LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/06/14

HERRI BOTEREA KLASE BORROKARIK GABE ETA KAPITALISMOA SUNTSITU BARIK?

Hasier Arraiz | Sortuko koordinatzailea

Herri boterea eraikiz



Ezin uka Euskal Herrian egoera ekonomiko eta soziala gero eta zailagoa dela, euskal herritar asko oso bizi-baldintza gogorrak pairatzen ari baitira. Nahiz eta «finantza aztiek» eta gainontzeko «merkatariek» erraztasunik eman ez, gutxi gorabehera guztiok ulertu dugu norberaren «mikro-ekonomia» nola -eta zergatik- iritsi den honaino, baina hona ekarri gintuztenek ere ez omen dute egungo ataka gaizto honetatik irtenbidea hain argi antzematen. Europar Batasunean hartutako erabakien ondorioz, Ongizate Estatuaren hondakinak badoaz, uholde batean bezala herritar xehe ugariren bizitzak amildegira eramanez, gaur galtzen ari garen oinarrizko eskubideak inoiz berreskuratuko ote ditugun zalantza airean utzita. 

Ostiralero jasotzen ditugun erasoen sakontasuna hain da handia, ezen eta eraso uholde neoliberal honetan -«shock» efektupean bageunde bezala- erreakzio gaitasunik ez izatearen sentsazioa ere badugula. «Eraso-jasa» hain bortitza izanda, erantzute soila, bitartean alternatiba-aterkirik eraikitzeari ekin gabe, etxe bateko teilatu-hegalaren azpitik hurrengo etxeko teilatu-hegalaren azpira korrika igarotzea bezalakoa da, akaso tarte labur batez mela-mela eginda ez amaitzeko beharrezkoa, baina une luzeago batean guztiz ez-nahikoa. Ongizate Estatuaren suntsiketa planifikatuaren ondorioz, Euskal Herrian Europa osoan bezala lan eskubide eta eskubide sozialak abiadura handiz galtzen ari dira. Gainera, Europako botere-gune ekonomikoek espainiar Estatuak oparotasunean bizitzeari uztea eta duela hamarkada batzuetako maila ekonomikora itzultzea erabaki dute. Zeresanik ez, erabaki hauek Hego Euskal Herriko etorkizun hurbilean ondorio zuzenak izaten jarraituko dute.

Euskal Herriko agertoki politiko eta soziala argitzen ari da: Gehienetan gure Herritik urrun hartzen dituzten erabakiak Euskal Herrian era lazgarrian eragiten ari diren bitartean, bertako agertoki politiko eta soziala argitzen doa, bi multzo nagusi nabarmenduz: alde batetik, egungo ereduari -statu quo honi- kosta ahala kosta eutsi nahi dioten alderdi politiko, hedabide, sindikatu eta gainontzeko eragileak eta, bestetik, aldaketa politiko eta soziala gauzatuz, burujabetzaren bidez beste eredu ekonomiko eta soziala eraiki nahi dugun indar politiko, sindikal eta sozial abertzale eta ezkertiarrak. Azken greba orokorrak gure kaleetara eta gure instituzioetara erakarri zuen agertokia, non bi multzo horiek argiki aurrez aurre zeuden; ez zen une zehatz bateko argazkia izan, datozen urteetako film luzearen aurrerapena baizik. Beraz, alternatibarik izatekotan, bakarrik ezkertiar eta abertzaleen multzotik etortzea espero daiteke. Noski, horretarako ezkerreko esparru sozio-politiko abertzale zabalean ados jartzeko gai izan beharko genuke.

Ez da lan erraza izango, baina ez dago beste biderik. Ezkerretik eredu neoliberala gaindituko duen alternatibarik jaio eta indartzea nahi ez dutenek oraindik sekulako indarra daukate. Euskal Herri osoan indar politiko-instituzional handia izateaz gain, sektore horiek batez ere euskal jendartearengan eragiteko indar mediatiko itzela daukate. Azken greba orokor guztietan ere ikusi egin dugu: milaka eta milaka herritar kalera ateratzea lortu duten deialdiek aurretik eta ondoren oso oihartzun murritza izan dute. Gauzak horrela, ezkerreko alternatiba eraiki nahi dugunok antolakuntza eta borroka eskainiz jarraitu behar dugu; noski, betiere norabide argi batez. Sortu-k euskal sindikatuek eta eragile sozial ugarik aurkeztutako Eskubide Sozialen Gutuna osatzeko egitasmoa pozarren hartu zuen, zeren eta greba orokorrari normalean izaten duen azken geltokiaren zentzua baino dinamika berri baten abiapuntuaren zentzua antzeman baikenion. Gutun Soziala osatzeko dinamika, eredu berri baten bidean, Euskal Herriko milaka ezkertiar eta abertzaleren elkargune bihur daiteke.

Boterea hartzetik boterea eraikitzera: Ezker klasikoak garai batean zerabilen «boterea hartzeko» kontzeptua honezkero alboratu dugu, gure iritziz, boterea hartu baino boterea eraiki behar dugulako. 


Gainera, behetik gora eraiki nahi dugu, herritarrei boterea emanez, beraien etorkizuna -gure etorkizuna- guztion esku utziz. Demokrazia burgesaren instituzioetan parte hartzea erabaki dugunok ederki asko dakigu gehienetan instituzio horietan politika -guk nahiko genukeen politika- egiteko marjinak nahi baino dezente estuagoak izaten direla. Halaber, eredu berria eredu zaharraren erraietatik sortu beharko dela pentsatzen dugu, horregatik Boliviako presidenteorde Alvaro Garcia Linerak esaten duen bezala, guk «kontraesanak zamalkatzea» erabaki dugu. Sortu-n «argiak» hizpide hartzen ditugu, auto baten argiak, hain zuzen ere. «Argi luzeak» pizten ditugu, ez baitugu nora joan nahi dugun inoiz ahaztu nahi. Gure argi luzeek Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa erakusten dizkigute, prozesu gisa ulertuta, demokrazia sozialista egunez egun garatuko duen Euskal Estatua, alegia. «Argi motzek», ordea, hara iristeko bidean hurrengo metroak erakusten dizkigute: burujabetza ariketa praktikoak eginez -gure herritarren beharren arabera Euskal Herrian bertan erabakiz- eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraiki nahi dugu.


Bertako instituzioak kudeatu arren, boterea -egiazko boterea- hemendik urrun dago, zeren eta Euskal Herriak herri ukatua eta zapaldua izaten jarraitzen du. Egoera politikoa normalizatu gabe, herri burujabea izan arte, Euskal Herrian dagoen botere apurra menpekotasunezko harremanetatik eratorritakoa izango da

Hala eta guztiz ere, Euskal Herrian estatuak ordezkatzen dituzten instituzio eta eragile guztiez gain, Euskal Herriko alderdi politiko nagusiak, EH Bildu izan ezik, hedabide talde nagusiak, enpresaburu elkarteak, besteak beste, guk nahi dugun aldaketa politiko eta sozialaren aurka daude. Ondorioz, ez dirudi haiekin eredu ekonomiko eta sozialaren gaineko akordiorik egitea lan samurra izango denik. Ereduen arteko konfrontazioaren garaia da; beraz, gaur egun ereduen arteko talka hori eremu guztietan -kalean, lantegian, instituzioetan...- egitea ezinbestekoa da.

Kontraboterea gara: Aldaketa politiko eta soziala eremu desberdinetan borrokatzen ari garenok kontraboterea gara, nahiz eta instituzio batzuk kudeatu. Hala, EH Bildu udaletxeetan zein Gipuzkoako Foru Aldundian kontraboterea da, zailtasunak zailtasun, egiazko botere horiei egunez egun aurre egiten baitie. Ezin gaitezke, ordea, kontrabotere izatearekin konformatu, Herri Boterea osatzea helburu dugulako, Euskal Herriko jendartean aldaketa ahalbidetuko duen pentsamendu hegemoniko berri bat eraikiz. 

Jendearen pentsaera aldatzea, ordea, ez da egun batetik bestera gertatzen. Beraz, aldaketak guk nahi baino motelago etorriko direlakoan, fase politiko berri honetan pazientzia eta pertseberantzia iraultzaile ororen ezinbesteko lan-tresnak izango dira. Noski, dinamika horretan abangoardia kalean behar dugu, herri mugimendu sendo eta zabalean, hain zuzen ere. Alta, instituzio baten edo bestearen gobernuan egotea indar sozial handiagoa sortzeko baliatu behar dugu. Prozesua ezin daiteke inoiz alderantzizkoa izan, ez dugu indar sozialik nahi gobernuak osatu ahal izateko, gobernuak nahi ditugu indar sozial zabalagoa lortzeko, alegia. 

 Eraldaketa soziala ezein gobernurik gabe oso zaila baina posible da. Eraldaketa soziala indar sozialik -herri botererik- gabe orain eta gero ere ezinezkoa izango da. Bide horretan herri mugimenduaren eta instituzioetan dauden indar politiko ezkertiarren arteko dialektika funtsezkoa da, herri mugimenduaren indar soziala zabaltzeko eta gaur egun instituzio nagusietan dauden indar harremanak kontuan hartuta, instituzio horiek beste eredu baterantz aurrerapausorik egin dezaten bultzada (eta presio) soziala ezinbestekoa izango baita. Sortukideok, batean, herri mugimenduan, eta bestean, instituzioan, izango gara, baina gure esku dagoen botere instituzionala eredu berria sortzearen mesedetan jarriko dugu, betiere Herri Boterean bat eginez eta agian horretarako botere-gune ekonomiko (eta instituzio arrotz) horien aginduei desobedituz, horrelaxe, beti bertan -Euskal Herrian- zer eta nola egin erabakiz, gero eta burujabeago, eraldaketa soziala bururaino eraman dezagun.

15 iruzkin:

  1. Hasier Arraiz ez da nornahi, SORTUren presidentea baizik, eta beraz, bere iritzi eta gogoetak ezagutu eta kritikatzea biziki garrantzitsua da. Oraingo honetan, kritikak hasieratik egin beharrean, nahiago izan dugu Hasier Arraizen iritzi artikulua oso-osorik argitaratzea, iruzkin kritikoak tartekatu gabe. Horrela hobeki ikusten baita bere pentsamenduaren koherentzia (itzela, bainan ez berak erraten duen ildoan, jakina!).

    Artikulua osorik iraurtzeko pazientzia izan baduzue, ohartuko zarete idazki luze xamarra izanik ere, ez dela behin ere aipatzen klase borroka, langileria, burgesia, Kapitalismoa edota Sozialismoa kontzeptu giltzarriak. Bistan da, kontzeptu giltzarriak dira, eta funtsezkoa, zure ikuspegia iraultzailea baldin bada, klase gizartea (kapitalista eta patriarakala) desegin eta klaserik gabeko sozietatea eraiki nahi baduzu, jendarte komunista, alegia.

    Horregatik diogu Hasier Arraizen pentsamendua oso koherentea dela, baina koherentzia hori erreformista dela, Kapitalismoaren baitan, Burgesiaren Diktaduraren barnean kokatzen den proiektu sozialdemokrata baten koherentzia, hain zuzen.

    Hori bai, hori ezkutzatzeko, merkantzia ustel eta iraungia Euskal Herri Langileari hobeki saltzeko, idazkiaren izenburuan kontzeptu iraultzailea erabiltzen da: HERRI BOTEREA, alegia. Baina kritika honetan ikusiko dugunez, hasierako espantu iraultzaile hori izenburu handios bat bertzerik ez da. Atzean dagoena, hitz ponpoxo horien gibelean ezkutatzen dena, XIX. mendetik heldu diren erreformismo guztien aantologia da.

    ErantzunEzabatu
  2. Hona hemen adibide batzuk: "eraso uholde neoliberal honetan", "beste eredu ekonomiko eta soziala", "Ezkerretik eredu neoliberala gaindituko duen alternatibarik jaio", "Gutun Soziala osatzeko dinamika, eredu berri baten bidean", "Boterea hartzetik boterea eraikitzera: Ezker klasikoak garai batean zerabilen «boterea hartzeko» kontzeptua honezkero alboratu dugu, gure iritziz, boterea hartu baino boterea eraiki behar dugulako", "burujabetza ariketa praktikoak eginez -gure herritarren beharren arabera Euskal Herrian bertan erabakiz- eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraiki nahi dugu", "Egoera politikoa normalizatu gabe, herri burujabea izan arte, Euskal Herrian dagoen botere apurra menpekotasunezko harremanetatik eratorritakoa izango da", "pentsamendu hegemoniko berri bat", "eraldaketa soziala"... eta hamaika holako.

    Geroago eginen dut erramolde hauen kritika xehea, erakusteko hitz "berritzaile" eta "eraldatzaile" hauen gibelean, XIX. mendeko erreformismo eta errebisionismo zaharkitua ezkutatzen dela, garai batean Bernstein eta Kautski ordezkatu zutenak, eta Euskal Herrian, XX. mendean, Euskadiko Ezkerra. Harrigarria da -bon, hobeki pentsaturik ez da bat ere harrigarria!- hogeita hamar urte ondoren nola errepikatzen diren kontzeptuak eta tranpa ideologiko berberak.

    Laburbilduz: herri Boterea eraikitzen ahal da aldi berean Estatu burgesa eta kapitalismoa suntsitu gabe? Boterea hartzea eta Herri Boterea eraikitzea bi gauza desberdin dira, ala prozesu berberaren bi aldeak? Botere bikoitzeko egoerak luze manten daitezke?

    ErantzunEzabatu
  3. Api,egunon lehenik ta behin.
    Nire ustez,kapitalismoa suntxitzen ez bada,ezin da herri aldaketarik egon.beraz,elkartu,lanean jarri beharko gara horrekin.lehenik snalisi bat eginez gaur egun dugun egoeraz,ta gero dauden baliabide desberdinak ikusirik lanean hasiz,auzo eta herrietan.hontarako soetuk ez du ezer antolatzen,soilik gaur qdibidez "alde hemendik"lelopean durangaldeak konttzentrak,ez dakit zelan espero duen denak,txakur guztiak erretiratzea.

    ErantzunEzabatu
  4. Idazkiaren lehen paragrafoak erakusten du arazoaren muina, jadanik blog honetan salatu izan duguna, "Finantzen nagusitasuna ala Kapitalismoa" testuan, hain zuzen ere, salatu izan duguna: "Burgesia txikia jasaten ari da krisi globalaren ondorioak eta beldurrez dakusa etorkizuna. Ez du Kapitalismoarekin apurtu nahi baina. Horregatik haren erreakzioak dira kapitalismoaren aldejakin batzuen kontra ez kapitalismoaren beraren aurkakoak. Finantzak, Kapital Handia, politika neoliberalak etab..."

    Hori da hemen azaldu eta adierazi nahi duguna: Hasier Arraizen hitz "gorri" eta "erradikal" horien gibelean, Kapitalismoaren ikuspegi burges txikia dago. Kaxu! Izendapen hori ez dut erabiltze irain pertsonal bezala, baizik eta klase-kokapen eta ideologia bat ezaugarritzeko. gainera, seguraski, Hasier Arraiz bera ere borndate onez ari da, konbentzituta hoberena egiteana ari dela Euskal Herria askatzeko. Baina Euskal Herri Langilearen Iraultza egiteko borroka honetan, borondate ona ez da aski, Teoria Iraultzailea ere behar da. Hori da Hasier Arraizek bereziki eta SORTUk ere oro har, exkax dutena. Baina behar al dute? Zertarako ikasi eta estudiatu Teoria Iraultzaile sozialista eta komunista zientifikoak, Iraultza Sozialista egiteko asmorik ez bada? Sistema erreformatzeko ez da hainbertze burua nekatu behar...

    Jakue Garmendiak maisuki azaldu digunez, "Krisi honen kausa “alde finantzarioak ekonomia erreala” esplotatzea dela. Ikuspuntu honen arabera, krisiaren ez da Kapitalismoaren legeen ondorioa, Kapitalismoaren alde
    periferiko batena baizik. Finantzen nagusitasuna, alegia. Nagusitasun hau ezabatuz gero, beraz, posible litzateke krisia gainditzea Herri Langilearen interesak kaltetu barik eta, aldi berean, Kapitalismoa suntsitu gabe. Areago, posible litzateke eratzea Herri Langilearen eta Burgesiaren
    hainbat sektoreen arteko (produkzioan aritzen direnak edo, behintzat, enpresa txiki eta ertainetako ugazabak) aliantza zabal bat halako aterabide bat lortzeko. Bai eta krisirik gabeko kapitalismo bat ere, agian. Hau guztia, nire ustez, guztiz faltsua ez ezik langileriaren kontzientzia iraultzailea
    pizteko oztopo handia ere bada. Ilusio erreformistak indartzen baititu. Horregatik hain beharrezkoa iruditzen zait haren kritika".

    ErantzunEzabatu
  5. Artikulua ebidentzia batekin hasten da: "Ezin uka Euskal Herrian egoera ekonomiko eta soziala gero eta zailagoa dela, euskal herritar asko oso bizi-baldintza gogorrak pairatzen ari baitira. Nahiz eta «finantza aztiek» eta gainontzeko «merkatariek» erraztasunik eman ez, gutxi gorabehera guztiok ulertu dugu norberaren «mikro-ekonomia» nola -eta zergatik- iritsi den honaino, baina hona ekarri gintuztenek ere ez omen dute egungo ataka gaizto honetatik irtenbidea hain argi antzematen."

    Paragrafo hau antologikoa da zeren eta:

    1.- Ez da egia "gutxi gorabehera guztiok ulertu dugula norberaren «mikro-ekonomia» nola -eta zergatik- iritsi den honaino." Honaino nola iritsi garen ulertu ahal izateko, Kapitalismoaren lege ekonomikoak ongi ezagutu behar dira, bere fase ezberdinetan izandako aldaketa estrukturalak, Kapitalaren metatze-eredu desberdinak, eta Inperialismo golbalaren fase berri honen egitura hegemonikoak. Eta horretaz, Hasie Arraizen ez digu deus ere aipatzen. Hasteko, "kapitalismo" hitza bare ere ez da ezta behin ere agertzen bere artikulu osoan zehar!

    2.- Hortik abiatzen da gainontzeko guztia: krisi kapitalista globala ongi ulertzen ez bada, egiten diren gainontzeko analisiak okerrak dira oinarritik eta hasieratik. Adibidez, ez da egia "Europar Batasunean hartutako erabakien ondorioz, Ongizate Estatuaren hondakinak badoazela". Hori oso axaleko azalpena da. Europako Oligarkiek erabaki horiek EZINBERTZEZ hartzen ari dira (berdin dio Oligarkia horien ordezkari-kudeatzaile-zerbitzari politikoak kontserbadoreak ala sozialdemokratak izan...), Kapitalaren metatze dinamikaren logika gupidagabeak hartaraturik, zeren bertzenan, Inperialismo globalaren aro honetan, Mendebaldeko Europak bere bigarren postua galduko baitu kate inperialistan. Modu errazagoan ulertzeko: mendebaldeko Europako ekonomia kapitalistak "lehiakorragoa" izan behar du ezinbertzez, eta horretarako Ongizate Estatua eraitsi BEHAR dute, NAHITANAHIEZ. Hau guztia duela urtebete saiatu nintzen azaltzen LABeko VIII. Biltzarrean, baina zorigaitzez Ponentzia zentsuratu zidaten... Zer eginen diogu?

    ErantzunEzabatu
  6. Duela urtebete LABeko Biltzarrera aurkeztu nuen Ponentziak bazuen ardatz bat: Kapitalismoaren krisi globalari buruzko azterketa bat. Hona hemen: "Kapitalismo inperialistaren krisi globala. Oraingoa ez da uhin laburreko krisi bat, baizik eta kapitalismoak bere 500 urtetan zehar bizi izan dituen ateka handi horietarikoa, kapitalaren metaketa eta hazkundearen ziklo oso bat markatuko duena, ala sistema hiltzaile eta terrorista honen gainbehera eta iraultzea zabalduko duena. Krisiaren irtenbidea, klase borrokak markatuko du, langileon indar sozial eta boterea."

    Eta oso konsziente nintzen Euskal Iraultzaren ateak zabalik mantentzeko, Kapitalismoaren azterketa zientifikoan sakondu behar genuela. Horregatik proposatu nuen: "LABek konpromisoa hartzen du hurrengo bortz urtetan Kapitalismoaren azterketa teoriko eta praktikoan sakontzeko, eta horretarako baliabide guztiak ezarriko ditu: formakuntza arloa indartzea, Euskal Herri Langilearen Unibertsitatea sortzea bertze eragile sozial eta sindikalekin, militantziaren formazio sistematizatua eta afiliatuei eskaini beharreko prestatze ikastaroak. Honen plangintza hiru hilabete barru aurkeztuko da."

    ErantzunEzabatu
  7. Zorigaitzez, LABeko zuzendaritzak ez zuen onartu lan hau zabaltzea bere militantziaren artean (are guttiago eztabaidatzea...), eta ezinbertzez, bertze bide batzuk hartu behar izan genituen azterketa eta gogoeta hauek zabaldu eta hedatzeko, haien artean, irakurtzen ari zaren blog hau.

    Hasier Arraizen artikuluaren funtsa hauxe da: Kapitalismoa benetan zer den ez dakiela, ez duela ulertzen (eta seguraski bortx axola zaiola, bainan horu berak erran ebharko du...), eta ondorioz, proposatzen diren irtenbideak Kapitalismoaren ortzemuga politiko-ekonomikoen baitan egiten dituela, XXI. mnendean "bertzelako Kapitalismo bat" (humanoagoa, "industrialagoa", "ongizate estatua" onartuko lukeena...) posible balitz bezala. Hori da Oraingo Ezker Abertzalearen arazo nagusia, eta trajedia, neurri handi batean...

    ErantzunEzabatu
  8. Duela urtebete hauxe erran genuen: "Honek guztiak argi uzten digu ez gaudela ziklo laburreko krisi ekonomiko baten aurrean. Askoz sakonagoa da. Krisi sistemikoa bizitzen ari gara. Eta luzera doa, bi irtenbide posiblerekin: Oligarkia Inperialistaren garaipena, eta Kapitalaren metatze eta hazkunde ziklo berri baten zabaltzea, ezin imajinatuzko miseria, oinaze eta sufrimendua Herri Langileendako, ala Herri Langileen Iraultza Sozialisten ziklo luze baten irekitzea planeta mailan, Kapitalismoa suntsitzeko eta “Omnia sunt communia!” lelo miresgarrian laburbiltzen den zibilizazio baten eraikuntza progresiboa. Sozialismoa, Komunismoaren helburu eta utopia gabe, laster ala berandu gelditu egiten da, eta burokratizazio eta botere hierarkiko-zapaltzaileen metatze eta kiribiltzearen ondorioz, emeki-emeki Kapitalismorantz itzuli egiten da. Ez gaitezen engaina, Kapitalismo Inperialista ezin da eztitu, ezin da leundu, ezin da zibilizatu. Hori ameskeria izan zen lehen, azken 60 urteetan, Inperialismoaren Erdiguneko Herri Langileak lokartu eta usteldu zituen lilurakeria kriminala, Kapitalismoak Periferiako Herri Langileak esplotazio errukigabearen osin beltzean amiltzen zituen bitartean. Orain Eurasia mendebalde, Japonia eta Estatu Batuetako Herri Langileak lokamuts horretatik esnatzen ari gara, Kapitalaren atzaparrek gure ateetan ere jotzen dutelakotz. “Ongizate Estatua”, Kapitalismoaren konplizeak izateko eta Iraultza Sozialistak zapuzteko Sistemak eman zigun gozokia agortu da, eta negarrez esnatu gara: “Non dago gure biberoia?”. Kapitalak ez du jadanik beharrezko. Ez da Iraultzaren beldur. Fini predikia eta segi lanerat!"

    ErantzunEzabatu
  9. Urtebete geroago, lehengo lepotik dugu burua, eta kontu berberak harrotzen ditugu: "Nazioarteko egoerari dagokionez, azpimarratu behar da nazio auziez eta arazoez Kapitalismo inperialistak egiten duen erabiltze maltzur eta kontrairaultzailea, Herri Langile askorengan ilusio faltsuak piztuz eta Herri batzuk bertzeen kontra mugiaraziz, beti ere Kapitalaren logikaren baitan.
    Adibide paradigmatikoa dugu Kosovon edota Hego Sudanen, non erabat zilegi diren eskakizun eta eskubide nazionalak manipulatu diren Inperialismoarentzat estrategikoak diren eskualdeetan estatu satelite eta txotxongilo batzuk sortzeko, hango burgesia “nazionalista”ren laguntzaz eta Herri Langileen desorientazioaz edota etsipena baliatuz. Nazio zapalkuntza, etnozidioak bezalaxe, kapitalismoa baino hagitzez zaharragoak eta sakonagoak dira, eta ezin da, bertzerik gabe, dena Sozialismoarekin konponduko dela erran, ezta hurrik eman ere. Halaber, ezin da Herri Langilea engainatu eta manipulatu, ilusio faltsuak sortuz, pentsatuz Inperialismoak Nazio zapalduen askatasuna onartuko duela, baldin eta gure borroka eta eskakizunak “moderatzen” baditugu.
    Horrelako jukutria eta engainua egiteko badira Nazio zapalduetako burgesia “nazionalistak”, zeinek mundu osoan zehar berdin-berdin jokatzen baitute, Irlandatik Kurdistanerat eta Palestinatik Euskal Herrirat.
    Nazio zapalduetako Herri Langileendako, ez dago Independentziarik Sozialismorik gabe, eta alderantziz."

    ErantzunEzabatu
  10. Horregatik, Hasier Arraizek honako baieztapen hauek egiten dituelarik: "Egoera politikoa normalizatu gabe, herri burujabea izan arte, Euskal Herrian dagoen botere apurra menpekotasunezko harremanetatik eratorritakoa izango da.", guk hauxe diogu: zinezko burujabetza bakarra Euskal Iraultza Sozialistak emanen digu, orduan bakarik izanen da benetan independentea Euskal Herria. Euskal Estatu burges bat, Inperialismoaren txotxongilo bat bertzerik ez da izanen. Jakina, Burgesia Baskoa oso kontent izanen litzateke balizko estatu horrekin, bainan Euskal Langileria?

    Eztabaida zabalik dago duela urtebete, segi dezagun!

    Azterketa honen arabera egiten ziren proposamenak, baina tamalez, Ponentzia zentsuratua izan zen, eta ez zitzaion militantziari iritsi. bertan, bertzeak bertze, honako kontu hauek aletzen ziren: "Kapitalismoa gaur egun planeta osoan hegemonikoa den sistema zapaltzailea da. Eurasiako mendebaldean XII-XV. mendeetan emeki-emeki eta urratsez-urrats eraikia, Feudalismoaren baitan garatu zen. XVI. mendean Eurasia mendebaldeko estatu protokapitalistek Amerika eta Afrikaren konkista eta arpilatze sistematikoari ekin zioten, eta honek izugarri azkartu zuen ekoizpen modu hau, Feudalismoa eraldatzeraino eta Absolutismoa sortuz. XVIII eta XIX mendean Eurasiako gainontzeko lurraldeak eta Ozeaniakoak menderatu eta kolonizatu zituzten jadanik kapitalistak ziren estatuek, eta Absolutismoa erreformatuz edota irauliz, kapitalismoaren klase nagusiak, burgesiak, hegemonia eta boterea eskuratu zuen planeta osoan. Horretarako kontrairaultza industriala baliatu zuen, ekoizpen indarren hazkunde erraldoia eraginez, eta aldi berean oreka ekologikoa modu larrian hausten hasiz."

    ErantzunEzabatu
  11. Iduri luke honek ez duela bat ere garrantzirik, azken finean, erudito marxisten arteko ñabardurak eta ttipikeriak-edo... Ez da hola! Kapitalismo Inperialista ongi eta sakonki aztertzen ez bada, eta modu zientifikoan, gure analisiak okerrak izanen dira. gaur egun, borroka teoriko-ideologiko horretan kokatzen da, hein handi batean, alternatiba iraultzailearen eraikuntzaren lehen urratsa. Horregatik, Ponentzia Alternatiboan nioen: "Kapitalismoa kapitalaren metaketan eta birsortzean datzan sistema politiko-ekonomiko-militar-kultural globala da. Hasieran Feudalismoaren baitan azpisistema hazkor eta erasokor gisa sortua, laster nagusitu zen, gainontzeko zapalkuntza zaharragoak (patriarkatua, arrazismoa, etnizismo linguistiko eta kulturala, produktibismoa …) integratuz bere baitan. Honekin batera, ekoizpen sistema zaharragoak (despotismoa, esklabutza, feudalismoa …) azpiratu eta subordinatu zituen. Honek erran nahi du kapitalismoa ezin dela erabat irauli bera baitan integratu dituen zapalkuntza zahar eta sakonagoak suntsitu gabe. Horiegin ezean, botere zapaltzaileen saretze eta metatzearen logikak kapitalismoa birsortzen du luze gabe. Kapitala ez da diru meta huts bat. Kapitala harreman sozial bat da, klase sozialen artean gertatzen den ekoizpen modu espezifiko bat, zeinaren baitan dinamika sozial osoa dirua metatzeari eta gauza eta izaki oro merkantzia bihurtzeari begira egiten den. Merkantzia da kapitalismoaren minbiziaren metabolismoaren zelula basikoa, merkantzien ekoizpena."

    ErantzunEzabatu
  12. Eta oso konsziente nintzen Euskal Iraultzaren ateak zabalik mantentzeko, Kapitalismoaren azterketa zientifikoan sakondu behar genuela. Horregatik proposatu nuen: "LABek konpromisoa hartzen du hurrengo bortz urtetan Kapitalismoaren azterketa teoriko eta praktikoan sakontzeko, eta horretarako baliabide guztiak ezarriko ditu: formakuntza arloa indartzea, Euskal Herri Langilearen Unibertsitatea sortzea bertze eragile sozial eta sindikalekin, militantziaren formazio sistematizatua eta afiliatuei eskaini beharreko prestatze ikastaroak. Honen plangintza hiru hilabete barru aurkeztuko da."

    Zorigaitzez, LABeko zuzendaritzak ez zuen onartu lan hau zabaltzea bere militantziaren artean (are guttiago eztabaidatzea...), eta ezinbertzez, bertze bide batzuk hartu behar izan genituen azterketa eta gogoeta hauek zabaldu eta hedatzeko, haien artean, irakurtzen ari zaren blog hau.

    Hasier Arraizen artikuluaren funtsa hauxe da: Kapitalismoa benetan zer den ez dakiela, ez duela ulertzen (eta seguraski bortx axola zaiola, bainan horu berak erran ebharko du...), eta ondorioz, proposatzen diren irtenbideak Kapitalismoaren ortzemuga politiko-ekonomikoen baitan egiten dituela, XXI. mnendean "bertzelako Kapitalismo bat" (humanoagoa, "industrialagoa", "ongizate estatua" onartuko lukeena...) posible balitz bezala. Hori da Oraingo Ezker Abertzalearen arazo nagusia, eta trajedia, neurri handi batean...

    Duela urtebete hauxe erran genuen: "Honek guztiak argi uzten digu ez gaudela ziklo laburreko krisi ekonomiko baten aurrean. Askoz sakonagoa da. Krisi sistemikoa bizitzen ari gara. Eta luzera doa, bi irtenbide posiblerekin: Oligarkia Inperialistaren garaipena, eta Kapitalaren metatze eta hazkunde ziklo berri baten zabaltzea, ezin imajinatuzko miseria, oinaze eta sufrimendua Herri Langileendako, ala Herri Langileen Iraultza Sozialisten ziklo luze baten irekitzea planeta mailan, Kapitalismoa suntsitzeko eta “Omnia sunt communia!” lelo miresgarrian laburbiltzen den zibilizazio baten eraikuntza progresiboa. Sozialismoa, Komunismoaren helburu eta utopia gabe, laster ala berandu gelditu egiten da, eta burokratizazio eta botere hierarkiko-zapaltzaileen metatze eta kiribiltzearen ondorioz, emeki-emeki Kapitalismorantz itzuli egiten da. Ez gaitezen engaina, Kapitalismo Inperialista ezin da eztitu, ezin da leundu, ezin da zibilizatu. Hori ameskeria izan zen lehen, azken 60 urteetan, Inperialismoaren Erdiguneko Herri Langileak lokartu eta usteldu zituen lilurakeria kriminala, Kapitalismoak Periferiako Herri Langileak esplotazio errukigabearen osin beltzean amiltzen zituen bitartean. Orain Eurasia mendebalde, Japonia eta Estatu Batuetako Herri Langileak lokamuts horretatik esnatzen ari gara, Kapitalaren atzaparrek gure ateetan ere jotzen dutelakotz. “Ongizate Estatua”, Kapitalismoaren konplizeak izateko eta Iraultza Sozialistak zapuzteko Sistemak eman zigun gozokia agortu da, eta negarrez esnatu gara: “Non dago gure biberoia?”. Kapitalak ez du jadanik beharrezko. Ez da Iraultzaren beldur. Fini predikia eta segi lanerat!"

    ErantzunEzabatu
  13. Urtebete geroago, lehengo lepotik dugu burua, eta kontu berberak harrotzen ditugu: "Nazioarteko egoerari dagokionez, azpimarratu behar da nazio auziez eta arazoez Kapitalismo inperialistak egiten duen erabiltze maltzur eta kontrairaultzailea, Herri Langile askorengan ilusio faltsuak piztuz eta Herri batzuk bertzeen kontra mugiaraziz, beti ere Kapitalaren logikaren baitan.
    Adibide paradigmatikoa dugu Kosovon edota Hego Sudanen, non erabat zilegi diren eskakizun eta eskubide nazionalak manipulatu diren Inperialismoarentzat estrategikoak diren eskualdeetan estatu satelite eta txotxongilo batzuk sortzeko, hango burgesia “nazionalista”ren laguntzaz eta Herri Langileen desorientazioaz edota etsipena baliatuz. Nazio zapalkuntza, etnozidioak bezalaxe, kapitalismoa baino hagitzez zaharragoak eta sakonagoak dira, eta ezin da, bertzerik gabe, dena Sozialismoarekin konponduko dela erran, ezta hurrik eman ere. Halaber, ezin da Herri Langilea engainatu eta manipulatu, ilusio faltsuak sortuz, pentsatuz Inperialismoak Nazio zapalduen askatasuna onartuko duela, baldin eta gure borroka eta eskakizunak “moderatzen” baditugu.
    Horrelako jukutria eta engainua egiteko badira Nazio zapalduetako burgesia “nazionalistak”, zeinek mundu osoan zehar berdin-berdin jokatzen baitute, Irlandatik Kurdistanerat eta Palestinatik Euskal Herrirat.
    Nazio zapalduetako Herri Langileendako, ez dago Independentziarik Sozialismorik gabe, eta alderantziz."

    Horregatik, Hasier Arraizek honako baieztapen hauek egiten dituelarik: "Egoera politikoa normalizatu gabe, herri burujabea izan arte, Euskal Herrian dagoen botere apurra menpekotasunezko harremanetatik eratorritakoa izango da.", guk hauxe diogu: zinezko burujabetza bakarra Euskal Iraultza Sozialistak emanen digu, orduan bakarik izanen da benetan independentea Euskal Herria. Euskal Estatu burges bat, Inperialismoaren txotxongilo bat bertzerik ez da izanen. Jakina, Burgesia Baskoa oso kontent izanen litzateke balizko estatu horrekin, bainan Euskal Langileria?

    Eztabaida zabalik dago duela urtebete, segi dezagun!

    ErantzunEzabatu
  14. BLOG REVOLUCION PROLETARIA

    (JCA/JCZ) Reformar el capitalismo o construir Revolución

    Octavilla del Primero de Mayo, de la Juventud Comunista de Almería y la Juventud Comunista de Zamora


    Seis millones de parados, dos millones de familias sin ingresos, cientos de miles de desahuciados y otros tantos que abandonan el país. Y todos quieren más: El gobierno de turno seguir aplastando a los obreros que protestan; la patronal abaratar más la fuerza de trabajo; los sindicatos oficiales que marchemos en silencio por el camino de la paz social; y los oportunistas de todo tipo que nos movilicemos bajo su bandera para forzar un nuevo circo electoral en el que votar a quien más reformas benignas nos proponga.
    El proceso político que ha explotado con la crisis se caracteriza por un profundo cambio en la correlación de fuerzas en el seno de las clases dominantes, tanto en el Estado español como en Europa. El capital monopolista (el sector bancario fusionado con la industria) se ha desentendido de su pacto histórico con el sector acomodado de la clase asalariada, la aristocracia obrera (cuya posición social sólo es entendible por el carácter imperialista de la economía mundial en la que un grupo de naciones explotan a la mayoría de los pueblos del Mundo), de tal forma que el paradigma sobre el que se sostuvo el llamado “Estado del bienestar” ha quebrado.
    Pero este marco estratégico del que se dotó la clase dominante (en Europa tras la II GM, en España con la transición) no se comprendería además sin la existencia del movimiento obrero como sujeto político que puso en peligro el poder del capital cuando logró constituirse como sujeto revolucionario mediante la fusión de la consciencia revolucionaria y las masas trabajadoras en la forma de los Partidos Comunistas; que llegaron a instaurar el poder de la clase obrera en la URSS o en China, que junto a la Internacional Comunista, se erigirían en referente de liberación para las masas oprimidas de todo el Mundo. Referente frente al cual el imperialismo hubo de deslizar ciertas concesiones sociales, en forma de derechos, a las clase populares de sus países; es decir: las reformas de otro tiempo fueron consecuencia secundaria de la puesta en marcha del Programa Revolucionario de la clase obrera. Ahora este movimiento, con todas las estructuras y organismos que generó, se encuentra en bancarrota, lo que ha dejado vía expedita al gran capital para imponer su nuevo esquema teórico, cultural, económico y político.
    Así, en los últimos años los gobiernos del PSOE y del PP, que representan a las dos grandes facciones del capitalismo español, han implementado los llamados recortes, que cierran la ofensiva del capital contra las migajas que la clase obrera le había arrancado durante más de un siglo de lucha.

    ErantzunEzabatu
  15. Lo novedoso de esta crisis, es que la clase obrera asiste desarmada, ideológica y políticamente, a la embestida del capital. Y las respuestas que se sustancian como defensoras de nuestra clase no son más que las viejas recetas reformistas que, en el mejor de los casos, están instaladas en la utopía reaccionaria de dar marcha atrás para recuperar los “derechos sociales” del Estado del bienestar: se reclaman dimisiones en el gobierno, culpando a individuos para salvar instituciones. Se pugna por el “proceso constituyente” para regenerar la dictadura capitalista al modo republicano. Y se suscriben todo tipo de propuestas laborales, en las que confluyen desde oportunistas parlamentarios hasta el anarcosindicalismo, que aspiran a frenar al capital recuperando derechos laborales y sociales.
    Y luchar por defender el puesto de trabajo o por frenar los desalojos de viviendas es una labor que la clase obrera debe realizar. Pero lo que nos demuestra la experiencia de la lucha de clases es que sin la cadena de organismos sociales, constituidos en un todo único organizado, el Partido Comunista, que dotan a la clase obrera de la independencia ideológica y política necesaria para participar en la lucha de clases como sujeto independiente, que rompen con las lógicas económicas y políticas del capital abriendo la brecha para instaurar el Poder revolucionario. Todas las luchas de resistencia están abocadas a reformar el marco social establecido y, de una u otra forma, a ser reconducidas dentro del mismo.
    La clase obrera, por su posición objetiva, es la clase capacitada para transformar radicalmente la realidad. Pero para ellohemos de generar esos organismos políticos de nuevo tipo, nucleados por una teoría de vanguardia que fusionada con la clase obrera se constituye en Partido Comunista, y que es la representación del sujeto político consciente, que no reclama reformas, sino que lucha por el establecimiento del poder de nuevo tipo, del Poder Revolucionario que acabe con la sangría que el capital nos impone y con las falsas ilusiones que genera el reformismo.

    “Salvo el Poder todo es ilusión”, Mao Tse-Tung

    ¡CONTRA LA DICTADURA DEL CAPITAL!

    ¡REVOLUCIÓN SOCIALISTA!

    Juventud Comunista de Almería
    Juventud Comunista de Zamora

    Primero de Mayo 2013

    ErantzunEzabatu