LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/04/30

Zuberoa: klase borroka süsta!

http://xiberokobotza.org/templates/68portal/images/topmod.png

 Maiatz lehena

 Maulen 

Eüskal sindikatek deitürik





 

"Kapitalismoaren bortizkeriaren kontre,
 klase borroka süsta". 

Hona zer lema haütatü düan LAB sindikatak maiatzaren leheneko algarretaratzearentako. 

LAB botingoarekin ELB, NPA, Solidaire eta Gazte Dinamika-k parte hartüko düe. 

Goizanko 9.00tan otokarabanak abiatüko dira Donapaleürik eta Donibane Garazitik. 

11.00tan algarretaratzea Mauleko kürütxe xurian eta karrika üngürüa, ondotik bazkaria Zinka ostatüan.

Entzün Ekaitz Mazusta LAB sindikatekoa eta Philippe Lartigue : 
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
 
 
CGTko frantximant hauek noiz onartüko düe üskal sindikalismoa?


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina