LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/04/22

Xabier gogoan

Kazeta.info 



Xabier Lopez Peña eta Angel Figeroa izan dituzte gogoan Ziburun eginiko ekitaldian

Argitaratua: 2013-04-20 10:06:49
 

Parisko Pitie-Salpetriere ospitalean hil zen Xabier Lopez Peña euskal preso politikoa izan zuten gogoan Ziburun ostiral gauean. Bertan izan ziren bere senide eta lagunak eta haren ibilbide politikoa nabarmendu zuten. Aldi berean Algortako bere etxean gartzela arinduan zen Angel Figeroa gaixotasun larri baten ondorioz zendu zen iragan apirilaren 13an, eta bera ere gogoan izan dute ekitaldian. Jon Anza ahantzi gabe. 150 lagun inguru izan ziren Ziburuko plazan antolatu ekitaldian.

Bertan izan dira, besteak beste,  Lopez Peñaren senideak, lagunak, errefuxiatuak eta militantzian kide izan zituen hainbat pertsona ere. Bertsolari, txalapartari eta dantzarien artean, bere lagun batek hartu du hitza. Lopez Peñaren ibilbidea errepasatu du eta berau "osoa" izan zela nabarmendu du.
  
 















    







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina