugu irabaz dezakegu. Estaturi begira egon beharrean gure Herrian kokatu behar dugu begirada, gure arteko aliantzak sendotu eta Herri bezala erantzun, hori da gure hautua, hori da gure bidea eta hori izango da bidean utzi ditugunei egingo diegun omenaldirik hoberena: GARAIPENA."
 
Gauza jakina da ni ez nagoela bat ere ados SORTUren ildo politikoarekin, eta etengabe kritikatzen dudala. Baina badakit SORTUren baitan militante iraultzaileak badirela, uste dutenak bide hori hoberena dela, kritikoak izanik ere Oraingo Ezker Abertzalearen baitan lan egitea aukeratu dutenak, eta zintzokli sinesten dutenak estrategia independentista hutsa, aliantza zabalak burgesia subiranistarekin eta ekinbide politiko-militarra baztertzea eta likidatzea urrats egokian eta emankorrak izan direla. Militante horiek ez dute inolaz ere uste Oraingo ezker Abertzalea sistema kapitalistan integratzera doala, eta masa borrokan, mobilizazioetan eta herri kontraboterean sinisten dute. Donostiako ASKE GUNEan ikusi ditugu holako aunitz, fede onez lanean eta borrokan ari direnak.
Lagun horiek ez dute formazio teoriko iraultzaile sakonik, eta ez dira ohartzen krisi ekonomiko oso laria dugula, 1929koaren neurrikoa edo hagitzez sakonagoa, ebharbada, eta ondorioz, Estatu burges guzti-guztiek neofaxismoaranzko joera hartu dutela. Eta bereziki Frankismoarekin sekula santan hautsi ez zuen estatu Espainola eta bere Oligarkia Neofrankista. Oraingo Ezker Abertzaleko sektore zintzo horien estrategiak gero eta antz handiagoa du Salvador Allendek eta Unidad Popular koalizioak Txilen 1970-1973 urteetan hartu zuten bidearekin. Orduan MIR alderdi iraultzaile eta marxista-leninistak behi eta berriz abisatu zuen, eta salatu, armarik gabe Iraultzarik ez dela egiten ahal, ezinezkoa dela. Bainan Allendek ez zuen bide hori segitu, eta emaitzan denok dakizkigu, tamalez.
Baliteke egunen batean EHBilduk gehiengoa lortzea mendebaldeko hiru probintzietan, Euskal Autonimia Elkartean, eta Nafarroan ere, nork daki? Nik ez dut uste, bainan hipotesi bat da. Arazoa da estrategia iraultzailerik gabe, planteamendu global eta integral gabe, Espainiak eta Frantziak itoko gaituztela biolentzia uholde ikaragarri batean, Donostikoa ASKE GUNEa suntsitu zuten bezala, 1936an egin zuten bezala, eta 1975az geroztik egiten duten legez. Hori eginen dugu XXI. mendeko Euskal Herrian? Ez dakigu estatu Burgesak Kapitalaren Diktaduraren tresna politiko-militarrak direla? Ez dugu deus ere ikasi azken 150 urteetan? 1936-1937 urteetan bezala, aski zozoak izanen gara pentsatzeko "demokraziek" lagunduko digutela "txintxo" jokatzen badugu? Bihar Gernikako borbadaketaren urteurrena da... zer egin zuen Britainai Handiak eta Frantziak orduan? Eta zer egiin zuten Estatu Burges horiek eta Ameriketako Estatu Batuek 1939-1959 urteetan? Zer uste dugu, Independentzia "demokratikoki" aldarrikatuta OTAN guri laguntzera etorriko dela, Kosovon bezala? Hain inozo bihurtu gara, ala?
Salvador Allende konsekuentea izan zen, bai, bainan aski zozoa ere bai. Sinetsi zuen Burgesiak botere ekonomiko, politiko eta miltarra emanen zituela "demokratikoki", bere diktadura aren bidez defenditu gabe.Txileko Langileriak bereziki eta Herri langileak oro har oso garesti ordaindu zuten han sartze historiko hau. Hala ere, denek goraipatzen dute Salvador Allende, eta denek ahantzi dute arrazoi historikoa izan zuena eta salvador Allende bezain kontsekuentea izan zena: Miguel Enriquez, MIR alderdi iraultzaileko burua. Langileen borroken historiatik ikas dezagun behingoz!
  
Salvador Allende Gossens (Valparaiso, 1908ko ekainaren 26a – Santiago, 1973ko irailaren 11) Txileko presidentea izan zen 1970eko urriaren 24tik 1973 arte. Munduko demokratikoki aukeratutako lehenengo presidente marxista izan zen. Allende familia euskal jatorrikoa zen.
Medikuntzan graduatu zen 1933an Santiagon. 1938an, Osasun Ministro izendatu zuten Pedro Aguirreren gobernuan.
Senataria izan zen 1945etik 1969 arte. 1970eko azaroaren 3an presidente izendatu zuten, hauteskunde demokratikoak irabazi ondoren Unidad Popular alderdiarekin, alderdi sozialista, komunistak eta zentrokoak biltzen zituen koalizioa.
Salvadorren ideologikoki marxista zen, baian Txileren Sozialismorako Bidea aldarrikatzen zuen: Sozialismoaren ezarpena Txilen baina beti ere bide demokratikoekin. Bere agintaritzan hainbat fabrika handi nazionalizatu edo langileei eman zien, produkzioa izugarri handitu zen, osasuna hobetu egin zen eta langileen lan baldintzak sakonki hobetu ziren.
Plano internazionalean harremanak izan zituen SESB-rekin, baina bere politikarekin kritikoa izanik. Bestetik, Kubarekin harreman politiko estuak izan zituen, Fidel Castroren erregimenarekin hain zuzen ere.
1973ko irailaren 11n Augusto Pinochet jeneralak estatu-kolpea eman zuenean, La Moneda presidente-jauregia setiatu zuen: horren ondorioz, Allendek bere buruaz beste egin zuen egun hartan, ez baitzegoen prest estatu kolpearen aurrean damutzera.

Pinochetek Nixon administrazioaren (Estatu Batuetako presidentea) eta CIAren laguntza zuzenak izan zituen Herriaren nahia zapaltzeko.
 
Salvador Allende

Esanak
- "Eskerrik asko, kide eta laguna, Latinoamerikako itxaropenaren komandantea, Fidel Castro".
- "Ez du axola lanik gabeko langile bat marxista den ala ez, ez du axola kristaua den ala ez, ez du axola ideologia politikorik ez badu, lanerako eskubidea duen gizona da eta guk eman egin behar diogu".
- "Ez nuke nire karguari uko egiteko zalantzarik izango Txileko langileek, nekazariek, teknikariek eta profesionalek hala eskatu edo iradokiko balidate".
- "Gaztea izatea eta iraultzailea ez izatea kontraesan biologikoa ere bada".
- Guadalajarako (Mexiko) Unibertsitateko hitzaldia, 1972ko abendua.
 
- "Herrialde industrialetako gizakia natura gainditu eta ilargira heldu da. Bidezkoa al da gizakiak oinak ilargian jartzea? Ez al litzateke bidezkoagoa izango herrialde handiek oinak lurrean jartzea eta milioika lagun lanik gabe eta gosea pairatzen ari direla konturatzea?"
- "Historia gurea da eta Herriek egiten dute".
- "Historiak epaituko ditu".
- "La historia los juzgará."
- Allenderen azken hitzaldia, 1973ko irailaren 11n.
 
- "Jarraitu eredu onenari, etorkizun hobea eraikitzeko guztia utzi dutenenari".
- "Ni egunetik egunera emakumeen aldekoagoa naiz". (Salta, Argentinan)
- "Nire Aberriko langileok! Fedea dut Txile eta bere patuarengan. 
Traizioa inposatu gura den une gris eta mikatz hau gaindituko dute beste
 gizon batzuk. Berandu baino askoz lehenago, gizarte hobea eraikitzeko 
gizon librea pasatuko den zumarkale handiak berriro irekiko direla 
jakiteari jarrai iezaiozue. Gora Txile! Gora langileak!"
- Allenderen azken hitzaldia, 1973ko irailaren 11n.
 
- "Nire gobernuaren oinarri politikoa marxistek, laikoek eta kristauek
 osatzen dute. Eta pentsamendu kristaua errespetatzen dugu pentsamendu 
horrek Kristoren Hitza interpretatzen duenean, zeinak merkatariak 
tenplutik kanpora bidali baitzituen".
- Guadalajarako (Mexiko) Unibertsitateko hitzaldia, 1972ko abendua
 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina